
Pasa den asteburuan gertakari ugari izan dira Espainiako espetxetan

Larunbata, Abenduak 5
Cáceresen, Aitzol Maurtuak aurrez aurrekoa galdu zuen.
Teruelen, bi aurrez aurreko bertan behera geratu zen. Bertako preso politikoek itxialdia burutu zuten pasa den astelehenean.
Algecirasen: zazpi aurrez aurreko galdu ziren. Aurreko astean ere, beste bi galdu ziren.
Soto del Realen ez zen aurrez aurrekorik egin eta bertan dauden euskal preso politikoek abenduko aurrez aurreko bisitei uko egitea erabaki dute senide eta lagunen kontrako katxeo eta umiliazioak eteten ez diren bitartean.
Topasen, Patxi Aristi aurrez aurrekoa galdu zuen.
Jaénen bost aurrez aurreko familiar eta intimo bertan behera geratu ziren. Espetxe honetan komunikazio grebarekin jarraituko dute. Nesken kasuan, ez dira ez bisitetara eta ez dute telefonoz deituko.
Puerto II-n, Bittor Francok aurrez aurrekoa galdu zuen.
Puerto III-n, lau aurrez aurreko bertan behera geratu ziren.
Almerían, bi aurrez aurreko galdu ziren eta astelehenetik aurrera itxialdia egingo dute. (Jada hirugarren astea daramate borrokaldian).
Sorian, Alberto Gómez aurrez aurreko familiarrik gabe geratu zen. Aldiz, beste bi aurrez aurrekoetan sartzeko etzen arazo ezta katxeorik egon.
Huelvan, Lierni Armendarizek eta Anabel Eguesek aurrez aurrekoak galdu zituzten.
Igandea, Abenduak 6
Gertakari oso larria Sorian. Gaizka Gañan preso santurtziarrak hiru lagunen bisita jaso behar zuen. Horietako batek elbarritasun mentala du (parálisis cerebral y deficiencias visuales) ta sekula ez du bisitara sartzeko arazorik izan. Muletekin joan behar du, baina normalean egurrezko muleta batzuk utzi dizkiote lokutorioan sartzeko. Atzo ere, egurrezko muleta horiek prest zeuden, baina funtzionarioek etzizkioten eman.
Betaurrekoak kenduarazi ondoren (ez du kasik ikusten) eta erraketa pasatu gabe, gelatxo batetan hirutan sartu ondoren, frakak kentzera behartu zuten bere kabuz moldatzeko gai ez den pertsona bat.
Bestalde, Cáceresen Iker Lima eta Txema Olabarrieta aurrez aurrekorik gabe geratu ziren.
Almeriako espetxean Patxo Marques preso politikoaren senideen aurrez aurrekoa bertan behera geratu zen.
Burgosen, Txetxu Fernández aurrez aurrekorik gabe geratu zen.
Borrokaldiak espetxetan
Brieva-ko espetxean aurkitzen diren preso politikoek itxialdia hasi zuten pasa den azaroaren 24ean (asteartea). Aipatu borrokaldia asteartetik larunbaterarte izango dira, eta egun horietan ez dira patiora jeitsiko eta ezta ere telefono dei eta eskutitzak onartuko (komunikazio greba, alegia). Borrokaldia iraunkorra izango da.
>> berria.info: Buruko gaitza duen senide bat biluzarazi dute Soriako espetxean















































