
Momentuz amaiera eman diote Huelvako espetxean astelehenetik burutu duten itxialdiari

Irantzu Gallastegi (Berango) Sergio Polo (Sopela)
Momentuz amaiera eman diote Huelvako espetxean astelehenetik burutu duten itxialdiari.
Bitartean, Curtiseko espetxean dauden euskal preso politikoak itxialdia burutzen ari dira ostirala bitarte, asteburuan espetxe honetan eta beste hainbatetan izan diren gertaerak salatzeko.
Curtis espetxean dira gaur egun Irantzu Gallastegi, Arane alabarekin, Xabier Garcia Gaztelu eta Sergio Polo.
Huelvako espetxea
Zuzendariarekin bilkura bat eskatu dute bertako presoek gai honetaz hitz egiteko. Dirudienez arakatzeen agindua zekarren orrietako batean arakatzeak aleatorioki emango direla jartzen zuen. Asteburuan gertaerak errepikatuko balira presoek borrokaldiarekin jarraituko lukete.
Astelehenetik hona burutu duten itxialdiarekin senideen aurkako jazarpena salatu nahi izan dute. Momentu honetan bisita eskatu dute zuzendariarekin. Arakatzeen agindua zekarren orrietako batean arakatzeak aleatorioki burutuko direla jartzen zuen, Presoek adierazi dutenez, asteburuan berriz errepikatuko balira gertaerak borrokaldiarekin jarraituko luke.
Algortako presoak
Azken asteburuan euskal preso politiko ugari bisitarik gabe gelditu dira Espainiako espetxeetan familiarrak bertara joan eta gero. Ez da horrela gertatu kasu guztietan, Espetxeetako Zuzendaritzak emandako jarraipideeak modu desberdinetan aplikatu baitira kartzela batzuetan edo besteetan, eta familiarren artean ere hainbat modutara egin zaiolako aurre agindutakoari.
Algortako presoen artean, daukagun informazioaren arabera: Aitor Cotanok bisita izan zuen, Puerto IIIan arazorik gabe egin baitziren; Pol Asensio, Villenan, bisitarik gabe gelditu zen; Gorka Garcia Sertutxa, Huelvan, aurrez aurreko bisitetan arazoak zirela ikusita bertan-behera utzi zituzten lokutorioetako bisitak ere; Manex Zubiagak bisita izan zuen; Albaro Arrirena ez dugu oraindik zehaztu, baina Villabonako espetxean ere dagoen Marije Fullaondok bisita izan zuen, arazorik gabe; Iñigo Otazuak, Topasen, bisita egin zuen; Iñigo Gutierrezek, Puerto IIan, bisita egin zuen; Jabier Gallagarena, Kordoban, ez dugu zehaztu oraindik; Endika Lejarzegik, Monterroson bisita egin zuen; Aimar Hidalgok, Herrera de la Manchan, aurrez aurreko bisita egin gabe gelditu zen (kartzelariek orri zuri bat eman zieten bertan sinatu behar zutela esanez) eta Arkaitz Goikoetxeak, Villenan, ez zuen bisita egiterik izan.
AAMren oharra senideen aurkako jazarpenaren harira:
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik honako gogoeta egin nahi du senideen aurka ematen ari diren azken jazarpenen aurrean:
Espainiar gobernuak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren amaitzeko apostua argia egina du. Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin amaitu nahi dute, borroka independentistarekin amaitzeko bidean beharrezkoa dutelako Euskal Herrian erreferentzia politiko ezinbestekoa duen eta 750 euskal herritarrek osatzen duten Kolektiboarekin amaitzea.
Azken 30 urteotan Kolektibo honen aurkako neurriak etengabeak izan dira. Bergizarteratze planak, sakabanaketa era bakartze poiltika, komunikaziorako eskubidearen murrizketa etengabeak, jipoiak e.a. Aurrez erabili dituzten neurriek porrotak eraman dituzte neurriak berriak pentsatzera eta martxan jartzera. Azken urteotan gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzearekin eta biziarteko zigorraren aplikazio praktikoarekin espetxeetako egoera muturrera eraman dute, benetako Guantánamo bat eraiki dutelarik euskal preso politikoentzat.
Baina espetxeetako neurrien norabide berdinean euskal preso politikoekiko elkartasuna itotzeko urratsak eman dituzte. Senideak beti egon dira espetxe politikaren jopuntuan. Sakabanaketa politika da horren adibiderik argiena, azken urteotan 16 senideren heriotzaren erantzulea, eta pasa den ostiralean bertan bi euskal herritar ospitalizatu izananaren eragilea.
Honekin batera, azken hilebeteotan argazkien aurkako sorgin ehizarekin batera, euskal preso politikoekiko elkartasun bideak zigortzeari ekin diote.















































