Gazte mugimenduaren aurkako sarekada salatu dute eskualdean

2009.11.25 | atalak: 

ukberri.net

Dozenaka lagun atera ziren kalera atzo Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak atxilotutako 34 gazteren askatasuna aldarrikatzeko. Besteak beste, Leioan, 75 bat lagunek manifestazioa egin zuten herrian zehar, “euskal gazteria bakean” uzteko exijituz; Itzubaltzeta / Romon, berriz, 40 pertsonek parte hartu zuten bertako martxan. Mobilizazioetan, atxilotutako gazteek paira ditzaketen torturengatik kezka agertu zuten auzokideek. Era berean, Estatu espainolak Segi edo gazte mugimenduaren aurka baino ezker abertzalearen eta Euskal Herri osoaren aurkako “erasoa” egin duela esan zuten (mp3). Ildo horretan, atxiloketak ezker abertzaleak egindako proposamenari Estatuak emandako erantzuntzat jo zuten. Gauzak horrela, datozen egunotan egingo diren mobilizazioei adi egoteko eta parte hartzeko eskatu zuten. Tartean, gaur Erandioko gazte independentistek zabaldu dutenez, bihar, ostegunean 19:30ean manifestazioa izango da Bilboko Indautxu plazan. Etzi, ostiralarekin, Erandioko metroko plazan “Erasoen gainetik euskal gazteria aurrera! Independentzia!” lelopeko mobilizazioa egingo dute 20:30ean. Argazkian, biharko deialdiaren kartela.

Bestalde, Leioa eta Erandioko campuseko ikasleek salatu zuten Oier Zuñiga Perez de Urabain gazte iruindarra eta campuseko ikaslearen atxiloketa. Gainera, beste kasu batzuetan bezala, Espainiako polizia nazionalak Bilboko ikasle pisuan sartu zirenean pisukideak pistola buruan esnatu zituztela salatu dute.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Pagoa Zulueta espetxeratu dute

2009.11.11 | atalak: 

ukberri.net


Pagoa Zulueta (Leioa)

Sententzian esandakoa beteta, gaur sartu dute preso Pagoa Zulueta. Gauzak horrela, gaur arratsalderako, mobilizazioa deitu du Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Bulebarrean egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan. Espainiako Auzitegi Nazionalaren Penal Aretoko Hirugarren Atalak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion Pagoa Zuluetari. Uztailaren 10ean kaleratutako epaian, bera, Ana Itxaso Guemes, Anuntzi Alonso eta Anitz Eskisabeli ETAri laguntza eman izana leporatu zieten Alfonso Guevarak eta beste magistratuek. Hala ere, operazioa muntaia bat zela salatu dute hasieratik Zuluetaren auzokideek. Epaiketa “torturapean lortutako deklarazioetan oinarrituta” zegoela adierazi zuen AAMk.

Sententzian, ETAren informazio eta erreklutatze azpiegiturarentzat “belarriak eta ahoa” bihurtu izana egokitzen diete lauei. Zehazki, sei urte jarri zizkieten bakoitzari gutunak eman edo hainbat gai garraiatu dituztelakoan. Bertsio ofizialaren arabera, laurak erreklutatu zituzten Ibon Fernandez de Iradi “Susper”-ek eta Iñaki Bilbaok. Zuluetaren kasuan, beti epaileek diotenez, leioaztarrak uko egin zion ETAn sartzeari baina Bilbaok bidalitako “Hator ETAra” idatzita omen zuen mezuari erantzunez, hainbat tresna garraiatzea onartu ei zuen. Auto beraren bidez, Ixone Fernandez Bustilllo, Arkaitz Ormaetxe, Alaitz Artetxe, Asier Burgaleta, Angel Alkalde eta Mikeldi Diez aske utzi zituzten. Era berean, Eneko Perez eta Koldo Rosadoren aurkako karguak fiskalak berak kendu zituen pasa den urtarrilean egindako epaiketan. Orduan, 7 urte t’erdiko zigorra eskatu zuen Zuluetarentzat. Guztira, 14 lagun atxilotu zituzten 2005eko otsailaren 9an, “badaezpadako” sarekadan.

Ia bi urtez espetxeratuta

Atxilotu eta lau egun beranduago, fiskalak eskatuta, Garzonek Zulueta espetxeratu zuen. Guztiek, Espainiako Polizi Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak izan ondoren, torturak salatu zituzten. Ia bi urte espetxeratuta izan ondoren, urtarrilaren 24an atera zuten leioaztarra Aranjuezen dagoen Madril VI espetxetik, 12.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jagoba Terronesi elkartasuna adierazi diote Betiko ikastolako langileek

2009.10.20 | atalak: 

ukberri.net

Leioako Betiko ikastolako LAB sindikatuak bere elkartasuna adierazi dio Jagoba Terrones Berangoko preso politikoari, gaur “Berria” egunkariak jakinarazi duenez. Terronesek ikastolako jantokian egiten zuen lan, pasa den ostiralean Espainiako Poliziak Algortako bere etxean atxilotu arte. Berangoztarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Askatasuna eta AABen aurkako 33/01 auziko epaian eta Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen ostiralean bertan. Egun, azken albisteen arabera, Terrones Basauriko espetxean jarraitzen du, eta larunbatean eta igandean senideen bisitak jasotzeko aukera izan zuen. Bestalde, atxiloketaren ostean Indautxuko komisariara eraman eta bertan polizia batek psikologikoki estutzen ibili izana salatu zuen AAMk igandean Terronesen aldeko martxa bat abiatu aurretik. Era berean, Ertzaintzak Terronesi elkartasuna adierazteko bere etxe inguruan bildutakoei agertutako “jarrera harroputza” nabarmendu zuten. Argazkian, atxiloketa unean izandako agur besarkadak.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Pili Artze eta Olga Sanzen urtebetetzeak


Pili Artze (Leioa), Olga Sanz (Sopela)

Pili Artze (Leioa) euskal iheslari politikoaren urtebetetzea urriaren 21ean izango da, bihar hain zuzen.

Olga Sanz (Sopela) preso politikoaren urtebetetzea urriaren 23an izango da, ostirlarean.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri ditugun gure herritar hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Pili eta Olga, eta eskerrik asko erakusten duzuen adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Pili Artze Abascal

M. et Mme. HERNANDEZ IBARLUZEA
Résidence Artzaïna
Chemin de Mestelan behera
Bâtiment B – Logement nº 10
64.210 – ARBONA (LAPURDI)
EUSKAL HERRIA

Olga Sanz

CENTRO PENITENCIARIO DE VALENCIA
Apdo.1002
46220 Picassent (Valencia)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Gorbeiaren magalean… betirarte, Mari

2009.10.19 | atalak: 

Atzo goizean Marikruz Cadarso, Leioako preso-ohiaren errautsak zabaldu ziren Gorbeiako magalean, familia, lagun, burkide eta erkideen arteko ekitaldi hunkigarri batean.

Adiorik ez, Marikruz. Irabazi arte!




Argazkiak handiago ikusteko sakatu irudiaren gainean

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Leioako AAM: “Auzi fartsarik ez!”

2009.09.25 | atalak: 

ukberri.net

Pagoa Zulueta Vazquez 2009ko urtarrilaren 12, 13, 14 eta 19an auzipetua izan zen eta berriki komunikatu diote sententzia: 6 urteko kartzela zigorra betetzera eta inhabilitaziora kondenatua izan da, torturapean lortutako deklarazioetan oinarritutako epaiketa bati esker. 2005eko otsailaren 9an, gau erdian, atxilotu zuen Polizia Nazionalak bere etxean. Pagoa lo zegoela sarrerako atea apurtu, etxera sartu, pistola buruan jarriz esnarazi, kolpatu eta mehatxatu zuten. Etxea bost orduz miatu ondoren bahitu zuten inkomunikazio egoera ezarriz gainera. Bost egunez non zegoen inortxok ere jakin gabe, Madrilgo Auzitegi Nazionalera eraman zuten. Epailearen aurrean tratu txarrak salatu zituen baina kartzeleratu egin zuten. Bi urtez espetxeratua eta dispertsatua izan zen, herritik 444 kilometrora dagoen Soto del Real (Madril) eta gero Aranjuez (Madril), 529 kilometrora, espetxeak ezagutu ditu. Argazkian, hasieratik Zulueta eta beste 13 lagun atxilotzeko operazioa muntaia bat zela salatu zuten Zuluetaren auzokideek.

120 orduko (bost egun) inkomunikazio egonaldiak tortura bortitzak pairatzeko arriskuan jartzen ditu terrorismo akusaziopean atxilotutako pertsonak, horren bidez frogak eta autoinkulpazioak lortzen dituztelarik.

Pagoa euskal preso politikoen kolektiboaren parte izango da berriro ere, estatu espainol eta frantsesa suntsitzen saiatzen ari diren kolektiboa hain zuzen ere: gaixo larriak kartzelan mantentzen, espetxealdiak luzatzen biziarteko zigorrera kondenatuz, beren zigorra bete duten presoak kartzelak mantentzen. Eta orain beraien argazki eta irudiak kaleetatik desagerrarazten saiatzen ari dira, preso politikoak gatazkaren ondorio direlako, horrela gatazka bera existituko ez balitz eginez, baina izaera politiko hori indartu baino ez daude egiten.

Egoera hau salatzeko eta eskubide-urraketa hauen erantzuna emateko mobilizatzera dei egiten dizuegu:

Irailaren 25ean, azken ostirala, arratsaldeko 8etan, Txoperako plazan.

Aski da! Auzi fartsarik ez! Euskal Herriak askatasuna!

Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimendua

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Agur, maitia.

2009.08.22 | atalak: 

Agur hunkigarria egin diote gaur goizean Marikruz Cadarsori Portugaleteko hilerrian ehun bat lagunek.

Marikruzen argazkiaren aurrean, Edorta Agirre Marikruzen errautsekin, ahizpa, etxekoak, lagunak, herritarrak, burkideak, preso ohiak, amnistiaren aldeko mugimenduko kideak… Loreak eskaini eta txalapartaren taupada bizien ostean, aurreskua dantzatu dute haren ohorez. Ondoren, lagun batek “Agur maitia” hunkigarria kantatu dio. Amaitzeko, Eusko Gudariak abestu dute bertaratutako guztien artean.

Marikruz Cisteronen (Frantzia) jaio zen 1955. urtean. Gurasoak bilbotarrak zituen. Gerra ostean bertara joan ziren, errepresiotik ihesi eta lanaren bila. 20 urte zituenean, aita hil eta Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten. Leioan zituzten sustraiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako fakultatean hasi zen lanean, administrazioaren alorrean. 1990.11.12an atxilotu zuten, Oskar Armentiarekin (Galdakao) batera. ETAko Bizkaia komandoari laguntza ematea leporatu zioten. Kordobako espetxean ezagutu zuen Edorta Agirre, senarra izango zuena. 2001.06.17an irten zen kalera. Ertzaintza izan zen Leioan egin zioten omenaldian. Debekuak eta baldintzak jarri zituzten omenaldia egin ahal izateko, baina azkenean egin zen. Gero, EHUko liburutegian hainbat urte eman ostean, azken urteotan Mari Cruzek Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikasleentzako Arreta Zerbitzuan egiten zuen lan, administrari gisa. 2007an, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonal (AZP) funtzionarioaren hauteskunde sindikaletan parte hartu zuen, LABeko zerrendan. Abuztuaren 20an aurkitu zuen Edortak hilik ohean, telefonoari erantzuten ez ziola eta bertara joan zenean. Iaz, tumore bat topatu zioten buruan eta ebakuntza egin zioten. Hori guztia gaindituta zuela ematen zuenean bat-batean hil egin da.

Marikruzen gogoari jarraituz, Gorbeia mendian zabalduko dituzte haren errautsak. Oraindik eguna zehazteke dago.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eskelak

Etxekoek, Ezker Abertzaleak, LAB sindikatuak, lagunek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jarritako eskela argitaratu dira egunotako egunkarietan.



Urak dakarrena,
urak daroa.
Zuk emandakoa,
gurekin geratzen da.

Beti arte, laguna!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Mari Cruz Cadarso, Leioako preso ohia hil da

2009.08.20 | atalak: 


Mari Cruz Cadarso, preso zegoen garaiko argazkian. 1998an 3/4ak bete eta kalean behar zuen legearen aplikazioan.

Mari Cruz Cadarso (54) Leioako preso ohia hilik aurkitu dute etxean. Oraindik, autopsiaren emaitzak jakin artean, ez dago esaterik nola hil den.

Mari Cruz 1990.11.12an atxilotu zuten. ETAko Bizkaia komandoari laguntza ematea leporatu zioten. 2001.06.17an irten zen kalera, eta UPVren administrazio alorrean egiten zuen lana.

Bere gorpua Areetako Santa Anako tanatorioan egongo da gaur, 22:00ak arte, eta bihar, 20:00ak arte.

Agur eta ohore, Mari Cruz.
Irabazi arte!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Pagoa Zuluetari sei urteko espetxe zigorra jarri diote

2009.07.12 | atalak: 

ukberri.net

Espainiako Auzitegi Nazionalaren Penal Aretoko Hirugarren Atalak sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Pagoa Zulueta gazte leioaztarrari. Atzo kaleratutako epaian, bera, Ana Itxaso Guemes, Anuntzi Alonso eta Anitz Eskisabeli ETAri laguntza eman izana leporatzen diete Alfonso Guevarak eta beste magistratuek. Testuan, ETAren informazio eta erreklutatze azpiegiturarentzat “belarriak eta ahoa” bihurtu izana egokitzen diete lauei. Zehazki, sei urte jarri dizkiete bakoitzari gutunak eman edo hainbat gai garraiatu dituztelakoan. Bertsio ofizialaren arabera, laurak erreklutatu zituzten Ibon Fernandez de Iradi “Susper”-ek eta Iñaki Bilbaok. Zuluetaren kasuan, beti epaileek diotenez, leioaztarrak uko egin zion ETAn sartzeari baina Bilbaok bidalitako “Hator ETAra” idatzita omen zuen mezuari erantzunez, hainbat tresna garraiatzea onartu ei zuen. Auto beraren bidez, Ixone Fernandez Bustilllo, Arkaitz Ormaetxe, Alaitz Artetxe, Asier Burgaleta, Angel Alkalde eta Mikeldi Diez aske utzi dituzte. Era berean, Eneko Perez eta Koldo Rosadoren aurkako karguak fiskalak berak kendu zituen pasa den urtarrilean egindako epaiketan. Orduan, 7 urte t’erdiko zigorra eskatu zuen Zuluetarentzat. Guztira, 14 lagun atxilotu zituzten 2005eko otsailaren 9an, “badaezpadako” sarekadan. Argazkian, hasieratik Zuluetaren auzokideek operazioa muntaia bat dela salatu dute.

Atxilotu eta lau egun beranduago, fiskalak eskatuta, Garzonek Zulueta espetxeratu zuen. Guztiek, Espainiako Polizi Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak izan ondoren, torturak salatu zituzten. Ia bi urte espetxeratuta izan ondoren, urtarrilaren 24an atera zuten leioaztarra Aranjuezen dagoen Madril VI espetxetik, 12.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ehunaka lagunek eman diote ongi etorria Jabi Gutierrez “Guti”ri

2009.04.19 | atalak: 

ukberri.net

Ertzaintzak inguruak hartu eta ekitaldi osoa zelatatu bazuen ere, 250 bat lagunek ongi etorri beroa eskaini zioten atzo Leioako Plaza Gorrian Jabi Gutierrez “Guti” preso ohiari. Musuei eta besarkadei, lore sorta, txapela, aurreskua, bertsoak eta txalaparta doinuak gehitu zizkieten “Guti”ren auzokideek, senideek, lagunek eta berriki kaleratutako Maribel Prieto, Amets Ladislao eta Ibai Egurrola preso ohiek (argazkian, “Guti”rekin). Hori guztiori, herri bazkariaren aurretiko ekitaldian. Gutierrezek eskertu zuen jasotako guztia, baita presondegiraino eraman zioten elkartasuna eta abokatuek egindako lana. Esker bereziak eman zizkien “borrokalariei eta EPPK-ren kideei”, tartean espetxean izandako lagunei. Horiei esker “askatasuna lortzeko bidea markatuta dagoela” iritzi zion. Horregatik, “independentzia eta sozialismoa lortu arte” borrokan jarraitzeko deia luzatu zuen. Ongi etorriaren audioa (mp3) hemen entzun daiteke. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Baina Gutierrezez gain, hizlari gehiago izan ziren Plaza Gorrian. Berbarako, ezker abertzaleko ordezkari batek egungo irakurketa politikoa egin zuen. Jabi Gutierrezi ongi etorria eman ondoren, “egurra eta toxikazioaren bitartez gurekin bukatuko dutela uste dutenei”, berriz, “erratuta” daudela esan zien. Izan ere, “milaka lagunek egindako borrokari esker”, egun “independentziaren bidetik aurrera egiteko aukerak zabalik” daudela iritzi zion. Dena den, aurrera pausurik emango bada “nazio bezala jokatuz” izango dela argitu zuen, Irun eta Hendaiako Aberri Egunean erakutsi bezala. Horregatik, borroka “bide bakarra” dela esan ostean, maiatzaren 21erako greba orokorreko deialdiarekin bat egitera deitu zuen Leioako ezker abertzaleak.

Anjel Figueroa eta Jon Bilbao gogoan

Bere aldetik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ordezkariak “salbuespen egoeraren” salaketa egin zuen, EPPKren kideek pairatzen duten egoerarengatik agertu zuela kezka berezia. Lehenik eta behin, preso gaixoak askatu eta etxera bueltatzea aldarrikatu zuen, Anjel Figueroa, etxean baino preso dagoena, gogoratuz. Ondoren, zigorra beteta duten presoak ere askatzea eskatu zuen, tartean, Jon BIlbao Asuako auzokidea, espetxean 26 urte baino gehiago daramatzana. Era beran, preso ohien aurka zabaltzen ari diren zigorrak kritikatu zituen Leioako AAMk.

Bestalde, Etxerat elkarteak antolatutako Sakabanaketaren Aurkako Biraren azken ekitaldira joateko gonbitea egin zuten. Gaur goizean egin da Durangoko Landakon aipatu ekimena. Izan ere, “EAJren laguntzarekin” PSOEk orain dela 20 urte martxan jarritako sakabanaketa politika presoek eta senideek “garaitu” dutela azpimarratu zuen, baina, halere atzean “sufrimendu handia” uzten ari dela iritzi zion. Espetxeetan hildako 22 presoak, istripuetan hildako 16 senide eta lagunak eta guztira senide eta lagunek bidaietan izandako 300 istripuak aipatu zituzten adibide gisa.

Jabier Gutierrez “Guti” leioaztarra pasa den martxoaren 24an askatuko zuten, 18.000 euroko fidantza ordainduta. Aurretik, 2008ko abenduaren 8an atxilotu zuen Irunen Guardia Zibilak, Aitor Artetxe ustezko ETAko kideari ihes egiten lagundu izana egotzita. Berarekin batera, Amets Ladislao eta Ibai Egurrola hartu zitzuten atxilo. Operazio horretan Guardia Zibilak bi egun geroago atxilotutako Marimertxe Alcocer algortarrak eta Maribel Prieto berangoztarrak bezalaxe, “bortizki torturatuak” izan zirela salatu zuten hirurek. Egun, guztiak kalean daude.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Urtzi Murueta errugabea dela berretsi du Auzitegi Gorenak

2009.04.08 | atalak: 


Urtzi Murueta (Leioa)

Urtzi Muruetak Jose Maria Lidon epailearen hilketarekin zerikusirik ez duela berretsi zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Lidon hiltzeko agindua eman izana egotzi zioten Muruetari, eta Fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Auzitegi Nazionalak, ordea, errugabetzat jo zuen Murueta, eta atzo, Gorenak berretsi zuen ebazpena.

>> europapress.es: El Tribunal Supremo confirma la absolución de uno de los etarras acusados de colaborar en el asesinato del juez Lidón

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<