Apirilak 17 eta 18ko asteburuan komunikazio greba burutuko du Kolektiboak

2009.04.08 | atalak: 



Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euskal gizarteari

Ohar labur honen bidez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak jakinarazi nahi diogu euskal gizarteari, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin bat egiten dugula egun indarrean den politika penitentziarioaren salaketan eta zehazki sakabanaketaren 20. urteurrena dela eta prestatu diren hamaika ekimenetan.

Hortaz, gure aldetik, Apirilaren 18-19ko asteburuan gure ekarpena egingo diogu mobilizazioari, eta Espainian eta Frantzian zehar sakabanaturik gaituzten euskal preso politikook espetxetan KOMUNIKAZIO GREBA burutuko dugula iragartzen dugu, bisitaldiak bertan behera utzi eta gure senide eta lagunekin batera sakabanaketaren kontrako herri salaketan parte hartuz.

Dei egiten diogu halaber euskal gizarteari eta bereziki presoon eskubideen alde ari den orori, burutuko diren ekimenetan parte har dezaten. Sakabanaketa amaitu eta euskal preso politikoon eskubideak errespetatu!!

Euskal presoak Euskal Herrira!

Amnistia, autodeterminazioa!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK)

2009ko Apirilan

>> berria.info: Hurrengo asteburuan komunikazio greba egingo dute EPPK-ko kideek
>> gara.net: El Colectivo de Presos Políticos se moviliza contra la dispersión

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Martxoak 17, 751 euskal preso politiko kartzelan

2009.03.18 | atalak: 



Otsailaren 26an
750 preso politiko daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan.

Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoen zerrenda eta espetxeetako helbideak:

>> Martxoak 17: 751 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Otsailaren 26an, 750 euskal preso politiko

2009.02.27 | atalak: 



Otsailaren 26an
750 preso politiko daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan.

Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoen zerrenda eta espetxeetako helbideak:

>> Otsailak 16: 754 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Otsailaren 16an, 754 euskal preso politiko

2009.02.16 | atalak: 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrenda, 2009ko otsailaren 16koakoa. Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak:

>> Otsailak 16: 754 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Otsailaren 3an, 766 euskal preso politiko

2009.02.06 | atalak: 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrenda, 2009ko otsailaren 3koakoa. Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak:

>> Otsailak 3: 766 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Hedabideen bidezko estrategia errepresiboak

2009.01.19 | atalak: 


Albaro Arri (El Correo Españolen argazkia)

Larunbateko El Correo Español egunkariak Algortako preso politiko Albaro Arriren inguruko erreportajea argitaratu zuen, Europa Press albiste agentziak terrorismoaren aurkako indarren, hau da, poliziaren iturriak aipatuz zabaldutako berrian oinarrituta.

>> elcorreodigital.com: Interior acerca a una cárcel de Asturias a otro ex etarra del ‘comando Madrid’

>> europapress.com: Interior continúa con la política de acercamientos y traslada a a la cárcel de Asturias al preso Alvaro Arri

Gaur El Correo Españolek linea horretako beste artikulu bi argitaratu ditu, Uribe Kostako beste preso biri erreferentzia eginez.

>> ETA presiona a las familias de los presos para frenar la disidencia. Besteren artean, etxean oraindik preso daukaten Anjel Figueroaz ari da.

>> Juicio por las amenazas a Marisa Arrúe. Zigor Goikoetxeak Marisa Arrueri «antes de cinco años te vamos a matar» esan ziola dio.

Horren inguruan hauxe esan nahi dugu:

1.- Hedabideek estrategia errepresiboan jokatzen duten papera ZEN Planaren barruan kokatu zuen aspalditik PSOEko gobernuak. Eta behin baino gehiagotan salatu behar izan ditugu Europa Pressek eta El Correo Españolek, egindako manipulazio kasuak Uribe Kostako atxilotu eta presoen inguruan.

2.- Trasladoen kasuan Espainiako ministro Rubalcabak berak esan berri du traslado horiek presoen kolektiboa zatitzeko estrategia baten barruan kokatzen dela. Garbi adierazi du espetxe politika txantajean oinarritzen dela. Eta presoen erabilpen politiko horren adibide argiena preso gaixoen erabilpenean datza.

Gogoratu behar dugu espetxe politika horrek GALek baino hildako gehiago eragin dituela presoen eta senideen artean, Gobernuaren interes politikoak inposatzeko aplikatzen duten “presioaren” ondorioz.

3.- Ohartarazi nahi dugu espetxe politika hiltzaile honek presoen artean zatiketak eragiteko xedea izanik behin eta berriro topatuko ditugula mota honetako artikuluak Estatuaren estrategia zapaltzailearen zerbitzura ari diren hedabideetan.

Gure aldetik ez gara ibiliko komunikabideen manipulazio guztiak erantzuten, horrela zapalketaren estrategiak diseinatutako dinamika zoro batean sartuko ginela uste baitugu.

4.- Presoak militante politikoak izanik, beren iritzi politikoak dauzkate. Presoen izaera politikoa onartzea exijitzen dugu. Eta horren barruan iritzi politikoak izateko eta nahi dutenean nahi duten modura azaltzeko askatasuna ere, manipulazio eta jazarpenik gabe.

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA, DAGOZKIEN ESKUBIDE GUZTIEN JABE!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





EPPK: 766 euskal preso politiko

2009.01.15 | atalak: 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrenda, urtarrilaren 12koa. Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak:

>> Espainiako eta Frantziako espetxeetan: 766 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





764 euskal preso politiko

2008.12.31 | atalak: 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrenda, abenduaren 29koa. Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak:

>> Espainiako eta Frantziako espetxeetan: 764 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





EPPK: Gaixo larri direnak kalera!

2008.12.24 | atalak: 

“Sei hilabete pasa dira, EPPK-k azkenekoz gaixorik larri diren preso kideen egoera salatzera eman dugunetik. Mikel Ibañez elgoibartarraren egoera gogorra izan genuen mintzagai orduan. Berriki, Pello Sanchez Paristik eta Angel Figeroa Langraitz eta Marilo Gorostiaga Logroñotik etxeratu dira, azken biak ‘espetxe arindua’ aplikatuta, Ibañez bezala. Mikel Gil Cervera iruinsemearen egoerak astindu latza eman digu gertakarion artean. Ohar honen bidez gatoz berriz ere gure kide gaixoekiko krudelkeria irmoki salatu eta guztien berehalako askatasuna aldarrikatzera.

Izan ere, berez luze inposatzen duten espetxealdiari biziarteko zigorra gehitzeaz gain, gaixoekiko heriotza zigorra aplikatzen ari baitira. Egoera latz eta mingarriak ezagutu ditugu bahiturik dituzten kideokin. Espetxe politika zital honen arduradunek temati segitzen baitute, presoak suntsitu eta Kolektiboa zartatzeko ahaleginetan, iritzi publikoari begirako lorpen politiko hitsak gidaturik. Antzu, baina. Sufrimendua baliatzen dute, xantaia hutsa egiten, egurra eta gozokia erakusten. Beti antzu.

Urte luzeetako ukazioaren ondoren, gaixorik diren lau kide kaleratzeko urratsa egin dute. Askatasuna espetxe arinduarekin mozorrotu badute ere, emaitza da gaixo larri horiek etxean ditugula, osasun tratamendu egokia jaso eta duintasun minimoz bizitzeko egoera hobean. Zentzuzko urratsa izan beharko lukeenak gibelasmoak dituela ez dugu bistatik galduko. Kaleratzean ezarritako baldintza zorrotz salagarriak horren lekuko dira, etxean preso eta amore eman dezagun nahi dute eta. Gaixo larrientzat, ‘espetxe arindua’ onartu du Kolektiboak gure kideak aske eta bizirik nahi ditugulako.

Lorpena da guretzat, Kolektiboarena, herriarena. Azken oharrean egindako deialdia berretsiz, bidegabekeria hauen aurrean oldartzen jarrai dezagun! Ibañez, Gorostiaga eta Figeroa etxeratu ditugu, eta borroka, mobilizazio eta presioarekin etxeratuko ditugu beste guztiak, aske baldintzarik gabe!! Guztioi besarkada xamurra, animo eta aurrera!

Gaixo larri direnak kalera! Kondena betea dutenak kalera! Euskal Presoak Euskal Herrira!
».

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





EPPK: 766 preso politiko

2008.12.18 | atalak: 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrenda, abenduaren 16ekoa. Espainiako eta Frantziako espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak.

>> Espainiako eta Frantziako espetxeetan: 766 preso politiko.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





EPPK: 762 preso politiko

2008.11.25 | atalak: 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrendak, azaroaren 24ekoak. Espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak.

>> Espainiako espetxeetan.pdf

>> Frantziako eta beste espetxeetan.PDF

>> espetxeetako helbideak.rtf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<