Azaroak 25, azken ostirala Uribe Kostan

2009.11.25 | atalak: 


Algortan gazte independentisten askatasuna aldarrikatu da azken ostiraleko bilkuran.

# Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
# Leioa: Boulevard 20:00 - Taloak, Kurkudi Herriko Tabernan
# Erromo: Xake enparantza 20:00
# Algorta: Telletxe 20:00
# Berango: Gudari Enparantza 20:00 - Taloak Sei Herrin
# Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
# Urduliz: BBVren aurrean 20:00
# Plentzian: Zubiko Pirulin 20:00
# Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30

Inkomunikazioa = Tortura
ATXILOTUAK ASKATU!
Aski da!
EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Senide ugari aurrez aurreko edo bisitarik gabe geratu dira larunbat honetan

2009.11.23 | atalak: 

etxerat.info

Algeciras-eko espetxean dauden 4 preso politikoen senideek ezin izan dute aurrez aurreko bisitarik egin. Txanda berbereko lehenengo hiru senideei raketa pasa diete funtzionarioek, bisitara sartzeko asmoarekin. Laugarren senideari, mihaketa fisikoa egin behar ziotela esan diote funtzionarioek, eta horretarako gela batean sartu behar zutela. Senidea ukatu egin da eta bisitarik gabe geratu da. Bisitara zihoazten beste hiru senideak konturatu direnean, beraiek ere uko egin diote bisitari.

Puerto III-ko espetxean, gozieko 10etako txandan 2 presoren senide mihatu nahi izan dituzte eta ukatu egin dira. Zehazki Jose Mari Dorronsoro eta German Rubenach-en senideak izan dira bisitarik gabe geratu direnak. 12etako txandan, Arkaitz Bellon presoaren senidea ere bisitarik geratu da arrazoi berberangatik.

Albolote-ko (Granada) espetxean 5 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Presoak, Premi San Pedro, Igor Gonzalez, Jose Mari Olarra, Antzon Sasiain eta Oskarbi Jauregi dira.

Alicante-ko espetxean 2 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Horietako batek, Agurtzane Izarzaren mutil laguna, goizeko 8:30etan aurrez aurrekoa galdu du. Eta 11:30etako bisita arruntara sartzeko lau Guardia Zibilengatik izan da mihatua. Dirudienez, 8:30etako aurrez aurrekoan gartzelariarengatik mihatzen ez uzteagatik. Guardia Zibilek esan omen dio hemendik aurrera gartzelariek ez badituzte mihatzen, beraiek izango direla mihatuko dutenak. Gerora bisita arrunta egin ahal izan du.

Soto del Real-eko espetxean 4 presoen senide aurrez aurrekorik gabe geratu dira. Algeciraseko espetxean antzera, lehenengo hiru senideak ez dituzte mihatu, eta laugarrena mihatu nahi izan dute. Honek gartzekariei galdetu die ea zergaitik aurrekoak arazorik gabe sartu diren eta ea bera zergaitik mihatu behar zuten, eta gartzelariak erantzun dio hemendik aurrera mihaketen kontua aleatorioa izango dela. Arazorik gabe sartu diren hiru senideak gertatutakoaz konturatu direnean, beraiek ere bertatik irten eta bisitari uko egin diote. Presoak gertatutakoaz konturatu direnean, ez dakigun zerbait gertatu da, eta espetxeko isolamenduan bukatu dute (Presoak: Xabier Lujanbio, Aitor Kortazar, Ismael Berasategi eta Mikel Onko)

Huelva-ko espetxean 5 presoen senideak aurrez aurreko gabe geratu dira. Gainontzeko bisitak normalak izan dira, eta senide/lagunak bisita gelan zeudela, eta presoi gainontzeko aurrez aurrekoekin gertatu denaz informatu dietenean, presoek uko egin diote bisitari. (Huelvako preso politiko guztiak bisita edo aurrez aurrekorik gabe geratu dira).

Teruel-eko espetxean 2 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira.

Herrera-ko espetxean 5 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira.

Almeria-ko espetxean 3 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira.

Villena-ko espetxean ostiralean bisita galtze bat eman zen, eta gaur beste bi.

Dueñas-eko espetxean 4 presoen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira.

>> berria.info: 120 preso inguruk ez dute izan aurrez aurreko bisita azken hiru asteetan

SENIDEEN AURKAKO ERASORIK EZ!
Euskal preso politikoei ELKARTASUNA!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Itxialdia Almerian, azken neurrien aurkako protestan

2009.11.20 | atalak: 


Patxi Markes (Berango)

Etxerat elkarteak adierazi duenez, Almeriako espetxean 6 aurrez aurreko galdu ziren azken asteburuan. Hori dela-eta, bertako presoek itxialdi bat burutzea erabaki dute azaroaren 16tik 20ra eta 23tik 27ra. Aranjuezeko espetxean ere, egoera konpondu bitartean, itxialdiak egingo dituztela esan dute.

Almeriako espetxean 16 euskal preso politiko daude, eta horien artean Patxi Markes ere bai.

GERTAKARIAK:

Galdutako Aurrez aurrekoak:

- Curtisen 7 aurrezko aurreko galdu ziren.

- Herrera de la Manchan 6 aurrez aurreko galdu ziren.

- Jaén-en 6 aurrez aurreko galdu ziren eta senide eta lagunak espetxetik ateratzen ari zirenean funtzionario batek “ojalá se estampen todos en la carretera” esan zien.

- Almerían 6 aurrez aurreko galdu ziren. Hori dela-eta, bertako presoek itxialdi bat burutzea erabaki dute azaroaren 16tik 20ra eta 23tik 27ra. Aranjuezeko espetxean ere, egoera konpondu bitartean, itxialdiak egingo dituzte.

- Ocaña II-n bi aurrez aurreko galdu ziren.

- Huelvan 2 aurrez aurrezko galdu ziren. Huelvako espetxean preso dagoen Anabel Eguesen bi laguneri sekulako kontrola egin zieten Salamancan. Ustez drogaren aurkako kontrol bat izanik, Guardia Zibilak lau hankadun txakurrak sartu zituen kotxe barruan eta katxeo bortitz bat pairatzera behartu zituzten goizeko 03:00tan.

- Brievan bi aurrez aurreko galdu ziren.

- Teruel, Daroca, Aranjuezen, Valentzia eta Granadan ere aurrez aurrekoak bertan behera geratu ziren.

ETXERAT-en irakurketa:

Etxerat Elkarteak gogor salatu nahi du azken asteetan Espainiar Estatuko hainbat espetxetan gertatzen ari dena. Euskal preso politikoak bizi baldintza gogorrenetara bizitzera behartzen dituzte. Estrategia horren baitako azken katebegia, senide eta lagunen kontrako eraso bat da. Aurrez aurrekoetan sartu baino lehen, katxeatu, palpatu eta umiliatu nahi dituzte.

Euskal jendarteak jakin behar du, funtzionarioek eta espetxeek bitarteak dituztela hori egiteko eskuekin gu ukitu gabe eta gure buruak umiliatzen saiatu gabe. Horren eredu dira, segurtasun arkua edo raketa. Baina, euskal preso politikoen egoera are gehiago zaildu asmoz eta euren inguru sozial eta afektibotik aldentzeko asmoz, Espainiar Estatuak beste urrats bat eman du. Euren helburua argi da, euskal preso politikoak pertsona eta subjektu politiko gisara suntsitzea da. Horretarako, komunikazio forma oro eten nahi du.

Etxeratentzat, eraso berri hau dinamika errepresibo oso baten baitan kokatzen da. Urtea, ustezko “damuketa” politikaren indartzea eta propaganda mediatikoarekin hasi zuen Rubalcabak gidatzen duen aparato errepresiboak, ondoren Aresek argazkien aurka abiatu zuen gurutzada tamalgarri eta bortitza etorri zen, bitartean gure elkartea legez kanpo uztearekin mehatxatu dute eta azkenik, aurrez aurrekoetan sartzeko senide eta lagunak umiliatu nahi izatea.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa suntsitzeko mekanismoak dira, senide eta lagunen artean batasuna hausteko mekanismoak. Baina, argi eta garbi esan nahi diegu berriz ere kale egingo dutela. Borroka hau inteligentziaz, pazientziaz eta duintasunez aurrera eramango dugula. Badira urteak non bidean hamaika traba jartzen dizkiguten, baina behin eta berriz gainditzen ditugu. Elkartasunak mugak eta etenik ez duelako. Gure senide eta lagunak maite ditugulako eta maitasunak errepresioak berak baino indar gehiago duelako.

Elkartasun uholdea antolatu behar da euskal jendartean indarrean dagoen espetxe politika kriminalari amaiera emateko. Guztion arteko elkarlana ezinbestekoa izango da. Interpelazioa Euskal Herrian eta nazioartean. Ukitu beharreko ate guztiak ukituko ditugu gure senide eta lagun presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen. Kalean eta bulegoak astinduko ditugu konpromiso bila.

>> etxerat.info: Pasa den asteburuko gertakizunak espetxeetan

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Urriak 30. Azken ostirala Uribe Kostan

2009.10.28 | atalak: 


Algortan azken ostiral honi begira gerra zikina = errepresio politikoa ASKI DA! lantzen ari da

# Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
# Leioa: Boulevard 20:00 - Taloak, Kurkudi Herriko Tabernan
# Erromo: Xake enparantza 20:00
# Algorta: Telletxe 20:00 - Taloak, Amnistia tabernan
# Berango: Gudari Enparantza 20:00 - Taloak Sei Herrin
# Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
# Urduliz: BBVren aurrean 20:00
# Plentzian: Zubiko Pirulin 20:00
# Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30

Aski da!
Gerra zikina = errepresio politikoa!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Etxeratek manifestazio nazional isila deitu du larunbaterako Donostian

2009.09.09 | atalak: 


Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Donostiako Antiguo auzotik.

“Etxerat elkartetik kezka handiarekin ikusten ari gara azken asteotan espainiar eta frantziar Estatuetako espetxe barruan zein karriketan ematen ari diren gertakari lazgarri andana.

Euskal preso politikoak bizi baldintza gogorrenetan bizitzera behartuak daude. Milaka kilometrotara sakabanatuak, gaixotasun larri eta sendaezinekin edo Bizi Osorako zigorraren sama gainean daukatela. Horrekin batera, kolpeak,mehatxuak, xantaiak, umilazioak, isolamendua, bakartzea edo erabat arbitrarioak diren leku-aldatzeak eguneroko ogi gogorra dira gure senide eta lagun presoentzat.

Hil egiten duen espetxe politika ankerra da. Bidean, 21 preso politikoren bizia aurretik eraman duena, baita beste 16 senide eta lagunena ere. Hau da, Euskal Herriko jendartearen sektore anitz eta handi bat heriotzaren korridorera bidaltzen duen espetxe politika madarikatua. Neurri hauen helburua: Presoak pertsona eta subjektu politiko gisa suntsitzea.

Aurreko astean, zorigaiztoko albiste baten berri izan genuen. Adur Fernández preso politiko donostiarraren aitak, amak eta neskalagunak auto istripua pairatu zuten Burgosen. Aranjuezeko espetxera bideak zihoan kotxea erabat txikituta geratu zen. Amak puntuak jaso zituen bidean, neskalagunari lepokoa jarri behar izan zioten eta aitak egun batzuk ingresatuta eman zituen. Izan ere, birikietan jasotako kolpearen ondoren, odola isuri zuen ahotik.

Asteburu honetan bertan, euskal preso politikoen senide eta lagunek beste eraso bat pairatu behar izan dugu. Granada eta Malagako espetxeetara zihoazen hiru furgoneten inguruan kaputxadun batzuk ibili baitziren. Tamalez, urte honetan behin baino gehiagotan salatu dugunez, kontrol bortitzak edo irainak gure bidaien barneko errealitate triste bat bilakatu dira.

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena kaletik ezabatu nahi dute. Kontxako banderako bigarren saioaren egunerako deituta zegoen manifestazioaren debekua uda honetan gertatu den guztiaren jarraipena besterik ez da izan. Atxilotuak, zaurituak, kargak, kolpeak, isunak, mehatxuak, irainak, preso politiko ohien kontrako erasoak eta kasurik larrienean Remi Aiestaranen heriotza Villabonan. Ertzaintzak erabili duen bortizkeriak helburu politiko argia zuen: Elkartasuna kolpatu, espetxe politikaren salaketa kaleetatik kentzeko. Baina, gurekin jai dute.

Nahikoa da esateko garaia da, nahikoa da! Euskal preso politikoen eskubideen aldarrikapenak kalean jarraituko du, are gehiago gure senide eta lagun presoen egoera gero eta okerragoa denean.

Arrazoiz beterik gaude beraz, beste behin ere indarrean dagoen espetxe politika kriminala eta bere ondorioak salatzeko. Hori dela-eta, euskal jendarteari, eragile politiko, sozial eta sindikal ezberdinei dei argia egiten diogu: Hurrengo larunbatean, hilak 12, Donostin burutuko den manifestazio nazional ixilean parte hartzea. Zita, arratseko 17:30tan da Antiguako Tunelean hasita.

Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe!!!”

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Irailak 3: 741 kide Euskal Preso Politikoen Kolektiboan

2009.09.05 | atalak: 

etxerat.info

Estatu española

Estatu frantsesa

Espetxetako helbide eta kontaktuak

741 senide eta lagunek osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Iraileko azkeneko datuak kontuan hartuz, gure 741 senide preso politiko 2 estatutako 86 kartzelatan sakabanatuta dituzte. Espainiar Estatuari dagokionean, gure 575 senide 54 kartzela ezberdinetan sakabanatuta dituzte -kartzela barruan ere modulu ezberdinetan sakabanatzen dituzte elkar ez ikusteko-, bataz besteko, Euskal Herritik 630 kilometrora. Euskal Herrian kokatutako 3 espetxeetan 12 preso politiko aurkitzen dira.

Frantziar Estatuko 32 kartzelatan, berriz, gure 166 senide dituzte preso, bataz besteko, beren etxeetatik 800 kilometrora.

Ondorioz, gure senide preso politikoekin bisita eskubidea gauzatzeko, bataz besteko, 1260 kilometro egin behar ditugu joan-etorrian, espainiar Estatuan. Frantziar Estatuan dituzten gure senide preso politikoak bisitatzeko, berriz, 1600 kilometro egitera behartzen gaituzte, bataz besteko.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Igandean, DENOK HONDARTZARA!

2009.08.06 | atalak: 

Igandean, DENOK HONDARTZARA!

Uribe Kostan: Ereaga, Sopela eta Gorliz.

Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Abuztuaren 1ean eta 9an udako ekimenak burutuko dira

2009.07.30 | atalak: 

etxerat.info

Uribe Kostan:
>> abuztuaren 1ean autobusa egongo da
>> abuztuaren 9an: Ereaga, Sopela, Gorliz

Lurdes Zabalegi (Etxerat ellkarteko kidea):

“Beste urte batez, gure udako ekimenen berri ematera behartuak gaude. Beste behin ere, gure senide eta lagun presoen eskubideekiko errespetua eskatzera behartuak gaude. Euren egoera gero eta larriagoa bilakatzen ari da. Sakabanaketa politikak 20 urte bete ditu jada, Bizi Osorako zigorra aplikatzen dute eta, gainera, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten zazpi euskal preso politikoak ez dituzte askatzen. Isolamendua, bakartzea, jipoiak, kolpeak, irainak, mehatxuak, xantaiak, katxeoak, erregistroak eta leku-aldatze erabat arbitrarioak 740 euskal herritarren eguneroko ogia dira. Alegia, Euskal preso politikoen eguneroko ogi gogorra.

Bada garaia inpunitate eremu hauekin amaitzeko. Gure senide eta lagun presoen eskubideen aldeko olatu handi bat sortzeko unea iritsi da. Euren eskubideak errespetatuak izan behar dira. Elkartasun harresi hori eraikitzeko lehen aukera larunbatean bertan izango dugu Loiolan. Zita, goizeko 10etan, urtero mezaren aurretik antolatzen den elkarretaratzean. Horrekin batera, Etxeratek bi ekimen antolatu ditu datozen abuztuaren bata eta bederatzian. Aurrenekoak, indarrean dagoen sakabanaketa politika salatuko du Euskal Herriko hainbat errepidetan. Hitzordua, larunbatean, abuztuak 1, eguerdiko 12tatik 13tara izango da.

Egunero, euskal preso politikoek heriotzaren erruleta batetan murgiltzen dituzte. Bizi baldintza gogorrenetan daude, gaixotasunek eta inpunitateak bat egiten duten lekuetan. Gainera, astebururo, senide eta lagunok gure bizitza arriskatzen dugu espainiar eta frantziar Estatuetako errepidetan.

740 euskal preso politikoetatik, ia guztiak Euskal Herritik kanpo daude, euren etxetatik 700 kilometrora bataz beste. Denbora guzti honetan, 21 euskal preso politiko hil egin dira eta hamabost hilabetean behin, senide edo lagun batek bizitza uzten du errepidean. Zifra beldurgarriak dira, sakabanaketa politikak suposatzen duen kostu ekonomikoa bezala. Xantaia honek, urtean, kasik 15 miloi eurotako odoluste ekonomikoa dakar. Onartezina den xantaia baten aurrean gaude. Xantaia presoentzat, xantaia senide eta lagunentzat eta xantaia mugimendu politiko baten aurka orohar.

Elkartasuna adierazi eta bustitzeko ordua da. Abuztuaren 9an bigarren aukera helduko da. Kosta eta Kantauri itsasoa elkartasunez bete nahi dugu eta ziur gaude lortuko dugula. Horretarako, euskal jendartea hondartzetan burutuko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen dugu. Aukera bikaina da gure aurkako jarrera erakutsiz euren ezintasuna eta frustrazioa islatzen duten horien aurrean elkartasun harresi bat eraikitzeko.

Berriro ere, espetxe politika kriminal honekin amaitzea eskatuko dugu. Euskal preso politikoen eskubideen errespetuaren aldeko borrokan ez gaude bakarrik, azken egunetan herri honetako gehiengo sozial, politiko eta sindikalak erakutsi duen gisara, eta horrek indartzen gaitu. Elkartasuna eta maitasuna ez dira delitu. Sekula ez.”

>> berria.info: Presoen aldeko udako ekimenak abuztuaren 1ean eta 9an egingo dituzte
>> gara.net: Presoen aldeko elkartasun olatua eratzeko dei egin du Etxerat-ek

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Larunbatean presoen aldeko elkarretaratzea egingo da Aixerrotako Paella egunean

2009.07.21 | atalak: 

Etxeratek deituta, urtero bezala, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea egingo da datorren larunbatean, uztailak 25, Aixerrotako zelaietan egingo den Paella egunean.

ERAMAN PRESOEN ALDEKO IKURRA!!!

Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Dispertsioaren aurkako bira

2009.04.03 | atalak: 


>> Dispertsioak 20 urte bloga: http://dispertsioak20urte.wordpress.com/
>> Dispertsiorik ez! : Dossierra.pdf
>> askatu.org: Sakabanaketaren aurkako bira aurkeztu du Etxeratek

Uribe Kostan apirilaren 15ean izango da bira.

Adi izan: auto karabana, elkarretaratzeak herrietan eta ekitaldia 13:30etan Algortan, Telletxe.

Euskal preso politikoei aplikatzen zaien sakabanaketa politika berezituak 20 urte bete ditu jada. Neurri errepresibo honek oso helburu zehatzak ditu: Euskal Preso politikoak inguru sozialik gabe utzi eta pertsona zein subjektu politiko gisa suntsitu. Horrekin batera, senide eta lagunei zigor gehigarri bat aplikatzen zaie. Astebururo milaka kilometro egin behar izatea, horrek dakarren arrisku eta gastu ekonomikoarekin.

Euren sorlekuetatik urruti egoteaz gain, euskal preso politikoen kontrako jazarpena ez da hor amaitzen. Isolamendua, bakartzea, umilazioak edo jipoiak euren egunerokotasun latzean sartzen baitira. Kasurik ankerrenetan, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak edo kondena betetan duten presoak ere ez dituzte askatzen. Bizi Osorako zigorra ere aplikatzen diete.

Horren eraginak begi bistakoak dira. 21 euskal preso politikok espainiar eta frantziar Estatuetako kartzeletan bizitza galdu dute. Eurekin batera, bisitaren bat egitera zihoazen 16 senide eta lagun ere hil egin ditu sakabanaketa politikak.

Euskal Herriak urteak daramatza sakabanaketa politika salatzen. Atsedenik gabe. Nazioartean ere, Nazio Batuen Elkarteak besteak beste, dispertsioaren krudelkeria eta antzutasuna salatu ditu. 20 urte dira sakabanaketa abiarazi zutenetik eta inoiz baino arrazoi gehiago daude berarekin amaitzeko.

Euskal Preso politikoak etxera! Dispertsiorik ez!!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Etxeratek webgune berria dauka

2009.04.01 | atalak: 

ETXERATek goitik behera berritu du webgunea: albisteak, dossierrak, dokumentuak, irudiak, bideoak…

Ikusi: etxerat.info

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<