Aresen neska-mutilen komiki zaletasuna agerian gelditu da Itzubaltzetan

2009.11.28 | atalak: 

ukberri.net


Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Daniel Portero Dignidad y Justicia talde ultraeskuindarraren presidente eta abokatuak eskatuta, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”-ren aldeko manifestazioa debekatu zuen atzo. Inor hil, zauritu edo mehatxatu gabe, Gonzalok kartzelan eta sakabanatuta, Euskal Herritik urrun, 15 urte eman dituela salatu nahi zuten “Kitxu”ren auzokideek baina Portero eta Marlaskaren aburuz hori adieraztea ETAri “goratze ekitaldia” egin eta “ETAren biktimak umiliatzea” zen. Gauzak horrela, atzo iluntzeko 20:00etan hileko azken ostiral guztietan bezala, 55 auzokidek ekin zioten Etxerat elkarteak Xake plazan deitutako elkarretaratzeari, Getxoko Komiki Azokaren aurrean. Aldaketa bakarra, esku artean sostengatzen zituzten kartelak, “Adierazpen askatasuna. Euskal presoak Euskal Herrira” ziotenak. Inoiz ekimen horren berri emateko ageri ez diren komunikabideak bata bestearen atzean agertu ziren, baita Rodolfo Aresen aginduetara dauden hiru dozena ertzain eta “beltz” ere, 20:20ak aldera.

Ailegatzearekin batera, legezkoa zen Etxeraten elkarretaratzean bildutakoei kargatzearekin mehatxatu zieten ertzainek, Madrilek emandako zigorgabetasuna tarteko. Gauzak horrela, eta inguruan zeuden umeak, aitite-amamek eta abar kontuan hartuta, auzokideek atzerantz egin zuten, Getxoko Komiki Azokaren Manga guneraino, Kolas plazaraino. Bertan, elkarretaratzea bukatu eta disolbatu egin ziren arazorik gabe, nahiz eta minutu batzuk beranduago Ertzaintzako Brigada Higikorrak, armak eskuan, berrogei metro aurrera egin eta Bastillako hartzea eszenifikatu zuen, marrazki onak baina gidoi txarra zuten AEBetako 90. hamarkadako komikietan bezala.

Gidoilarien koherentzia hutsa nabarmentzeko, aipatu behar da ertzainek “Kitxu”ren aldeko pankarta bere horretan utzi bazuten ere, Espainiako gorputz polizialen batek (Guardia Zibila, Polizia Nazionala edo Ertzaintza, auzokideek ez dakite zein izan zen), Lope de Vega kalean Joxe Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” oroitzen zituen errotulua erauzi zuen atzo, beren heriotzaren 36. urtemugaren bezperan.

Bestalde, azken ostiralean, 34 gazte atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko eta presoen senideei elkartasuna adierazteko ehunaka lagun bildu ziren eskualdean. Besteak beste, Algortan 125 pertsona batu ziren antolatzaileek emandako datuen arabera. Leioan 64 izan ziren, Erandion 60, Berangon 44, Urdulizen 16 eta Lemoizen 14.

Koska irratiak plazaratutako bideoa:

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





“Kitxu”ren aldeko manifestazioa ilegalizatu du Auzitegi Nazionalak

ukberri.net

Fernando Grande Marlaska epaileak iluntzean Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” Itzubaltzeta / Romoko preso politikoaren alde egitekoa den manifestazioa debekatu du gaur goizean. Vasco Press albiste agentziak zabaldu duenez, Dignidad y Justicia elkarteak eskatuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Epaitegiko magistratuak beste balizko ekitaldi bat debekatu du, bere ustez bihar Itzubaltzeta / Romon ere egitekoa den Jon Etxeberria Sagastume ‘Beltza’ eta Jon Pagazartunduda Isusi “Pagaza”ren aldeko omenaldia, beren heriotzaren 36. urtemugan. Debekuarekin batera, pasa den Gudari Egunean jarritako omenezko plaka “berehala kentzea” agindu du. Gaurko martxaren helburua “Kitxu” 15 urte kartzelan Euskal Herritik urrun daramatzala salatzea dela, azaldu zuen bere unean AAMk. Baina epailearen ustez “ETAko kideari omenaldia” da egingo dutena, “ETAk sustatutako borroka armatua”ren goratze ekitaldia burutzeko xedez, “biktimak eta senideak umiliatuz”. Argazkian, “Beltza” eta “Pagaza” gogoratzen dituen errotulua / Koska irratia.

Etengabe bitakora jomugan

Gainera, bere ustez, deialdia Askatasuna talde ilegalizatuak edo erakunde horrekin lotutako pertsonek egin dutela pentsatzeko zantzu “fidagarri eta sendoak” daude. Hori frogatzeko bi argudio erabili ditu: deialdia Etengabe bitakoran argitaratu izana eta publizitatean Eduardo Chillidak egindako Askatasunaren logoa agertzea. Marlaskak autoa betearazteko agindua eman die Ertzaintza, Guardia Zibil eta Espainiako Polizia Nazionalari.

>> el correo español: Marlaska prohíbe dos actos de homenaje a etarras en Algorta y Getxo
>> europa press: El juez Marlaska prohíbe dos actos convocados en Getxo en homenaje a tres presos etarras

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Azaroaren 28an, 36 urte Beltza eta Pagaza hil zirela Itzubaltzetan

2009.11.22 | atalak: 


Joxe Etxeberria “Beltza” - Jon Pagazaurtundua

Datorren larunbatean, azaroak 28, 36 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an.

Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan.

>>la vanguardia 1973.11.30: Han sido identificados los dos jóvenes muertos por la explosión de un artefacto en Las Arenas.pdf

Hil zirenean Joxe Etxeberriak 22 urte zituen, eta Jon Pagazaurtunduak 19. Pagaza ETAren Komite Ejekutibo berriaren kidea zen ordurako.

Burrukaren bide malkartsuan bizitza eman dutenen baloreetatik erneko da Euskal Herriaren askatasuna!

Jose Etxeberria eta Jon Pagazaurtundua, gogoan zaituztegu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Larunbatean sakabanaketaren aurkako jaialdia egingo du HNTk Itzubaltzetan

2009.11.11 | atalak: 

ukberri.net

Athletic Futbol Taldeko ehunaka zale biltzen dituen Herri Norte Taldeak (HNT) antolatuta, errepresioaren aurkako jaialdia egingo dute larunbat honetan, azaroak 14, Itzubaltzeta gaztetxean. “Lagunak direlako gurekin nahi ditugu” lelopean, 20:00etatik aurrera, Distorsion, O.E.P. eta Ovariosvarios musika taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrera lau eurotan erosi ahal izango da gaztetxearen atean bertan. Izan ere, musikaz eta lagun arteko giroaz gozatzeaz aparte, baliabide ekonomikoak lortzea da jaialdiaren helburua, “Estatu espainola eta frantsesaren errepresioaren ondorioz kriminalizatutako eta preso hartutako” HNTko kide gazteren lagun eta senideek sakabanaketa politikari aurre egin ahal izateko. Zehazki, Iñigo Vallejo Franco basauritarraren lagun eta senideek Frantziako Fresnes kartzelaraino egiten dituzten bidaietan laguntzea dute xede. Vallejori 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1996an autobus bat erre zuelakoan. 2003tik aurrera, Frantziako hainbat espetxe ezagutu ditu. “Errepresioaren bidez, gazteriari hegoak moztu nahi dizkiote, aldarrikatzeari utz diezaion, lan politikoa bazter batean laga dezan. Gaur egun, euskal herritar ta ezkertiar usaina daukan edozer errepresioaren jomugan dago eta muntaia polizial-juridikoen bidez izorratu nahi gaituzte”, adierazi dute HNTko kideek.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan eta presoen argazkiak eramatea galarazi du Algortan

2009.10.16 | atalak: 


Argazkian, Algortan egindako manifestazioa (ukberri.net)

Uribe Kostan gaur arratsaldean egindako mobilizazioetatik, Itzubaltzeta eta Algortako kronikak

Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan (ukberri.net)

Arratsaldeko zortziak aldera 70 lagun inguru abiatu dira manifestazioan Itzubaltzeta / Romon, ezker abertzaleko kideen espetxeratzea salatzeko asmoz. Martxa lasaitasunez joan da, lekukoek UKBERRI.NETi adierazitakoaren arabera. Amaitzerakoan izan dira gora beherak. Manifestazioa bukatua zela heldu dira Ertzaintzaren bi furgoneta Xake plaza ingurura, eta ibilgailuetatik jaitsi dira poliziak, istiluen kontrako materialaz hornituta. Bertan, emakume bat eta LABen bandera zeraman gizon bat identifikatu dituzte poliziek, eta hamar minutu luzez, tentsioa izan da nagusi. Lekukoek aipatu dutenez, manifestazioan parte hartu ez eta “tabernetako terrazetan eserita zeuden lagunek ere” egin diete aurre agenteei, “umeen negarren eta nagusien kexuen artean”. Izan ere, ostiral arratsaldez, jende ugari batu ohi da Santa Eugenia kaleko kafetegietan lasai-lasai egoteko. “Gutxi falta izan da kolpeka amaitzeko”, gaineratu dutenez. Hala ere, garrek ez dute surik eragin. Bertokoen hitzetan, abisua jaso du ertzain-buruak beste lekuren batean “errefortzuak” behar zituztela esanez, eta alde egin dute. Denbora gutxira heldu dira Algortara ertzainen bi furgoneta.

Algortan presoen argazkiak erretiratzeko agindu dute manifestazioa egin ahal izateko

Algortan manifestazioa Telletxetik abiatu orduko Ertzaintzaren hiru furgoneta errepidean gurutzatu, polizia kaputxatuak bertatik jaitsi eta manifestazioa egin ahal izateko presoen argazkiak ezin zirela eraman agindu dute. Behin argazkiak erretiratuta ez da bestelako arazorik izan. Manifestazioa Algortako kaleetatik ibili da, 250 lagun inguru, eta Telletxeko plazan amaitu da ezker abertzaleko kideek testu bat irakurrita. AAMko kide batek ohartarazi du AAMaren kontrako epaiketako sententzia berretsi egin dela eta Jagoba Terrones atxilotzekotan egongo zela. Eusko Gudariak abestu eta mobilizazioa bukatutzat eman eta gero jakin da polizia Terronesen bila joan direla, eta bertara jo dute mobilizazioan izandakoak.

Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Harrera beroa eskaini diote Iker Rodrigori

ukberri.net


Iker Rodrigo Erandion Hegoalde tabernan.

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

D3Mren aurkako operazioan, urtarrilaren 23an Espainiako Poliziak atxilotutako zortzi lagunak espetxetik irten ziren atzo eta herenegun. Eskualdeari dagokionez, Iker Rodrigo Erandion eta Itzubaltzeta / Romon hartu zuten. Eli Zubiagari harrera egin zioten Algortan eta Leioa eta Erandioko campuseko irakaslea den Arantxa Urkaregi Bilboko Zazpi Kaleetan jaso zuen bere auzokideen berotasuna. Guztiak aske daude 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Jone Goirizelaia abokatuak Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan (mp3) kaleratze autoak zortziak “lan politikoa” egiteagatik espetxeratu zituztela frogatzen duela dio.

Rodrigo 20:20ak aldera heldu zen Erandioko Altzaga auzoko Hegoalde herriko tabernara, bertan 110 bat senide, lagun eta auzokide zituela. Lehenengo besarkada eta musuen ostean, aurreskua dantzatu eta lore sorta eskaini zioten lutxanarrari. Ondoren, ezker abertzaleko kideek ongi etorria (mp3) eman zioten eta Ikerrek bere argazkia batu eta oparitu zuen. Ekitaldia amaitzeko, xanpainaz ospatu zuten unea.

21:30ak aldera heldu zen Iker Rodrigo Itzubaltzeta / Romora, lutxanarra adoptatu duen herrira. Branka herriko tabernaren aurrean, “Buru handi”ri harrera egiteko zain zeuden 120 bat lagun eta auzokide. Txalapartaren ttakun doinuen artean hartu zuten Rodrigo, ondoren aurreskua dantzatzeko. Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideek berriz, segidilla eta bertsoak (mp3) kantatu zizkioten. Jendeak besarkatuta ia mugitzeko aukerarik ez zuela eta nabarmen hunkituta, hitz gabe gelditu zen Rodrigo, aurrean zituen lagunei beren maitasun adierazpenengatik eskerrak eman ziela. Azkenean, bere argazkia kendu eta xanpainez ospatu zuten gertaera. Bestalde, Rodrigo hurrengo egunotan, litekeena da astelehenean izatea, Astrabuduako Egoki tabernatik igaroko da bertan duen argazkia batzeko.

Aipatzekoa da D3Mren aurkako operazioan kaleratuko zituzteneko albistea herenegun arratsaldean zabaldu bazen ere, Rodrigo ez zuela ezer jakin atzora arte. Izan ere, 13:00ak aldera komunikatu zion kaleratze agindua agente judizial batek. Aske uzteko autoan azpimarratutako argudioak Rodrigo gizartean erabat errotuta dagoela eta alderdia disolbatu dutenez berriz delitua egiteko aukerarik ez duela izan ziren.

AAMren balorazioa

Bere aldetik, AAMk “pozez” hartu du zortzi euskal preso politiko horien kaleratzea eta herritarrei dei egin die kaleratu berriei egingo zaizkien harrera eta Ongi Etorrietan parte hartzeko: “une hauetan gogora ekarri nahi dugu oraindik orain espainiar estatuko espetxeetan ugari direla lan politikoa egin izanagatik preso dauden euskal herritarrak. Espainiar estatuan lan politikoa espetxearekin ordaindu daiteke, eta zortzi hauen kasua da horren adibide argiena. Hauteskundeetan parte hartu nahi izanagatik atxilotu, espetxeratu eta ehunaka kilometrotara sakabanatuak izan dituzte. Besterik gabe, errepresioaren aurkako lanean jarraitzeko deia luzatzen diegu herritarrei”.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Gaueko 23:00etan iritsi zen Eli Algortara

2009.03.26 | atalak: 


Atzo 23:00etan iritsi zen Eli Zubiaga Algortara eta harrera beroa egin zioten Amnistia tabernan bere zain bildutako 80 lagun inguruk.

Eliren etxekoek fidantza goizeko 10:00etan ordaindu eta 14:00etan irten zen kalera Kordobako espetxetik. Bertara joandako lagun eta etxekoekin bildu bezain pronto abiatu ziren Euskal Herrira. Algortara iritsi zenean, txapliguen hotsen artean, lagunak besarkatu eta harrera hunkigarria egin zioten. Loreak eskaini, bertsoak kantatu eta amnistiaren aldeko mugimenduaren eta bertan zeuden guztien izenean agurtu eta ongi etorria eman ostean, Elik berak hartu zuen hitza bertan bildutakoei eskerrak emateko. Esan zuen kartzelan izan den denboran beretzat ohore bat izan dela Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide izatea, nabarmendu zuen kartzelara sartzean kolektiboko presoek eman dioten laguntza eta maitasuna, eta berarekin Kordobako espetxean zeuden lagunak gogoratu zituen. Horren ostean tabernan jarrita zeukan argazkia kendu eta brindisa egin zen Euskal Herriaren askatasunaren alde.

Iker Rodrigo ere atzo kaleratu eta harrera beroa egin zioten lehendabizi Altzagan eta gero Itzubaltzeta/Romoko Herriko Tabernan.

Ongi etorri Eli eta Iker!
Euskal preso politiko guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Cesar Manzanoren hitzaldia: El estado penal y el negocio de las macrocarceles

2009.03.18 | atalak: 

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Iñaki Gonzalo Casal eta Dueñasko gainontzeko presoen egoera salatu dute

| atalak: 

ukberri.net

Palentziako Dueñas espetxean dituzten euskal preso politikoek eta, bereziki, Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” bere herrikideak bizi duen egoera salatu du Itzubaltzeta / Romoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez, “bisitari kopurua hamar lagunera murriztu zuten ekainean. Gainera, zerrenda hori abenduan amaitu zen eta oraindik ez dute berria onartu”. Hori dela eta, bisitak ez ezik, aurrez aurrekoak ere galdu dituzte presoek. Gonzalo Casal itzubaltzetarrari lagunak ikusteko “eskubidea” ere kendu egin diote. Etxekoei dagokienez, presoen senide direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte berriro, “nahiz eta paper horiek espetxe agintarien eskuetan egon jada”, AAMren hitzetan. “Horrek familiarrengan eragozpenak sortzea baino ez du helburu”, salatu dutenez. Bitartean, kartzelako modulu ezberdinetako presoei ez diete elkarren artean komunikatzen uzten. Argazkian, bere urtebetetze egunean elkartasuna adierazi zioten Gonzalo Casali hainbat herrikidek.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Eli Zubiaga eta Iker Rodrigo atxilotuen artean

gaur mobilizazioak:

>> Algorta, 20:00, Telletxe.
>> Erandio, 20:00, Altzaga.

Eli Zubiaga (Algorta) eta Iker Rodrigo (Erandio) daude gaur goizaldean Espainiako poliziek atxilotu dituen Ezker Abertzaleko kideen artean.

>> ukberri.net: Iker Rodrigoz gain Eli Zubiaga algortarra ere atxilotu dute
>> ukberri.net: Iker Rodrigoren atxiloketaren argazkiak

>>askatu.org: Espainiar polizia atxiloketak burutzen ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
>>gara.net: La Policía española detiene a nueve militantes abertzales

AAMren balorazioa:

Gaur goizaldean espainiar poliziak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan burutu dituen atxiloketen aurrean honakoa adierazte dugu:

Espainiar gobernuak aurrera daraman estrategia errepresibo ero baten azken kapitulua dira atxiloketok. Independetista izatea atxiloketekin eta espetxearekin ordaintzen da Euskal Herrian, lan politikoa errepresio basatiarekin zigortzen da Euskal Herrian.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetarako hilabete falta denean ordezkari politikoen aurkako atxiloketak masiboki burutzeak adierazten digute espainiar gobernuak ezarritako salbuespen egoera norainokoa den. Demokraziaren oinarrizko printzipioei burla egiten die behin eta berriz espainiar gobernuak.

Euskal Herrian ez dago sufragio unibertsalik. Euskal herrian ez dago hauteskunde librerik. Euskal Herrian ezin du edonork hautgai izan. Euskal herrian milaka laguni ukatzen zaie bozkatzeko eskubidea. Guzti honetaz gain gaur esan dezakegu Euskal Herrian hauteskundeetara aurkeztu nahi izateak polizia operazio eta espetxea dakarrela ordainetan. Zein demokrazia eredu da hau?

Independentismoaren aurkako gurutzadan urrun joateko prest daudela erakutsi digute beste behin Zapaterok eta Rubalcabak. Denak balio du independentismoaren aurka: ordezkari politikoen atxiloketa masiboek balio dute, espetxeak betetzeak balio du, torturak balio du, ilegalizazioak balio du. Ongi erakutsi dute beste behin urrun joateko prest daudela bide errepresibo itsu honekin.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu eraso berri honen aurrean erantzutera, besteak beste gaur arratsaldean hainbat herritan burutuko diren mobilizazioetan parte hartuz.

Aski da!
Hau ez da demokrazia!
Atxilotuak askatu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Elkartasun gaua Itzubaltzetako gaztetxean

2009.01.15 | atalak: 

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<