Bihar, ostirala, kontzentrazioak egingo dira eskualdean azken atxiloketak salatzeko

2009.10.22 | atalak: 

Azken atxiloketei erantzuteko, bihar, ostirala, iluntzeko 20:00etan kontzentrazioa egingo da Plentziako Pirulin.

Algortan, 20:00etan, Telletxen.

Aski da! Errepresioa ez da bidea.
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzak presoen aldeko banderatxoak kendu ditu Plentzian

2009.08.28 | atalak: 

ukberri.net



Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak
salatu duenez, euskal errepresaliatu politikoen aldeko aldarrikapenak ezabatzen ibili da gaur Ertzaintza, aipatu lehen itsas hiribilduko San Antolin jaiak hasteko egun bat falta dela. Zehaztu dutenez, presoen eskubideen eta amnistiaren aldeko zein “Non dago Jon?” irakur zitekeen banderatxoak kendu ditu polizia autonomikoak, Gaminiz parkean. “Horretaz gain, txosna gunetik ibili dira, txosnen muntaia kontrolatzen”, ezker abertzaleak gaineratu duenez. Bitartean, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak “terrorismoa goratzen edota biktimen oroimena eta duintasuna mintzen duten manifestazio mota guztiak saihesteko asmo argia” agertu dute gaur.

Aski da!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Zine-foruma Plentzian: bihar Itsasoaren alaba

2009.08.17 | atalak: 

Abuztuko asteazkenetan Plentzian egiten ari den zine-forum emanaldietan, bihar, asteartea, Itsasoaren alaba emango da.

Izan ere, hasiera batean etzi, asteazkena, ematekoa bazen ere, azken orduko arrazoiengatik data aldatu behar izan da.

Beraz, hau da emanaldiaren data zehatza:

ITSASOAREN ALABA, hilak 18, asteartea, arratsaldeko 19etan Goñi Portalean

“Aita hamabost urte dituzunean hiltzen badizute baduzu berarekin bizi izandako zerbait eta aurrerago ere esan dezakezu, `bizitza honelakoa izango zen berarekin´, baina nik bi urte ere ez neuzkan eta nire kasuan ez da posible… ez daukadalako minimorik…. ez daukat ezer.”
Haize Goikoetxearen hitzak dira. Bere aita, Mikel Goikoetxea, “Txapela”, GALek hil zuen, 1984an. Hogeitabost urte beranduago, Haize haren arrastoaren bila hasten da, Itsasoaren Alaba dokumentalean.
Lan hau, guretzako, ez da bide baten hasiera baino. Gure herria begiak eta eskuak dituzten pertsonez, borroka, dantza, irri eta negar egiten duten pertsonaz osatuta dagoela erakutsi nahi dugu. Zinea ere mailu bat izan daitekeelako. Izan behar delako.

GERMANTXIN GAZTE KULTUR ELKARTEA

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Zine foruma izango da Plentzian, abuztuko asteazkenetan

2009.08.02 | atalak: 


Kartela handitzeko sakatu irudiaren gainean

>> piztupgl.mundua.com: ZINE FORUMA PLENTZIAN

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Kristiane Etxaluz : Herraren gainean ez dugu herria eraikitzen ahal

2009.05.28 | atalak: 

argia.com

Kristiane Etxaluz, Plentziako iheslari politiko Alfontso Etxegarairen lagunak Argia aldizkarian emandako elkarrizketa luzea

Kristiane Etxaluz (Domintxine, Zuberoa, 1941) Afrikan eta Europan bizi da erdi eta erdi: bere senar Alfontso Etxegaraik mende laurden darama Sao Tomeko ugarte-errepublika txikian deportaturik, eta harekin pasatzen du emazteak urte erdia. Medikuntza eta biologia ikasketak eginez irakasle aritu zen gazterik Hazparneko lanbide eskolan. 1965ean ETAren garraiolari lanak egiteaz akusatuta espetxeratu zuten Iruñean. Ateratakoan, 1967ko hauteskundeetan zerrendaburu eraman zuen Enbata mugimenduak. Antzerkiaz eta kulturaz gain militantzia politikoak egin zuen ezagun Euskal Herri osoan; Hegoaldean, Herri Batasunaren ekitaldietan hartu zuen parte. 1986an bere senar Alfonso Etxegarai errefuxiatua ordurako deportaturik zegoen Ekuadorren bahitu eta torturatu egin zuten eta bidaia nahasi baten ondoren Sao Tomen azaldu zen. Orduko gertakizunak kontatuak ditu Etxegaraik “Regresar a Sara. Testimonio de un deportado vasco” liburuan (Txalaparta, 1995). 1990eko hamarkadan Argiak elkarrizketatu zuenean, Kristiane Etxaluz nekazaritzan ari zen Domintxinen eta Ekin aldizkarian. Bere buruan gordetzen du ezker abertzalearen azken mende erdiko memoriaren zati ederra. Horretan jasotako batzuk Manu Robles Arangiz Fundazioaren Sustraiak aldizkarian publikatu ziren 2008an, “Iparraldeko mugimendu abertzalearen Historiaren haritik” sailaren barruan. Domintxineko Sorhabilia etxalde lasaian bizi den arren, agenda betea dauka Etxaluzek, herrigintzako gaiak jorratzen diren bilkurak direla, antzerki edo bestelako kultur ekitaldiak, eta abar sarria.

[Hasteko, eskertu diogu etxerako konbitea, eta Larrunerako hitz egiteko prest egotea].

(more…)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Plentziarra da larunbatean Bilbon atxilotutako zazpi lagunetatik bat

2009.02.18 | atalak: 

ukberri.net

Plentziako Gazte Asanbladak eta, oro har, bertoko gazte mugimenduak egindako deialdiari erantzunez, 80 lagun elkartu ziren joan den igandean, otsailak 15, aipatu itsas hiribilduko EAJren egoitzaren aurrean. Aurreko egunean Bilbon gertatutako istiluetan, Plentziako gazte bat atxilotu eta kolpatu zutela salatu zuten batzokiaren aurrean bildutakoek. “Gazteon aurkako sarekadak, legez kanporatzeak, torturak eta presoen sakabanaketa” bezala, aipatu gertaera Euskal Herriak bizi duen “salbuespen egoeraren adibidetzat” jo zuten neska-mutilek. Baltasar Garzon epaileak debekatu, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak dozenaka ertzain agindua betetzera bidali, eta liskar artean amaitu zen D3M plataformak larunbaterako “Demokrazia orain” lelopean deitua zuen manifestazioa. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen “desordena” eragin izana leporatuta. Dagoeneko kalean dira guztiak. Argazkian, Plentziako batzokiaren aurrean herenegun egindako kontzentrazioa.

Plentziako Gazte Mugimenduaren eta Gazte Asanbladaren oharra:

Hemen bildu gara gertaera oso larri bat salatzeko. Atzo, Bilbon, legez kanporatzeen aurka eta demokraziaren aldeko manifestazioan, gure herriko auzokide eta lagun bat atxilotu zuten.

Atzo gertatutakoa ez da kasualitatea. Gaurko marko juridikoa, hau da, Euskal Herria hiru administrazioetan zatitzen duenak, agortuta dagoen honetan, independentziaren aldeko aukera ezabatu nahi dute, sustraitik ebakiz. Honen adibide dira: gazteon aurkako sarekadak, legez kanporatzeak, torturak, presoen sakabanaketa, atzoko gure auzokidearen atxiloketa eta demokrazia ezaren erakusgarri diren alderdi politikoen legez kanporatzea.

Zapalkuntza hauen aurrean, gazteok gara egoerari aurre egiteko gai garenok, eta horregatik kolpatzen gaituzte, eta herri honetako gazteok independentziaren autua hartu dugu, independentziaz herri eta gizarte berri bat eraikitzeko, non etxebizitza luxu bat izatetik eskubide bat izatera bermatuko dugun, non emakumea zapaltzen duen sistema patriarkarra suntsituko dugun, non batzuen probetxurako ama lurra suntsituko ez den eta non aberatsen krisia ez ikasleok, ez langileok, ez emakumeok, ez gazteok ordainduko dugun.

Arrazoi hauengatik, entzun dezatela: ez gara kikilduko!

Lotu independentziara!
Gazte eta aske irabazi arte!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Poliziaren jazarpena futbol zelaietan euskal preso politikoen aldeko ikurra eramateagatik

2009.02.01 | atalak: 

>> ukberri.net: Espainiako Poliziaren jazarpena jasan dute Gijonen plentziar bik

Espainiako Poliziak plentziar bi atera zituen, joan zen asteazkenean (urtarrilak 28), Gijongo (Asturias) Molinon futbol zelaitik, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak jakinarazi duenez. Sporting eta Athletic-en arteko Espainiako Kopako partida ikusten ari ziren eta, dirudienez, euskal preso politikoen aldeko ikurra zeramaten. “Gela batera eraman eta, identifikatu ostean, Kirolaren Legeak (66. artikulua) debekatzen duen sinbologia erakustea leporatu zieten”, ezker abertzaleak azaldu duenez. Gauza bera egin zioten Bilboko Indautxu auzoko gazte bati. Horrek poliziak jo zuela salatu ere egin zuen. Bitartean, “harmailan entzundako abesti eta hainbat zalek erakutsitako ikur nazi-faxistei buruz, ez zuen ezertxo ere jaso aktan Gonzalez Vazquez arbitroak”, Sare Antifaxistak salatu duenez. Hilaren 13an, Plentziako beste gazte batek deklaratu behar izan zuen Bilboko epaitegian, Manos Limpias sindikatu ultraeskuindarrak bere aurka jarritako salaketaren ondorioz. Mutil horri “bandera espainiarra laidotzea” leporatzen diote, 2007ko abenduan, Euskal Herria eta Katalunia arteko futbol partidan horrelako bat erretzen ibili zelakoan. Argazkian, hainbat lagun Espainiako bandera erretzen / Piztu!

Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak salatu duenez, “deklaratu behar izan duen hirugarren aldia da azken hori. Aurretik, Bilboko San Inazio auzoko ertzain etxetik eta Getxoko epaitegitik igaro da gaztea. Kalez jantzitako bi ertzainen galderei ere erantzun behar izan zuen, bere lantokian”. Horiek guztiak eta beste hainbat gai urtarrileko balantzean (pdf) jaso dituzte. Horretaz gain, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsaren 2008ko urtekaria laster egongo da sarean. Urte osoan zehar gertatutako gorabeherak (atxiloketak, hauteskundeak, herri ekimenak, burututako mobilizazioak…) jarriko dituzte bertan. Dena den, ale bat jasotzeko, ondoko helbide elektronikoan eskatu beharko da: piztupgl@euskalerria.org.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





David Alvarez, gogoan zaitugu!

2009.01.12 | atalak: 


David Alvarez (Bilbo 1952.08.08 - Bilbo 1978.01.14)

David Alvarez Peña, ETAko militantea, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtoko ospitalean, aste honetan 31 urte.

1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 06:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei guardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Guardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harrapatu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 06:30etan dena amaitua zen. David Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta.

Behin Ospitalean Guardia Zibilen jazarpen eta presioen ondorioz hil zen David.

Daviden biografia: hemen

David, gogoan zaitugu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Mobilizazioak Plentziako jaietan

2008.08.19 | atalak: 

piztupgl.mundua.com

Abuztuaren 29an, ostirala, arratsaldeko 16:00etan ENKARTELADA egingo da Kristo Baselizan, “EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA” lelopean.

Abuztuaren 31ean
, igandea, 13:00etan ENKARTELADA burutuko da Astilleron, “EUSKAL HERRIAN DEMOKRAZIA ZERO” lelopean. Arratsaldeko 15:00etan herri bazkaria egingo da Txosnan (bazkarirako txartelak salgai daude ohiko lekuan). Bazkal ostean omenaldia egingo zaie Euskal Preso Politikoei.

Irailaren 1ean, astelehena, NEKAZAL AZOKA SOLIDARIOA Astillero inguruetan

Iraiaren 2an, 12:00etatik aurrera KOKTELAK Erribera kalean

Jaietan ere, presoak eta iheslariak etxera!

KARTELA pdf-en:
jaiak.pdf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Igandean hondartzetara!

2008.07.23 | atalak: 

askatu.org

Uribe Kostan: Ereaga, Sopela eta Plentziako hondartzak, 12:00etan.

Datorren igandean hondartzetara jotzeko deia luzatu dute preso eta iheslari politikoen hainbat senidek

Espetxe politikak eragindako egoera krudelaren aurrean herritarren babesa, konpromisoa eta presioaren beharra aldarrikatu dute. Norabide horretan, datorren iganderako hainbat hondartzetan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Preso eta iheslari politikoen hainbat senitartekok Donostian prentsaurrekoa eman dute, Iganderako hainbat hondartzetan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatuz:

“Gutariko 16 senide hil ostean, senideok heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, astero-astero eginarazten dizkiguten milaka kilometroen ondorioz.

Gure 22 senide preso politiko hil ostean, euskal preso politikoak heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, gure senideak urteetan ziega txikietan bakartasunean giltzaperatuta mantenduz. Gaixotasun larriak dituztenak ez askatuz. Politikoki nahiz fisikoki suntsitzea lortu ez dituzten gure senideak akabatzeko, espetxe zigorrak betetakoan ere ez askatuz. Ez gaitezen engaina. Kondenak betetakoan askatzen ez dituztenean, gaixotasun larriak dituztenak askatzen ez dituztenean, gure senideak hiltzeko bokazioz ari dira. Gure senideek duten motibazio politikorik gabe, inork gutxik jasango lukeelako urtebetez, gure senide preso politikoak urte luzeetan jasaten ari direna. Gatzak 28 urte daramatza. Espetxe politika kriminalaren superbibienteak dira.

Izugarrizko odoluste ekonomikoa jasaten dugu, bi estatuek behartutako kilometro guztiei aurre egin behar izatearen ondorioz. Estatuek gure senideei ezartzen dizkieten fidantza beldurgarriei aurre egitearen ondorioz. Hau guztia salatzeagatik, babesa eman beharko liguketen instituzioek jartzen dizkiguten isunen ondorioz.

Gainera, instituzio horiek gogor kolpatzen gaituzte. Hilaren 12an Zornotzan Gatzaren askatasuna eskatzeko manifestazioan gertatu bezala.

Eta, orain, etxeak bahitzen hasi zaizkigu.

Honen guztiaren aurrean, euskal jendarteari zuzenduko gatzaizkio gaur: krudelkeria honekin guztiarekin amaitzeko, herritarren babesa, konpromisoa eta presioa behar ditugu. Herriz herriko dinamika anitzak behar ditugu. Datorren iganderako herri ezberdinek hondartzetan antolatu dituzten kontzentrazio eta manifestazio koloretsuak bezalakoak. Estatuen inpunitatearen, politikarien harrokeriarekin, eta, gure eta gure senideen aurkako krudelkeriarekin amaitzeko, euskal jendarteari kaleratzeko deia luzatzen diegu.

Igandean denok hondartzetara!”

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Fernando Etxegarairi Sanferminetan egindako elkarrizketa

2008.07.13 | atalak: 

apurtu.org


logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome






Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<