
Etxeratek webgune berria dauka

ETXERATek goitik behera berritu du webgunea: albisteak, dossierrak, dokumentuak, irudiak, bideoak…
Ikusi: etxerat.info


ETXERATek goitik behera berritu du webgunea: albisteak, dossierrak, dokumentuak, irudiak, bideoak…
Ikusi: etxerat.info


Azken ostiraleko mobilizazioa atxiloketak, salbuespen egoerak eta espetxetako egoerak markatuta egongo da:
# Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
# Leioa: Boulevard 20:00 - Taloak, Kurkudi Herriko Tabernan
# Erromo: Xake enparantza 20:00
# Algorta: Telletxe 20:00 - Taloak, Amnistia tabernan
# Berango: Gudari Enparantza 20:00
# Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
# Urduliz: BBVren aurrean 20:00
# Plentzian: Zubiko Pirulin 20:00
# Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30


>> elcorreodigital.com (argazkiak): Manifestación de Etxerat en Bilbao
>> atlas (bideoa): Miles de personas…
>> berria.info: Milaka lagun batu dira Bilbon presoen eskubideen alde

Etxeratek VIII. Batzar Nazionala burutu du Etxarri Aranatzen
prentsaurrekoa Ehundaka senide eta lagun bildu dira pasa den igandean, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Etxarrin burutu duen VIII. Batzar Nazionalean.
Batzarraren ostean burututako prentsaurrekoan, espetxe politikaren erakusle diren testigantza ezberdinak eman dira, eta bukaeran, urtarrilaren 3rako Nazio Manifestaldira deitu du Etxeratek.
Elias Miner (Imanol Miner euskal preso politikoaren anaia):
“Sufrimendu guzti honek batzen gaitu. Batzuk errealitate hau ezkutatzen saiatzen ari dira, ari zarete, baina ezin duzue ukatu sufrimendu hori existitzen denik.
Giza eskubideetaz betetzen duzue ahoa, baina etekin politikoak lortzeko edozein giza eskubide urratzeko prest zaudetela argi uzten ari zarete. Guri, entzun duzuen bezela, sufrimendu honek batzen gaitu, bai, eta guzti horrekin bukatu arte behar denaren aurrean aurkituko gaituzue.
Ez soilik aurrean, konpromisoak biltzen jarraituko dugu, gure senideen eta gure eskubideen aldeko konpromisoen bila arituko gara. Modu batean edo bestean gizartearengana iritsiko gara, eta ez komunikabide batzuen laguntza izango dugulako. Gu eta gure senideek jasaten ari garena azalduko diegu, sindikatuei, eragileei, behar diren ate guztiak joko ditugu. Ez gara inoiz ixilik geldituko.
Gaur hemen bildu garen ehundaka senideoi errealitate guzti honek batzen gaitu. Eta bizi dugun krudeltasun guzti honen aurrean asko dugu egiteko eta salatzeko. Eta hemendik, deialdi garrantzitsua egiten dugu. Garrantzitsua, denon eskuetan dagoelako euskal preso politikoak bizirik eta betirako etxeratzea. Gaixotasun larriak dituzten gure senideak kaleratzeko. Zigor osoa betea duten gure senideak gure ondoan behar ditugulako. Eta horretarako, Urtarrilaren 3an Nazio Manifestaldia burutuko dugu Bilbon. Arratsaldeko 17:30etan Aita Donostiatik abiatuko dena.
ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGULAKO, URTARRILAREN 3an DENOK BILBORA!”

Etxerat elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren barruan ostiral honetan, urriak 31, elkarretaratzeak egingo dira hainbat ospitale aurrean. Bizkaian Gurutzetakoa, Basurto eta Galdakaoko ospitaletan egingo da, eguerdiko 12:00etan.
Uribe Kostako Etxeraten aldetik, Gurutzetara joateko deialdia egin da. Horretara, ostiralean, urriak 31, Gurutzetako ospitalelan, eguerdiko 12:00etan.
Aipatu behar da, gainera, Anjel Figueroak hainbat krisialdi larri izan dituela azken aldian eta ostiraletik hona ingresatuta dagoela Txagorritxuko ospitalean.
Anjel kalera!
Preso gaixo larriak kalera!


Manifestuarekin batera dossier bat atxikitzen dugu. Honen helburua osasunaren defentsan eta zaintzarekin lotuta dauden profesional eta langileei, gure senide preso politikoek jasaten duten egoeraren inguruko informazioa zabaldu eta larriki gaixorik dauden presoen osasun eskubidearen aldeko manifestuari atxikitzea da.
Manifestua.pdf
Espetxeak osasunean duen eragina eta gure senide gaixo larrien egoera aztertzen duen dossierra.pdf
Preso gaixoak kalera!

60:39 minutuko bideo guztiz gomendagarria. Agerraldia osorik.
Etxerat-eko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen 2008ko ekainaren 26an. Jose Cruz Cotok, Egoitz Coto euskal presoaren aitak, batzordean parte hartu zuten alderdietako ordezkariei preso hauek bizi duten egoeraren inguruko txosten bat eman zien. Jose Cruz Cotorekin batera Angel Figueroaren ama Mari Carmen Fernandez, Joseba Asensio euskal preso zenaren arreba Bego Asensio eta Ainhoa Baglietto abokatua izan ziren Legebiltzarrean.
>> gara.net: PSOE y PP se niegan a reconocer a las víctimas de las FSE. Comparecencia de Etxerat
>> berria.info: Osasun egoera larrian dauden presoen berri eman du Etxerat-ek
>> gara.net: Tasio

Batzordeari eginiko eskaerak (2008.06.24):
1.- Mikel Ibañezen osasun egoera larria izanik, bere berehalako askatasuna eskatzea. Halaber, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten gure senide presoei 92. artikulua aplikatzeko eskatzea.
2.- Gure senide preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politikak eragiten dituen ondorio larriak salatzea. Ildo honetan, gure senideek osasun tratamendu egokia jasotzeko, eta, beren konfiantzazko medikuek gaixotasunen jarraipen zuzena egiteko beharrezko dituzten bitartekoak indarrean jartzeko exijitzea.
3.- Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari larriki gaixorik diren gure senide presoak EAEko ospitaleren batean ingresaturik dauden bitartean gu beraiekin egoteko Ertzaintzak oztoporik ez jartzeko eskatzea.
4.- Batzorde honek larriki gaixorik diren presoak kaleratzeko esuakl jendarteak duen nahia artikulatzea exijentzia hori egiten duten ekimenak-manifestaldiak, elkarrizketak, mozioak… bultzatuz.
5.- Larriki gaixorik diren presoen askatasuna edo beste edozein eskubide aldarrikatzen duten ekimenak ez erasotzeko eskatzea batzorde honen segurtasun indarrei. Ildo horretan, Giza Eskubideen Batzordeak preso gaixoen askatasuna exijitzen duten ekimenetara bere ordezkaritza bat bidaltzeko konpromisoa hartzea.
6.- Hartzen diren erabakiak ondokoei jakinaraztea:
- Europako Parlamentuari
- Espainiako Gobernuari
- Frantziako Gobernuari
- Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako komunikabideei
Etxerat


Unai Gonzalez preso politiko gasteiztarraren gurasoek, emazteak eta amaginarrebak Terueleko kartzelara (Euskal Herritik 500 kilometro ingurua dago) zihoazela, pasa den larunbatean sakabanaketak eragindako istripua jasan zuten Errioxako Alfaro autobidean.
Sakabanaketak eragindako istripu honen ondorioz, Unai Gonzalezen amaginarrebari, aorta zeharo kolpatu egin zitzaion, eta, hesteetan arazoak eragin zizkion. Gaur, Txagorritxuko ospitalean hil egin da.
Unai Gonzalezen gurasoek eta emazteak, berriz, gorputz guztia kolpatua dute sakabanaketak eragindako istripuaren ondorioz.
Honen guztiaren aurrean, Etxerat elkarteak bihar asteazkena, abenduak 26, 11:30ean, Donostiako Artzain Ona katedralaren aurre aldean prentsaurreko masiboa eskainiko du.
· Sakabanaketak hil dituen senide eta lagunak
· 2007an sakabanaketak eragin dituen istripuak
Sakabanaketarik ez!
PRESOAK ETXERA!!!

# Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
# Leioa: Boulevard 20:00 - (Taloak, Kurkudi Herriko Tabernan ostiralero egiten dira)
# Erromo: Xake enparantza 20:00
# Algorta: Telletxe 20:00
# Berango: Gudari Enparantza 20:00
# Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
# Urduliz: BBVren aurrean 20:00
# Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30


Pako Gallaga (Algorta) manifestazio batean eskuan Jabi semearen argazkia daramala
Pako Gallaga EAE-ANVko militante historikoa eta Etxerateko partaide nekaezina hil da gaixotasun luze baten ostean.
Jabi Gallaga bere semea larunbatean Kordobatik atera zuten aita ikusi ahal izateko, baina ezin izango du aita bizirik ikusi.
Bihar, ostirala, goizeko 11:00etan erraustuko dute Pako zenaren gorpua Derion.
Arratsaldeko 20:00etan hileta elizkizunak egingo dira Algortako Redentor elizan. Familiarrei jakinarazi dietenez Jabi bertara eramango dute, aitari azken agurra eman diezaion.
Omenaldia
Larunbatean, abuztuak 4, omenaldia egingo zaio Pakori Albertian, eguerdiko 12:30etan. Ekitaldian bere errautsak zabalduko dira bertan.
Agur eta ohore Pako, irabazi arte!



|
Uribe Kostako presoak Euskal preso politiko guztiak Espetxeen helbideak |
|
Bilatu blog honetan:
Atalak: Artxiboa: |
|
RSS .92 RDF 1.0 RSS 2.0 Atom Iruzkinak RSS 2.0 |
![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() >> lotura gehiago << |
![]() ![]() ![]() ![]() |