Herriko presoen azken urtebetetzetako jaia egingo da bihar Algortan

2009.11.05 | atalak: 

Algortako presoen azken urtebetetzeetako jaia egingo da bihar, azaroak 13, 20:30etatik aurrera, 20:00tan ostiral guztietan egiten den ohiko elkarretaratzearen ondoren.

Musika, giroa… eta sorpresak!

Idatzi egiezu!!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Idoia Landaburu Brell omendu du X. Indabadak

2009.11.03 | atalak: 

ukberri.net

Lander Labajo Indabadarekin batera kaleratuko zuteneko albisteak eta, urteurrenetan gertatzen ohi denez, beterano eta nostalgikoen gogorapenek markatu dute aurtengo Indabada. Baina, larunbatean ospatu zen Algortako X. Indabada Mundialak aipatutakoak zein 500dik gora gazte batzea baino kontu garrantzitsuagoak izan ditu. Izan ere, Idoia Landaburu Brell Jarraiko militante algortarra zena 18 urterekin hil zenetik 10. urtemuga beteko da datorren ostegunean, hilak 5. Urteurrena gertu izanda senideengandik hurbil egon nahi izan zuten antolatzaileek. Hortaz, ehunaka gazteren aurrean, Idoia Jarraiko kidea omendu (mp3) eta etxekoei oroigarriak eman zizkieten. Bestalde, ohiko giro ona eta hainbat urteotan Koska irratiak egin ohi duen irratsaio berezia bezala, aurten ere udaltzainak eta identifikazioak izan ziren babajana handian. Argazkian, Idoiaren etxekoak oroigarriarekin.

Aurten, nobedadea, Bihotz Alain burutuko zuten festarako baimena eskatuta ez zeukatela gazteei gogoratzeko asmoz, Txorimalo gaztetxeraino hurbildu ziren tokiko poliziak. “Arazoak ekiditeko norbait identifikatu behar zela, funtsean”, Txorimaloko kideek adierazi dutenez. Baina hori ez zen izan Indabadaren identifikazio bakarra. Larunbat goizean, plazan jarritako propaganda miatu zuten udaltzainek eta “Herriak du indarra” lelopeko graffitia margotzen ari zirenei datuak hartu eta “jabego pribatuari kalteak egin izanaz” salatzeko. Bitartean, ertzainak plazaz kanpo itxaroten izan ziren.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Andoni Muñoz Urduliztik kanpo 15 urte daramatzala gogoratu dute lagunartean

ukberri.net

Andoni Muñoz de Vivar Berrio Urdulizko euskal preso politikoak herritik kanpo 15 urte egin dituela gogoratu dute azken egunotan dozenaka auzokidek. Etxeratek eta Iretargi kultur elkarteak antolatutako ekimenetan herri giroa izan da nagusi, antzinako gogorapenak eta amorrua ere ez direla falta izan. Horrela, ostegunean “15 urte Urduliztik kanpo” hitzaldi eta bideo-forumera 40 lagun hurbildu ziren. Bertan, Muñozek zein 1994an ihes egiteari ekin zioten Gorka Martinezek eta Iñaki Bilbaok pairatutako sakabanaketaren berri eman zuten. Ostiralean, berriz, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea berriro egiteari ekin zioten, 16 lagun bildu zirela. Baina, herrikideen omenez, ospakizunak ere egin zituzten, eta horrela, 61 pertsona bildu ziren larunbatean herri bazkarian, aurretik triki poteoa eta ondoren antzerkiaz gozatu zutenak. Iluntzean ere, Auskalo Non taldearen erromeriarekin dantza egiteko aukera izan zuten.

Muñozek 43 urte ditu eta urriaren 25ean Ertzaintzak atxilotu zueneko 15. urtemuga bete zen. Orduan, Areetako Bizkaiko Zubiko plazan harrapatu zuten, Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”, Algortako Iñigo Otazua Urresti “Oti” eta Angel Figueroa Fernandezekin batera. Gauzak horrela, Kitxu eta Oti preso sartu zituztenetik 15 urte ere bete dira. Anjel Figueroa algortarraren egoera ere ez da oso ezberdina. Azaroaren 12an Langraizko espetxetik atera eta etxera ekarri zutenetik kalean baina oraindik ere “preso” daukatela salatu du hainbatetan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gaixotasun larria du algortarrak eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiote. Kartzelan ezarritako hainbat baldintza jarri dizkiote.

Ekintzarik ez

Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, Andoni Muñozi 30 urteko zigorra ezarriz. Handik aurrera, urduliztarrak Carabanchel, Alcala-Meco, El Dueso, Basauri eta Langraiz espetxeak ezagutu ditu, haietako batzuk hainbat bider, gainera. Azken zortzi urteotan Araban izan da. Tartean, atxilotu eta sei hilabetera, udal hauteskundeetara aurkeztu zen, Urdulizko Herri Batasunaren bigarren zerrenda kide gisa. Zinegotzi aukeratu zuten.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Egunkariaren auziari buruzko hitzaldiak izango dira ostegunean, azaroak 5, Sopelan, eta datorren asteazkenean, azaroak 11, Algortan

ukberri.net/bl

Ostegun honetarako, azaroak 5, Egunkaria auziari buruzko hitzaldia antolatu du Sopelako Meñakoz Euskal Kultur Erakundeak. Iñaki Uria auziperatua hurbilduko da bertara eta, hitzaldia emateaz gain, bideo bat ekarriko du. Ekitaldia 19:30etik aurrera izango da, Kurtzio kultur etxe berrian (Mendieta kalean, Balearen parkearen ondoan). Gauzak horrela, herritar guztiak gonbidatu ditu bertan batzera Meñakoz kultur elkarteak. Antolatzaileen hitzetan, “Egunkaria auziarekin gertatzen ari diren zentzugabekeria guztiak ezagutzeaz gain, auzipetuei elkartasuna adierazteko modu bat izango da”.

Bitartean, azaroan bertan omen da hastekoa “Euskaldunon Egunkaria”-ren itxierari buruzko epaiketa, eta herrietan Egunkaria-ren aldeko taldeak sortzen hasi dira jada. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte auzi honen barruan. AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat.

Hilaren 11rako, asteazkena, Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak antolatu du hitzaldia, bertan Martxelo Otamendi izango dela. Ekitaldia 19:30etik aurrera izango da, Algortako Aldai Patronatuan. Ekitaldira joaterik ez duenak Tas Tas irratiak Otamendiri egindako elkarrizketa (mp3) hemen du eskuragai

“Euskaldunon Egunkaria”-ren epaiketari begira prestatzen ari diren herri batzordeei buruzko bideoa, “Berria” TeleBistak ekoiztutakoa:



logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Harrera jendetsua egin zioten atzo Lander Labajori Algortan

2009.11.01 | atalak: 



Harrera ekitaldiko argazkiak hemen


Harrera beroa.mp3
((ukberri.net))

Argazki gehiago ((ukberri.net))

Harrera jendetsua egin zioten Lander Labajori Algortan, Aranjuezeko espetxetik irten eta herrira iritsi zenean.

Lander arratsaldeko 17:30ak inguruan kaleratu zen Aranjuezeko espetxetik, bere etxekoek goizean 10.000 euroko bermea jarri ostean. Etxekoekin eta lagunekin batera Algortako bidea hartu zuen. Herrira 22:30etan edo iritsi zenean 600 lagun inguru zituen zain harrera beroa egiteko. Izan ere, bertan ziren, zain zituenen artean, Indabadan parte hartutako gazte piloa, zapi gorria lepoan jarrita. Bertan ziren Landerrekin batera lanean ibilitako jende ugari. Bertan ziren Landerrekin espetxean izandako kide asko. Bertan ziren Errerre txarangakoak, giroa animatzen… Eta holakoetan askotan gertatu ohi denez polizia kamuflatu bat ere bazen jendearen artean. Hura identifikatu eta alde egiteko konbidatu zuten. Hasiera batean bazter batera jo eta telefonoa markatzen hasi zen. Alde egitea hobe zuela esan zioten, Telletxe aldera jo zuen orduan, bertan beste bi pertsonekin bildu, auto batean sartu eta alde egin zuten.

Guztiarekin ere, benetan harrera beroa izan zen, hunkigarria eta indartsua era berean. Lander iritsi orduko lagunak inguratu, besarkadak hasi eta maitasun eta indar ikaragarria transmititu zien Landerrek berarekin bat egin nahi izan zuten guztiei. Hainbeste jenderen artean, agurrak, besarkadak eta presoen aldeko oihuen artean, pixkanaka, harrera ekitaldiari hasiera eman zitzaion: ohorezko aurreskuaren ostean indabadaren zapia jarri zion gazte batek eta berarekin preso izandako baten amak loreak eskaini zizkion. Orduan bertsolarien txanda izan zen: zortzi bertsolarik bertso bana kantatu zioten. Kukutxako gaztetxekoak bertara agertu eta zurezko ukabila oparitu zioten; Andra Mariko auzokideen elkarteko kideek Landerrek egindako lana goraipatu zuten eta opari bat egin zioten; Txorimalo gaztetxekoek Landerrek gaztetxean izandako eragina gogoratu zuten; Amnistiaren Aldeko Mugimendukoek aipatu zuten geuskaldunak izan, libre bizeko eta justizia sozialaren alde jarduteak gure bizitzari zentzua ematen diola, baina askotan ondorio gogorrak ere izaten dituela, eta zentzu horretan elkartasunaren garrantzia azpimarratu eta egun pozgarria izanda ere oraindik kartzelan diren herritar guztiak gogora ekarri eta guztiak kaleratu arte borrokan jarraituko dutela agindu zuten. Orduan, Lander Labajoren txanda iritsi zen. Oso hunkituta, holako harrerarik ez zuela espero esan zuen, eta eskerrak eman zizkien bertan zeuden guztiei. Antolatu beharra azpimarratu zuen, erakunde politiko, sozial, kultural eta bestetan, herria egin geuk egiten dugulako, ez besterik. Indarra, daukagun indarra bertan begi bistan zegoela. Borroka antikapitalista eta antisistema aldarrikatu zuen, herri-borroka. Eta herriko presoak gogora ekarri zituen azkenean, denak kalean behar ditugula esateko, oso hitzaldi indartsu eta hunkigarrian, behin eta berriro etenda bertan zeudenen txaloez eta oihuez. Presoei zuzendutako “maite zaituztet” oihuarekin amaitu zituen bere hitzak. Eusko Gudariak guztien artean abestu, Errerre elektro-txarangakoek kanta batzuk eskaini zizkioten, agur eta besarkada gehiagoren ostean tabernako argazkia kendu eta amorru biziaz apurtu egin zuen, zeremoniari amaiera eman eta kaleko bizitza egoera berrian bertan zeuden lagunekin batera gauari bidea egiteko.

Ongi etorri, Lander!
Preso guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Bisi Unanueri egindako omanaldiaren bideoa

2009.10.31 | atalak: 

koskairratia.com

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Omenaldi beroa egin diote Bisi Unanueri Algortan

2009.10.30 | atalak: 


Gaur omenaldi beroa egin dio Bisi Unanueri Algortako Ezker Abertzaleak Telletxe plazan.

Omenaldia 20:30etan hasi da, azken ostiraleko ekitaldiaren barruan. Bertan bildutako 300 lagunen artean, errepresioa politikoa eta gerra zikina parekatu ostean, txalapartak sarrera eman dio Bisi Unanue zenaren omenaldiari. Ezker Abertzalearen erakunde guztiek krabelin bana jarri dute ekitaldiaren buruan ageri zen Bisiren irudian. Aurreskulariak ohorezko dantzak egin ostean, Ezker Abertzaleko ordezkariak lora sorta eman die Bisiren etxekoei, eta Etxerateko ordezkariak elkarteko zapia. Bertsolarien txanda etorri da gero: Bisi eta bizitza lotu dituzte, burrukan izandako ibilbide oparoa eta haren oroimenean. Gero Gabi Basañezek Bizi ezagutu, berarekin izandako pasarteak kontatu eta haren izaera maitagarria, genio bizia, lana, militantzia, borroka eta egoerarik txarrenean ere aurrera egiteko beti erakutsitako kemena gogoratu ditu. Emakume izaera ere izan du aipagai, eta Bisiren bizitza errepasatzean bidelagun izandako algortar asko ere. Amaitzeko, Gorrondatxe abesbatzak kanta bat eskaini dio eta Eusko Gudariak denon artean indarrez abestearen ondoko une bateko isilunean irrintziak eta Gora Bisi! zabaldu dira plaza ingurura.

Gora Bisi!
Gora gu eta gutarrak!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Lander Labajo kalera aterako da bihar


Lander Labajo (Algorta)

Lander Labajori kalera irteteko fidantza jarri diotela jakinarazi diote gaur goizean Aranjuezeko espetxean. Horretara, bihar goizean bere etxekoek fidantza ezarri eta arratsaldean kaleratuko dela espero da. Algortara iristen denean harrera egingo zaio.

Ongi etorri, Lander!
Preso guztiak kalera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Omenaldia egingo zaio Bisi Unanueri Algortan

2009.10.28 | atalak: 

Bisi Unanueri omenaldia egingo zaio ostiral honetan Algortan. Omenaldia 20:30etan hasiko da, Telletxe plazan, azken ostiraleko mobilizazioaren barruan.

Bisi irailean hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Algortako abertzaletasunaren erreferentzia izan da urte askoan: indarra eta kemenaren irudia izan da herrian. Erbestea eta espetxea ere ezagutu izan ditu, baina beti askatasuna lortuko bada aurrera egiteko aldarria zabaldu du gure artean.

“Gurekin ezingo dute”
Agur eta ohore, Bisi. Irabazi arte!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Urriak 30. Azken ostirala Uribe Kostan


Algortan azken ostiral honi begira gerra zikina = errepresio politikoa ASKI DA! lantzen ari da

# Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
# Leioa: Boulevard 20:00 - Taloak, Kurkudi Herriko Tabernan
# Erromo: Xake enparantza 20:00
# Algorta: Telletxe 20:00 - Taloak, Amnistia tabernan
# Berango: Gudari Enparantza 20:00 - Taloak Sei Herrin
# Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
# Urduliz: BBVren aurrean 20:00
# Plentzian: Zubiko Pirulin 20:00
# Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30

Aski da!
Gerra zikina = errepresio politikoa!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Anton Fernandez eta Jose Murueta gogoratzeko hainbat ekitaldi izango dira Erandion

ukberri.net


Argazki gehiago HEMEN

Egitaraua

Gaur, asteazkena. ‘Beste biktimak’ bideo-foruma, Astrabuduko Josu Murueta aretoan, 19:00etan.

Bihar, osteguna. ‘Memoria egin, Justizia egin’ hitzaldia emango dute Ahaztuak elkarteko kideek, Erandioko Udaletxean, 19:00etan.

Larunbata. Omenaldi ekitaldi nagusia, Erandioko Josu Murueta plazan, 13:00etan.

Urriaren 28an eta 29an 40 urte beteko dira polizia armatuak Altzaga eta Astrabudua auzoetako herritar bi hil zituela, Erandion bertan. Garai horietan erandioztarrak itotzen ari zen kutsaduraren kontra protestan ari ziren Anton Fernandez eta Jose Murueta, heriotza aurkitu zutenean. Gertaera horiek gogoratzeko, larunbat honetan, urriak 31, omenaldi ekitaldia izango da Astrabuduako Josu Murueta plazan, LAB sindikatuak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta. Hitzordua 13:00etan jarri dute. Hala ere, aurreko egunetan beste hainbat ekitaldi izango dira. Argazkian, LABeko Iratxe Azkuek eta Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezek eman dute gaur prentsaurrekoa, Mari Pili Arenaza eta Idoia Murueta (Josu Muruetaren emaztea eta alaba), Josu Cerrato (Astrabuduako auzokideen elkarteko presidente eta HBko zinegotzi izandakoa), Manolo Castrillo (Erandioko gertakizunetan balaz zauritua), Urtzi Ostolazaga (LABeko kidea) eta Kontxi Fernandez (Anton Fernandezen alaba) lagun zituztela.

Bihar bertan, “Las otras victimas” izenburuko bideo-foruma egingo dute Josu Murueta kultur areto astrabuduarrean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldian parte hartuko dute Martxoaren 3ko Biktimen Elkarte gasteiztarreko hainbat kidek. Etzi, berriz, “Hacer memoria. Hacer justicia” izeneko hitzaldia eskainiko du Ahaztuak elkarteak, 19:00etan, Erandioko udaletxeko etxabeetan. Bitartean, Ekologistak Martxan taldeak ere babesa adierazi die LABek eta Ahaztuak elkarteak antolatutako ekitaldiei. Bere aldetik, “500 ejemplos de no violencia. Otra forma de contar la historia” liburuaren aurkezpena antolatu du talde ekologistak, Anton Fernandez eta Jose Muruetari gorazarre egiteko asmoz. Solasaldia ostegunean, hilak 29, izango da Bilboko Ekoetxean (Pilota kalea, 5), 19:30etik aurrera, liburuaren egile Sabino Ormazabal bertan izango dela.

Erandioko gertakizunak

Oraindik ere, Erandio, Euskal Herrian airerik kutsatuena duten hamar herrien artean dago. Baina hori ez da albiste berria erandioztarrentzat. Izan ere, 50 urte baino gehiago dira Erandiok kutsadura atmosferikoa sufritzen duela. Erandion, 60eko hamarkadan, kaleetan ezin zitekeen arnasarik ere hartu, bertokoek aipatzen dutenez. Fabrikaz inguratuta zegoen udalerria. Egoera horrek bultzatuta, herri mobilizazio indartsuak sortu ziren, 1969ko udazkenean amaituko ziren mobilizazioak, hain zuzen ere. Urte horretan, urriaren 28ko gauean, auzokideek errepide nagusia eta trenbidea moztu zituzten. Polizia armatuak tiroka agertu ziren eta Anton Fernandez hil zuten, lehiotik begira zegoela. Manolo Castrillo eta beste lagun bi ere tiroz zauritu zituzten. Hurrengo eguneko eguerdian, ehunaka erandioztar batu ziren plazan, aurreko eguneko istiluengatik protesta egiteko. Adin guztietako herritarrak batu ziren, baita fabriketako beharginak ere. Mobilizazio horretan hil zuten Josu Murueta gaztea tiroz eta zauritu ugari egon zen.

Etorkizuna eraiki

Gertaera lazgarri horien 40. urteurrenean, Erandioko herritar guztiekin batera “etorkizuna eraiki” nahi dute LAB sindikatuak eta Ahaztuak elkarteak, “iragana ahaztu gabe”. Eskumaldeko LABeko kide Iratxe Azkuek adierazi duenez, “ezin ditugu ahaztu sasoi hartako borroka eredugarriak eta, orduko aldarrikapenak geureganatuz, bizitza duina garatu ahal izateko ingurumenean hainbesteko kaltea eragiten duen produkzio sistema kapitalistaren eta egungo bizi eredu kontsumistaren ondorioak borrokatu behar ditugu”.

Erandiokoa “borroka eredugarritzat” daukate, “herri mobilizazio parte hartzailea izan zelako, euskal mugimendu ekologistaren oinarriak jarri zituelako, langileek protagonismoa hartu zutelako bat-bateko lanuzte orokorrak deituta, errepresioaren aurrean erantzun tinkoa eman zutelako herritarrek, jendartean borrokaren kontzientzia sustatu zutelako, besteak beste”. Bereziki, emakumeen borroka horretan jokatutako papera azpimarratu du Azkuek, bere hitzetan, “beraiek izan baitziren seme-alabak eskolatik irteterakoan borroka honen aitzindari”.

>> berria.info: 1969ko Erandioko gertakarietan hildakoak | Ahanzturatik ateratzen
>> gara.net: 40 años después, Erandio sigue exigiendo justicia para Murueta y Fernández

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<