Ongi etorri beroa egin zieten atzo Joseba, Aner eta Landerri Algortan

2009.11.15 | atalak: 


beste argazki batzuk hemen

>> argazki gehiago hemen (((ukberri.net)))

>> AUDIOA | koskairratia.com: Ongi etorria Aner, Joseba eta Landerri.mp3 [25:04m]

300 lagun inguru bildu ziren atzo Algortako Bihotz-Alai plazan Joseba Elorriaga, Aner Mimenza eta Lander Labajori eskainitako ongi etorri ekitaldian.

Txalapartaren sarreraren ostean, ekitaldiko aurkezlea Joseba, Aner eta Landerrek bizi izandakoak eta horren ingurukoak azaldu zituen herriko presoak aurkeztu aurretik, jendearen txaloen artean haien argazkiak zeramatzaten pertsonak eszenatokiaren aurrean kokatzen zihoazen bitartean. Txapela jantzi zizkieten omendutakoei, loreak eman zizkieten eta ohorezko dantzak egin zizkieten. Kalera ateratako azken presoak zurezko giltza pasatu zion Josebari, honek Anerri eman eta azkenean Landerren eskuetan amaitu zuen, Algortako tradizioari jarraituz kaleratutako azken presoak giltza gordetzen baitu hurrengoari atea zabaltzeko. Orduan megafoniatik preso batek grabatutako mezua jarri zuten entzuteko. Lau bertsolarik bertso bana eskaini zizkieten (ikusi bideoa). Gero kanta bat, herriko abeslari baten eskutik; Lander animatu eta harekin batera kantatu zuen abestia. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek errepresioaren egoera aztertu ostean, mahai gainean elementu berria daukagula azpimarratu zuen, ezker abertzaleak mahai gainean jarri duen proposamena, eta horren helburua presoak kaleratzea eta konponbide demokratikoa lortzea izanik, bat egiten duela amnistiaren aldeko mugimenduaren helburuak lortzeko, eta, horretara, jendea animatu zuen, batetik, proposamen horren eztabaidan parte hartu eta bultzatzeko, eta bestetik amnistiaren aldeko mugimenduaren egituretan antolatzeko, konponbide demokratikoak aurrera egingo badu amnistiaren aldeko mugimendu zabal eta sendoa behar izango delako. Horren ostean, Lander, Aner eta Josebak hitz egin zuten (ikusi bideoa). Eta amaitzeko, Eusko Gudariak abestu ondoren, omendutako hirurek Txikia abestia kantatu zuten, atxiloketa egunetan kalabozoetako egunetan hori abestuta hartu zuten indar eta kemena gogoratzeko. Ekitaldia amaituta, manifestazioa egin zen Algortako kaleetan barrena. Bazkaltzeko orduan herri bazkaria egin zen, giro ezinonean: bazkari bikaina, giro kementsua, trikitria, opariak, hitzaldiak… preso guztiak kaleratu eta askatasuna lortzeko gogo bizian.

>> ukberri.net: Ongi etorri beroa egin diete espetxetik berriki ateratako gazte getxoztarrei

Bertsolarien jarduna


Lander, Aner eta Josebaren hitzak



Ongi etorri Lander, Aner eta Joseba!
Euskal preso politiko guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Larunbatean sakabanaketaren aurkako jaialdia egingo du HNTk Itzubaltzetan

2009.11.11 | atalak: 

ukberri.net

Athletic Futbol Taldeko ehunaka zale biltzen dituen Herri Norte Taldeak (HNT) antolatuta, errepresioaren aurkako jaialdia egingo dute larunbat honetan, azaroak 14, Itzubaltzeta gaztetxean. “Lagunak direlako gurekin nahi ditugu” lelopean, 20:00etatik aurrera, Distorsion, O.E.P. eta Ovariosvarios musika taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrera lau eurotan erosi ahal izango da gaztetxearen atean bertan. Izan ere, musikaz eta lagun arteko giroaz gozatzeaz aparte, baliabide ekonomikoak lortzea da jaialdiaren helburua, “Estatu espainola eta frantsesaren errepresioaren ondorioz kriminalizatutako eta preso hartutako” HNTko kide gazteren lagun eta senideek sakabanaketa politikari aurre egin ahal izateko. Zehazki, Iñigo Vallejo Franco basauritarraren lagun eta senideek Frantziako Fresnes kartzelaraino egiten dituzten bidaietan laguntzea dute xede. Vallejori 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1996an autobus bat erre zuelakoan. 2003tik aurrera, Frantziako hainbat espetxe ezagutu ditu. “Errepresioaren bidez, gazteriari hegoak moztu nahi dizkiote, aldarrikatzeari utz diezaion, lan politikoa bazter batean laga dezan. Gaur egun, euskal herritar ta ezkertiar usaina daukan edozer errepresioaren jomugan dago eta muntaia polizial-juridikoen bidez izorratu nahi gaituzte”, adierazi dute HNTko kideek.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Berangoko XVII. Sei-herri Ibilaldi Neurtua egingo da datorren igandean, azaroaren 15ean

2009.11.08 | atalak: 

Informazio guztia: ibilaldineurtuaseiherri.blogspot.com

Iepa lagunok!!

27.Urtez ospatuko da azaroaren 15ean Sei Herri Kultur Elkarteak antolatutako Ibilaldi neurtua. Urtero urtero udazken aldean zita bat dugu Berangon, goizean goizetik gure herriko paraje ederrrez gozatzeko lagunen konpañiarekin eta egun berezi bat pasatzeko.

27.urtea da Ibilaldi Neurtua hau ospatzen dugula, aspaldiko herrriko gazteen ideia izan zena gaur egunerarte ,mantendu dugu jende askoren laguntza eta inplikazioaz.Batez ere aurten egoera ekonomikoa dela eta herriko komertzio eta lantegien esfortsua eskertu nahiko genuke, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke egun hau aurrera ateratzea.

Egun osoko plana da prestatu duguna, ibilbide bi daude, bata umeentzako 8km ingurukoa eta beste nagusiena 14 km ingurukoa, bikoteka egin behar dena. Ibilbidean zehar Berango ezagutzeko aukera daukagu, gure Kultur Elkartearen izenak dioen bezala alboko herrietako mugetatik ibiliko gara ,aukera izango dugu herria zelan aldatzen doan ikusteko eta baita urteetan zehar mantendu izan diren paraje naturalez gozatzeko.

Ibilbidean zehar 3 kontrol izango ditugu, nagusi zein txikien ibilbidean kontroleko baten deskantsu txiki bat eta hamaiketakoa egiteko denbora izango dogu. Herrira jeistean tablilla entregatu beharko dogu eta eguerdi aldean herriko tabernetatik zehar poteoa egingo dogu, 2ak aldeak txikien bazkaria izango da herriko frontoian eta 3ak inguruan nagusiena. Bazkalostean txikitxoek pelikula bat ikusteko aukera izango dute Kultur Etxean sari banaketaren ordua heldu arte.

Oroigarri bezala Ibiladian parte hartzen duten guztiak etxera eraman ahal izango dute han bereizgarria bihurtu den banderiña, Algortako Javi Martinezek, urtero disenatzen duena.

Datu Praktikoak:

Eguna: Azaroak 15, igandea

Irteera eta helmuga: Berangoko Sei-Herri Herriko Tabernatik.

Izena Ematea: Nagusiak: 8.15etan

Txikiak: 9etan

Irteera: Nagusiak: 9etan

Txikiak: 9.30etan.

Poteoa herriko tabernetatik eguerdian.

Bazkaria herrikoia frontoian.

Txikiak:
14:00etan

Nagusiak: 15:00etan

Umeak Kultur Etxean Bideo emanaldia izango dute, bazkalostean.

Sari banaketa: Arratsaldeko 18:30etan, frontoian.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Non dago Jon? aldarrikatu zuen LAB sindikatuak atzo Leioan

2009.11.07 | atalak: 

LAB sindikatuko 45 ordezkari bildu ziren atzo Leioako Boulevardean NON DAGO JON? lelopean.

LAB sindikatuak hileko lehenengo ostiraletan Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko konzentrazioak egiten ditu aspalditik hona, hilero lekua aldatuz. Azken boladan, euskal presoen aldeko aldarrikapenarekin batera, NON DAGO JON? leloaren inguruan biltzen dira konzentrazioetan.

LABen eskualdeka daude antolatuta, eta egitura horretan Uribe Kosta, Txorierri eta Uribe Butroik osatzen dute hemengo ESKUMALDEA. Hileko lehenengo ostiraletan Euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko konzentrazioa egiten dute sindikatuko delegatuekin, hilero lekua aldatuz.

>> AUDIOA: LABen elkarretaratzea Leioan.mp3 [0:33m] (((koskairratia.info)))

Rubalcaba, non dago Jon??
Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Herriko presoen azken urtebetetzetako jaia egingo da bihar Algortan

2009.11.05 | atalak: 

Algortako presoen azken urtebetetzeetako jaia egingo da bihar, azaroak 13, 20:30etatik aurrera, 20:00tan ostiral guztietan egiten den ohiko elkarretaratzearen ondoren.

Musika, giroa… eta sorpresak!

Idatzi egiezu!!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Idoia Landaburu Brell omendu du X. Indabadak

2009.11.03 | atalak: 

ukberri.net

Lander Labajo Indabadarekin batera kaleratuko zuteneko albisteak eta, urteurrenetan gertatzen ohi denez, beterano eta nostalgikoen gogorapenek markatu dute aurtengo Indabada. Baina, larunbatean ospatu zen Algortako X. Indabada Mundialak aipatutakoak zein 500dik gora gazte batzea baino kontu garrantzitsuagoak izan ditu. Izan ere, Idoia Landaburu Brell Jarraiko militante algortarra zena 18 urterekin hil zenetik 10. urtemuga beteko da datorren ostegunean, hilak 5. Urteurrena gertu izanda senideengandik hurbil egon nahi izan zuten antolatzaileek. Hortaz, ehunaka gazteren aurrean, Idoia Jarraiko kidea omendu (mp3) eta etxekoei oroigarriak eman zizkieten. Bestalde, ohiko giro ona eta hainbat urteotan Koska irratiak egin ohi duen irratsaio berezia bezala, aurten ere udaltzainak eta identifikazioak izan ziren babajana handian. Argazkian, Idoiaren etxekoak oroigarriarekin.

Aurten, nobedadea, Bihotz Alain burutuko zuten festarako baimena eskatuta ez zeukatela gazteei gogoratzeko asmoz, Txorimalo gaztetxeraino hurbildu ziren tokiko poliziak. “Arazoak ekiditeko norbait identifikatu behar zela, funtsean”, Txorimaloko kideek adierazi dutenez. Baina hori ez zen izan Indabadaren identifikazio bakarra. Larunbat goizean, plazan jarritako propaganda miatu zuten udaltzainek eta “Herriak du indarra” lelopeko graffitia margotzen ari zirenei datuak hartu eta “jabego pribatuari kalteak egin izanaz” salatzeko. Bitartean, ertzainak plazaz kanpo itxaroten izan ziren.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Andoni Muñoz Urduliztik kanpo 15 urte daramatzala gogoratu dute lagunartean

ukberri.net

Andoni Muñoz de Vivar Berrio Urdulizko euskal preso politikoak herritik kanpo 15 urte egin dituela gogoratu dute azken egunotan dozenaka auzokidek. Etxeratek eta Iretargi kultur elkarteak antolatutako ekimenetan herri giroa izan da nagusi, antzinako gogorapenak eta amorrua ere ez direla falta izan. Horrela, ostegunean “15 urte Urduliztik kanpo” hitzaldi eta bideo-forumera 40 lagun hurbildu ziren. Bertan, Muñozek zein 1994an ihes egiteari ekin zioten Gorka Martinezek eta Iñaki Bilbaok pairatutako sakabanaketaren berri eman zuten. Ostiralean, berriz, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea berriro egiteari ekin zioten, 16 lagun bildu zirela. Baina, herrikideen omenez, ospakizunak ere egin zituzten, eta horrela, 61 pertsona bildu ziren larunbatean herri bazkarian, aurretik triki poteoa eta ondoren antzerkiaz gozatu zutenak. Iluntzean ere, Auskalo Non taldearen erromeriarekin dantza egiteko aukera izan zuten.

Muñozek 43 urte ditu eta urriaren 25ean Ertzaintzak atxilotu zueneko 15. urtemuga bete zen. Orduan, Areetako Bizkaiko Zubiko plazan harrapatu zuten, Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”, Algortako Iñigo Otazua Urresti “Oti” eta Angel Figueroa Fernandezekin batera. Gauzak horrela, Kitxu eta Oti preso sartu zituztenetik 15 urte ere bete dira. Anjel Figueroa algortarraren egoera ere ez da oso ezberdina. Azaroaren 12an Langraizko espetxetik atera eta etxera ekarri zutenetik kalean baina oraindik ere “preso” daukatela salatu du hainbatetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gaixotasun larria du algortarrak eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiote. Kartzelan ezarritako hainbat baldintza jarri dizkiote.

Ekintzarik ez

Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, Andoni Muñozi 30 urteko zigorra ezarriz. Handik aurrera, urduliztarrak Carabanchel, Alcala-Meco, El Dueso, Basauri eta Langraiz espetxeak ezagutu ditu, haietako batzuk hainbat bider, gainera. Azken zortzi urteotan Araban izan da. Tartean, atxilotu eta sei hilabetera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Urdulizko Herri Batasunaren bigarren zerrenda kide gisa. Zinegotzi aukeratu zuten.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Egunkariaren auziari buruzko hitzaldiak izango dira ostegunean, azaroak 5, Sopelan, eta datorren asteazkenean, azaroak 11, Algortan

ukberri.net/bl

Ostegun honetarako, azaroak 5, Egunkaria auziari buruzko hitzaldia antolatu du Sopelako Meñakoz Euskal Kultur Erakundeak. Iñaki Uria auziperatua hurbilduko da bertara eta, hitzaldia emateaz gain, bideo bat ekarriko du. Ekitaldia 19:30etik aurrera izango da, Kurtzio kultur etxe berrian (Mendieta kalean, Balearen parkearen ondoan). Gauzak horrela, herritar guztiak gonbidatu ditu bertan batzera Meñakoz kultur elkarteak. Antolatzaileen hitzetan, “Egunkaria auziarekin gertatzen ari diren zentzugabekeria guztiak ezagutzeaz gain, auzipetuei elkartasuna adierazteko modu bat izango da”.

Bitartean, azaroan bertan omen da hastekoa “Euskaldunon Egunkaria”-ren itxierari buruzko epaiketa, eta herrietan Egunkaria-ren aldeko taldeak sortzen hasi dira jada. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte auzi honen barruan. AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat.

Hilaren 11rako, asteazkena, Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak antolatu du hitzaldia, bertan Martxelo Otamendi izango dela. Ekitaldia 19:30etik aurrera izango da, Algortako Aldai Patronatuan. Ekitaldira joaterik ez duenak Tas Tas irratiak Otamendiri egindako elkarrizketa (mp3) hemen du eskuragai

“Euskaldunon Egunkaria”-ren epaiketari begira prestatzen ari diren herri batzordeei buruzko bideoa, “Berria” TeleBistak ekoiztutakoa:



logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Harrera jendetsua egin zioten atzo Lander Labajori Algortan

2009.11.01 | atalak: 



Harrera ekitaldiko argazkiak hemen


Harrera beroa.mp3
((ukberri.net))

Argazki gehiago ((ukberri.net))

Harrera jendetsua egin zioten Lander Labajori Algortan, Aranjuezeko espetxetik irten eta herrira iritsi zenean.

Lander arratsaldeko 17:30ak inguruan kaleratu zen Aranjuezeko espetxetik, bere etxekoek goizean 10.000 euroko bermea jarri ostean. Etxekoekin eta lagunekin batera Algortako bidea hartu zuen. Herrira 22:30etan edo iritsi zenean 600 lagun inguru zituen zain harrera beroa egiteko. Izan ere, bertan ziren, zain zituenen artean, Indabadan parte hartutako gazte piloa, zapi gorria lepoan jarrita. Bertan ziren Landerrekin batera lanean ibilitako jende ugari. Bertan ziren Landerrekin espetxean izandako kide asko. Bertan ziren Errerre txarangakoak, giroa animatzen… Eta holakoetan askotan gertatu ohi denez polizia kamuflatu bat ere bazen jendearen artean. Hura identifikatu eta alde egiteko konbidatu zuten. Hasiera batean bazter batera jo eta telefonoa markatzen hasi zen. Alde egitea hobe zuela esan zioten, Telletxe aldera jo zuen orduan, bertan beste bi pertsonekin bildu, auto batean sartu eta alde egin zuten.

Guztiarekin ere, benetan harrera beroa izan zen, hunkigarria eta indartsua era berean. Lander iritsi orduko lagunak inguratu, besarkadak hasi eta maitasun eta indar ikaragarria transmititu zien Landerrek berarekin bat egin nahi izan zuten guztiei. Hainbeste jenderen artean, agurrak, besarkadak eta presoen aldeko oihuen artean, pixkanaka, harrera ekitaldiari hasiera eman zitzaion: ohorezko aurreskuaren ostean indabadaren zapia jarri zion gazte batek eta berarekin preso izandako baten amak loreak eskaini zizkion. Orduan bertsolarien txanda izan zen: zortzi bertsolarik bertso bana kantatu zioten. Kukutxako gaztetxekoak bertara agertu eta zurezko ukabila oparitu zioten; Andra Mariko auzokideen elkarteko kideek Landerrek egindako lana goraipatu zuten eta opari bat egin zioten; Txorimalo gaztetxekoek Landerrek gaztetxean izandako eragina gogoratu zuten; Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek aipatu zuten geuskaldunak izan, libre bizeko eta justizia sozialaren alde jarduteak gure bizitzari zentzua ematen diola, baina askotan ondorio gogorrak ere izaten dituela, eta zentzu horretan elkartasunaren garrantzia azpimarratu eta egun pozgarria izanda ere oraindik kartzelan diren herritar guztiak gogora ekarri eta guztiak kaleratu arte borrokan jarraituko dutela agindu zuten. Orduan, Lander Labajoren txanda iritsi zen. Oso hunkituta, holako harrerarik ez zuela espero esan zuen, eta eskerrak eman zizkien bertan zeuden guztiei. Antolatu beharra azpimarratu zuen, erakunde politiko, sozial, kultural eta bestetan, herria egin geuk egiten dugulako, ez besterik. Indarra, daukagun indarra bertan begi bistan zegoela. Borroka antikapitalista eta antisistema aldarrikatu zuen, herri-borroka. Eta herriko presoak gogora ekarri zituen azkenean, denak kalean behar ditugula esateko, oso hitzaldi indartsu eta hunkigarrian, behin eta berriro etenda bertan zeudenen txaloez eta oihuez. Presoei zuzendutako “maite zaituztet” oihuarekin amaitu zituen bere hitzak. Eusko Gudariak guztien artean abestu, Errerre elektro-txarangakoek kanta batzuk eskaini zizkioten, agur eta besarkada gehiagoren ostean tabernako argazkia kendu eta amorru biziaz apurtu egin zuen, zeremoniari amaiera eman eta kaleko bizitza egoera berrian bertan zeuden lagunekin batera gauari bidea egiteko.

Ongi etorri, Lander!
Preso guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Bisi Unanueri egindako omanaldiaren bideoa

2009.10.31 | atalak: 

koskairratia.com

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Omenaldi beroa egin diote Bisi Unanueri Algortan

2009.10.30 | atalak: 


Gaur omenaldi beroa egin dio Bisi Unanueri Algortako Ezker Abertzaleak Telletxe plazan.

Omenaldia 20:30etan hasi da, azken ostiraleko ekitaldiaren barruan. Bertan bildutako 300 lagunen artean, errepresioa politikoa eta gerra zikina parekatu ostean, txalapartak sarrera eman dio Bisi Unanue zenaren omenaldiari. Ezker Abertzalearen erakunde guztiek krabelin bana jarri dute ekitaldiaren buruan ageri zen Bisiren irudian. Aurreskulariak ohorezko dantzak egin ostean, Ezker Abertzaleko ordezkariak lora sorta eman die Bisiren etxekoei, eta Etxerateko ordezkariak elkarteko zapia. Bertsolarien txanda etorri da gero: Bisi eta bizitza lotu dituzte, burrukan izandako ibilbide oparoa eta haren oroimenean. Gero Gabi Basañezek Bizi ezagutu, berarekin izandako pasarteak kontatu eta haren izaera maitagarria, genio bizia, lana, militantzia, borroka eta egoerarik txarrenean ere aurrera egiteko beti erakutsitako kemena gogoratu ditu. Emakume izaera ere izan du aipagai, eta Bisiren bizitza errepasatzean bidelagun izandako algortar asko ere. Amaitzeko, Gorrondatxe abesbatzak kanta bat eskaini dio eta Eusko Gudariak denon artean indarrez abestearen ondoko une bateko isilunean irrintziak eta Gora Bisi! zabaldu dira plaza ingurura.

Gora Bisi!
Gora gu eta gutarrak!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<