DAVID ALVAREZ PEÑA
(Bilbo 1952.08.08, Bilbo 1978.01.14)
Lemoizen aurkako borrokan eroritakoen
zerrendan, David Alvarez Peña hogeita bost urteko gazteak hasi
zuen, 1978aren bukaera aldera. Hilabete batzuk lehenago, 1977ko
ekainean, ETAk proiektu honen aurkako ekintza armatuei ekin zien
zentralaren eraikuntza obren leherketa batekin. Durangoko zentral
elektrikoaren aurkako atentatuek eta Iberduero enpresaren hari
elektrikoen aurkako sabotaiek Euskal Herrian oso errotuta zegoen
sentimendu antinuklear bati erantzuten zioten. Sentimenduon estreinako
adierazpena 1976an hasi zen, Lemoizko zentral nuklearra eraikitzearen
aurka gizartearen alderdi desberdinetan jasotako milaka sinadurekin.
1976ko abuztuan milaka lagun bildu ziren Plentzian "Zentral nuklearrik
ez" lemapean, eta 1977an martxa izugarri jendetsu batek Bilbo zeharkatu
zuen.
Jose David Alvarez Peña gaztea Plentzian bizi zen, Lemoiztik hurbil. Zentral nuklearra jartzeko hautatu zuten lekuaren inguruko zonaldean jakinmin handiz bizi ziren haren inguruko berriak. Proiektuaren aurkako herri mugimendua handitzen joan zen astiro.
Dabi Bilbon jaio zen 1952ko abuztuaren 8an; ama, Julia Peña, Barrika herri bizkaitarrean jaioa zuen; euskalduna eta baserriko alaba eta aita, David Alvarez, Ourense probintzian sortu zen, ehun biztanle eskas dituen La Illa herrixkan. Jostun izateko asmoa izan arren, atzenean Goardia Zibilean egin zuen soldadutza, Euskal Herrian hain zuzen ere. Soldadutza amaitu eta gero, beste urtebetez jarraitu zuen Gorputzean eta orduan Julia Peña ezagutu. "Goardia Zibila uzteko asmoa sortu zitzaionean niri esateko beldur zen -kontatzen du Juliak-, uste baitzuen uniformeak txunditzen ninduela. Egia esatera, ni asko poztu nintzen utzi zuenean".
Handik hiru urtera ezkondu eta sei urtez David Alvarezek lurra lantzen jardun zuen soldata eskas baten truke; Enekuriko familia aristrokratikoa zen Lezama Legizamon familiaren lurrak hain zuzen ere. Garai honetan jaio ziren bikotearen lehen hiru seme-alabak. Estatu frantsesean igeltserotzan hiru urte lanean aritu eta diru pixka bat aurreztu ahal izan zuen. Diru horrekin Plentzian lursail bat erosi eta etxea eraiki zuen, egun Julia Peña eta seme-alaba batzuk oraindik bizi diren etxea.

Familia bitxia
Garai hartan oso arraroa zen bikotea osatzen zuten David Alvarez eta Julia Peñak. Amak ortua eta azienda zaindu, eta hondartzan txirlak biltzen sos batzuk ateratzen zituen. Aita, berriz, igeltsero aritu eta zortzi zema-alabez arduratzen zen, lau mutil eta lau neska. "Arropa dena berak egiten zigun, ilea moztu, zinemara edo Logroñon eskolan zeuden bi arreba gazteak bisitatzera eroan. Neba-arreba guztiok berdin hezi gintuen eta denok ikasi genuen denetik egiten: josten, plantxa egiten, garbitzen...".
David Alvarez jostun, ileapaintzaile eta era guztietako tramankuluen asmatzailearengandik balore eskala oso bat jaso zuten seme-alabek. Norbera gobernatzen jakitea, kontsumismoaren gaitzespena eta, bereziki Dabik, hainbesteko familia batean desordena saihetsi nahi duen aita baten zuzentasuna.
Gaixotasun batek eraman zuen aita 1972ko maiatzaren 5ean, Dabi seme zaharrenak artean hemeretzi urte zituenean. Logroñon eginak zituen batxilergo ikasketak eta, aita hilez geroztik, etxeko buru bihurtu zen. Beregan zegoen, hein handi batean, ama eta anai-arrebak aurrera ateratzeko erantzukizuna. Astegunetan Plentzian lan egiten zuen zabor-bilketa zerbitzuan, eta asteburuan, berriz, tabernari aritzen zen Algortan.
Zuzenbide ikasketak egiten ziharduen Deustuko Unibertsitatean lanean ari zen batera, baita ikasturte guztiak gainditu ere gaueko klaseetara joaten. Haren izaera gordea gogoratzen dute lagun eta ikaskideek. "Bere militantziaz susmatzeko moduko adierazpenik ez zuen sekula egin. Ez zuen sekula politikaz hitz egiten, ezta bere ideologia erakusten ere. Jarrera arrunta zuen, bere adineko edozein gazteren modukoa. Igandeetan mendira edo arrantzara joaten zen motorarekin".
Nahiz eta, lekukotasun hauen arabera, haren ideologia adierazi ez, nabarmena zen euskara ikasten egiten zuen esfortzua. "Plentziako taldeko mendi irteeretan ibiltzen zen. Talde horrek kultur ekitaldiak ere antolatzen zituen, eta han mugitzen zen arren, euskararena zen bere etengabeko kezka", zehazten du neskalagun batek.

Bagoia euskara gela bihurtuta
Unibertsitateko klaseek eta lanak ez zioten asti handirik uzten, baina moldatzen zen euskara ikasi ahal izateko. Azken urtean aurrerakada agerikoa egin zuen eta menderatu ere ia, lagunek diotenez. "Denborarekin hain zebilen larri ezen Bilbotik Plentziarako tren bidaiako hiru ordu laurdenak baino ez zitzaizkion geratzen. Bidaia elkarrekin egiten genuen eta ia bi urtez euskarazko klaseak ematen genituen gaueko hamarretatik aurrera. Dexente aurreratu zuen klase ezohizko hauen bidez". Honela, eta ia bi urtez, Bilbo-Plentzia trenaren azken bagoia bat-bateko euskara gela bihurtu zen Dabi eta Roberto bere lagunarentzat. Bi ikasle hauen ezagutzak aurrera egin zezan erantzukizuna Elisabethe andereñoak zuen, gerora Mario Alvarezekin ezkondu zena. Mario, Dabiren anaia eta erakundeko militantea halaber, 1981ean hil zen. Treneko beste bidaideak, gauero berak, animatu eta txantxak egiten zizkieten. Plentziara iristean Dabi zabor-bilketa lanera joaten zen.
Anaiek diotenez, injustizia sozialekin loturiko gaiek kezkatzen zuten hasiera batean, nahiz eta "noizbehinka kezka politikoak ere suma zitezkeen harengan". "Hala ere -gehitzen dute-, naturaren zainketa eta harekin orekan bizitzea zituen mintzagairik gustukoenak. Edozein drogarekiko menpekotasuna gorroto zuen, izan tabako edo alkohola, eta ohardun zen gizartean ematen den ustiakuntzaz. Bere bizimodua eta gurea atera behar izan zuen gaizkien ikusitako lanak eginez. Orduan gaizki ikusia zegoen gazte bat zabor-bilketan aritzea, baina beregan balore eskala horrek ez zuen eraginik. Azaluskeria eta iruzurra ezin zituen jasan".

Lemoizen zauritua
Beren familia harremanei dagokionez, "perfekto" hitza erabiltzen dute hura gogoratzeko; xehetasun txikiena ere beti zuen gogoan eta oso txukuna zen. "Ez zen batere harroa, beti beltzez janzten zen, hori deigarria zen eta, noski, neskei asko gustatzen zitzaien".
1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 06:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei goardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Goardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harraptu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 06:30etan dena amaitua zen. Dabi Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta.
Komandoak ihesari ekin zion, eta hiru lagunek lortu zuten aldegitea erabilitako ibilgailua han utzita; Dabi Alvarez ere han geratu zen, lurrera erori baitzen sabelean jaso zuen tiroren eraginez. Lagunek atzera egin zuten lagutnzeko, baina Dabik ihes egin zezaten ekin zien: bera bizkarrean hartuta ihesa ezinezkoa izango zatekeen.
Basurtoko Ospitaleko Birgaitze Unitatean sartu eta sabeleko zauria gainditu ahal izan zuen, baina ezin izan zuen gainditu Goardia Zibilak eragindako preso jasangaitza eta hogeita zazpi egun beranduago hil zen. Denbora epe guzti horretan Goardia Zibil bikote batek zaindua egon zen, biak metraileta eskuan bere ohetik metro erdira. "Bi goardia zibil beti zeuden zainketa bereziko gelaren atearen aurka, eta beste lauzpabost kanpoan. Oso gogorra zen hura hala iksutea, presio emozional izugarri baten eraginpean. Hura tortura psikologikoa zen. Handik joan zitezen baino ez zuen eskatzen".
Davidek jasaten zuen tentsioa ikusirik, eta familiak hala eskatuta, ospitaleko zuzendaria Bilboko komisari buruarekin elkarrizketatu zen zaidnariak gelatik erretira zitezen. "Harrezkero, kendu beharrean bikoiztu egin zuten. Lau goardia zibil jarri zizkioten muturren aurrean".
Goardia Zibilak izutua
"Konortea ez zuen inoiz galdu -zehazten dute senitartekoek-. Ez zitzaion burutik pasatu hiltzera zihoanik, baina erabat beldurtuta ikus zitekeen, izutua. Gauez galdeketa egitera sartzen ziren goardia zibilak. Erabateko inpotentzia egoera zen".
"Oso harro zegoen galdeketetan izenik ez zuelako eman. Behin baino gehiagotan esan zigun: "Ez dut ezer esan". Buruan zeukan gauza bakarra zen erakundeari ohar bat helaraz geniezaion komandokideei lasai egoteko esanez. Komunikazioa iritsi zen bere tokia, eta gutun bat eman ziguten erantzun gisa, animoak emanez. Sendatzea zela garrantzitsuena esaten zioten, ez zezala bizitza arriskuan jar isilik irautearren, militante baten bizia ezer baino inportateagoa zela. Gutuna irakurri genion. Oso errukiorra zen gutuna".
1978ko urtarrilaren 14ean, heriotzaren aurka lau astez borrokan jardun ondoren, Dabi Alvarezek azken arnasa eman zuen. Arratsaldeko ordu bata t'erdiak aldera. Une hartaz dagoen lekukotasun bakarraren arabera, hil baino lehentxeago erizainari deitu eta zera esan zion: "Ez nazazu bakarrik utzi".
Ordu batzuk lehenago medikuak baikor azaldu ziren haren osasun egoeraz. "Egoera hobetzen zihoala zeinuak zeuden, odola galtzeari utzi zion. Guk gaua han egin genuen eta etxera joanak ginen atseden pixka bat hartzera gertatu zenean".
Alvarez Peña familiak kereila kriminala jarri zuen Dabiren heriotzarengatik, baina ez zuen aurrera egin. "Komentzituta gaude Dabiren heriotza jasan behar izan zuen polizien tortuta psikologikoaren ondorio zuzena izan zela. Haren gorputzak ez zien ebakutnzei aurre egiten eta ez zuen odol transfusiorik onartzen, dena goardien presentziak eragiten zion nerbio estresagatik. Medikua ziru zen lasaitasun egoera batean sendatu ahal izango zela. Organu bakarra kendu zioten, barea, eta honek ez du galerazten bizitzen jarraitzea. Pixkanaka hil zuten".
Euskadi osoan mugimendua
Gaitzespen eta salaketa ugari eragin zituen haren heriotzak. Euskal lurretan leku askotara hedatu zen greba orokorra., Bilboko Zuzenbide Fakultateko kideek Goardia Zibilaren presentziari egozten zioten errua, hark sortutako tentsioari, loak ezin hartzeari eta honen eraginez sortu ziren hemorragia eta ultzerei.
Basurtoko Ospitaleko langileek ere beren gaitzespena azaldu zuten Dabi Alvarezek jasan zuen egoeraz. "Polizi zainketaren aitzakian birgaitze gela bateko atea irekia mantendu izana, garbiketa funtsezkoena den areto batean, har dezakegu Daviden egoeraren gaiztotzearen arrazoi nagusietako bezala".
Milaka lagun bildu ziren biharamunean, Plentziako plazan, hildako militantearen gorpuari Barrikara joaten laguntzeko. Etxetik lau eta zentral nuklearretik hamairu kilometrora. Ibilbidean zehar, manifestaldikoek Dabiren aldeko oihuak eta Suarezen gobernuaren aurkakoak bota zituzten. Gogor entzun zitezkeen Martin Villa Barne ministoari zegozkion esaldiak -"Martin Villa, zurekin binako berdinketa"-. Itsaso aurretik igarotzean gelditu egin ziren txalupa baten aurrean, argiztuta zegoen eta ikurrin batek apainduta; bertan joaten zen Dabi arrantzara.
Hori baino lehenago, Plentzian egindako asanblea batean, herriko batzorde antinuklearrak dei egin zien denei zentral nuklearra uranioa iritsi baino lehen geldiarazteko mugimendu handi bat era zezaten.
(testoa eta argazkiak: "Euskadi eta Askatasuna" Txalaparta)

::

etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome