Ertzaintzak bideoz grabatu ditu Algortan elkartutako herritarrak

2009.10.14 | atalak: 

ukberri.net


Argazkian, ertzainetako bat bideokamera eskuan. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Gaur iluntzean 200 bat herritar batu dira Algortako Telletxe plazan, ezker abertzalearen aurkako azken sarekada salatzeko asmoz. Pankarta zabaldu eta berehala, Ertzaintzaren furgoneta bat Telletxe eta Amesti arteko kale bazterrean sartu da eta bertatik jaitsi dira dozena erdi polizia. Orduan hasi dira ertzainen kontrako oihuak. “Alde hemendik, utzi bakean” eta “Gure eskubideak non daude” bezalako aldarrikapenak entzuten ziren bitartean, plazara gerturatu dira polizia agenteak. Bertan bildutako gizon-emakumeen aurpegiak zehaztasunez hartu nahi izan ditu bideokameraz ertzainetako batek, beste bi agentez lagunduta. Hala ere, herritarretako askok bizkarra ematea erabaki dute. Bitartean, istiluen aurkako materialaz hornitutako bete bi polizia plaza inguruan biribila osatzen zuten lagunen atzetik ibili dira. Kameralariak arreta berezia jarri du pankartari eusten ari ziren herritarrengan. Hala ere, hamar minutu inguru igarota, atzera egin eta furgoneta parean jarri dira ertzainak, elkarretaratzea bukatu artean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kideetako batek adierazi duenez, “argi erakusten ari dira errepresioa zertarako nahi duten”. Ezker abertzalearen aurkako sarekadaz gain, Frantzian gertatutako azken atxiloketan izan ditu hizpide. “Zurrunbilo horretan sartu nahi gaituzte. Baina, aurre egitea daukagu aukera bakarra. Nahiz eta Ertzaintza edo besteak etorri, borroka dugu bide bakarra”, aipatu du AAMko eledunak. Ildo horretan, egunotan izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Atzoko atxiloketen aurrean mobilizazioak burutuko dira gaur arratsaldean herri guztietan


Operazioko argazkiak eta bideoa

Atzoko polizia operazioaren atzean operazio politiko argi bat dago.

Azken operazioaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Atzo espainiar poliziak burutu zuen operazio poliziaren aurrean Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honako gogoeta egiten du:

Ezer baino lehen besarkadarik sentikorrena eskaini nahi diegu une hauetan poliziaren eskuetan aurkitzen diren minitante independentista guztiei.

Operazio polizial handi honen atzean operazio politiko argi bat dago. Euskal Herria benetako prozesu demokratiko bati lotzeko ahalegina izan da atzoko sarekadarekin zigortu dutena. Herri honetara konponbide demokratiko bat ekartzeko lanari eskuburdinekin erantzun dio espainiar estatuan.

Euskal Herrian demokrazia ekiditeko daude poliziak, salbuespeneko epaitegiak eta hauen lana zuritzen duten ahots bakarreko komunikakide handiak. Horregatik, demokraziara bidean edozein urrats egin nahi duen orok polizia izango du aurrean.

Polizialaki eta errepresiboki ausarta den gobernua ahula da politikoki. Estatu espainiarraren ahultasun politikoaren neurria erakusten digu atzoko operatiboak.

Une hauetan, hitzak alde batera utzi eta herri honetako sektore batek pairatzen duen errepresio mugagabearen aurrean jarrera argia eta konpromiso zehatzak eskatu beharrean gaude Euskal Herriko alderdi politiko, eragile eta sindikatuei.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gaur arratsaldean herri guztietan mobilizazioak burutzeko deia egiten dugu.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Falange y Tradicion talde faxistak beregain hartu du Goikoetxearen etxearen aurkako ekintza

2009.09.23 | atalak: 

Hainbat hedabideri bidalitako oharraren bitartez, iazko urritik Euskal Herri osoan gertatutako 25 eraso faxista hartu ditu bere gain Falange y Tradicion taldeak. “Independentismoaren eta komunismoaren aurka” aritu direla diote agirian. Besteren artean, agirian «Las Falanges Vascongadas de Falange y Tradición dan la bienvenida al nuevo Gobierno Regional Vascongado del señor López» diote, branka.biz guneak azpimarratu duenez, PPren helburu politiko berak dituen talde honek.

Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa ere eurek egina dela dio Falange y Tradicionek. “Zigor hiltzaile”, “Hilda zaude”, “Gora Espainia terrorista” eta “Hil zaitezte” leloak espainolez pintatu eta atariko oin-zatarra eta sasi batzuk gasolinaz erre zituzten ezezagunek, uztailaren 17an.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra

FALANGE Y TRADICION TALDEAREN EKINTZEN ALDARRIKAPENEN AURREAN

Atzoko komunikatuaren berri izan ondoren euskal instituzio zein alderdi politikoen mantendu duten isiltasuna salatu nahi dugu. Isiltasun jarrera hau orokorra izan da azken garaietan kontroletik at dauden elementuen ekintzen aurrean eta guda zikiñaren ekintzen aurrean. Honek inpunitatea sortzen du. Eta inpunitate hau agerikoa da. 25 ekintza burutu eta aldarrikatu dituzte, eta orain arte ez dute inork identifikatu, eta inork ez da atxilotua izan. Zer gertatuko zen norbaitek ETAren biktimen aurkako pintaketa bat egingo bazuen hilerri batean? Zer gertatuko zen edo nork zinegotzi espainolista bat mehatxatuko bazuen herriko etxea margoketekin josiz? Hurrengo egunean komunikabide guztiek ekintza horren inguruko informazioa emango zuten, alderdi politiko zein instituzioek gaitzespenak botako zituzten, eta laister batean ustezko egileak atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta kartzelaratuko zituzten. Zergaitik eta nola faxista hauen inpunitate hau Europan militarizatuena dagoen herrian?

Ezin dugu ahaztu Euskal Herrian indar polizial eta eskuindarren mugimenduen artean historikoki izan diren loturak, eta kasu honetan oso susmagarria da ekintzak burutzeko erabili duten informazioa (helburuak zehazteko, adibidez); ekintzak burutzerakoan eta hemendik hara ibiltzeko izan duten askatasuna; eta ekintzen inguruan ikerketa polizialaren emaitzak ez izana.

Guzti honek adierazten du indar polizial eta botere politikoen aldetik ez dagoela ekintza hauek eta beraien egileak nor diren argitzeko inolako asmorik.

2009ko Irailak 23

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Bi dira Lekeition atxilotutako Algortarrak

2009.09.07 | atalak: 

Aurreko albistean Lekeition atxilotutakoen artean algortar bat zegoela esan badugu ere, azkenean bi dira Lekeition bart atxilotutako Algortakoak, 20 urteko mutil bat eta neska bat.

Atxilotuak oraindik Ertzaintzaren etxeetan daude, batzuk Gernikan eta beste batzuk Durangon. Bertan egin dituzte, gaur arratsaldean, poliziaren aurreko deklarazioa, abokatuen presentzian. Eta, Ertzaintzaren iturrien arabera, bihar eguerdian pasako dira epailearen aurrean. Hasiera batean Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman nahi izan ei ditu, baina azkenean bertako epaitegiek hartuko dute Ertzaintzaren salaketa.

Aski da!
Atxilotuak askatu!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Algortako gazte bat dago Lekeition atxilotutakoen artean

Ertzaintzak bere gurasoei deituta jakin izan da bart Lekeition atxilotutakoen artean Algortako gazte bat dagoela.

Oraindik ez dakigu zer leporatzen dioten. Durangoko polizia etxean zegoela esan diete gurasoei. Beste atxilotu batzuk Gernikako polizia etxean zeuzkaten.

Gaur arratsaldean deklarazioa hartzen ari zaizkie epaitegian.

Gertatutakoaz, gainera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako bertsioa bakarrik ezagutzen da oraingoz.

>> berria.info: Zortzi lagun atxilotu dituzte Lekeition izandako kale istiluetan

Aski da!
Atxilotuak askatu!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzak presoen aldeko banderatxoak kendu ditu Plentzian

2009.08.28 | atalak: 

ukberri.net



Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak
salatu duenez, euskal errepresaliatu politikoen aldeko aldarrikapenak ezabatzen ibili da gaur Ertzaintza, aipatu lehen itsas hiribilduko San Antolin jaiak hasteko egun bat falta dela. Zehaztu dutenez, presoen eskubideen eta amnistiaren aldeko zein “Non dago Jon?” irakur zitekeen banderatxoak kendu ditu polizia autonomikoak, Gaminiz parkean. “Horretaz gain, txosna gunetik ibili dira, txosnen muntaia kontrolatzen”, ezker abertzaleak gaineratu duenez. Bitartean, Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak “terrorismoa goratzen edota biktimen oroimena eta duintasuna mintzen duten manifestazio mota guztiak saihesteko asmo argia” agertu dute gaur.

Aski da!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jon Anza Portu Zaharretik desagerrarazi du Ertzaintzak

2009.08.16 | atalak: 

ukberri.net





Portu Zaharreko pintadak…


ezabatu zituzten, Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.


eta berriro agertu ziren

Ehun egun baino gehiagoz desagertuta dabilen Jon Anza ETAko kide donostiarra non dagoen galdetzen zuen pankarta kendu arazi du gaur goizean Ertzaintzak Portu Zaharreko jai gunean. Koska irratiak jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan sartu dira polizia autonomikoak txosna gunera eta Anzari buruzko pankartarekin batera, hainbat kartel apurtzea eta portuko murruan zeuden graffitiak ezabatzea agindu diete langile batzuei, eskolta ematen zieten bitartean. Zentsuratutako afitxen artean euskal presoen aldekoak, sakabanaketaren aurkakoak, Anzagatik eta Sarkozyren arduragatik galdetzen zutenak, EAJri txosnak bakean uzteko eskatzen ziotenak, edota eraso sexisten kontrakoak zeuden. Horrezaz gain, atzo herriko gazteek hirugarren saiakera batean muntatu eta gauez gozatu zuten txosna desmuntatu eta oholak, paleak eta xaflak kamioi batean eraman dituzte. Operatiboan lau patruila-autok eta dozena bat ertzainek parte hartu dute, haietako batzuk kalez jantzita eta besteak aurpegia estalita eta istiluen aurkako materialaz eta balen aurkako txalekoz hornituta. Inguruan ez da liskarrik sortu.

Bestalde, atzo gazte txosnak, jai batzordeko ostatuak eta beste txosna guztiek zerbitzatzeari utzi zioten gaueko 12etan, jai batzordean aritzen diren hainbat kolektibori Getxoko Udalak txosna ukatu izana salatzeko. Hamabost minutuz, bafleetatik soinu deia (mp3) eta karaokea (espainolez, mp3) zabaldu zituzten txosneroek.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





REMI, Ertzaintzaren bortizkeriak erahila

2009.08.02 | atalak: 

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Iker Acero txalo zaparrada artean hartu dute Algortan

2009.08.01 | atalak: 

ukberri.net


Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Gaztesarea gazte komunikabide euskaldunaren aurkako sarekadan atxilotutako Iker Acero surflari ezagun algortarrari harrera beroa eskaini diote auzokideek. Gaueko 22:30ak pasatuta, Algortako, Uribe Kostako eta Bizkaiko hainbat herritako ehunaka lagunek txalo artean hartu dute Acero, Algortako Amnistia tabernara heldu denean. Surflariak senide, ume, lagun, auzokide, Gaztesareako kide eta zaleen besarkadak eta musuak jaso ditu, une batzuetan irribarretsu eta beste batzuetan guztiz hunkituta. Herria jaietan egonda, bertso poteoarekin gurutzatu da harrera eta bertsolariek ez dute aukera galdu surflaria abesteko gaitzat hartzeko. Presoak, olatuak, sarekadak eta gazte sareak aipatuta, Iker animatzeko eta jaietan parte hartzeko gonbita luzatu diote Andoni Egañak eta ALBEko kideek. Izan ere, algortarrek edozein “guaitok” harroz jantziko lukeen osagarria eman diote aurretik: Algortako jaietako zapia. Horrekin batera lore sorta ere eman diote. Acero fidantzapean askatu dute eta 15 egunean behin sinatzera joan beharko da, auziko bista egin arte.


BIDEOA: koskairratia.info

>> gara.net: Los tres detenidos por su relación con Gaztesarea, en libertad con cargos
>> berria.info: Gaztesareari lotuta atxilotu zituzten hirurak aske utzi dituzte

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Iker Acero kalera irten da Epaitegian deklaratu ostean

2009.07.31 | atalak: 

Gaztesarearen aurkako operazioan atxilotutako Iker Acero, Alberto Martinez eta Arkaitz Artola kalera irten dira Entzutegi Nazionalean deklaratu ostean. Goizeko 10:00etan eraman dituzte epaitegira, eta luze jo du deklaratzeko diligentzia, baina azkenean fidantzapean libre uztea erabaki du epaileak. Hamabostero sinatzera ere joan beharko dute.

Gaur, 21:00 harrera egingo zaio Ikerri Algortako Amnistia tabernan.

Gaur Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro dira eta aske utzi ditu baldintzapean. Hala ere, hilaren 1 eta 15ero epaitegira joan beharko dute sinatzera.

Fiskalak Acero eta Martinezentzak baldintzarik gabeko espetxe zigorra eskatzen zuen ETArekin kolaboratzea egotzita eta Artolarentzat baldintzapeko askatasuna.

Atzo Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari uko egin zioten atxilotuek. Guardia Zibilen eskuetan egon direnean tratua zuzena izan dela adierazi dute.

>> andreu epailearen autoa.pdf
>> europapress.es: El juez Andreu deja en libertad a los tres detenidos por financiar a Segi a través de rifas por Internet

Ondi etorri, Iker!
Errepresioa ez da bidea!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Iker Acero eta Gaztesareako beste bi atxilotuak goizeko 10etan dira deklaratzekoak

ukberri.net

Iker Acero, algortarra, Alberto Martinez eta Arkaitz Artola, hirurak Gaztesarearen aurkako operazioan atxilotuak, goizeko 10etan dira Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik pasatzekoak. Horrela zabaldu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bart Algortan egindako manifestazioan, non 200 auzokide baino gehiagok atxilotuen askatasuna, euskal gazteria bakean uzteko eta Gaztesarea aurrera jarraitzeko aldarrikatu duten. AAMren aburuz, Jone Goirizelaia abokatua atxilotuekin egon ahal izan du eta “hedabideek kontrakoa esan arren” gazteak aske gelditzeko aukera handiak daudela aurreratu zuten. Dena den, Espainiako Justiziaz fidatu gabe, bihar ere hitzordua jarri dute, 21:00etan Acero espetxera bidaltzekotan eta aske uztekotan heltzen den orduan, harrera emateko.

Baina hori ez da gaurko zita bakarra. Goizeko 10:30ean, Gaztesareak prentsaurrekoa emango du Bilbon, Mallonako eskaileretan. Bertan, abuztuaren 7an Donostian egingo den manifestazioaren berri emango dute. Bitartean, Algortan, goizeko 9etatik 13:00etara arte, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute Telletxe, Getxoko Txirrindularitza Zirkuitoaren aurrean. Larunbatean, berriz, Etxeraten ohiko errepideetako mobilizaziora joateko autobusa jarri du AAMk, ondoren, herri bazkaria egiteko Txiki eta Otaegi plazan, 15:00ak aldera. Azkenik, 21:30ean kalejira egingo dute Amnistia tabernatik. Bestalde, erakunde antierrepresiboak salatu duenez,, asteazkenean 19:00etan Ertzaintza txosnagunean sartu eta hainbat pankarta kendu zituen.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Gaztesareari elkartasuna:

Gaztesareari eta Gaztesareako lagunei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Amnistiaren Aldeko Mugimendutik. Euskal Herriak bizi duen errepresioari eta espetxeetan ematen diren basakeriei beti lekua egin dien komunikabidea da Gaztesarea, eta zentzu horretan beraien lana eskertzekoa eta beharrezkoa dela uste dugu egunero errepresioaren aurka eta euskal preso politikoen alde lanean gabiltzanok.

>> berria.info: Gaztesareko atxilotuek gaur deklaratuko dute
>> gara.net: Gaztesarearen kontrako operazioa salatzeko manifestazioa Donostian

Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoeraren baitan kokatzen dugu gaurko operazioa, eta beste behin ere komunikabide izan da Guardia Zibilaren jomugan ezarri dutena. Adierazpen askatasunaren eta oinarrizko askatasun demokratikoen aurkako erasoa izaten ari da gaurko operazioa.

Gure aldetik eraso berri honi erantzuteko deia luzatzen diegu herritarrei.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<