Tortura Orain hitzaldia egingo da asteazkenean Algortan

2009.05.23 | atalak: 


Kartela handiago ikusteko sakatu irudiaren gainean

Tortura Orain
hitzaldia, maiatzaren 27an, 19:30, Villamonteko Kultur Etxean, Algortan. Hizlaria, Ane Ituño, Torturaren Aurkako Taldekoa.

Gaurkotasun handiko gaia: Uribe Kostako torturatuak, torturaren ondorioak, torturaren bidez espetxean daudenak, Ertzaintza, Espainiako Polizia, Guardia Zibila, Protokoloa, Nazio Batuen gomendioak… Aste honetan bertan Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo den epaiketa… Eta, azken batean, zergatik jarraitzen dute torturatzen herri honetan?

Benetan torturaren barrenak ezagutzeko hitzaldia.

Inkomunikazioa = tortura
Torturarik ez!
Euskal Herriak askatasuna behar du!
ELKARTASUN ASTEA ALGORTA

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Arregi gogoan dozenaka uribekostarrek egin dute torturaren aurkako aldarria

2009.02.15 | atalak: 

ukberri.net

Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, hilaren 13an, hilik atera zuten institutu militarreko kaserna batetik. Atzo bete ziren 28 urte gertaera hartatik. Hori gogoan, Euskal Herriko txoko ugaritan bezala, Uribe Kosta eskualdean ere dozenaka lagun atera ziren iluntzean kalera, “oraindik torturak egon badaudela” salatzeko. Algortako Telletxe plazan 230 herritar batu ziren. Berangoko Gudarien plazan (40 lagun), Itzubaltzeta / Romoko Kolasen (50 lagun), Plentziako “Pirulin” (28 lagun), Sopelako frontoiaren aurrean (45 lagun) eta Urdulizko BBVAren ondoan (18 lagun) ere elkarretaratzean egon ziren. Leioan, berriz, 60 lagun bildu ziren Boulevardean. Aipatu udalerrian bi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak, “Gara” egunkariak zabaldu duenez. Argazkian, Leioa eta Erandioko campusean ostegunean egin zuten kontzentrazioa / Gaztesarea.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Torturaren 2008ko txostena

2009.02.12 | atalak: 

TATen 2008ko txostena.pdf

TAT informe 2008.pdf

Lander Labajo, Aitor Cotano, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maribel Prieto eta Mikel Saratxoren tortura testigantzak agertzen dira 238 orrialdeko txosten honetan.

TXOSTENAREN SARRERA

2008ko torturari buruzko txosten hau, testigantzen bilketa eta torturatuak izan diren
pertsonek ezarritako salaketen jarraipenean oinarrituriko lan sakona den arren, ez da izango,
ez baitu hori helburutzat, aipatu fenomenoaren kalitate eta kopuruaren islada zehatza
izaterik. Hau ondorengo arrazoiengaitik gertatzen da:

Lehendabizi, erakunde beraren, hau da, Torturaren Aurkako Taldearen esparru eta
lanarengaitik. Izan ere, bere lan eremua “legedi antiterroristaren” babesean buruturiko
atxiloketetan gertaturiko torturaren aurkako borrokan zentratzen baita, ondorioz, txosten
honetan ez dira jasoko polizi indarrek arrazoi sozialegaitik atxiloturiko pertsonen tortura
testigantzarik, ezta salaketarik ere.

Bigarrenik, informazio iturriei dagokienez: Torturatuak izan diren pertsonen
testigantza edo salaketak eskuratzeko zailtasunak. Askotan torturatuak izan diren pertsonek
datuak emateari uko egiten diote -eremu honetan lanean gabiltzan pertsonentzat oso
ulerkorra den jarrera- salaketa tarteratzeak berriz ere “esperientzia” bera igaro edo pairatuko
dutenaren beldurrez edo torturak salatu dituen pertsonarentzat ondorio juridiko kaltegarriak
ekarriko dituenaren beldurrez.

Funtsean kasu guztietan, txosten honetan jasotako gehienak barne, atxilotutako
pertsonak mehatxatuak izan dira salaketa tarteratu edo pairaturikoaren berri ematen badute.

Beste kasu batzuetan, pertsona espetxeratua izan den kasuetan, ezartzen diren
zentsura eta komunikazioetako kontrolek, ezinezko egiten ez dutenean, guztiz zaildu egiten
dute polizia etxeetan gertaturikoaren testigantza zuzena jasotzea.

Torturaren Aurkako Taldeak hogeitabost urte baino gehiago daramatza torturaren
aplikazioak suposatzen duen arazoan lanean. Torturarekin lortu nahi den helburua anitza da,
informazioa eskuratu atxilotutako pertsonaren edo hirugarren baten aurkako erruduntasun
froga modura erabiltzeko, zigor modura erabiltzeko edo beldurtarazteko baliatzea. Tortura,
funtzionario publikoek edo hauek eskaturik burutzen den praktika bat den einean, nortasuna
deuseztatzera zuzendua dago, giza duintasunaren ukapenera.

Torturaren efektuak tortura zuzenean jasaten duen pertsona baino haratago iristen
dira, izan ere, beldurtarazte efektua hedatzen baita gizarte guztira, guztiok bihurtzen
gaituelarik bere biktima. Hori dela eta, tortura osasun psikosozialaren borrokatzat jotzen
dugu.

Gure lanaren eguneroko jardunean egiaztatu ahal izan dugu, torturatuak izan diren
pertsonek edo euren senideek tarteraturiko salaketez gain, Giza Eskubideen defentsan lan
egiten duten erakunde edo elkarteez gain, Nazioarteko Hitzarmenez gain eta nazioarteko
erakunde desberdinek buruturiko ondorio eta gomendioez gain, zoritxarrez, Estatu
espainolean torturak badirauela.

Irakurleak eskuartean irakurketa gogorra du, edukiari dagokionez, baina era berean
polizi etxeetan gertatzen dena eta hainbeste aldiz ezkutatua izaten den errealitatera
gerturatzeko bidea ematen dio.

Liburu honetan inkomunikazioak eta torturak Euskal Herrian utzitako testigantzak
aurkituko dituzu (batzuk 2007koak)

>> berria.info: “Nazioarteko gomendioak eta Garzonen Protokoloa egon arren, oraindik torturatzen dute”, esan du TATek

Torturaren Aurkako Taldeak iazko txostena aurkeztu du gaur Donostian, eta iaz 62 tortura salaketa jarri zirela nabarmendu du.

“Espainiako estatuan torturatzen segitzen dute, tratu txarrak eta torturak eragozteko nazioarteko gomendioak eta Garzonen protokoloa egon arren”, hala salatu du gaur goizean TAT Torturaren Aurkako Taldeak, Donostian eman duen prentsaurrekoan. 2008. urteko txostena aurkeztu dute TATeko kide Aiert Larrartek eta Ane Ituñok, eta iaz izandako tortura testigantzez gain, erabili diren tortura metodoen laburpena, Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuen lanaren azterketa, Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen Protokoloaren balorazioa eta nazioarteko erakundeen ikuspegiaren berri eman dute.

Nazio Batuen Erakundeko kontalari Martin Schaininek tortura eta tratu txarrak eragozteko gomendioak egin dizkio berriki Espainiako Gobernuari. Iaz Espainiara eta Euskal Herrira eginiko bisitetan hartutako informazioan oinarritu du bere txostena. Hain zuzen ere, Schaininek eta NBEko beste ordezkari batzuek eginiko gomendio eta salaketei entzungor egiten dietela nabarmendu dute TATekoek, eta gomendioak gomendio, “oraindik torturatzen” dutela salatu dute gaur.

Garzonek iaz atondutako protokoloari dagokionez, soilik batzuetan ezartzen dutela nabarmendu dute, eta horrek ez dituela torturak desagerrarazi azaldu dute TATeko ordezkariek. Hala, iaz 62 tortura salaketa jarri zirela zehaztu dute.

Bihar Torturaren Aurkako Eguna antolatu dute TATek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, 1981ean Espainiako hiriburuko polizia etxe batean Joxe Arregi Izagirre Zizurkilgo (Gipuzkoa) gaztea torturen ondorioz hil zela gogoratzeko.

>> gara.net: Informe sobre la tortura en 2008. El balance de TAT constata que el Estado español sigue aplicando la tortura
>> gara.net: Tortura gaitz larria da oraindik, baina ez alderdi politikoen agendan agertzeko bezainbat, antza
>> berria.info: Xabier Makazaga TATeko kidea Joxe Arregi eta Steve Biko
>> berria.info: Iaz 62 lagunek salatu zituzten torturak, TATen arabera

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna Uribe Kostan

2009.02.11 | atalak: 

Algorta: Mobilizazioa 20:00etan Telletxen.

Berango:
Mobilizazioa 20:00etan Gudarien plazan.

Erromo:
Mobilizazioa 20:00etan Kolase

Leioa: Mobilizazioa 20:00etan bulebarrean

Plentzia:
Mobilizazioa 20:00etan Pirulin.

Sopela: Mobilizazioa 20:00etan frontoi aurrean.

Urduliz: Mobilizazioa 20:00etan BBVan.

OTSAILAK 13, TORTURAREN AURKAKO EGUNA:

1981. urtea zen Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra atxilotu eta 9 egunez basatiki torturatua izan zenean. Komisaldegiko infernua atzean utzi zuen 9 egun inkomunikaturik igaro eta gero, baina Carabanchel espetxeko ospitalean sartu behar izan zuten benetan egoera tamalgarrian. Bere gorputza ubelduraz eta erreduraz josita zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailak 13 hartako bere hitzek ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. Oso latza izan da esan eta heriotzaren marra igaro zuen.

Azken 40 urteotan 7000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufritu dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek.

Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko tresna politiko bezala erabiltzen du tortura espainiar gobernuak, informazioa politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta euskal herritarren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin.

Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia. 2008. urtean 62 euskal herritar torturatu dituzte guardia zibilek eta espainiar poliziek, hauetako 6 ospitalizatuak izan direlarik. Igor Porturen ospitalizazioarekin hasi zen 2008a eta Harkaitz Landaberearen ospitalizazioarekin amaitu da. Tartean beste 60 euskal herritarrek pairatu dute torturaren infernua.

EAEn hauteskunde giroa nagusitu den honetan gogoratu behar dugu nork zer egiten duen torturaren gurpilean. Argi adierazi nahi du Zapatero, Rubalcaba eta Patxi Lopez direla torturaren arduradun politikoak, eta argi adierazi nahi dugu Ibarretxe, Ziarreta eta Madrazo itsu, mutu eta gor egon direla tortura kasu hauen guztien aurrean.

Nafarroako kasuan berriz pasa den urtean izandako gertaera larrien aurrean argi gelditu da UPN, PSN eta CDN alderdiek babes osoa eskaintzen dietela torturatzaileei, torturatzen jarraitu dezaten. Honez gain parlamentuan daude beste taldeek tortura kasu aurrean agertu duten jarrera oso epela izan dela salatu beharrean gaude.

Gure aldetik, data hauetan gogoan izan nahi ditugu Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak, bereziki torturak hil dituenak. 2009. urteko otsailaren 13an oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen inkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei. Ondorioz, torturaren aurkako borroka ez da amaitu.

Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu Otsailaren 13an Euskal Herrian torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzera.

>> askatu.org: Torturaren aurka mobilizazioak datorren ostiralean

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna, manifestazioa Algortan

2009.02.02 | atalak: 

Torturaren aurkako egunean, otsailaren 13an, ostirala, manifestazioa egingo da Algortan, 20:00, Telletxen.

Torturaren aukako eguna egiten da Euskal Herrian Joxe Arregiren hilketa gogoratzeko eta gaur egunean poliziek egiten dituzten torturekin amaitzeko.

Gogoratu behar da 2008. urtean 62 euskal herritar torturatu dituztela Espainiako poliziek eta horien artean Uribe Kostan atxilotuak ere badirela.

Bestela ere, torturaren bidez sinarazitako deklarazioak erabilita daudela espetxean euskal herritar ugari, eta horien artean ere Uribe Kostako herritar asko.

>> askatu.org: orri bat.jpg
>> askatu.org: eskuorria.pdf
>> askatu.org: oktabilak.jpg
>> askatu.org: kartela.jpg

Aski da! Torturarik ez!
Inkomunikazioa = Tortura

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Torturarik ez! manifestazioa Algortan

2008.12.28 | atalak: 


Ertzainak manifestariak bideoz grabatzen

Gaur Algortan 500 lagun inguruk manifestazioa burutu dute Torturarik ez! eta Alde hemendik! lelopean.

Ertzaintza saiatu da manifestazioa galarazten eta tentsio uneak ere izan dira. Lagun bi identifikatu ere egin dituzte eta manifestazioa egin ahal izan da, baina Ertzaintzaren buruak manifestazioa ilegala zela eta ondorioak izango dituela iragarri du.


>> ukberri.net: Torturaren aurkako aldarriak hartu ditu Algortako kaleak

>> ukberri.net: argazkiak

>> gara.net: Recuerdan que «el silencio contra la tortura sólo trae la complicidad»

>> koskairratia.com: manifestazioaren amaieran irakurritako komunikatua.mp3 [4:09m] | deskargatu

ASKI DA!
TORTURARIK EZ!
ALDE HEMENDIK!
ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Torturaren aurkako manifestazioa egingo da igandean Algortan

2008.12.21 | atalak: 

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Atxiloketak eta torturak: prentsaurrekoa Bilbon

2008.12.18 | atalak: 

Abokatua, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, atxilotuen etxekoak eta lagunak: prentsaurrekoa Bilbon

>> gara.net: El informe del forense de la AN también reflejó que los detenidos fueron torturados
>> berria.info: Atxilotuak torturatu zituztela jaso zuen Auzitegi Nazionaleko medikuak



Haizea Ziluaga, abokatua; euskaraz



Haizea Ziluaga, abogada; en español



Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Prentsaurrean irakurri den testua:

Egunon, eta milesker hurbildu zareten guztoi.

Pasa den astean atxilotu eta torturatu dituzten herritarren senideak, aste honetan atxilotu eta inkomunikatuak dituztenen senideak, abokatuak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak bildu gara gaur hemen.

Hasteko gure berotasuna helarazi nahi diegu azken egunetan atxilotuak izan diren euskal herritarrei, bai espetxean preso sartu dituztenei bai une hauetan guardia zibilaren eskuetan dituztenei ere.

Tortura testigantza izugarriak iritsi berri zaizkigu: Poltsa buruan estutu eta arnasarik gabe utzi, ordu luzez atxilotua biluzik eta begiak itxita mantendu, aluan jo listin batekin, bortxaketa eta heriotza mehatxuak egin. Teorian, Guardia Zibilak epailak agindutakoa egin izan balu, guzti honek grabatua egon beharko luke. Baina egun hauetan atxilotuek jasandako tortura basatiak ez daude grabatuak, gezurra esan digute, tortura ekiditeko protokoloa iruzur hutsa dela erakutsi digute. Baina, zer gertatuko litzateke benetan tortura hauek guztiak grabatuak baleude?

Demagun egun horietan gertaturiko guztia grabatua dagoela. Demagun grabazioak komunikabide guztietan botatzen dituztela, Euskal Herrian, espainiar estatuan, europan, munduan… imaginatzen al du norbaitek zer gertatuko litzatekeen? Eskandalo izugarria izango litzateke, mundu osoa astinduko lukeen eskandaloa, eta espainiak euskal herrian ezarri duen salbuespen egoera ageri agerian geldituko litzateke. Baina tortura kasu hauek ere isilean pasatu dira, herri honetako erakunde politiko nagusiak, komunikabide nagusiak itsu, mutu eta gor daudelako errealitate basati honen aurrean.

Pasa den asteko testigantzak jaso ondoren, benetako kezka dugu une honetan guardia zibilaren eskuetan dauden herritarrengatik. Benetako tortura arriskuan aurkitzen dira, eta zoritxarrez konbentzituta gaude pasa den asteko testigantzen antzekoek astinduko digutela barrua.

Rubalcaba eta Zapaterok gerra tresna bezala erabiltzen dute tortura. Tortura sistematikoa da, torturak modu basatian erabiliak dira, torturak baimenduak dira. Benetako salbuespen egoera ezarri dute Euskal Herrian, eskubide guztien urraketa oinarri duen salbuespen egoera. Eta salbuespen egoera honen ezaugarrietako bat da torturaren erabilera sistematikoa eta basatia. Informazio politikoa lortzen dute torturaren bidez, autoinkulpazio eta inkulpazioak lortzen dituzte atxilotuak urte luzez espetxeratzeko, eta gizartean beldurra zabaltzen dute. Helburu argiak ditu torturaren erabilerak, ondo diseinaturiko errepresio estrategiaren baitan erabiltzen da tortura.

Tortura eguneroko ogia da Euskal Herrian. Urte honetan 60 tortura salaketa izan ditugu. Baina hemen, giza eskubideen deklarazioaren 60. urteurrena txanpainarekin ospatzen duten asko itsu, mutu eta gor daude basakeria honen aurrean.

PNVk eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten EA eta EBk txalotu egiten dituzte atxiloketa guztiok. Argi izanik atxilotuak torturatuak izango direla. Ertzaintzak torturatzaileekin zuzenean kolaboratzen du polizi operazio hauek egiterakoan. Miren Azkaratek positibotzak jo ditu azken atxiloketak, eta bera deklarazio hori egiten ari zen unean atxilotuetako bat aluan jotzen ari zen guardia zibila listin batetin. Tortura kasuetan erantzunkizun argiak ditu eusko jaurlaritzak. Eskubide urraketa batzuen aurrean nazka sentitzen duten moduan, isiltasuna eta erreakziorik eza da kasu hauetan ematen dena. Ondorioz, gure aldetik argi dugu Eusko Jaurlaritzak nolabait baimendu egiten duela euskal herritarrak torturatuak izan daitezen.

Espainiar poliziak eta guardia zibilak sistematikoki torturatzen dituzte euskal herritarrak eta euskal telebistako albistegiek sistematikoki isiltzen dituzte tortura kasuok. Asteburuan izan genuen azken adibidea. Tortura salaketak izan bazituzten arren euskal telebistako informatiboetako aurkezleek aipatu ere ez zituzten egin salaketa larriok, jendarteari torturaren errealitatea ezkutatuz. PNVk torturaren aurrean duen jarrera politikoaren logika berean ulertzen dugu ETBk torturaren aurrean duen jarrera informatiboa. Tortura salaketak isiltzen dituzte beste bortxakeria mota batzuen aurrean alarma soziala pizten duten bitartean. Pinturaz zikindutako batzoki batek tarte gehiago du ETBn torturaturik herritar batek baino. Hori da errealitatea.

Herri honetako beste alderdi politiko, gizarte eragile eta sindikatuei ere dei egin nahi genieke konpromiso gehiago hartzeko. Beste maila batean, baina azken hilabeteetan eman diren tortura kasuetan orohar egon den jarrera isilak ez du laguntzen torturaren ezabaketan. Badirudi herri honetan zerbaiten inguruko erreakzioa egon dadin komunikabide handiek markatzen dutela agenda politikoa, eta ez benetako gertaera larriek. Tortura salaketak asteak joan eta asteak etorri daude herri honetan, eta giza eskubideen defentsa aldarrikatzen duen orori dagokio jarrera aktibo bat izatea tortura kasu hauen guztien aurrean.

Torturarekin amaitzeko konpromiso argiak, zehatzak behar dira. Bakoitzak bere eremutik hartu beharreko konpromisoak.hitzetatik haratago torturaren aurkako jardun praktikoa behar dugu herri honetan.

Herritarrei dei egiten diegu, urte luzez herri honetan martxan den torturaren aurkako lanean jarrai dezaten, herri presioak beharrezkoa izango baita aurrerantzean ere torturarekin betirako amaitzeko.

torturak Uribe Kostan.pdf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Espainiako Auzitegi Nazionala, protokoloa, Guardia Zibila, inkomunikazioa, TORTURA

2008.12.16 | atalak: 

Torturaren Aurkako Taldeak Uribe Kostako azken atxilotuek jasan dituzten torturen kronika eta horren inguruko balorazioak egin dituzte

>> berria.info: Torturak salatu dituzte 32 lagunek, protokoloa aplikatu zaien arren
>> gara.net: Pedraz no aceptó el dictamen médico en la incomunicación
>> gara.net: Haizea Ziluaga abogada defensora «El juez aceptó los informes médicos sólo después de levantar la incomunicación»

Inkomunikazioa = Tortura

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Lander Labajok tortura salaketa berretsi du epailearen aurrean

2008.08.27 | atalak: 

berria.info


Lander Labajo (Algorta)

2007ko urrian Espainiako Poliziaren esku inkomunikatuta egon zen hiru egunetan torturatu egin zutela berretsi zuen herenegun Lander Labajo preso algortarrak, Aranjuezko 1. instrukzio epailearen aurrean. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) jakinarazi duenez, Bilboko Auzitegia ari da tortura salaketa aztertzen.

Torturaren Aurkako Taldearen oharra:

Torturaren Aurkako Taldeak bere kezka adierazi nahi du Guardia Zibilak igandean atxilotutako gazteak jaso dezaketen tratuaren gainean. Abuztuaren 24 gaualdean Guardia Zibilak Xabier Sagardoi eta Luis Goñi Barañaindar gazteak atxilotu zituen hauei inkomunikazioa ezarriz. Jakin badakigu Inkomunikazioak tortura arriskua dakarrela eta hala esan dute baita ere Nazioarteko Errelatore ezberdinek Euskal Herrira egin dituzten bisita ezberdinetan. Beraz, eskatzen dugu behin betikoz Inkomunikazioarekin bukatzea hori baita torturarekin amaitzeko modu bakarra.

Bestalde, jakinarazi nahi dugu atzo abuztuak 25, Lander Labajo Algortarrak bere tortura salaketa berrestu zuela Aranjuezeko 1. Instrukzio Epaitegiaren aurrean. Berez, salaketa Bilboko 7. insturkzio epaitegia ikertzen ari bada ere, Lander Aranjuezeko espetxean dagoenez herri honetako epaitegiaren aurrean berrestu behar izan du salaketa. Lander 2007ko urriaren 17an atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak eta 3 egun inkomunikaturik pasa ostean torturak salatu zituen. Landerren atxiloketa Garzonek agindu zuen eta bere protokoloa aplikatzea agindu zuen, alegia, uneoro grabatua izatea, bere senideei non zegoen esatea eta konfiantzazko mediku baten bisita izatea. Landerrek kolpeak, mehatxuak eta une batean biluztu ere egin zutela kontatu du eta honen ondorioz antsietate krisi bat izan zuenez Gregorio Marañon hospitalera eraman behar izan zutela. Era berean, kontatu du nahiz eta konfiantzako mediku bat egon Entzutegi Nazionaleko forentsea etengabe zegoela aurrean eta ez zituela kamarak ikusi inolako momentutan.

TATetik beste behin ere exijitzen dugu inkomunikazioa eta berau ahalbideratzen duten legeen amaiera. Garzonek agintzen duen protokoloak ez du tortura ekiditzen bai Lander eta bai azken atxilotuekin ikusi dugun bezela eta horretarako modu bakarra inkomunikazioarekin bukatzea da. Dei egiten diogu beraz, euskal jendarte osoari torturaren aurka lanean jardun eta aritzeari, torturarekin amaitzea denon lana baita!

TORTURAREN AURKAKO TALDEA

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Azken atxilotuek jasandako torturen balantzea egin du Torturaren Aurkako Taldeak

2008.07.31 | atalak: 

Torturaren Aurkako Taldeak azken atxilotuek jasandako torturen gaineko lehen inpresio eta balantzea aurkeztu du prentsa aurreko batean, atxiloketaren ostean kalera irten ziren bi lagunekin.

>> berria.info: TATek dio frogatu dela protokoloak ez duela tortura eragozten
>> gara.net: Los detenidos detallan «los peores días de nuestra vida»

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<