2008.09.16

Andoni Muñoz eta Gotzon Alkalderen urtebetetzeak


Andoni Muñoz de Vivar (Urduliz) Gotzon Alkalde (Algorta)

Andoniren urtebetetzea irailaren13an, joan zen zapatuan izan zen. Gotzonen urtebetetzea irailaren 19an izango da, ostegunean.

Aukera ona ere bada, Andoniren urtebetetzea pasatu bada ere, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan erredugarri dugun euskal gudari hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Andoni. Zorionak Gotzon. Eta eskerrik asko erakusten duzuen adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Andoni Muñoz de Vivar Berrio
Espetxea
01230 LANGRAITZ

Gotzon Alcalde Etxeandia
347264 M D5
Maison d´arrêt Fleury-Merogis
7, Allée des Peupliers
91.705 Ste. Genevieve des Bois Cédex
Frantzia

Dagozkien eskubide guztien jabe,
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!

2007.09.10

Andoni Muñoz de Vivarren urtebetetzea


Andoni Muñoz de Vivar (Urduliz)

Andoni Muñoz de Vivar (Urduliz) euskal preso politikoaren urtebetetzea izango da ostegun honetan, irailaren13an.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan erredugarri dugun euskal gudari honi zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Andoni, eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbidea:

Andoni Muñoz de Vivar Berrio
Espetxea
01230 LANGRAITZ

2007.05.25

Maiatza, eskubideen urraketak


etxerat.info

Etxerat elkarteak argitaratu duen Maiatza, eskubideen urraketak dossierrean euskal preso politikoen egoera orokorra azaldu eta hile horretan izandako hainbat gertaera aipatzen ditu.

Uribe Kostako preso politikoei dagokienez, hauek aipa ditzakegu:

> Endika Lejarzegi (Algorta) Alcalatik Monterrosora aldatu dute.

> Gorka Garcia (Algorta) Navalcarnerotik Huelvara eraman dute berriro.

> Ibai Aginaga (Berango) Ocaña I espetxean dago. Bertan edozein unetan eta maiz miaketak jasan dituzte aipatzen du txostena. Kartzela honetan, gainera, senideak bisitak eskatzeko zailtasunak izaten ari dira.

> Martin Etxegarai (Berango), Olga Sanz (Sopela), Txabi Moreno (Sopela) eta Iñaki Bilbao (Urduliz) Zuerako espetxean daude. Bertan, maiatzaren 9an, patiora joaterakoan detektagailutik pasatzeko agindu zieten. Motxilak miatzen, husten eta probokatzen aritu zitzaien funtzionario jakin bat, bere garaian Josu Lonbide erasotu zuena. Ordubeteko patioa zuten eta, ordu erdiz horrela izan zituztenez, patiora ez ateratzea erabaki zuten. Gertaera hauengatik, Zuerako euskal preso politikoei, bi zigor sartu eta, 75.1 artikulua aplikatu diete, isolamendura zigortuz.

> Jabier Gallaga (Algorta), Albaro Arri (Algorta) eta Anjel Figueroa (Algorta) Kordobako espetxean daude. Espetxe honetan dituzten euskal preso politikoei bisak astean zehar jarri dizkiete, senideei oraindik eta zailtasun gehiago jarriz aipatu bisitak egiteko.

> Manex Zubiaga (Algorta), Gotzon Alcalde (Algorta) eta Lexuri Gallastegi (Berango) Fleury Merogisen daude. Bertan dituzten gizonezko euskal preso politikoei bisitetara EHNArekin sartzen ez dietela utziko esan diete, orain “Sarkozy dagoelako”. Orain arte bisitetara EHNArekin sartzen ziren.

Irakurri eta zabaldu: Maiatza, eskubideen urraketak

2006.12.20

Gorka Martinezek bertan behera utzi du gose greba


Gorka Martinez (Urduliz)

Puerto II ko espetxean abenduaren 11tik gose greban ziren Sebas Prieto eta Gorka Martinez euskal preso politikoek bertan behera utzi dute gose greba.

Oraingoz ez daukagu berri gehiagorik.

2006.12.18

Gorka Martinez gose greba mugagabean abenduaren 11tik


Gorka Martinez (Urduliz)

Puerto II ko espetxean, Sebas Prieto eta Gorka Martinez euskal preso politikoak gose greba mugagabean daude joan den abenduaren 11tik.

Gose greba mugagabearen bidezko borroka hau, Iñaki De Juana preso politikoaren berehalako askatasuna eta kondena betea duten preso politikoak aska ditzaten exijitzeko ari dira burutzen.
(more…)

2006.11.24

Langraitzen bisitarik gabe


Anjel Figueroa (Algorta) , Andoni Muñoz (Urduliz)

Langraitzeko espetxean diren presoei hatz markak dijitalizatu nahi izan dizkiete. Preso politikoek uko egin diote honi eta asteburuan bisitarik gabe utziko dituztela esan diete. Horien artean dira Anjel eta Andoni, Uribe Kostako preso politikoak.

Guztira, Langraitzen, preso politiko hauek daude: Jon Agirre Agiriano, Jose Antonio Galarraga Arrona, Jose Antonio Hernandez Velasco, Andoni Muñoz de Vivar Berrio, Carlos Perez Ojuel eta Ramon Uribe Navarro.

2006.11.17

Puerto IIko gose greba amaituta


Gorka Martinez (Urduliz)

Puerto IIan azaroaren 6an hasitako gose greba bertan behera utzi zuten bertako euskal preso politikoek behin espetxeko zuzendaritzak euren aldarrikapenak onartu eta gero.

Euskal Presoak Euskal Herrira dagozkien eskubide guztien jabe!

2006.11.08

Egunero kontzentrazioa Urdulizen


Gorka Martinez (Urduliz)

Gorka Martinez gose greban dagoen bitartean egunero kontzentrazioa egingo da Urdulizen, 20:00etan, BBVren aurrean.

Presoen eta senideen eskubideen alde!
Dagozkien eskubide guztien jabe, euskal presoak euskal herrira!

2006.11.06

Gorka Martinezek gose eta egarri grebari ekin dio


Gorka Martinez (Urduliz)

Puerto II espetxean dagoen Gorka Martinez preso politikoak gose eta egarri grebari ekin dio eta espetxe berean diren gainerako euskal preso politikoek ere gose grebari ekin diote.

Kontua da Gorkak haurra izan zuela orain hilabete, eta berarekin izateko konbibentziako bisa eskatu duenean espetxeak eskubide hori ukatu egin diola. Horren aurrean Gorkak gose eta egarri grebaren bidezko borrokari ekin dio eta espetxe berean diren preso politikoek ere borroka honekin bat egiteko gose greba hasi dute.

Oraintxe bertan, hauexek dira Puerto II espetxean diren euskal preso politikoak:

Unai Bilbao Solaetxe, Bittor Goñi Martinez, Gorka Martinez Aedo, Xabier Perez Aldunate, Sebastian Prieto Jurado eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute.

Eskubideen jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira!!!

2006.10.25

Uribe Kostako herriko tabernak miatzen hasi da Ertzaintza

ukberri.net


Ertzaintza Berangodo Sei-Herri elkartea arakatzen

UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, 16:30ak aldera heldu da Ertzaintza Berangoko Sei Herri kultur elkartera, miaketa egiteko asmoz. Hainbat lekukok azaldutakoaren arabera, “hasieran zalantzan zeuden eta gero indarrez sartu nahi ziren, baina jandeak esan die ez zeukatela horretarako baimenik, ezta elkarteko arduradunen baten izenik ere”. “Zekarten aginduarekin, Berangoko edozein tabernara sar zitezkeen”, deitoratu dute. “Hasieran, ertzainak sartuko ez zirela eta giltzak lortuko genituela adostu arren”, azkenenean, idazkari judiziala, polizia agenteak –Brigada Higikorrekoak ere bazeuden bertaratutako bi furgoietan–, Sei Herriko bazkide bat eta, “Miren Dobaran gaixorik omen zegoela”, Izaskun Bilbao alkateordea sartu dira egoitzara. Hala ere, azken honi ateratzeko esan diote. Miaketa iraun duen bitartean –hiru ordu inguru– 50 lagun elkartu da kanpoaldean, gertatzen ari zena gaitzezteko eta argazkiak egiten zebilen gazte bati horiek ezabatu eta identifikatu egin dute. Egoera aztertzeko batzarra deitu dute 19:30ean, kultur etxean.
(more…)

2006.09.22

Gaur mobilizazioak Espainiako Auzitegi Nazionalaren jardueraren aurka

Uribe Kostan:
- Leioa: 20:00etan PSOE.ren aurrean
- Algorta: 20:00etan telletxen
- Berango: 20:00etan gudarien enparantzan
- Urduliz: 20:00etan metro alboan.

Askatasunaren agiria:
(more…)

«« MEZU ZAHARRAGOAK : : : : : : : :