Beltza eta Pagaza, gogoan zaituztegu!

2006.11.27 | atalak: 


Joxe Etxeberria “Beltza” - Jon Pagazaurtundua

Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” (Amezketa) eta Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” (Laudio) ETAko militante gazteak 1973ko azaroaren 28an hil ziren Getxoko Areeta auzoan, Lope de Vega kalean, auto batean lehergailua jartzen ari zirela esku artean eztanda egin zienean.

Hil zirenean Joxe Etxeberriak 22 urte zituen, eta Jon Pagazaurtunduak 19.

Burrukaren bide malkartsuan bizitza eman dutenen baloreetatik erneko da Euskal Herriaren askatasuna!

Jose Etxeberria eta Jon Pagazaurtundua, gogoan zaituztegu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Lortu Arte: Aiarako Amnistia Taldearen bloga

2006.02.21 | atalak: 

Aiarako Amnistiaren Taldeak blog bat ireki du eskualde horren informazioa eta amnistiaren aldeko mugimenduaren informazio orokorra zabaltzeko.

www.lortuarte.org

Hemendik aurrera bertara joateko esteka izango duzu LOTURAK atalean.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Joxe Etxeberria “Beltza” eta Jon Pagazaurtundua “Pagaza” gogoan

2005.11.26 | atalak: 


Joxe Etxeberria “Beltza” - Jon Pagazaurtundua

Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” (Amezketa) eta Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” (Laudio) ETAko militante gazteak 1973ko azaroaren 28an hil ziren Getxoko Areeta auzoan, Lope de Vega kalean, auto batean lehergailua jartzen ari zirela esku artean eztanda egin zienean.

Hil zirenean Joxe Etxeberriak 22 urte zituen, eta Jon Pagazaurtunduak 19.

Burrukaren bide malkartsuan bizitza eman dutenen baloreetatik erneko da Euskal Herriaren askatasuna!

Jose Etxeberria eta Jon Pagazaurtundua, gogoan zaituztegu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzaren kontrol ekipo berriak

2005.09.27 | atalak: 


www.ukberri.net

Aurpegiak ezagutzeko eta grabazio telefonikoetarako ekipoak bereganatu ditu Ertzaintzak

Ertzaintzak aurpegia ezagutzeko sistema bat erosi zuen pasa den ekainaren 29an eta hainbat grabazio telefonikoko ekipo alokatu zuen uztailaren 28an, gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 4780 eta 4781 artikuluetan jaso duenez. Egindako esleipenen iragarkiak Erandion datatuta daude iragan den irailaren 5ean. Lehenengo iragarkian Herrizaingo Sailak Face Explorer V3.1 aurpegia ezagutzeko sistema bat publizitaterik gabe hitzartu eta 93.820 eurotan Madrilgo Migertron Seguridad SL enpresari erosi diola jakinarazten du. Bigarrenean, grabazio telefonikoko ekipoak zentroetarako alokatu dituela zabaltzen du. Alokera ere publizitaterik egin gabe hitzartu da, Informatica El Corte Ingles SA enpresarekin, 98.388 euroen truke. Iragarkiak ez du aipatzen alokeraren epea.
(more…)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Eli Zubiaga, inputatu gisa deklaratzera

2005.09.06 | atalak: 

www.berria.info

Eli Zubiaga (Algorta) deklaratzera deitu du Fernando Grande-Marlaska epaileak, datorren astelehenean, Rafa Diez deitu duen egun berean. ETAko kide izatea egozten dio. Efe berri agentziak iturri judizialak aipatuz jakinarazi zuenez, litekeena da euskal preso batekin espetxean izandako elkarrizketa batengatik deklaratzera deitzea. Izan ere, Aukera Guztiak hautesle elkartea baliogabetzeko epaileak erabili zuen argudiotako bat izan zen Zubiaga eta Jorge Sertutxa (Algorta) euskal presoaren artean Huelvako espetxean izandako elkarrizketa. Beste argudiotako bat Rafa Diezi egindako entzuketetan oinarritzen zen. Defentsak argudiatu zuen elkarrizketa baimenik gabe grabatu zela. Epaileak esan zuen espetxeko zuzendariaren baimenarekin grabatu zirela elkarrizketak.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Putos vascos

2005.08.24 | atalak: 


Casa Galea : Txiki-Otaegi plazan

Algortako Txiki-Otaegi plazan dagoen “Casa Galea” bokata dendako jabeak “¿Qué hacéis putos vascos? ¿Os creéis que por ser vascos podéis hacer lo que queráis?” oihu egin zien Algortako arraunlari beteranoei bidea galarazten zien bere autoa mugitu zutela ikusita.

Orain kexatu egingo da gainera euskaldunok bere dendara joaten ez bagara ere!!!

Gertakari hau, honela irakurri dugu www.euskalherria.info webgunean
(more…)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Sopelako PSE-EEren egoitza erasotu izana aldarrikatu dute

| atalak: 

www.ukberri.net

Telefonoz egindako dei baten bitartez ezezagun batek Sopelako PSE-EEren egoitzaren kontrako eraso bat bere gain hartu du, gaur “Gara” egunkariak argitaratu duenez. Egunkari abertzaleak jasotako ezezagunaren hitzen arabera, “PSOEk Euskal Herriaren kontra daraman politika errepresiboa salatu nahi” zuelako erasotu zuen herriko etxea. Aldiz, aipatu ekintza 2005eko martxoaren 26an, larunbata, goizeko 00:45ean kokatu omen du pertsona anonimoak, erasoa ordu horretan baina 2005eko apirilaren 2an, larunbata ere, izan zenean.
(more…)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





HB, Euskal Herritarrok, Batasuna, AuB, Herritarren Zerrenda, herri plataformak, Askatasuna, Ekin, Jarrai, Haika, Segi

2005.04.08 | atalak: 

Prentsa aurrekoa eman zuten atzo ilegalizazio prozesuaren inguruan

Ekuazio politikotik atera nahi gaituzte», diote ilegalizatuek (GARA)

Bilboko manifestaziora deitu dute legez kanpo utzitako eragileek (Berria)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



::










etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<