
Eustakio Mendizabal "Txikia", ETAko gudari mitikoa, 1973ko apirilaren 19an hil zuten Algortan. Baina bere figura ez zen bertan hil. Eta beste batzuek segitu dute bere burruka. Hil zuten ondoko plazak ere bere izena darama gaur egun Algortan.
|
||||
|
1. Larrun 25. zenbakia (www.argia.com) > Artikulua Luzaz iraunen du euskaldun askoren oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zen Txikia hil zuten eguna. Eustakio Mendizabal Benito Polizia espainolaren tiropean erori zen Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik ezagunena, garai hartako karismatikoena agian, apirilaren 19 hartan, Getxoko kaleetan. Hogeita bederatzi urte zituen eta lau urte t'erdiko lan klandestinoz euskaldun gazte belaunaldi oso baten erreferentzi puntu izatera iritsia zen. Bere euskal senak, erakargarritasunak eta ausardiak aparteko egiten zuten Txikiaren bizitzan aztarrikatzeak, azken urteotako gure historiaren garairik interesgarrienetako batera garamatza: ekintzaren poderioz ETA sendotze bidean jarri zenekora. Baina Txikia ez dute kointzidentziek inmortalizatu. Askorentzat ETAren buru Eustakio zelarik, berak ezarri zion aktibismoaren zigilua neurri handi batean erakundeari. Behil kontsul alemanaren bahiketa, Huarteren bahiketa, Carrero aireratuko zuen atentatuaren prestaketa... Baina gainera herri xeheagan ere halako itzala lortu zuen, batzuetan militanteei zerbaitetan laguntzen zionjendeagan, eta baita bere ekintzak komentatzen zituen jende arruntarengan ere. Che Guevara euskaldun bat ikusi dute askok Txikiagan. Zumalakarregirekiko zuen antza aipatu du zenbaitek. Beneditarretatik irten arren kristau idealista izaten jarraitzen zuen gizona ikusi duenik ere bada. Dena dela ere, bere pentsamendu politikoa inongo liburutan utzi ez zuen gudari hark historian orri pare bat bederen merezi du. Telesforo Monzonek kantatu zuen bezala "... gure haurrek biharko ikastoletan beren izenak ikas ditzaten, Herriarentzat haiek hil baitziren". Mutiko oso normal eta korrientea zela aipatzen dute Eustakio orduan ezagutu zutenek. Txikia, isila, ikasketetan ez goitik eta ez behetik nabarmentzen ez zena, eta kirolzale amorratua. Lazkaon 1954an sartu zelarik, eta 1967an atera, esan liteke klero euskaldunak ezagutu duen girorik "saltsatsuena" oso gertutik bizi izan zuela. Baina adiskide bat atxilotuta, laster azaldu ziren bere etxera poliziak. 24 ordu eduki zituen poliziak zain etxean, alferrik: juxtu-juxtu alde egina zen. 1966-67 urte horietan indarrean ibiliziren Eskola Sozialak, eta 71ean berriro hasteko saioak izan ziren, baina krisian zeuden, ETAk zekarkien krisiaren erdian. Ideia politikoen historia, materialismo dialektikoa, materialismo historikoa, ekonomia eta horrelako gaiak ematen ziren Eskola Sozial horietan. Eta bere zonaldean hori lortzen saiatu zen. Ekintzarik sendoenak ere zona hartan egin ziren, eta zenbait ekintzatarako (Donostian sindikatu frankistaren egoitza erre zenean, adibidez) beste eskualdetakoak ere haruntza biltzen zituen Eustakiok. Txikiaren etxean, honako liburuok aurkitu zituen Peixotok: Che Gevararen obra konpletoak, Clausewitz-en "La Guerra", Orixek idatzitako "Santa Kruz Apaiza" eta Auspoa saileko bertso eta kanta guztiak. "Baina bere jokamoldea ezagututa", dio Peixotok, "garbi iruditzen zait oso ondo ezagutu zuela Zumalakarregi eta bere taktika hautatu zuela, ez estrategia, bere taktika". Mao Tse Tung-ek ere irakurria omen zuen Londresen Zumalakarregiren bizitza. Eta Zumalakarregiren gerrari ekarritako berrikuntza ez zen izan batzuek dioten bezala gerrilla egitea. "Zumalakarregi izan zen gerrilla ejertzito erregularrarekin organikoki erabili zuen lehena. 25.OOO gizon erabiltzen zituen". Txikiak, dena dela, mendirako dohain izugarri bat zuen, Euskal Herriko mendi gehientsuenak ezagutzen zituelarik, eta gorputz oso gogortu bat. Duela gutxi , gutxi GALek jarritako bonba baten ondorioz hil den Tomas Perez Revillagatik esaten dute botak erostera joanda esan ohi zuela: "Dame unas botas, pero como las de Eustakio, con motorsito". Bi giderren inguruan ikusten du Peixotok Eustakio Mendizabalen bide politikoa: abertzale izateko euskara behar da; eta nahiz eta abertzale izan eta euskaldun, horren alde borrokatu, borroka erreal bat. Eta berdin kritikatuko zituen espainolismo aldetik zihoazenak bezala abertzale erradikal aitortu eta borroka dinamika batean sartzen ez zirenak. Eustakioren denboretan azalduko zen gero ETAren historian hainbesteko pisua izango zuen militante gaztea: Jose Migel Benaran "Argala". Hasieran militante zaharrei dogmatiko iruditu zitzaien gazte hark emango zuen "Herriaren alde hiltzea" filosofiatik aurrerako urratsa, beste bat erantsiz: "Irabaztea". Ateratzen gara taberna hartatik, kristoren multzoa, klaro, eta hor datoz bi kotxe beltz, milkinientosak biak, bete-beteak. Ikusi genituen, dudarik ez txakurrak zirela, baina ez ziren ausartu ezer egitera. Aurrera segi zuten eta... bakoitza bere aldetik. Eustakio eta biok Matikora. Orduan ezagutu nuen Matiko. Etxe batean sartu eta han bazkaldu genuen. Madrilgo komandoaren ordezkari bat zegoen han, Carrerorena prestatzen ari zirenetako bat. Carreroren ekintza ezeztabaidatu zen, eta baita karnetena ere. Eta seiretan Algortako tren geltokian egoteko." Bat-batean, arnasa hartu zuen eta `korri egin behar diagu!'. Lasterka hasi eta besteak atzetik tiroka. Lehenengo kolpetik distantzia hartu nion Eustakiori; baina orduan ez du funtzionatzen buruak, nik uste, instintoak funtzionatzen duela, eta frenatu egin nuen, berari itxoiteko. Txaketa... goizean errietan aritua nintzaion Eustakiori: `Hi ere ba haiz bada, Ostegun Santu eta erropa kabroi horiekin, txamardo alu horrekin'. Bera ere ez zegoen bromatarako eta: `Hauek ere Ostegun Santuan ibiltzeko arropak dituk'. ETA-REN JAUZI KUALITATIBOA TXIKIAREN GARAIETAN. Biharamonean, ostiral sainduz, Txikiaren heriotza azpimarratzen zuten egunkari guztiek. "El Correo Espanol-El Pueblo Vasco" egunkariak adibidez hala titulatzen zuen bere lehen orria: "Eustaquio Mendizabal, muerto a tiros al enfrentarse a la policia en Algorta. Era el maximo responsable del frente militar de la E.T.A". Gainean norbait engainatzeko bitxikeria bat: "La zona vasco-francesa espera con ansiedad la entrada de Espana en la C.E.E. Bayona no estaria arrinconada y su puerto seria ampliado. Guipuzcoa, Alava, Navarra y Vizcaya podrian contar con el aeropuerto de Biarritz-Parme". Beste egunkariek ere Eustakioren jefe izatea azpimarratzen zuten. "La Gaceta del Norte": "Aqui murió el jefe de ETA". Buruzagi nor den eta militante bakoitzak erakundean ze nolako pisua duen jakitea ez da erraza izaten, klandestinitatea hain estu gordetzen duen organizazio batean. Baina Txikiaren garrantzia nabarmen geratu da. Areago, bere heriotzaren ondoren ekintzen beheraldi bat ikus daiteke. Eustakio Mendizabal ekintzan ibili zen garaietan ETAk jauzi kualitatibo bat eman zuen bere agerpenetan. Behil kontsul alemanaren bahiketa, Zabalaren bahiketa (euskaldun bat bahitzen zen lehendabiziko aldia), Huarterena, Sindikatuen erreketa, Orbegozo eta Pasaiko kamionetaren atrakoak, Hernaniko harrobitik dinamita eramatea... Eta ekintza gehienak Oreretatik Tolosarainoko eskualdean ematen dira. TXIKIARENGANDIK ARGALARENGANA. Txikiarengandik Argalarengana Poliziaren taktikak denbora batez gainditurik edukitzeaz gain, ekintzen azeleratzearen eragina alde guztietan antzematen zen: langile mugimenduan eztabaidak sortzen ziren, Eliza konpromezu batean jartzen zen gertakizunen interpretazio bat ematerakoan. Europa mailan bestalde aparteko oihartzuna hartzen zuen euskal nazio arazoak, eta kazetariak hurbiltzearekin batera solidaritate batzordeak hasi ziren antolatzen han-hemenka. Beren laguntza 1975ean, Txiki eta Otaegiren afusilaketen aurrean, erakusteko aukera izango zuten. ETA militanteek garai horretan eman behar duten beste urrats bat aipatu digu Txikiaren denboran militante izandako batek. "Heriotzaren posibilitatea erreal bihurtu zen guretzat Eustakioren hilketarekin. Polizia ere ikasten ari zen, eta Txikiaren eta bere ondoren etorri ziren heriotzei erreparatzen badiezu, konturatuko zara atxilotzeko ordez liberatuak hiltzeko ordena zutela". Txabi Etxebarrietaren heriotzarekin kale mailan halako haserre erreakzio gogor bat izan zen bezala, Txikiarenean pena eta ezintasun sentsazioa zabalagoa izan zen. Mito baten erorketa. ETAren ekintzak ere, kopuruz bederen, urritu egin ziren, erorketa eta heriotza gehiago ere izan baitzen ondorengo hilabeteetan: Iparra, Artetxe... Baina bere eragina kualitatiboki mantendu egingo zen, Carreroren boladura famatuarekin punturik gorenetakoa harrapatuz. ETAk izan duen beste gizonik inportanteenetako bat aurkituko dugu berehala, Jose Migel Benaran Ordenana "Argala", Itsasondoko semearen aldean erabat ezberdina. Baina hark bezala erakundeari dinamika eta abiadura azkarrak erantsiko dizkiona. Gatzaga Taldea > Bertsoak Eustakio Mendizabal Txikiaren bertsoak > Iritziak "Txikia" hil zutenetik 25 urte pasatu direnean, bera gertutik ezagutu zuten zenbait pertsonen iritzia bildu dugu. Artikuluen gainean edo "Txikia" eta bere pentsamoldeari buruz norbaitek iritzirik eman nahi badu, leiho hau bederen zabalik du. Baleren Bakaikoa Joxe Mari Ostolaza "Xalbardin" Joxe Manuel Pagoaga "Peixoto" Beste Iritziak Txikia Baleren Bakaikoa Eustakio Mendizabal Benito, "Txikia" oso ezaguna egin zen Euskal Herrian, hirurogeita hamarreko hamarkadan, ETAko militante eta buruzagi bezala, hain zuzen, ETA eratuta zegoen Fronte Militarreko buruzagia izatera heldu zen eta eginkizun honetan ekintza ikusgarri ugari burutu zituen. Ekintza horien artean, garrantzitsuenak, Huarteren bahiketa eta Hernaniko harrobian burututakoa ditut gogoan. Ekintza horiez gain, zenbait ihesaldi ikusgarri ere egin zituen, Zumarragakoa adibidez, jende askok bere baitan eta lagunen artean txalotzen zituelarik honelako gertakizunak. Euskal Herrian erraz ibiltzen zelako eta bere itxura bizartsua zuelako, gerrilari karlistekin lotu zitekeen Txikiaren izakera. Eta honela hartzen zuten garai hartako ETA eta inguruko bere zenbait burkideek. Baina oker zeuden honela pentsatzen zutenak, zeren eta Txikia gerrilari izan aurretik kultur gizona baitzen, euskal kultura sendoki barneratua zeukana, abertzaletasuna kultura eta hizkuntzan erro-errotik sustraitua zuena. Euskal Herriak zituen oztopoak bere nortasuna garatzeko kezkatzen zuen eta ataka hori gainditu nahiean sartu zen gerrilari eta Juan Jose Etxabek izan zuen buruzagitza ausarta eskuratu zuen. Txikiaren heriotzaren garaiko giro politikoa, abertzale ikuspegitik, aurreko urtetakoa baino hobeagoa zen, hots, 1970, 1971 edo 1972koa baino hobeagoa. Ideia abertzaleak eta sozialak sendotzen ari ziren eta iadanik ezin zitekeen inola ere mantendu identitate faltsu hori: abertzalea berdin burgesa, honen atzean dauden ondorio guztiekin. Izan ere, Burgosko Epaiketan sortu zen nahasketa ideologikoa gainditurik zegoen eta ezker abertzalea Francoren aurkarien arteko nagusiena zela nabarmentzen zen, eta indar hori ETAren inguruan txertatuta zegoen. Garai hartatik aurrera, nahiz 1974ean ETA bi adarretan banandu, ezker abertzalearen planteamenduak irmoki kokatuta zeudela esan dezakegu, sustraiak ondo ezarrita. Eta eginkizun honetan garrantzi handia izan zuen Txikiak. Berarentzat, herrian, (orduko terminologian) ideologia abertzalea hedatu behar zen lau haizetara. Hori dela eta, ahal zen herri guztietan, Goierritik Kostaldera bitartean gazte-talde ugari sortu ziren eta hauekin lana egin behar zen nazio-identitatea berreskuratzeko eta honela nahi zutenak ETAren militante bihurtzeko. Txikia ez zen eginkizun honetan aritzen, baina horretarako ahal zituen bitartekoak eta aholkuak emango zituen; euskal langileriak ere kezkatzen zuen eta beraz, langileen arazoak ez zituen saihesten. Bestalde, badago, egon ere, beste ezaugarri garrantzitsua Txikian eta gaur egun azpimarratu behar dena. Hain zuzen, ETAk burutzen zituen ekintzek jendearen artean zuen eragina jakin nahi izaten zuten. Jendeak ekintza onartzen bazuen, ondo, eta alderantziz bazen, gauzak ondo pentsatu behar ziren. Ekintza militarrek jendea erakartzeko izan behar zuten, ez jendea uxatzeko. Hau da, azken finean, ekintzak euskaldunen indarrak metatzeko burutu behar ziren, ez jendea beldurtzeko edo pasota bihurtzeko, edo "etxera" itzultzeko. Horrez gain, ekintza militarrak egiterakoan Txikiak bere burkideak babesten zituen eta horretarako babesa eta konfidantza ematen zien, baina zailena dena ere ondo egiten omen zuen, hau da, erretirada edo ekintzaren ondoko ihesa. Halaber, Txikia euskalduna zen, euskara ondo menperatzen zuena. Landua. Hori dela eta, euskaldunez inguraturik egongo zen eta hauen artean "arraina uretan bezala" ibiliko zen. Bere lagun gehienak eta hurbileko burkideak euskaldunak ziren eta hauek konfidantza osoa ematen zioten eta berari ere konfidantza zerion gorputzeko poro guztietatik. Eta hau honela izatea garrantzi handikoa da pertsona baten psikologian. Hala ere, honek ez du esan nahi euskaldunak ez zirenekin konfidantzarik ez zuela. Izan ere, garai hartakoa dira Wilson, Argala, etabar, eta ez ziren euskaldunak, euskara ez zekiten kalekumeak baizik. Ausartak eta abertzaleak, baina beste kutsu batekoak, hiritarrak. Beraz, horiekiko konfidantza ahulagoa zuen eta hauek ere Txikia pertsonai arraro bezala zeukaten. Hauek dira Txikiari buruz esan ditzakedan gauza batzuk. Txikia, bizi zenean mito bilakatu zen eta bere heriotza ostean, badirudi gehiegi ez garela oroitzen. Agian, "Che"rekin gertatzen ari den bezala, Txikiari ere etorriko zaio garaia bere pertsona erreibindakatzeko eta bere ekarpenak hobekiago ezagutzeko. Euskarak ematen duena Joxe Manuel Pagoaga "Peixoto" "Egun xintak gaua dakar". Hemen ezin dut ezer esan Eustakiotaz, bide berdinean bota dizkiguten Ondarrutarrak aipatu gabe: Angel Etxaniz, Fran Aldanondo, Jesus Mari Zubikarain ‘Txisa’, Esteban Muruetagoiena, Koldo Arriola, Imanol Lersundi ‘Porru’. "Baina herio guziek ez dute erran nahi berdina". Ez horixe! Esteban Muruetagoiena torturatuz hil ziguten eta. Txikiaren oroitzapenak ez naute bakean uzten, alboan izango banu, hauxe esango zidala, ziurra baita da: "norbait omentzekotan, Herria omendu beharra zeok hemen". Elkar bizitzan askotan eman zion bezala, oritzapenezko elkarrizketa honetan ere, arrazoina emango diot; beraz, goraintzi eta ohore Ondarroari eta horrelako ekimenetan eskuhartzen duten guziei. Honelako ekintzek ederto laguntzen gaituzte, lagun horien oroitzapena, bihotzean daramagun udaberriaren erdi-erdian kokatzen, negu gorrian ere berotan egon daitezen; bide batez, ondo etortzen zaigu, etsaiek egin dizkiguten zauriak gozatzeko, eguneroko neke eta ezinak arintzeko, elkar besarkatuz indar berritu eta aurrera jarraitzeko. Euskaraz biziz, behar den bezala arrantzatuz, umeak eginez, haziz eta euskaldungoan heziz, kartzeletan ditugun lagunak Euskal Herriratzeko ekintzetan eskuhartuz... Horrela, egunero omentzen dugu Txikia eta bera bezala bota dizkigutenak. Hau guzia ez da egiten parlamentuetan, ez eta jauregietan. Hau gure sukalde lurrinduetan egiten duguna da. Garruzeko beraien sukaldean, oraindik ikusten dut Eustakio, Matalaz txikia besoetan, harat-honatean apalki bertso kantari. Zer, umea lokartzen? "Ez, esnatzen ari nauk", erantzun zidan. Bertsozko olatuetan kulunkatuz, mundua erakutsi nahi zion haurrari. Ba ote da Ondarroan gizon edo emazterik, horrelako zerbait egin ez duenik? Nork esnago zuen, arrantzale kankailu hura, horrelako aita goxoa izan zitekeela? Bai ba, horrelaxe da. Bainan, horrelakoak ez al dira berdintsu gertatzen munduan? Baita, bainan, hemen euskaraz egiten ditugu, euskararen mundukoak garelako. Horrelakoak erderaz egiten dituena, beste mundu batetakoa da, berak jakin behar luke nongoa. Bi mundu hauek, etengabe elkar jotzen dute. Hemengo auzia ez da zer mundu den ona ala txarra jakitea. Batak bestea ukatzen duela, hau da arazoa; eta jakina, ukatzea gauzatzeko, indarra behar da, eta erderek badute indarra, ez dute bonbatxoak jartzen ibili beharrik, hegazkinak dituzte eta, indarrak sortzen ditu arrazoiak... Arrazoiaren indarra edukitzea ez da gutxi, aski ere ez. Herri hau iantzakotzat hartu eta bere gogoa errespetatzeko borondatea azaltzen ez duten bitartean, ez dadila inor etorri demokrazia irakasle, ez eta pake apostolu, ez eta tolerantzia hedatzaile, ez eta pragmatismo aintzindari, ez eta... Jakin bezate, zinismoak iguina ematen digula. Ongi etorriak, gatazkari aterabide zuzen eta duin bat aurkitu gogoz dabiltzatenei. Nondik datozen baino gehiago, zerekin datozen begiratuko diegu, eta batez ere, zer egiten duten Zintzotasunaren ezpain zorrotzean ez dago jolas egiterik. Gure aldetik, ez dugu ahantziko, Aita Larzabali hamaika bider entzun geniona: "Gure gaurko tratu txarrak, bihar gure umeentzat negarrak". Jarrera honi tinko eutsi nahi diogunok, badakigu izerdia bezain malko eta odol izango dugula bizian, ezin bestean. Zuhurtzia eta argitasun doi bat eskuratzen dugun heinean, ez gaituzte indar harrokerietan ikusiko, iraintze nor gehiagokak ere, ez ditugu gogoko, bainan, hasarreak, geuri ere, eskuak ekubiltzen dizkigu, eta pozik! Adorerik gabe ez bait dago duintasunik eta ez besterik. Oso hitz gutxikoa genuen Txikia, haren esateko modua, egitea zen. Elkarrekin ginauden batez, hauxe galdetu zion kide batek: "Esango didak zer programa duen ETAk Euskal Herriarentzat? "Euskarak ematen duena", erantzun zion. Herria askatu eta eraikitzeko egitasmoa, esaldi bakar batean azaltzea ezinezkoa delako edo, hiru hitzeko esaldi horretan programa bezala izenda genezakenik ez egon arren, funtsezko noratasuna ederki azaldu zuen. Bakoitzari dagokio, "Euskarak ematen duena" esaldiaren hezurra edo muina aurkitzea. Hitza eman didazutenez, neure ikusmoldea azaltzen saiatuko natzaizue. Euskaldunok herri bezala bizitzeko lurraldea behar dugun bezalaxe, Txikiarentzat herria askatu eta eraikitzeko euskara funtsezko oinarria zen, beraz, euskara jartzen diogu ardatz edo meta ziri bezala. Honen inguruan egin behar da dena, ez; honan eskutik, ezta; Euskaratik, bai. Programak, egitasmoak, eta dena euskaraz egitea ez da aski, euskaratik egiten ez dugun bitartean. Hizkuntza bizia dela diosku Txikiak, zuhaitz bat bezala. Arbolak haunditu eta fruitua emateko, bere eremua eta eguzkiaren argi beroa behar duen bezelaxe, herriak ere beharrezkoa du bere eremua eta bere hizkuntzaren argi beroa. Oraintxe konturatzen nauk, asmatzen ahal dugun guziaren iturburua, aipatzen dudan esaldiaren baitan dagoela. Esaldiak duen noratasunari ez badiogu arreta handia jartzen, hauxe gerta dakiguke: euskaldundu gabeko Euskadi bat askatzea. Orduan, Euskal Herria askatzeko ordez, euskaldunak bizi ziren eremua izango da askatu duguna, eta hau, hoberena jota. Harrisku hau egiazkoa izateaz gainera, handia ere badelakoan nago. Ez nauk berehala jabetu, egunsenti igerle eta aintzindari hintzela, hala haiz oraindik, hire besotik aurkitzen bait diat bidea, inoiz galtzen dudanean. Egun xintak gaua baldin badakar, eguna ere bai. Ez dago zalantzarik gaua hurtzen ari dela, bainan, egia da ere ezin dela argi betera iritsi, lehen brintza gorrietarik iragan gabe. Zuhaitz baten adarrak egur berdinekoak izan arren, bizian ezagutuz maitatu ditudan lagunek, beste su bat pizten didate bihotzean. T. Monzonek Txikia eta Saseta, biak ezagutzeko zoria eta maitatzeko dohaina izan zituen. Txikiari egin zion abestian aurkitzen dut burua eta bihotzaren artean dudan gatazkaren oreka polita. Txikia Txikia zuen guda-izena Bera gizon osoa izan arren Mendizabal, Sasetaren urrena Biak txiki, bizkor eta lerden Saseta hil zen gudarien aurrean Mendizabal hil zaigu bakarrik Baina biok daukate herri osoa atzo ta gaur heuren atzetik Euskadi’rentzat hil dire-ta Gorputzak arantzaz beterik. Arro hadi Kantauri Itxasoa Ta heien betiko loa Betiko kanta zak, Geroari esaiok olatuetan Herri-izarrak ez direla itzaltzen Gure haurrek biharko ikastoletan Heien izenak abestu ditzaten arantzetan biak hil bait ziren Geroari esaiok olatuetan Herri zaharrak ez direla itzaltzen, gure haurrek biharko ikastoletan heien izenak abestu ditzaten, Herriarentzat biak hil bait ziren. Atzoko eta gaurko gudarientzat gure maitasunezko begirunea. Oharra: Artikulu hau Ondarroan ‘Txikia’ren heriotzaren 25. urteurrena oroitzeko eratutako batzordeak utzitakoa da eta aurreraxeago ‘Txikia’ri buruz egingo den liburu batean argitaratuko da. Oker begiratu, zuzen ikusi Joxe Mari Ostolaza "Xalbardin" Goiherritik itsas ondoko Beterrira isun bat kartzelaz ordaintzearen truk ekarria izana, ezagutu nuen berorri. Martutene. Besterik ezean, Aditza izeneko liburuxka azal gorria izan genuen topaleku. Berorri aditua eta ni ezjakina. Hilabete batez edo berorrekin berreuskalduntze ahaleginetan igaro ondoan, Urumeako erribera utzi eta itzuli zen atzera Lazkao aldera. Hiru bat urte internadotan oporrak ordainduta igaro eta, berorren berri zuzena izan nuen. Eta berriz ere, Beterria izan genuen bilgune. Militantez hustu eta lanabesez juxtu utzi egitura berrantolatzea zuen xedea. Intelektual homologatuek bidegurutze borobilera ekarri erakundea, bertan itzuli - mitzulika zebilela ez aurrera ez atzera, ataka hartatik ateratzea zuen helburu. Premi gorriko egoera. Norabidea aukeratu, eta mementuan errekurtso guztiak bertan sartzeko lain zuen mikrobusa hartuta abiatu zen geroaren barrena, hutsegitearen beldur inoiz asmatzen ez duten begirada zuzeneko listoak bertan utzirik. Eta oker zeuden. Berorrek, klubaren kudeaketa ustez egokiagoak zirenen bizkar laga, eta jokalarien ahalen araberako talde jokoa antolatzeko gai den entrenatzaile-jokalari legez, lana zehaztu, ardurak banatu, hutsuneak onartu, indarrak bildu, eta epe laburrean lortu garaipenez ingurua bereganatu eta taldea elikatu eta zabaltzeko adinako borondate eta talentua izan zuen, borondaterik gabeko talentua hipotesia, eta talenturik gabeko borondatea kaltegarri direla jakitun. Emaitzak lekuko. Eta ordaindutako faktura. Konszienteki. Orain, mende laurdena igarota, hein batean berorren antzeko askori zor zaio, dagoena. Eta euskarak bizi ez bagaitu ere, euskarazko hedabideak baditugu euskara biziarazi dezagun. Eta errealitateari, telebista platoaren antza geroz eta handiagoa hartzen diot. Bi eremu. Bi mundu. ETB. Bi kate. Bat eta dos. Batean, egunero edo, Iharra eta Xenkiren Herrialde Berdea hura ordezkatua. Artalde. Bordea bilakaturik. Goenzale. Bertan, bibliar dilista platera sosaz aldaturik, ia denetarik dugu guardia zibilak eta poliziak ezik, hauek, orain mende laurdena bezalaxe militanteak akabatzen lanpeturik baitabiltza. Eta hauen ordezkaritza, fikzioan beti, armarik gabeko ertzainek betetzen dute. Mutil puskak, galantak, euskaldun petoak, xaloak eta baserri onekoak. Arrazoitzen dutenak. Garai bateko arbitriosetako guardak bezalakoxeak txapel gorri eta guzti. Beraz, berorrek ez luke mailarik emanen, altuera fisikoaz gain zuzen begiratzea eta oker ikustea baita ezinbestekoa. Bertan, prentsa kiosko bakarrean euskal prentsarik ez dago, bertako biztanlego euskaldunak postaz jasotzen bai baitu etxean sobra ere. Gainera, horrela, gure erdaldunekiko eskuzabaltasuna garbi azaltzen dugu. Bazterketarik ez. Bertan, futbol ekipoa ere badugu, hortik kanpo ez bezala, bertako entrenatzaile eta jokalari euskaldun arruntez osatua. Hor, ezeuskaldun atzerritarrik ez da agertzen. Pelotariak berriz, ale sueltotan ere baditugu, eta gure sentsibilitatea mindu ez dadin, eta artekarien colorau, colorau, azul, azul entzun ez dezagun ez digute frontoia erakusten, bestela ere, hortik, fikzio hortatik at ongi hornituak bait gauzkate. Kirolandia. Orain, mende laurdena igarota, Artalde katean erdaldunak erdaraz - euskarazko ordaina azpititulutan - entzuteko aukera daukagu. Eta dos katean berriz, erdaldunak erdaraz entzuteaz gain, euskaldunak ere erdaraz entzun ditzakegu, bertako erdaldunek ez bezala guk bi hizkuntzak menderatzen ditugula erakusteko edo. Eta hala ere aintzina omen goaz gurean, lehen ez bezala hauteskundetik hauteskundetara, telebista platoak okupatzeko aitzaki bila eta borroka horretan bat gatozela batzuek eta besteak. Bainan berorrek jakin beza esan nahi diot leihaketa hastapenetan dagoela eta ez dela oraindik bukatua, lehen bezala orain ere telebista platoetatik at, oker begiratu eta zuzen ikusi nahi duenik ere badagoela halegia. Txikiaren anaia Irailaren 29an hil ziren Gipuzkoako Andoainen Jon Miren Mendizabal Benito eta Juanita Amundarain Otegi. Goierri aldean oso ezaguna eta estimatua bazen bikote hau, gizona, Jon Miren, Eustakio Mendizabal "Txikia"ren anaia zen. Eta bera izan zen, hain zuzen, dossier honen gai nagusia den pertsonaz eta pertsonaiaz eduki genuen informazio iturri nagusietako bat. Bere anaia zelako, eta bere anaia abertzale militante konprometitua zelako. Eustakioren nortasuna eta ekintzen nondik norakoak ulertzeko klabe asko eta interesgarriak luzatu zizkigun Jon Mirenek, eta baita bere familiarako atea ireki ere. Hala ezagutu ahal izan genituen beren aita iadanik hila dena, eta ama Arantxa Benito, Itsasondoko etxean. Eta berak egin zigun Txikiaren emaztea izan zen Anabelen etxean sartzeko modua ere, Ondarroan. Poz ematen du hau eta bere bigarren senarra etxean anai-arrebatzat dauzkatela ikusteak, hil berri den bikotearen eskeletan agertu denez. Eustakioren ibileretan ardatza izan zen N-1 errepidean hil dira biak, Andoainen, bidaian doazen hainbeste kanpotarrekin batera ia beti bost xentimoren errurik gabe hainbeste gipuzkoar akabatzen dituen errepide arriskugarri horretan. Gure oroimenean geldituko dira. Pello Zubiria 2.- Biografia (EUSKADI ETA ASKATASUNA. Txalaparta) EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO 1973ko Ostegun Santu hura urte luzez mantendu zen askoren oroimenean. Poliziak mito bat hil zuen tiroz Getxoko kale batean. Herriko heroia izan zen Eustakio Mendizabal Benito Txíkia, gazte euskaldunen belaunaldi oso baten erreferentzia puntua. ETArentzat biziki erabakiorrak izan ziren urteetan jardun zuen erakunde armatu honetan: 1970eko abendutik 1973ko abendura. Beste modu batez esanda, Burgoseko epaiketatik Carrero Blancoren heriotza prestatu arte. Garai hartako buruzagirik karismatikoena izan zen akaso. Berari egozten zaio ETA ekintza militarrerako berrantolatu izana. 1944ko urriaren 9an jaio zen Eustakio Mendizabal, Gipuzkoako Itsasondo herrian. Lau neba-arreba ziren etxe umil eta langile hartan. Gazte isila eta intuizio handikoa, estatura txikikoa zelako jarri zioten hain ezaguna egin zen ezizena. Eustakio Mendizabalek, garaiko gazte euskaldun askok bezala, seminarioa izan zuen ikasketekin jarraitzeko modu bakarra. Hamar urte zituenetik hogeita bi bete zituen arte, Lazkaoko fraide beneditarrekin bizi izan zen. Bere irakasleek, gero, pazientzia handiko mutiko zintzo eta zail bezala gorde zuten gogoan. Bihotz onekoa, ingurukoekin samurra, intuizio handikoa eta erreakzio bizikoa zela aipatu izan dute. Euskadin 60etako hamarkadan sortutako sentimendu nazionalistak izan zuen eraginik Lazkaoko aita beneditarrengan. Komentuko baratzean lanean aritu zalea izanda ere, eskuetara heltzen zitzaizkion euskarazko liburu guzti-guztiak irentsi egiten zituen Eustakio Mendizabalek. Horretaz gain, euskarazko klaseak ematen zituen inguruko institutu eta eskoletan. Aisialdietarako bi pasio zituen biziki maiteak. Mendira joanez edo bertsoak idatziz gozatzen zuen. Giro beroa sumatzen zen orduan kaleetan. Goierri aldean elkarte asko mugitzen ziren. Esate baterako: JOC, gazte langile eta katolikoen taldea, langileen eskubideak aldarrikatzen zituena; Herri Gaztedi, arazo nazionalari atxikia; edo Vanguardia Obrera Juvenil, CCOO sindikatutik nahikoa hurbil eta ELAtik urrun kokatua. Guzti horien ondoan, ETAk dinamika berria piztu zuen, eta Lazkaoko komentua, bileretarako eta beste, elkargune bilakatu zen. Bota parea eta motxila 1966. urtean, Teologia ikasketak ia bukaturik apeztzekotan zela, Eustakio Mendizabalek urtebeteko baimena eskatu zuen komentuan. Beasaingo tailer batean lana eskaini zioten, eta baita horretan hasi ere. Hala ere, betarik izan zuen Magisteritza ikasketei ekiteko eta aldi berean euskarazko eskolak emateko. Lehenengo soldata jaso zuenean, hunkiturik oso, mendiko bota parea eta motxila erosi zituen. Bolada honetan Txikiak hilabete pasatu behar izan zuen Martuteneko espetxean. Baimenik gabeko manifestaldi batera joateagatik ezarri zioten isuna ez zuelako ordaindu nahi izan. Hilabete horretan ere euskarazko klaseak eman zituen bertan. Eustakio Mendizabal, Beasain utzi eta Bilbora joan zen bizitzera. Urtebetez, 1968. urteko abuztura arte, Compañia Franco-españolaren untzigintza fabrikan lan egin zuen. Lagun baten atxiloketaren ondotik Poliziak Txikiarenera jo zuen, baina ordurako ernai zen. Poliziek alferrik egin zituzten hogeita lau ordu Txikiaren etxetik mugitu ere egin gabe. Epe labur batez, Estibalizko komentuan babestu zuten Txikia, Bidasoa gurutzatzea lortu zuen arte. Ipar Euskal Herrian zegoenean, garai hartako errefuxiatu asko bezala, Bellokeko beneditarren monasterioan egon zen bost hilabetez. Handik Baionara jo zuen. Beste lau erbesteraturekin batera bizi zen goiburu batean. Bizitzeko eta lan egiteko baimena eskatzearen nekea eta samina ere barne-barnetik ezagutu zuen. Txikiak, beste errefuxiatu askorekin batera gose greba egin zuen Baionako katedralean hertsirik, 1972an. Ez ezkontza, ez bataio Anabel Zubikarai ondarroatarra ezagutu zuen Ipar Euskal Herrian, aurrerantzean bere neskalaguna izango zena. Txikiak, bere aldaketa ideologikoari jarraiki, ez zuen elizara jo ezkontzera, ezta bi semeak bataiatzera ere. Matalaz eta Ekaitz bataiatu gabeko lehenengoetakoak izan ziren. Garruzan bizi ziren, Donapaleu ondoan dagoen herrixkan. Laborariak ziren, hainbat errefuxiaturen artean antolatutako baserrian. Bitan atxilotu zuen polizia frantsesak, arma bat zeramala. Bigarrengoan Pabeko presondegira eraman zuten eta gero Poitiersera konfinatu. Berehala ihes egin zuen handik, hilabete batzuk ezkutuan pasatu eta barnealdera, Hego Euskal Herrira joatea erabaki zuen. Jose Manuel Pagoaga Peixotok ezkutuko momentu asko bizi izan zituen Txikiarekin. «Garai bateko euskaldun zaharrek bezala hitz egiten zuen, euskara aberatsean, esamolde jatorrak erabiliz. Akaso horregatik heltzen zen hain erraz adineko jendearengana. Uste dut, garai hartan, ni baino hamar-hamabost urte zaharragoa zen jendea berak erakarri zuela». Gipuzkoako arduraduna Militanteen beharrean zen ETA garai hartan. ETA V.aren eta Seigarrenaren arteko banaketa gertatu berria zen. Txikiak lehenengoaren alde jokatu zuen. 1971. urtetik aurrera fronte militarreko arduraduna izan zen, eta hain zuzen Eustakio Mendizabalen esparrua zen horretan, Tolosatik hasi eta Irunera bitartean, ETAren ekintzak ugaldu egin ziren, eta garrantzi handia hartzen hasi. Garaiko agiri ofizialetan, ekintzarik esanguratsuenetan parte hartu izana leporatzen zitzaion Txikiari. Esate baterako, Beihl kontsularen eta Zabala eta Huarte industrialen bahiketetan, Gipuakoako Sindikatu Bertikaleko hainbat bulegoren erreketan, Pasaia eta Orbegozoko atrakuetan, edo Hernanin egindako hiru tona dinamitako lapurretan. Ekintza horiek bezain ikusgarriak izan ziren Polizien atzaparretatik egindako ihesaldiak, herritarren artean gero eta ezagunagoak zirenak gainera. 1972an, Hernani eta Urnieta lotzen dituen errepidean polizien jazarpenetik ihes egin zuen nola-hala. Eta urtebeteren buruan, Zumarragan, polizia ugariren tiroen artetik desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Haatik, konturatzen zen horrelako enbuskadetatik ezingo zuela beti ongi irten, eta maiz aipatzen zuen ez zuela sekula onartuko preso harrapa zezaten. "Ni hil egingo naute" ziurtatzen zien behin eta berriro bere lagunei. Bere lana, ekintzetan jardun ez ezik batik bat haiexek gidatzea izan arren, klandestinitate garai hartan ezagutu zutenek, ekintzaren etapa guztietan oso arduratsu parte hartzen zuela gogoratzen dute. Berak pertsonalki ekiten omen zion ekintzari, eta beti omen zen azkena erretiratzen. Txikia intuizio handikoa zen sortzez, eta ekintza ororen ostean, herritarren artean izandako oihartzuna nondik norakoa zen ikastea izan ohi zuen kezkarik aipagarriena. «Harentzat -dio ETAko bere adiskide batek- oinarrizkoa zen herriaren sinesgarritasuna eta konfiantza irabaztea». Mendiaren babesean Garai hartako ETAko militante gehientsuenak bezala, jatorriz baserri girokoak izaki, hirian topa ez zezakeen segurtasuna aurkitzen zuen mendian. «Ekintzaren bat prestatzekotan norabait heldu orduko, mendia non ote zegoen galdetzen zuen lehendabizi. Harentzat, iheserako eta askatasunerako aukeraren adierazgarria zen mendia». Horregatik, nahiago zuen Gipuzkoan jarraitu. Aise mugitzen zen herrialde honetan, nahiz eta Poliziak behin baino gehiagotan sumatu izan. Bere gurasoek ere ikusi zuten. Batzuetan agurtu egiten zituen, eta bestetan egunkari batez aurpegia estaltzen zuen. Dionisio Amundarain beneditarrak ere topatu zuen noizbait Donostiako Parte Zaharrean: «Baina, zer habil hemen?» galdetu zion. Eta, «Badakik, ibili beharra zegok eta ... » erantzun Mendizabalek. Antolaketa kontuak zirela eta, Bilbora jo zuen. Ez zitzaion gehiegi gustatu hara joan beharrak. «Bai, Gipuzkoan ezagutu egiten naute. Baina neronek ere ongi ezagutzen ditut bazterrak. Aldiz, Bilbon, zer egin dezaket? Norantz jo? Nondik ihes egin?» esaten omen zuen. Diziplinaren izenean bete zuen agindua. Bere neskalagunak komentatzen zuenez, «Bilbora joatea apustu handia zen denentzat, eta Eustakiok handik ez zela irtengo usaindu zuela iruditu zitzaidan». 1973ko apirilak 19. Txikia Algortako tren geltokira heldu da Bilbotik. Peixoto zain dauka. Goizen Bilboko Errekalde auzoan Polizia segika izan dutela konturatu dira. Algortako geltokia poliziez josita dago, eta baita Txikia bertara daraman trena ere. Peixoto eta Txikia korrika hasi dira. Tiro bestetik ez da aditzen. Polizia gehienak Txikiaren atzetik abiatu dira. Kale artean pertsegitu dute aurrena, eta baratz artean gero. Kilometro bateko tartea egin die Txikiak poliziei. Tiro bat du ipurmasailean baina korrika jarraitu du. Peixotok ihes egitea lortu du mendira doan eskailera batetik gora. Bitartean, Txikia errepidera iritsi da, Makalen Hiribidearen pare horretara. Auto batera doa. Aurreko eskuineko eserlekuan jartzea lortu duelarik, poliziak hurbildu zaizkio eta batek tiro egin dio gertutik. Hilzorian egon arren, eskuburdinak ipini eta Basurtoko ospitalera eraman dute. Hogei minutu egin zituen bizirik. Larunbatean, hil eta bi egunetara, Eustakio Mendizabalen gorpua Itsasondora eraman zuten poliziez ondo inguraturik. Polizia horietariko askok kargu handiei zegozkien galoiak zituzten uniformean. Gobernu Zibilak berehala ehortzea agindu zuen, inongo ongietorririk antolatzen utzi gabe. Hileta biharamunean egin zen Itsasondoko elizan, Aberri Eguna ospatzen zeneko igande batez. Sokoan ere elizkizuna egin zuten Txikiaren oroimenez, eta ehundaka militante abertzale egon zen bertan. Polizia frantsesak zaindu egiten zituen helikopteroz. Oihartzuna prentsan eta herritarrengan Egunkariek, «ETAko adar militarreko arduradun nagusiaren» heriotza titulu handiz nabarmendu zuten. Fraide beneditar izan zeneko garaia eta «bere ekintza terrorista larriak» azpimarratzen zituzten batik bat. Ramon Arrieta sinadurapean, El Diario Vasco egunkariak «gupida handiko baina diziplina txikiko gazte» moduan azaltzen zuen Txikia. «Mendizabalen ezaugarririk nagusiena -dio jarraian-, egoskorkeriaz nahasiriko gogortasuna zuen. Fraidegai bezala hasi arren, terrorista bezala tiroz hil den gizon hau, batzuetan euskaldun askori gertatzen zaion jauzi pendularraren prototipoa da. Horregatik, Cara Rosa ospetsua gogorarazten digu. XIX. mende hasierako Gorteen garaiko Cadiz hiria izutu eta asaldatu zuen fraide bizkaitar eta masoi ohi horixe bera ekartzen digu gogora». Ez da, aipatu berri den ikuspegi hau, Txikiari buruz oroimen kolektiboak gorde duen erretratua. Ezagutu zutenek, Ama, txukatu malkoak olerkia idazteko adina sentsibilitate zuen ekintzako gizona dute gogoan. Eta aldi berean egoera arriskutsuetatik airoso irteteko azeriak adina zuhurtasun zuela aitortzen diote ezagutu zutenek. Handik urte batzuetara GALek hil zuen Tomas Perez de Revilla, mendiko botak erosi behar zituen guztietan oroitzen zen Txikiarekin: «Eman iezazkidazu bota batzuk, baina Eustakiorenak bezalakoak, motortxoa eta guzti» Hainbatek beste irudi bat izango du buruan: borrokaren marko politikoari buruz galdetu eta «Gure marko politikoa? Hizkuntzak ematen duena» esanez erantzun zuen euskaldun batena. 3.- "Txikia zuen guda izena". Telesforo Monzon Telesforo Monzonek bere abestietariko bat eskaini zion Eustakio Mendizabali. Txikiaren heriotzaren ondorengo urteetan, kantatzea borrokatzeko eta errebindikatzeko beste modu bat zela sinesten zen garaian. Kanta hau, klandestinitatean ateratako disko batean zabaldu zen Euskal Herri guztietan. Diskoak ez zekarren kantarien izenik, baina izan Domingo Iturbe "Txomin", Maite -Tominen emaztea- Isidro Garalde "Mamarru" eta "Korta" ziren, denak Txikiarekin ibilitakoak. Eustakio Mendizabal sekula ezagutu ez zutenek ere askotan kantatu izandako letra izan zen Txikia zuen guda izena abestia. Txikia zuen guda-izena bera gizon osoa izan arren Mendizabal Sasetaren urrena biak txiki, bizkor eta lerden Saseta hil zen gudarien aurrean Mendizabal hil zaigu bakarrik baina biok daukate herri osoa atzo ta gaur euren atzetik Euskadirentzat hil dire-ta gorputzak arantzaz beterik. Arro hadi Kantauri itxasoa ta heien betiko loa betiko kanta zak, Geroari esaiok olatuetan Herri-izarrak ez direla itzaltzen gure haurrek biharko ikastoletan heien izenak abestu ditzaten arantzetan biak hil bait ziren. 4.- Txikia plaza: Getxoko Udaletxeak Txikia hil zuten lekuaren ondoko plazari bere izena emateko erabakiaren akta Getxo Udaletxeak 1980.eko maiatzaren 17an egindako Osoko Bilkuraren akta: 19º.- CAMBIO DE DENOMINACION DE CALLES DEL MUNICIPIO El Concejal Sr.Nebreda, dijo: a esa Comisión Especial, no ha sido invitado UCD y nos queremos quejar, sentirnos marginados, y denunciar cierto oscurantismo por parte del Partido Nacionalista Vasco. La Presidencia contestó diciendo, que de todo este asunto se había hablado en la Permanente, invitándeles a formar parte de la Comisión; que ésta, después se reforzó por dos personas conocedoras de los nombres antigüos de las calles, concretamente D.LUIS BERGARECHE para las calles de Las Arenas y D.FRANCISCO URRECHUA para las de Algorta. La Presidencia, a continuación, manifestó haber hecho dos grupos de calles, con cuyos nombres estaban todos los miembros de la Comisión conformes, siendo estas las siguientes: (...) Los nombres de las calles se pondrán en Euskera y en Castellano. El cambio de denominación de las calles expresadas fue aprobado por unanimidad. A continuación se propueso y sometió a votación cada uno de los siguientes nombres de calle: (...) "Propuesta de cambio de nombre de la Plaza de Viviendas de Vizcaya por el de Plaza de TXIKIA Sometida la propuesta a votación fue aprobada con el resultado de 18 votos a favor, los correspondientes al PNV (13) y HB (5). 5 votos en contra, de UCD y una abstención del PSOE. Por el concejal Sr. Nebreda, se dió la siguiente explicación de voto negativo de UCD a que se cambie la denominación de la plaza conocida por VIVIENDAS DE VIZCAYA por la de PLAZA TXIKIA. Dijo: estimamos incalificable que partidos que se dicen defensores de la paz y enemigos de la violencia propugnen el nombre de un conocido activista de ETA, aunque sabemos que murió en tiempo de la dictadura. Todos nos sentimos esperanzados al leer el llamamiento que días pasados hizo el Consejero del Interior del Gobierno Vasco, Sr. RETOLAZA, en favor de la paz y nos parece que aquel llamamiento está en clara contradición con la propuesta que hoy se hace. Se pretende con este acuerdo sacralizar la violencia y se ofende a los ciudadanos muertos por ETA y a la ingente cantidad de personas que hoy se sienten amenazadas por tal organización. No se conjuga el apoyo dado por el PNV a la posición valiente adoptada por D. JUAN ALCORTA, con este homenaje a un miembro de ETA. 5.- "Hitz etena. Eustakio Mendizabal "Txikia"ren olerkiak" Jon Arano. Susa, 1992 Jon Aranok Txikiaren olerkiak eta bertsoak jaso ditu liburu honetan, sarreran Txikiaren idazte kontuak argi azaldu ondoren. Aranok esan bezala asko dira Txikiaren poema galduak, baina idazle sena argi utzi du gorde diren koadernoetan. Liburuaren aurkezpena eta poema batzuk, hemen |
































Audioak:
Bideoak:


