Huelvako presoak itxialdian dira berriro

2009.11.25 | atalak: 


Gorka Garcia Sertutxa (Algorta)

Huelvako espetxean dauzkaten euskal preso politikoak itxialdia mugagabeari ekin diote azken aste hauetan presoen senideak jasaten ari diren jazarpena salatzeko. Miaketen auzia konpondu artean itxialdiarekin jarraituko dute eta ez dira bisitetara irtengo.

Huelvako presoak itxialdian jarri ziren azaroaren 8an. Egun batzuk beranduago bertan behera utzi zuten itxialdia, espetxeko zuzendariarekin hintz egiteko eskatu eta, hala ere, miaketak errepikatzen baziren berriro ekingo ziotela aginduz.

Huelvako espetxean honako euskal preso politiko daude gaur egun:

Agote Cillero, Arkaitz; Aldana Zelaia, Jon; Del Hierro Upategi, Agustin; Garcia Sertutxa, Gorka; Jareño Ugarriza, Gaizka; Karrera Arenzana, Asier;Matanzas Gorostizaga, Jose Maria; Ruiz Romero, Patxi; Tapia Zulaika, Asier; Troitiño Arranz, Antton; Zabarte Arregi, Jesus Mari; Zelarain Errazti, Julen Joseba; Armendariz G. Langarika, Lierni; Egues Gurrutxaga, Ana Belen eta Txurruka Madinabeitia, Lurdes.

Huelvako espetxea Getxotik 1048 kilometrotara dago.

Helbidea:

Gorka Garcia Sertutxa
C.P. Huelva II
21.610 HUELVA

>> gara.net: Niegan mediante la humillación y el chantaje, un trato «digno y justo» a los familiares de los presos


Aski da!
Elkartasuna presoekin eta senideekin!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Espainiako polizia gazte independentisten aurkako operazioa burutzen ari da

2009.11.24 | atalak: 

>> el correo español: argazkiak hemen

Poliziak gazte independentisten aurkako operazioa abiatu du gaur goizaldean Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Lapurdin. Zabaldu diren datuen arabera gutxienez 36 lagun atxilotu dituzte, jende gehiagoren bila ere ari dira, miaketa ugari burutu dituzte…

ADI MOBILIZAZIOETARA!!

>> gaztesarea.info: Polizia espainolak gazteria independentistaren aurkako operazioa burutzen ari da
>> askatu.org: Espainiar okupazio indarrek Euskal Herriko gazte independentista ugari atxilotu dituzte
>> apurtu.org: Azken ordua: GUTXIENEZ 36 GAZTE ATXILOTU DITUZTE POLIZIA ESPAINOLAK ETA GOARDIA ZIBILAK
>> berria.info: 36 gazte atxilotu dituzte bart Euskal Herrian, Segirekin lotuta
>> gara.net: 36 personas arrestadas en una macrorredada contra el movimiento juvenil
>> kazeta.info: Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 36 bat gazte atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian eta Lapurdin Iker Elizalde hautetsia atzeman du Frantziako Poliziak

INKOMUNIKAZIOA = TORTURA
EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





7 hilebeteren ostean, NON DA JON?

2009.11.20 | atalak: 

Jon Anza desagertu zenetik 7 hilabete pasa direnean, apurtu.org webgunekoek Jon Anzaren etxekoekin izan dira.

NON DA JON?
ZER EGIN DUZUE JONEKIN?

Estatu espainolak eta frantsesak isilik diraute.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





ABC egunkariariak Zigor Goikoetxeari buruz argitaratu duen artikuluaz

2009.11.15 | atalak: 


argazkia: ABC egunkaria

ABC egunkariak orrialde osoko artikulua argitaratu du epaitegiak Zigor Goikoetxeari medikuarengana Lapurdira joateko baimena eman diotelako.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak askotan salatu du hainbat hedabideen jarrera. Kasu honetan preso ohien aurkako jazarpenaren barruan sartu beharko genuke artikulu hau. Gogoratu behar dugu Espainiako gobernuak Kode Penalaren azken erreforman erabaki duela preso ohiei espetxetik irten eta hamar urtetan epaitegiaren kontrolpean jarraitzeko.

>> abc.es: La Audiencia permite que un proetarra condenado vaya a Francia al podólogo
>> ukberri.net: Zigor Goikoetxea Lapurdiko medikuarengara joatea eragotzi nahi du Basagoitik

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Non dago Jon? aldarrikatu zuen LAB sindikatuak atzo Leioan

2009.11.07 | atalak: 

LAB sindikatuko 45 ordezkari bildu ziren atzo Leioako Boulevardean NON DAGO JON? lelopean.

LAB sindikatuak hileko lehenengo ostiraletan Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko konzentrazioak egiten ditu aspalditik hona, hilero lekua aldatuz. Azken boladan, euskal presoen aldeko aldarrikapenarekin batera, NON DAGO JON? leloaren inguruan biltzen dira konzentrazioetan.

LABen eskualdeka daude antolatuta, eta egitura horretan Uribe Kosta, Txorierri eta Uribe Butroik osatzen dute hemengo ESKUMALDEA. Hileko lehenengo ostiraletan Euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko konzentrazioa egiten dute sindikatuko delegatuekin, hilero lekua aldatuz.

>> AUDIOA: LABen elkarretaratzea Leioan.mp3 [0:33m] (((koskairratia.info)))

Rubalcaba, non dago Jon??
Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 auzia: Elkartasun oihuen artean preso eraman dute Jagoba Terrones

ukberri.net

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

IGANDEAN MANIFESTAZIOA: 13:00, FRONTOIA, BERANGON.

Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxeratzeko agindua eman eta ordu gutxitara heldu dira kaputxadun poliziak Berangoko seme den Jagoba Terronesen Algortako etxera, 20:45ak aldera. Ezker abertzaleko kideen espetxeratzea salatzeko manifestazioa amaitu berri zegoen eta ez dira gutxi izan Bidebarri kaleraino hurbildu diren herritarrak. Hamar minutu eskasera agertu dira Ertzaintzaren bi furgoneta. Tentsio uneak nagusitu dira orduan. Hala ere, istilurik ez da egon. Hori bai, batutako hamarnaka gizon-emakumeak bideoz grabatu ditu polizia autonomikoak. 21:00ak pasata atera dute Terrones bere etxetik kaputxadun poliziek, autoz espetxerako bidea hartzeko. Auzitegi Nagusiak zortzi urteko espetxealdia ezarri zion berangoztarrari eta gaur bertan berretsi du zigorra Auzitegi Gorenak. Une horretan areagotu dira Terronesen aldeko aldarriak eta “zaintza lanetan” zebiltzan ertzainen kontrako laidoak. “Eusko Gudariak” abestuta egin diote agur Jagoba Terronesi lagun eta senideek. Argazkian, agur besarkadak.

>> gara.net: 33/01 auziagatik aske zeuden zortzi prozesatuak atxilotu dituzte

>> gara.net: Ya son siete los procesados de Gestoras pro-Amnistía y Askatasuna detenidos

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan eta presoen argazkiak eramatea galarazi du Algortan


Argazkian, Algortan egindako manifestazioa (ukberri.net)

Uribe Kostan gaur arratsaldean egindako mobilizazioetatik, Itzubaltzeta eta Algortako kronikak

Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan (ukberri.net)

Arratsaldeko zortziak aldera 70 lagun inguru abiatu dira manifestazioan Itzubaltzeta / Romon, ezker abertzaleko kideen espetxeratzea salatzeko asmoz. Martxa lasaitasunez joan da, lekukoek UKBERRI.NETi adierazitakoaren arabera. Amaitzerakoan izan dira gora beherak. Manifestazioa bukatua zela heldu dira Ertzaintzaren bi furgoneta Xake plaza ingurura, eta ibilgailuetatik jaitsi dira poliziak, istiluen kontrako materialaz hornituta. Bertan, emakume bat eta LABen bandera zeraman gizon bat identifikatu dituzte poliziek, eta hamar minutu luzez, tentsioa izan da nagusi. Lekukoek aipatu dutenez, manifestazioan parte hartu ez eta “tabernetako terrazetan eserita zeuden lagunek ere” egin diete aurre agenteei, “umeen negarren eta nagusien kexuen artean”. Izan ere, ostiral arratsaldez, jende ugari batu ohi da Santa Eugenia kaleko kafetegietan lasai-lasai egoteko. “Gutxi falta izan da kolpeka amaitzeko”, gaineratu dutenez. Hala ere, garrek ez dute surik eragin. Bertokoen hitzetan, abisua jaso du ertzain-buruak beste lekuren batean “errefortzuak” behar zituztela esanez, eta alde egin dute. Denbora gutxira heldu dira Algortara ertzainen bi furgoneta.

Algortan presoen argazkiak erretiratzeko agindu dute manifestazioa egin ahal izateko

Algortan manifestazioa Telletxetik abiatu orduko Ertzaintzaren hiru furgoneta errepidean gurutzatu, polizia kaputxatuak bertatik jaitsi eta manifestazioa egin ahal izateko presoen argazkiak ezin zirela eraman agindu dute. Behin argazkiak erretiratuta ez da bestelako arazorik izan. Manifestazioa Algortako kaleetatik ibili da, 250 lagun inguru, eta Telletxeko plazan amaitu da ezker abertzaleko kideek testu bat irakurrita. AAMko kide batek ohartarazi du AAMaren kontrako epaiketako sententzia berretsi egin dela eta Jagoba Terrones atxilotzekotan egongo zela. Eusko Gudariak abestu eta mobilizazioa bukatutzat eman eta gero jakin da polizia Terronesen bila joan direla, eta bertara jo dute mobilizazioan izandakoak.

Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Ertzaintzak bideoz grabatu ditu Algortan elkartutako herritarrak

2009.10.14 | atalak: 

ukberri.net


Argazkian, ertzainetako bat bideokamera eskuan. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Gaur iluntzean 200 bat herritar batu dira Algortako Telletxe plazan, ezker abertzalearen aurkako azken sarekada salatzeko asmoz. Pankarta zabaldu eta berehala, Ertzaintzaren furgoneta bat Telletxe eta Amesti arteko kale bazterrean sartu da eta bertatik jaitsi dira dozena erdi polizia. Orduan hasi dira ertzainen kontrako oihuak. “Alde hemendik, utzi bakean” eta “Gure eskubideak non daude” bezalako aldarrikapenak entzuten ziren bitartean, plazara gerturatu dira polizia agenteak. Bertan bildutako gizon-emakumeen aurpegiak zehaztasunez hartu nahi izan ditu bideokameraz ertzainetako batek, beste bi agentez lagunduta. Hala ere, herritarretako askok bizkarra ematea erabaki dute. Bitartean, istiluen aurkako materialaz hornitutako bete bi polizia plaza inguruan biribila osatzen zuten lagunen atzetik ibili dira. Kameralariak arreta berezia jarri du pankartari eusten ari ziren herritarrengan. Hala ere, hamar minutu inguru igarota, atzera egin eta furgoneta parean jarri dira ertzainak, elkarretaratzea bukatu artean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kideetako batek adierazi duenez, “argi erakusten ari dira errepresioa zertarako nahi duten”. Ezker abertzalearen aurkako sarekadaz gain, Frantzian gertatutako azken atxiloketan izan ditu hizpide. “Zurrunbilo horretan sartu nahi gaituzte. Baina, aurre egitea daukagu aukera bakarra. Nahiz eta Ertzaintza edo besteak etorri, borroka dugu bide bakarra”, aipatu du AAMko eledunak. Ildo horretan, egunotan izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Atzoko atxiloketen aurrean mobilizazioak burutuko dira gaur arratsaldean herri guztietan


Operazioko argazkiak eta bideoa

Atzoko polizia operazioaren atzean operazio politiko argi bat dago.

Azken operazioaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Atzo espainiar poliziak burutu zuen operazio poliziaren aurrean Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honako gogoeta egiten du:

Ezer baino lehen besarkadarik sentikorrena eskaini nahi diegu une hauetan poliziaren eskuetan aurkitzen diren minitante independentista guztiei.

Operazio polizial handi honen atzean operazio politiko argi bat dago. Euskal Herria benetako prozesu demokratiko bati lotzeko ahalegina izan da atzoko sarekadarekin zigortu dutena. Herri honetara konponbide demokratiko bat ekartzeko lanari eskuburdinekin erantzun dio espainiar estatuan.

Euskal Herrian demokrazia ekiditeko daude poliziak, salbuespeneko epaitegiak eta hauen lana zuritzen duten ahots bakarreko komunikakide handiak. Horregatik, demokraziara bidean edozein urrats egin nahi duen orok polizia izango du aurrean.

Polizialaki eta errepresiboki ausarta den gobernua ahula da politikoki. Estatu espainiarraren ahultasun politikoaren neurria erakusten digu atzoko operatiboak.

Une hauetan, hitzak alde batera utzi eta herri honetako sektore batek pairatzen duen errepresio mugagabearen aurrean jarrera argia eta konpromiso zehatzak eskatu beharrean gaude Euskal Herriko alderdi politiko, eragile eta sindikatuei.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gaur arratsaldean herri guztietan mobilizazioak burutzeko deia egiten dugu.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Falange y Tradicion talde faxistak beregain hartu du Goikoetxearen etxearen aurkako ekintza

2009.09.23 | atalak: 

Hainbat hedabideri bidalitako oharraren bitartez, iazko urritik Euskal Herri osoan gertatutako 25 eraso faxista hartu ditu bere gain Falange y Tradicion taldeak. “Independentismoaren eta komunismoaren aurka” aritu direla diote agirian. Besteren artean, agirian «Las Falanges Vascongadas de Falange y Tradición dan la bienvenida al nuevo Gobierno Regional Vascongado del señor López» diote, branka.biz guneak azpimarratu duenez, PPren helburu politiko berak dituen talde honek.

Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa ere eurek egina dela dio Falange y Tradicionek. “Zigor hiltzaile”, “Hilda zaude”, “Gora Espainia terrorista” eta “Hil zaitezte” leloak espainolez pintatu eta atariko oin-zatarra eta sasi batzuk gasolinaz erre zituzten ezezagunek, uztailaren 17an.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra

FALANGE Y TRADICION TALDEAREN EKINTZEN ALDARRIKAPENEN AURREAN

Atzoko komunikatuaren berri izan ondoren euskal instituzio zein alderdi politikoen mantendu duten isiltasuna salatu nahi dugu. Isiltasun jarrera hau orokorra izan da azken garaietan kontroletik at dauden elementuen ekintzen aurrean eta guda zikiñaren ekintzen aurrean. Honek inpunitatea sortzen du. Eta inpunitate hau agerikoa da. 25 ekintza burutu eta aldarrikatu dituzte, eta orain arte ez dute inork identifikatu, eta inork ez da atxilotua izan. Zer gertatuko zen norbaitek ETAren biktimen aurkako pintaketa bat egingo bazuen hilerri batean? Zer gertatuko zen edo nork zinegotzi espainolista bat mehatxatuko bazuen herriko etxea margoketekin josiz? Hurrengo egunean komunikabide guztiek ekintza horren inguruko informazioa emango zuten, alderdi politiko zein instituzioek gaitzespenak botako zituzten, eta laister batean ustezko egileak atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta kartzelaratuko zituzten. Zergaitik eta nola faxista hauen inpunitate hau Europan militarizatuena dagoen herrian?

Ezin dugu ahaztu Euskal Herrian indar polizial eta eskuindarren mugimenduen artean historikoki izan diren loturak, eta kasu honetan oso susmagarria da ekintzak burutzeko erabili duten informazioa (helburuak zehazteko, adibidez); ekintzak burutzerakoan eta hemendik hara ibiltzeko izan duten askatasuna; eta ekintzen inguruan ikerketa polizialaren emaitzak ez izana.

Guzti honek adierazten du indar polizial eta botere politikoen aldetik ez dagoela ekintza hauek eta beraien egileak nor diren argitzeko inolako asmorik.

2009ko Irailak 23

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Bi dira Lekeition atxilotutako Algortarrak

2009.09.07 | atalak: 

Aurreko albistean Lekeition atxilotutakoen artean algortar bat zegoela esan badugu ere, azkenean bi dira Lekeition bart atxilotutako Algortakoak, 20 urteko mutil bat eta neska bat.

Atxilotuak oraindik Ertzaintzaren etxeetan daude, batzuk Gernikan eta beste batzuk Durangon. Bertan egin dituzte, gaur arratsaldean, poliziaren aurreko deklarazioa, abokatuen presentzian. Eta, Ertzaintzaren iturrien arabera, bihar eguerdian pasako dira epailearen aurrean. Hasiera batean Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman nahi izan ei ditu, baina azkenean bertako epaitegiek hartuko dute Ertzaintzaren salaketa.

Aski da!
Atxilotuak askatu!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<