Fernando Etxegarairi Sanferminetan egindako elkarrizketa

2008.07.13 | atalak: 

apurtu.org


logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Espetxeetan egoera oso larria dela ohartarazi du Fernando Etxegaraik

2008.05.22 | atalak: 

askatu.org

Bizi arteko zigorra ezarritako presoen senideak eta gaixotasun larriak dituztenen senidean parte hartu dute gaur goizean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eman duen prentsaurrean.

Gaur goizean burutu den prentsaurrean preso politiko hainbaten senideak, Haizea Ziluaga abokatua, Asier Birunbrales Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea eta Fernando Etxegarai preso politiko ohia egon dira.

Fernando Etxegarai:

Hainbeste gora behera, kaleratze eta atxiloketen ondoren berriz ere kalean naiz, sorterrian, nire herrian. Espainiar legeen arabera bete beharrekoa baino urtebete gehiago eduki naute espetxean bahiturik, espainiar estatuan sakabanatua.

Hau da euskal preso politikoei espainiar eta frantziar estatuek eskaintzen digutena, sakabanaketa, espetxealdi amaitezinak, eskubide guztien urraketa. Espetxeetako egoera benetan gogorra dela ozen esan nahi dut, euskal preso politikoei ezarritako salabuespeneko neurriek gurekin, euskal preso politikoekin amaitzeko helburu argia du. Pertsona bezala gurekin amaituz, kolektiboa ezabatzeko. Hala ere, unerik zailenetan egon arren euskal preso politikoen kolektiboaren duintasuna aipatu nahi nuke, bere izaera politikoari heldu eta eguneroko militantzian Euskal Herriaren aldeko lanean konprometiturik jarraitzen duelako.

Momentu honetan bizi arteko zigorra aplikatuta espetxean dauden beste 26 euskal presoak ditu bereziki gogoan, baita gaixotasun larriak dituzten 12 presoak ere. Zapateroren gobernuak euskal preso politikoak espetxean hil daitezela bilatzen duela esatea ez da astakeria. 21 urte beraien ziegetan igaro ondoren, euskaldunoi ezartzen diguten espetxeko politika presoak bertan hiltzeko diseinatua dagoela esan beharra daukat.

Egoera larrienean dauden horien guztien askatasuna eskatzen dut. Horretararko dei ezberdinak egin nahi nituzke hemendik. Gizarteari dei egin nahi diot presio soziala indartu dezan presoen eskubideen defentsan. Erakunde eta insituzioei dei egin nahi diet konpromiso serioak har ditzaten hainbeste aldarrikatzen dute demokraziarekin zerikusi gutxi duten salbuespeneko neurri guzti hauekin amaitzeko.

Asier Birunbrales:

Munduko edozein demokraziatan ulertezinak liratekeen salbuespeneko neurriak aplikatzen dizkie espainiar gonernuak euskal preso politikoei. Salbuespeneko entzutegietan epaitu, torturapean egindako deklarazioak froga bezala erabili, etxetik ehundaka kilometrotara sakabanatu, isolatu, ikasteko eskubidea ukatu, osasun asistentzia ukatu, gaixotasun sendaezinak izan arren espetxean mantendu, kondena amaitua izan arren espetxean urte gehiago bahiturik mantendu… nork esan dezake hau egiten duen estatua demokratikoa dela?

Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko neurririk basatienak erabiltzeko inolako arazorik ez duela erakusten ari dira espainiar eta frantziar estatuak. Eta neurri hauen artean aurkitzen dira espetxe politikari loturikoak. 740 baino euskal preso politiko gehiago daude gaur egun, historian egon den kopururik handiena, espainiar eta frantziar espetxeetan baldintzarik gogorrenetan bizitzen.

Orain arte hainbat neurri erabili dituzte preso politikoen kolektiboarekin amaitzeko. Sakabanaketa, bergizarteratzea, bisiten murriztea, oinarrizko eskubideen ukazioa… urtez urte helburu berdinaren baitan neurri berriak aplikatzen ari direla ikusten ari gara. Baina beraien helburuak lortu ez dituztenez salbuespenako neurri berriekin etorri dira azken urteotan. Gaixotasun larriak dituztenak espetxean mantentzea eta bizi arteko zigorra dira horren adibide argienak.

740 euskal preso politikoen existentzia gatazka politiko baten ebidentzia argia da. Preso politikoen kolektiboa gatazka politiko batek sortu duen gizon eta emakumeen kolektiboa da, eta gatazkaren existentziak sortu duena, gatazkaren konponketak soilik desagertu lezake.

Eraso eta neurri guzti hauen aplikazioarekin jarraitu ahal izateko ezinbestekoa zaie Amnistiaren Aldeko Mugimendua paretik kentzea, eta helburu horrekin burutzen ari da entzutegi nazioanleko epaiketa. Guk alderantzizkoa egiteko deia luzatu nahi dugu. Amnistiaren Aldeko Mugimendua inoiz baino beharrezkoagoa den honetan bera indartzeko deia luzatzen dugu. Herri eta auzoetan presoen aldeko dinamikak indartzeko ordua da, presio soziala antolatzeko ordua da presoen eskubideen alde.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Etxean da Fernando Etxegarai

2008.05.20 | atalak: 

ukberri.net

Epaileak abokatuek aurkeztutako errekurtsoa onartu eta gero, atzo iluntzean atera zen A Lamako espetxetik (Pontevedra, Galizia, Espainia) Fernando Etxegarai Gaztearena “Pinki” plentziarra. Albistea pozarren hartu duten arren, “zegokiona baino urtebete gehiago beteta” aske geratu dela salatu du Askatasunak. Kode Penal berria aplikatuta, 20 urteko kondena dagokiola zehaztu du epaileak. Etxegaraik, baina, ia 21 urte egin ditu preso. Bide batez, “gaur bertan eta inolako baldintzarik gabe, bizi osoko espetxe zigorra aplikatu zaien euskal preso politiko guztien askatasuna” aldarrikatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, iragarri bezala atzo 22:00ak aldera heldu zen Loiuko aireportura plentziarra / Piztu!

“Euskal preso politikoen kolektiboaren aurkako neurriekin amaitzeko garaia da, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko garaia, bizi arteko zigorrarekin amaitzeko garaia, sakabanaketarekin eta isolmenduarekin amaitzeko garaia. Bide honetan presio soziala indartzeko deia luzatzen dugu, herriz eta auzoetan presoen eskubideen aldeko lanean jarraituz”, gaineratu dute.

Parot doktrika

Fernando Etxegarai Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoa urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi zioten. Gauzak horrela, maiatzaren 6an atxilotu zuten berriro eta, Basauriko espetxean eduki ondoren, berriro eraman zuten A Lamara.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Fernando Etxegarai A Lamako espetxera eraman dute

2008.05.18 | atalak: 

Fernando Etxegarai azkenean A Lamako espetxera eraman dute (Pontevedra). Atxilotu zutenean Basaurin sartu zuten. Amak bisita eskatua zuen bertarako baina egun batetik bestera A Lamara mugitu zuten. Amak zailtasunak izango ditu bera bisitatzeko, nagusia baita. Izan ere, A Lama Plentziatik 721 kilometrotara dago.

Oraingo helbidea:

Fernando Etxegarai
Centro Penitenciario de A Lama
FMonte Racelo, s/n
36830 A Lama (Pontevedra)
Tlf. Información : 986758000
Tlf. Comunicaciones : 986758019

Pinki askatu!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Fernando Etxegarai Espainia aldera eraman dute

2008.05.09 | atalak: 


Fernando Etxegarai (Plentzia)

Fernando asteartean atxilotu eta Basauriko espetxera eraman zuten. Gaur, ordea, dagoeneko Basaurin ez dagoela eta beste espetxe batera eraman dutela jakin dute bere etxekoek, nora eraman duten esan ez dieten arren.

Fernando askatu!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Fernando ETxegarai atxilotu dute

2008.05.06 | atalak: 

20 urte espetxean egon ondoren entzutegi goreneko doktrina aplikatu zioten Martxoan. Gaur atxilotu dute Plentzian. Askatasunak presoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta presio soziala antolatzeko deia egin du.
Atzo Indautxun manifestazioa burutu zuten 60 pertsonak eta beste hainbat ekimen ere burutu zituzten. Argazkietan ikusgai.

Informazioa:

Fernando Etxegarai duela 4 hilabete pasa atera zen espetxetik, 20 urte barruan pasa ondoren. Pasa den Martxotik atxilotze agindu bat zuen bere gainean, behin kalera aterata entzutegi goreneko doktrina aplikatu baitzioten.

Askatasunarekin batera emandako prentsaurrekoan euskal herrian bizitzen jarraitzeko asmoa erakutsi zuen. Gaur goizean atxilotu du polizia espainiarrak Plentzian.

ASKATASUNAREN SALAKETA:
Espainiar errepresiaok ez du etenik, eta eremuz eremu bere krudelkeriaren lekuko izaten ari gara azken asteotan. Guantamo erraldoia bezala definitu daiteke espainiar eta frantziar estatuek Euskal Herritarren aurka indarrean duten espetxe politika. Bizi arte zigorra, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantzentzea, isolamendua eta bakartzea, sakabanaketa, eskubide ororen ukazioa. Hau da espainiar eta frantziar estatuen espetxe politika demokratikoa, euskal militanteak giltzapean eta beraien senide eta lagunak errepidean hiltzeko apostua.
Egoera oso larria dela ozen esan nahi dugu Askatasunatik eta deia luzatzen diegu euskal herritarrei, euskal instituzio eta erakundeei, egoera honekin amaitzeko konpromiso sendoak har ditzaten. Egoera larriak denon konpromisoa eskatzen du.

> ukberri.net: Fernando Etxegarai plentziarra atxilotu egin dute
> piztupgl.mundua.com: 80 BAT AUZOKIDEK FERNANDO ASKATZEA ALDARRIKATU DUTE
> gara.net: La Policía española arresta a Etxegarai en aplicación de la cadena perpetua
> berria.info: Etxegarai atxilotu dute, ‘Parot doktrina’ ezarrita beste lau urteko zigorra betetzeko

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Alfontso Etxegarai deportatuaren amari azken agurra emango diote gaur Plentzian

2008.04.29 | atalak: 

ukberri.net

Antonia Atxirika Bilbao, Afrikako Sao Tome irlan deportatuta dagoen Alfontso Etxegarairen ama atzo, astelehenena, hil zen Plentzian, 74 urte zituela. Piztu! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa izeneko bitakorako kideek jakinarazi dutenez elizkizunak gaur arratsaldeko 7etan egingo dituzte, Plentziako elizan. Alfontso Etxegarai 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen, Espainiako zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek bahituta zegoen Juan Pedro Guzman Athleticeko zuzendaritzakideari buruzko informazioa lortzeko torturatu zezaten.

Gerra zikineko operazio horretan, “El Mundo” egunkariak urte batzuk beranduago esango lukeen bezala, Lasa eta Zabalaren bahiketa eta erailketarekin “antzekotasun asko” izan zen. Mugaren bestaldean errefuxiatu zegoela, Etxegarai 1985ko uztailaren 12an Baionako suprefekturan egoitza baimena berriztatzerakoan atxilotu zuten Frantziako poliziek eta hilaren 27an eraman zuten Ekuadorrera, non urte bat baino ez zuen egingo. Erbesteratuari Jose Lipperheide Henke industria gizonaren bahiketan parte hartu izana leporatu zioten. 1990etik Christiane Etxaluz bere bikotekidea berarekin bizi da Sao Tome uhartean.

1986an Manuel Pinto da Costa, herrialdeko presidenteak esan zuen Etxegarai bere herrialdean izateko arrazoiak “gizatiarrak baino ez” zirela eta plentziarra “Estatuko apopilotzat” zutela. Horrela, ukatu nahi izan zuen deportazioa Espainiarekin hitzartua izatea, nahiz eta hilbate bat beranduago Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuaren presidentearekin bildu eta nekazaritza alorrerako hainbat laguntza eskuratu.

Alfontso Etxegaraik, bestalde, ez du Euskal Herriko ikuspegia galdu eta hainbat komunikabideetan kolaborazioak egin ditu, tartean “Punto y Hora” edo “Gara”n, besteak beste Sao Tome eta Principeko hauteskundeei buruzko hausnarketak eginez. Era berean, literaturan hainbat lan egin ditu, tartean “Regresar a Sara” liburua, 1995ean argitaratu zuena edo Ataramiñe bildumarako egindako hainbat testu. 2002an bai Europako Batasunak eta baita Amerikako Estatu Batuek haien zerrenda beltzetan sartu zuten.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Javier Larreategi “Atxulo” ETAko kide historikoari azken agurra emango diote bihar Plentzian

2008.04.11 | atalak: 

ukberri.net

Javier Larreategi Atxulo
Javier Larreategi “Atxulo” aulkian eserita, Fernando Etxegarai lagun minaren ondoan, honen ongi-etorrian, Barakaldon, urtarrilaren 6an

Bihar, larunbata, goizeko 12etan, Javier Larreategi Cuadra “Atxulo” ETAko kide historikoari (argazkian, antzinako erretratu batean) azken agurra emango diote senideek, lagunek eta herkideek Plentziako Astillero plazan, gaur elizkizunak Indautxuko elizan egingo direla. Larreategi herenegun hil zen bere jaioterrian, Bilbo, minbiziak jota, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, “Atxulo” 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari. Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Parisera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Plentziako mobilizazioaren kronika Gara egunkarian

2008.04.07 | atalak: 

gara.net

Reclaman compromisos contra la aplicación de la cadena perpetua

Plentzia acogió ayer una manifestación en la que se exigió el fin de la aplicación de la cadena perpetua a los presos políticos vascos y donde los manifestantes mostraron su solidaridad con el vecino de la localidad Fernando Etxegarai, que se encuentra en busca y captura pese a recobrar en enero la libertad tras cumplir la pena íntegra. Asimismo, reclamaron a la ciudadanía, agentes e instituciones, que se comprometan en defensa de los derechos de los represaliados.

Una manifestación que recorrió las calles de Plentzia ayer al mediodía exigió el fin de la aplicación de la cadena perpetua a los presos políticos vascos. Cerca de 300 personas participaron en una marcha en la que estuvo presente el ex preso y vecino del pueblo costero Fernando Etxegarai, que tras recuperar la libertad el pasado mes de enero al cumplir la pena íntegra, ha visto como tres meses después la Audiencia Nacional española revocaba la decisión y ordenaba su detención y encarcelamiento.

Etxegarai permaneció en prisión durante 21 años, y el tribunal de excepción ordenó a finales de marzo su busca y captura para cumplir cuatro años más de condena, tras aplicarle la sentencia 197/2006 del Tribunal Supremo, pese a encontrarse en libertad.

Durante la movilización, que estuvo precedida por una pancarta en la que se podía leer «Euskal Herriak askatasuna behar du», se reclamó la vuelta a sus casas de los presos políticos vascos y el fin de la represión.

Asimismo, al pasar por la plaza en la que se encuentra el batzoki de esta localidad vizcaina y dónde se estaban entregando en ese momento los premios de una marcha regulada, se oyeron lemas que tcalificaban al PNV de «español».

Tras finalizar la manifestación, desde el movimiento pro amnistía denunciaron que el Estado español ha impuesto el «estado de excepción» en Euskal Herria en los últimos tiempos, y recordaron que el aumento de la represión ha dejado una situación «preocupante» con detenciones, redadas masivas, torturas e ilegalizaciones.

En esa misma línea, señalaron que la situación de los presos políticos vascos en prisión es aún más preocupante, y citaron los casos de tres vecinos de Uribe Kosta. En concreto, recordaron que a Fernando Etxegarai le han aplicado la cadena perpetua como ha sucedido con otros 27 presos políticos vascos, que al getxoztarra Angel Figeroa le han denegado la aplicación del artículo 92 como sucede con otros 12 priisoneros vascos que padecen enfermedades graves y, asimismo, denunciaron que Jon Bilbao Moro cumplió el pasado mes de enero 26 años encarcelado cuando debería de estar en libertad desde 2002.

«Estas medidas de excepción, son ejemplos crueles de una política penitenciaria asesina», denunciaron en el acto.

«Estrategia de guerra»

Según valoraron desde el movimiento pro amnistía, la política penitenciaria debe enmarcarse dentro de la «estrategia de guerra» contra Euskal Herria que practica el PSOE y que «cuenta con el respaldo de las fuerzas regionalistas», en referencia a PNV y NaBai.

A su juicio, el objetivo que persiguen es acabar con la izquierda abertzale y cerrar las puertas a la independencia, pero valoraron que es «estéril» como ha quedado demostrado en los últimos 30 años que han tratado de «acallar» a este pueblo, por lo que es «necesario» acabar con ella. El movimiento pro amnistía señaló que la ciudadanía vasca no se puede quedar de brazos cruzados ante situaciones como las que está padeciendo Etxegarai y el colectivo de presos políticos vascos y reclamó a los agentes, instituciones y ciudadanos que adquieran «compromisos» en defensa de los derechos de los represaliados, así como para terminar con la aplicación de la cadena perpetua y conseguir que sean repatriados a Euskal Herria con todos sus derechos.

En este sentido, recordaron que Gestoras pro amnistía y Askatasuna van a ser juzgadas a finales de abril por denunciar los ataques que recibe el colectivo de presos y la represión. Tal y como señalaron, 27 personas serán enjuiciadas, y entre ellos se encuentran los vecinos de la comarca de Uribe Kosta Mitxel Sarasketa y Jagoba Terrones.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Presoen aurkako neurriek presoekin amaitzea bilatzen duela salatu du Askatasunak

2008.04.03 | atalak: 

askatu.org


Gaur goizean Donostian eskainitako prentsaurrean Fernando Etxegaraik parte hartu du eta Euskal Herrian libre bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu du. Askatasunak presoen aurkako neurriak salatu ditu.

Preso politikoen kolektiboa zatitzea eta presoak suntxitzea helburu duten neurriak hartzen ari direla salatu du Askatasunak eta hork kokatu ditu besteak beste bizi arteko zigorra eta preso gaixoak espetxean mantentzea. PSOE-k euskal preso politikoak fisikoki akabatzeko apustua egin duela salatu du eta PNV eta NABAI bezalako alderdien erantzunkizunak mahai gainean jarri ditu. Asteburu honetan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

Fernando Etxegaraik bere aldetik Euskal Herrian libre bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu du eta hemendik aurrera horri lotuko zaiola adierazi du, bizitza normala egingo duelarik. Berak, eta euskal preso politikoek bizi dituzten injustiziak salatu ditu.

> gara.net: Etxegarai reitera su derecho a vivir en Euskal Herria / «Cadena perpetua» Askatasuna: «El PSOE busca que los presos se pudran en la cárcel»
> berria.info: Espainiako Gobernuaren helburua “euskal preso politikoak suntsitzea” dela salatu du Askatasunak / Euskal presoak «espetxeetan usteltzea» nahi du Espainiak, Askatasunaren ustez




Bizi arteko zigorraren aurrean EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Fernando Etxegarai

2008.03.31 | atalak: 


logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<