Herriko presoen azken urtebetetzetako jaia egingo da bihar Algortan

2009.11.05 | atalak: 

Algortako presoen azken urtebetetzeetako jaia egingo da bihar, azaroak 13, 20:30etatik aurrera, 20:00tan ostiral guztietan egiten den ohiko elkarretaratzearen ondoren.

Musika, giroa… eta sorpresak!

Idatzi egiezu!!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jon Bilbao, Jagoba Terrones eta Borja Gutierrezen urtebetetzeak


Jon Bilbao Moro (Erandio), Jagoba Terrones (Berango), Borja Gutierrez Elordui (Berango)

Jon Bilbao Astrabuduako preso politikoaren urtebetetzea bihar, osteguna, izango da, azaroaren 5ean.

Jagoba Terrones Berangoko preso politikoaren urtebetetzea ere bihar, osteguna, izango da, azaroaren 5ean.

Borja Gutierrez Berangoko preso politikoaren urtebetetzea, datorren larunbatean izango da, azaroaren 7an.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri ditugun euskal gudari hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Gogoratu behar dugu Jon Bilbao Morok urtarrilean 28 urte egingo dituela espetxean, hau da, 1982tik hona epetxean preso dutela Espainiako agintariek.

Zorionak Jon, Jagoba eta Borja, eta eskerrik asko erakusten duzuen adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Jon Bilbao Moro
C.P.Fontcalent
Ap. 5050
03.113 ALACANT

Jagoba Terrones Arrate
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLÓN II
12140 Albocasser (Castellón)

Borja Gutierrez Elordui
289 244 bloc A
Maison d´arrêt
42, rue de la Santé
75.674 Paris Cédex
FRANTZIA

Jon, Jagoba eta Borja askatu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Andoni Muñoz Urduliztik kanpo 15 urte daramatzala gogoratu dute lagunartean

2009.11.03 | atalak: 

ukberri.net

Andoni Muñoz de Vivar Berrio Urdulizko euskal preso politikoak herritik kanpo 15 urte egin dituela gogoratu dute azken egunotan dozenaka auzokidek. Etxeratek eta Iretargi kultur elkarteak antolatutako ekimenetan herri giroa izan da nagusi, antzinako gogorapenak eta amorrua ere ez direla falta izan. Horrela, ostegunean “15 urte Urduliztik kanpo” hitzaldi eta bideo-forumera 40 lagun hurbildu ziren. Bertan, Muñozek zein 1994an ihes egiteari ekin zioten Gorka Martinezek eta Iñaki Bilbaok pairatutako sakabanaketaren berri eman zuten. Ostiralean, berriz, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea berriro egiteari ekin zioten, 16 lagun bildu zirela. Baina, herrikideen omenez, ospakizunak ere egin zituzten, eta horrela, 61 pertsona bildu ziren larunbatean herri bazkarian, aurretik triki poteoa eta ondoren antzerkiaz gozatu zutenak. Iluntzean ere, Auskalo Non taldearen erromeriarekin dantza egiteko aukera izan zuten.

Muñozek 43 urte ditu eta urriaren 25ean Ertzaintzak atxilotu zueneko 15. urtemuga bete zen. Orduan, Areetako Bizkaiko Zubiko plazan harrapatu zuten, Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”, Algortako Iñigo Otazua Urresti “Oti” eta Angel Figueroa Fernandezekin batera. Gauzak horrela, Kitxu eta Oti preso sartu zituztenetik 15 urte ere bete dira. Anjel Figueroa algortarraren egoera ere ez da oso ezberdina. Azaroaren 12an Langraizko espetxetik atera eta etxera ekarri zutenetik kalean baina oraindik ere “preso” daukatela salatu du hainbatetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gaixotasun larria du algortarrak eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiote. Kartzelan ezarritako hainbat baldintza jarri dizkiote.

Ekintzarik ez

Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, Andoni Muñozi 30 urteko zigorra ezarriz. Handik aurrera, urduliztarrak Carabanchel, Alcala-Meco, El Dueso, Basauri eta Langraiz espetxeak ezagutu ditu, haietako batzuk hainbat bider, gainera. Azken zortzi urteotan Araban izan da. Tartean, atxilotu eta sei hilabetera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Urdulizko Herri Batasunaren bigarren zerrenda kide gisa. Zinegotzi aukeratu zuten.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Harrera jendetsua egin zioten atzo Lander Labajori Algortan

2009.11.01 | atalak: 



Harrera ekitaldiko argazkiak hemen


Harrera beroa.mp3
((ukberri.net))

Argazki gehiago ((ukberri.net))

Harrera jendetsua egin zioten Lander Labajori Algortan, Aranjuezeko espetxetik irten eta herrira iritsi zenean.

Lander arratsaldeko 17:30ak inguruan kaleratu zen Aranjuezeko espetxetik, bere etxekoek goizean 10.000 euroko bermea jarri ostean. Etxekoekin eta lagunekin batera Algortako bidea hartu zuen. Herrira 22:30etan edo iritsi zenean 600 lagun inguru zituen zain harrera beroa egiteko. Izan ere, bertan ziren, zain zituenen artean, Indabadan parte hartutako gazte piloa, zapi gorria lepoan jarrita. Bertan ziren Landerrekin batera lanean ibilitako jende ugari. Bertan ziren Landerrekin espetxean izandako kide asko. Bertan ziren Errerre txarangakoak, giroa animatzen… Eta holakoetan askotan gertatu ohi denez polizia kamuflatu bat ere bazen jendearen artean. Hura identifikatu eta alde egiteko konbidatu zuten. Hasiera batean bazter batera jo eta telefonoa markatzen hasi zen. Alde egitea hobe zuela esan zioten, Telletxe aldera jo zuen orduan, bertan beste bi pertsonekin bildu, auto batean sartu eta alde egin zuten.

Guztiarekin ere, benetan harrera beroa izan zen, hunkigarria eta indartsua era berean. Lander iritsi orduko lagunak inguratu, besarkadak hasi eta maitasun eta indar ikaragarria transmititu zien Landerrek berarekin bat egin nahi izan zuten guztiei. Hainbeste jenderen artean, agurrak, besarkadak eta presoen aldeko oihuen artean, pixkanaka, harrera ekitaldiari hasiera eman zitzaion: ohorezko aurreskuaren ostean indabadaren zapia jarri zion gazte batek eta berarekin preso izandako baten amak loreak eskaini zizkion. Orduan bertsolarien txanda izan zen: zortzi bertsolarik bertso bana kantatu zioten. Kukutxako gaztetxekoak bertara agertu eta zurezko ukabila oparitu zioten; Andra Mariko auzokideen elkarteko kideek Landerrek egindako lana goraipatu zuten eta opari bat egin zioten; Txorimalo gaztetxekoek Landerrek gaztetxean izandako eragina gogoratu zuten; Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek aipatu zuten geuskaldunak izan, libre bizeko eta justizia sozialaren alde jarduteak gure bizitzari zentzua ematen diola, baina askotan ondorio gogorrak ere izaten dituela, eta zentzu horretan elkartasunaren garrantzia azpimarratu eta egun pozgarria izanda ere oraindik kartzelan diren herritar guztiak gogora ekarri eta guztiak kaleratu arte borrokan jarraituko dutela agindu zuten. Orduan, Lander Labajoren txanda iritsi zen. Oso hunkituta, holako harrerarik ez zuela espero esan zuen, eta eskerrak eman zizkien bertan zeuden guztiei. Antolatu beharra azpimarratu zuen, erakunde politiko, sozial, kultural eta bestetan, herria egin geuk egiten dugulako, ez besterik. Indarra, daukagun indarra bertan begi bistan zegoela. Borroka antikapitalista eta antisistema aldarrikatu zuen, herri-borroka. Eta herriko presoak gogora ekarri zituen azkenean, denak kalean behar ditugula esateko, oso hitzaldi indartsu eta hunkigarrian, behin eta berriro etenda bertan zeudenen txaloez eta oihuez. Presoei zuzendutako “maite zaituztet” oihuarekin amaitu zituen bere hitzak. Eusko Gudariak guztien artean abestu, Errerre elektro-txarangakoek kanta batzuk eskaini zizkioten, agur eta besarkada gehiagoren ostean tabernako argazkia kendu eta amorru biziaz apurtu egin zuen, zeremoniari amaiera eman eta kaleko bizitza egoera berrian bertan zeuden lagunekin batera gauari bidea egiteko.

Ongi etorri, Lander!
Preso guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Lander Labajo kalera aterako da bihar

2009.10.30 | atalak: 


Lander Labajo (Algorta)

Lander Labajori kalera irteteko fidantza jarri diotela jakinarazi diote gaur goizean Aranjuezeko espetxean. Horretara, bihar goizean bere etxekoek fidantza ezarri eta arratsaldean kaleratuko dela espero da. Algortara iristen denean harrera egingo zaio.

Ongi etorri, Lander!
Preso guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jagoba Terrones Basauritik atera eta Castellon II-ra eraman dute

2009.10.27 | atalak: 

Jagoba Terrones Castellon II espetxera destinatu dute. Urriaren 16an atxilotu eta Basaurira eraman zuten. Astebete beranduago, joan zen ostiralean, Basauritik atera eta Valentziara eraman zuten. Gaur, asteartean, Albocasser herrian dagoen Castellon II espetxera eramango zutela esan zioten.

Jagobarekin batera beste bederatzi preso politiko eraman dituzte Euskal Herriko espetxeetatik, 33/01 auzian espetxeratuak eta Langraitzen zeuden beste bi.

Castellon II espetxea joan zen urtean inauguratu zuten. Berangotik 561 kilometrotara dago. Bertan beste bost euskal preso politiko daude gaur egun.

Helbidea:

Jagoba Terrones Arrate
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLÓN II
12140 Albocasser (Castellón)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Asier Borreroren urtebetetzea

2009.10.23 | atalak: 


Asier Borrero (Algorta)
Asier Borrero (Algorta) preso politikoaren urtebetetzea urriaren 30ean izango da, ostiralean.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri ditugun gure herritar honi zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Asier, eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Asier Borrero
32356
Maison d’arrêt des Hauts de Seine
133, Av. de La Commune de Paris
92.014 Nanterre Cédex
FRANTZIA

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzaren bortizkeriak ezin izan zuen Patxo Zabalak Santurtzin jaso zuen harrera gelditu

Ertzaintzak guztira bost lagun identifikatu zituen atzo arratsaldean Santurtzin. Harrera burutu zen lokalera sartu ziren irainka, mehatxuta eta bultzaka.

Patxo Zabalari egindako ongi etorrian gertaturikoa:

Santurtziko preso politiko ohia Villenako espetxetik atera zen atzo goizeko 9:00etan, espainiar Entzutegi Nazionalak jarri zion zigorra osorik bete ondoren. Herrian zehar pankarta eta kartel ugari agertuko dira goizetik herrikideari ongi etorria eginez, baina PNVren aginduz udal langileek eta polizia munizipalak jarritako propaganda guztia kenduko dute. Arratsaldeko 20:00etan espero da Patxo Zabalaren etorrera, eta Herriko tabernaren aurrean herritar ugari biltzen da berari lehen agurra egiteko. Orduan Ertzaintzaren furgoneta bat iristen da, furgonetatik ateratzen dira eta herritarrengana joan eta ekitaldia terrorismoari gorazarre egitea izan daitekeela esaten diete eta informe bat egingo dutela espainiar Entzutegi Nazionalera bidaltzeko. Bitartean dena kamaraz grabatzeari ekiten diote. Bi lagun identifikatzen dituzte.

Une horretan Patxo bertara iristen da, txalo eta besarkada artean. Lora sorta bat ematen diote eta dantzariak dantza bat egiten du. Patxok argazkia kentzen du. Kanpoan Beltzen beste bi furgoneta iristen dira, Ertzainak lokal barrura sartzen dira, bultzaka, jendea joka eta irainka. Hau espainia dela gogorarazten diete bertan daudenei. Beste hiru lagun identifikatzen dituzte, argazkiak indarrez kentzen dituzte, mahaietara igotzen dira jarrera guztiz harroarekin. Txistu eta ohiu artean alde egiten dute ondoren lokaletik.

Ongi etorri, Patxo!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





742 preso politiko daude gaur egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboan

2009.10.22 | atalak: 

2009ko urriaren 20an 164 euskal preso politiko daude frantziar espetxeetan sakabanatuak eta 577 dira espainiar espetxeetan sakabanatuak daudenak. Gaixotasun larriak dituzten bost euskal preso politiko dituzte etxean preso.

>> zerrenda osoa.pdf
>> wikipedia: EPPK

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Patxo Zabala Etxegarai santurtziarrak askatasuna berreskuratu du gaur goizean.

| atalak: 



Patxo Zabala santurtziarra, eta Barrikako bizilaguna, aske geratu da gaur goizean.

Patxo Zabala gaur goizeko 09:00etan irten da Villenako (Alacant) espetxetik, bost urte eta erdi preso egon ostean. 2004ko martxoaren 10ean kartzeleratu zuten eta ezarri zioten zigorra osorik bete du santurtziarrak. Izan ere, 1992an atxilotu zuten lehenengo aldiz, eta urte batzuk espetxean egin ondoren, 1997an kaleratu zen. 2004an berriro espetxeratu zuten falta zitzaion denbora betetzeko.

Urte hauetan espetxe hauetatik ibili da: CARABANCHEL, VALDEMORO (1993-07-05), VALDEMORO M.3 (1994-01-20) , VALDEMORO (1995-06-??), VALDEMORO M.7 (1995-11-??), LANGRAITZ (1996-02-28), SEVILLA-II (1992-10-23), JEREZ DE LA FRONTERA (1996-08-08), kalera 1997-01-26 >>>>>>>BASAURI (2004/03/10), VILLENA (2004/03/??), VALDEMORO (2006-05-24 D), VILLENA (2006-06-13), LANGRAITZ (2008-09-12 D), VILLENA (2008-10-? )

Ongi etorri, Patxo!
Preso guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Aner Mimenza absolbitu egin dute Gallizoren bisitan protesta egiteagatik izandako epaiketan

2009.10.21 | atalak: 

Aner Mimenza eta Borxa Urberuaga absolbitu egin dute, eta Asier Tapiari isuna jarri diote. Epaiketan ukatu egin zuten beraien kontrako egindako akusazioak eta sakabanaketa politika salatu besterik ez zutela egin adierazi zuten. Hala ere, fiskalak 3 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen hirurentzat.

Aner Mimenza joan zen larunbatean kaleratu zen, 10.000 euroko fidantzarekin. Borxa Urberuaga datorren ostiralean kaleratuko da.

EPAIKETAREN SENTENTZIA HEMEN.doc

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<