Jon Bilbao, Jagoba Terrones eta Borja Gutierrezen urtebetetzeak


Jon Bilbao Moro (Erandio), Jagoba Terrones (Berango), Borja Gutierrez Elordui (Berango)

Jon Bilbao Astrabuduako preso politikoaren urtebetetzea bihar, osteguna, izango da, azaroaren 5ean.

Jagoba Terrones Berangoko preso politikoaren urtebetetzea ere bihar, osteguna, izango da, azaroaren 5ean.

Borja Gutierrez Berangoko preso politikoaren urtebetetzea, datorren larunbatean izango da, azaroaren 7an.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri ditugun euskal gudari hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Gogoratu behar dugu Jon Bilbao Morok urtarrilean 28 urte egingo dituela espetxean, hau da, 1982tik hona epetxean preso dutela Espainiako agintariek.

Zorionak Jon, Jagoba eta Borja, eta eskerrik asko erakusten duzuen adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Jon Bilbao Moro
C.P.Fontcalent
Ap. 5050
03.113 ALACANT

Jagoba Terrones Arrate
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLÓN II
12140 Albocasser (Castellón)

Borja Gutierrez Elordui
289 244 bloc A
Maison d´arrêt
42, rue de la Santé
75.674 Paris Cédex
FRANTZIA

Jon, Jagoba eta Borja askatu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jagoba Terrones Basauritik atera eta Castellon II-ra eraman dute

2009.10.27 | atalak: 

Jagoba Terrones Castellon II espetxera destinatu dute. Urriaren 16an atxilotu eta Basaurira eraman zuten. Astebete beranduago, joan zen ostiralean, Basauritik atera eta Valentziara eraman zuten. Gaur, asteartean, Albocasser herrian dagoen Castellon II espetxera eramango zutela esan zioten.

Jagobarekin batera beste bederatzi preso politiko eraman dituzte Euskal Herriko espetxeetatik, 33/01 auzian espetxeratuak eta Langraitzen zeuden beste bi.

Castellon II espetxea joan zen urtean inauguratu zuten. Berangotik 561 kilometrotara dago. Bertan beste bost euskal preso politiko daude gaur egun.

Helbidea:

Jagoba Terrones Arrate
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLÓN II
12140 Albocasser (Castellón)

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jagoba Terronesi elkartasuna adierazi dio Bizarra Lepoanek

2009.10.20 | atalak: 

ukberri.net

Leioako Betiko ikastolako LAB sindikatuak egin bezala, Jagoba Terrones berangoztarraren atxiloketa eta espetxeratzea salatu ditu Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak. “Zuetako askok aukera izan duzue berarekin egoteko toponimia-ibilbideetan. Bizarra Lepoaneko batzordeko kideok atxiloketa hau salatu nahi dugu eta Jagobari, bere familiari zein lagunei elkartasuna adierazi nahi diegu”, adierazi dutenez. Bestalde, Terronesek “lan politikoa eta publikoa” egiten duela nabarmendu du euskara elkarte getxoztarrak. Horrexegatik, “bidegabekeria” iruditzen zaie bere atxiloketa. “Bizarra Lepoanen uste dugu gatazkaren konponbidea soilik etorriko dela bide demokratikoetatik, elkarrizketaren eta Euskal Herriaren aitortzaren bidetik”, gaineratu dute. “Berriro ere gurean laster izatea” opa eta “besarkadarik beroena” bidali dio berangoztarrari Bizarra Lepoanek. Argazkian, igandean dozenaka lagunek salatu zuten Jagoba Terronesen espetxeratzea Berangon.

Bizarra Lepoan, Getxoko euskara elkartearen oharra:

Jagoba Terrones Bizarra Lepoaneko lankidea eta laguna atxilotu eta espetxeratu dute. Zuetako askok aukera izan duzue berarekin egoteko toponimia-ibilbideetan. Bizarra Lepoaneko batzordeko kideok atxiloketa hau salatu nahi dugu eta Jagobari, bere familiari zein lagunei elkartasuna adierazi nahi diegu.

Jagobak lan politikoa eta publikoa egiten du. Horrexegatik, bidegabekeria iruditzen zaigu bere atxiloketa. Bizarra Lepoanen uste dugu gatazkaren konponbidea soilik etorriko dela bide demokratikoetatik, elkarrizketaren eta Euskal Herriaren aitortzaren bidetik.

Espero dugu Jagoba laster izatea berriro ere gurean. Hemendik besarkadarik beroena bidali nahi diogu.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jagoba Terronesi elkartasuna adierazi diote Betiko ikastolako langileek

ukberri.net

Leioako Betiko ikastolako LAB sindikatuak bere elkartasuna adierazi dio Jagoba Terrones Berangoko preso politikoari, gaur “Berria” egunkariak jakinarazi duenez. Terronesek ikastolako jantokian egiten zuen lan, pasa den ostiralean Espainiako Poliziak Algortako bere etxean atxilotu arte. Berangoztarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Askatasuna eta AABen aurkako 33/01 auziko epaian eta Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen ostiralean bertan. Egun, azken albisteen arabera, Terrones Basauriko espetxean jarraitzen du, eta larunbatean eta igandean senideen bisitak jasotzeko aukera izan zuen. Bestalde, atxiloketaren ostean Indautxuko komisariara eraman eta bertan polizia batek psikologikoki estutzen ibili izana salatu zuen AAMk igandean Terronesen aldeko martxa bat abiatu aurretik. Era berean, Ertzaintzak Terronesi elkartasuna adierazteko bere etxe inguruan bildutakoei agertutako “jarrera harroputza” nabarmendu zuten. Argazkian, atxiloketa unean izandako agur besarkadak.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jagoba Terrones Basauriko espetxean dago

2009.10.18 | atalak: 

Argazki gehiago hemen (ukberri.net)
Manifestazioaren aurretik egindako adierazpenak hemen.mp3 (ukberri.net)

Gaur Berangon manifestazioa egin dute 250 lagun inguruk Jagoba Terronesen atxiloketa salatzeko. Manifestazioaren aurretik azaldu denez, ostiralean Jagoba atxilotu zutenean etxetik Indautxuko komisariara eraman zuten. Bertan 13:00ak arte eduki ondoren Basauriko espetxera eraman zuten. Atxiloketan, poliziak tratu normala eman bazion ere, ertzaintzak kalean zeudenekin egindakoak salatu dituzte, bai eta Indautxuko komisarian polizia bat Jagoba iraintzen eta probokatzen ibili izana. Jagobaren etxekoek bisita egin diote atzo eta gaur Basauriko espetxean. Bertan Jon Beaskoa eta Julen Larrinagarekin dago.

Helbidea:

Jagoba Terrones Arrate
Espetxea
Lehendakari Agirre, 92
48.970 Basauri (Bizkaia)

Jagoba askatu!
Demokraziaren bidean, amnistia eta askatasuna!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 auzia: Elkartasun oihuen artean preso eraman dute Jagoba Terrones

ukberri.net

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

IGANDEAN MANIFESTAZIOA: 13:00, FRONTOIA, BERANGON.

Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxeratzeko agindua eman eta ordu gutxitara heldu dira kaputxadun poliziak Berangoko seme den Jagoba Terronesen Algortako etxera, 20:45ak aldera. Ezker abertzaleko kideen espetxeratzea salatzeko manifestazioa amaitu berri zegoen eta ez dira gutxi izan Bidebarri kaleraino hurbildu diren herritarrak. Hamar minutu eskasera agertu dira Ertzaintzaren bi furgoneta. Tentsio uneak nagusitu dira orduan. Hala ere, istilurik ez da egon. Hori bai, batutako hamarnaka gizon-emakumeak bideoz grabatu ditu polizia autonomikoak. 21:00ak pasata atera dute Terrones bere etxetik kaputxadun poliziek, autoz espetxerako bidea hartzeko. Auzitegi Nagusiak zortzi urteko espetxealdia ezarri zion berangoztarrari eta gaur bertan berretsi du zigorra Auzitegi Gorenak. Une horretan areagotu dira Terronesen aldeko aldarriak eta “zaintza lanetan” zebiltzan ertzainen kontrako laidoak. “Eusko Gudariak” abestuta egin diote agur Jagoba Terronesi lagun eta senideek. Argazkian, agur besarkadak.

>> gara.net: 33/01 auziagatik aske zeuden zortzi prozesatuak atxilotu dituzte

>> gara.net: Ya son siete los procesados de Gestoras pro-Amnistía y Askatasuna detenidos

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 auzia: Espainiako Auzitegi Gorenak AAM-aren aurkako sententzia berretsi du

ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAREN SENTENTZIA OSOA.doc HEMEN

ESPAINIAKO AUZITEGI GORENAREN SENTENTZIA OSOA.pdf HEMEN

Jagoba Terronesek 8 urteko espetxe zigorra bete beharko du.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 21 lagun zigortu zituen, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna “erakunde terroristetan aritzeagatik”. Gaur emandako sententzian, Espainiako Auzitegi Gorenak Aitor Jugo absolbitu eta gainerako zigor guztiak berretsi egin ditu.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa espainiar Entzutegi Gorenaren epaiaren aurrean:

Ezer baino lehen espetxeratuak dauden eta espetxeratuak izango diren gure lagunei elkartasun osoa bidali nahi diegu gaurko egunez.

Epaiaren inguruan honako balorazioa egiten dugu:

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lana erabat publikoa izan da, da, eta izango da.

Estatuak errepresiorik basatiena bururaino eramateko bere tresna eta aparatu guztiak aktibatuak ditu une honetan. Ondorioz, errepresioaren aurkako lana zigortzea errepresio estrategiaren logikan baino ezin da ulertu. Estatuak gerra zikina erabiltzen jarraitu nahi duelako zigortzen du gerra zikinaren salaketa, torturatzen jarraitu nahi duelako atxilotzen du torturaren aurkako lana, Guantanamo erraldoia irekita mantendu nahi duelako espetxeratzen dute muturreko espetxe politikaren aurkako militantzia.

Estatuak errepresioaren hautua bururaino eraman nahi duelako ezabatu nahi du Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Baina nonbait, ez dira ohartu Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez dela hamar, hogei edo ehun lagunek osatzen dute zerbait. Amnistiaren Aldeko Mugimendua errepresioaren aurrean antolatzen den herria da. Eremuz eremu, konpromiso maila oso ezberdinekin errepresioak uzten dituen ondorioei aurre egin eta errepresio egoera gainditzen lan egiten duen herritarren multzoa da Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

Uste dute epai honen ondoren herritar gutxiago joango direla presoak bisitatzera? Uste dute kaleetan argazki gutxiago izango direla? Uste dute herriz herriko mobilizazioak bertan behera geldituko direla? Uste dute torturaren salaketak ez direla Nazio Batuetara iritsiko? Uste dute iheslari politikoek ez dutela dauden tokian daudela babesa jasoko? Uste dute Jon Anzaren desagertzearekin ahaztuko direla herritarrak? Uste dute kolore guztietako polizien bortizkeria isilik pasako dela? Ez gaituzte isilduko, ez gaituzte geldituko, ez gaituzte garaituko.

Amnistiren Aldeko Mugimenduan antolatuak gauden ehunaka, milaka herritarrok eguneroko lan xumeari loturik jarraituko dugu. Une gogor hauetan, errepresioaren aurkako lana indartzeko deia egiten diegu herritarrei, datozen ordu eta egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartuz.

>> wikipedia: 33/01 auzia
>> berria.info: Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du AAMri buruzko epaia
>> berria.info: Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutakoak
>> gara.net: El Tribunal Supremo mantiene las condenas y comienzan los arrestos
>> gara.net: Julen Larrinaga Condenado en el sumario 33/01«El Estado utiliza la fuerza porque carece de proyecto político»
>> europa press: El Supremo absuelve a uno de los dirigentes de Gestoras Pro Amnistía

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 : Jagoba Terrones eta besteen aurkako zigor eskaera mantendu du fiskalak

2009.09.24 | atalak: 

ukberri.net

Espainiako Auzitegi Nazionalak 33/01 sumarioan zigortutako 21 herritarrak absolbitzea eskatu diote Auzitegi Gorenari, gaur egindako bistan, horien guztien abokatuek, albiste agentziek zabaldu dutenez. Horretaz gain, Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren legezkotasuna aitortzeko eskaria egin diote Juan Saavedra Goreneko Zigor Salako presidenteak eta Manuel Maza, Joaquin Gimenez, Miguel Colmenero eta Francisco Monterde epaileek osatutako tribunalari. Letradunen arabera, “Auzitegi Nazionalak -aipatu erakundeei- egozten dizkien zereginen artean, bakar batean ere ezin da frogatu indarkeriazko ekintzekin edo ETArekiko zuzeneko lotura dagoenik”. Gainera, “frogatutzat ematen diren gertaerei begiratuta, neurrigabeak dira ezarritako zigorrak”. Fiskalak, ordea, hori ukatu eta guztientzako zigor eskaerak mantendu ditu, “egozten zaizkien karguei eusteko froga nahikoak” daudelakoan. Epaitutako lagunen artean, Jagoba Terrones berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Argazkian, AAMren kontrako epaia salatzeko Berangon egindako manifestazioa.

Hamar urteko espetxe zigorra jarri nahi dieten Juan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugok “Amnistiaren Aldeko Batzordeen goi-karguak izanik, horien jardueran parte-hartze garrantzitsua” izan zutela aipatu du fiskalak; beti ere albiste agentziek aipatzen dutenez. Hala ere, Jugoren kasuan, “salak berak baloratu beharko lituzke bere aurka dauden frogak”, bere ustez. Bitartean, fiskalaren arabera, “militante hutsak ez dira” zigortutako gainontzeko lagunak: “Amnistiaren Aldeko Batzordeen arlo zehatzetan ardurak zituzten horiek”, aipatu duenez. “Mobilizazioak, kanpainak edota Batzordeei ‘harengak’ kriminalizatzen ari ez” direla ere adierazi du fiskalak; “ETAren aginduetara aritzea baizik”, gaineratu duenez.

>> askatu.org: “Errepresioaren aurrean antolatzen den herria da Amnistiaren Aldeko Mugimendua”
>> berria.info: AAMren ustez, zigorra berretsiko du Gorenak, «errepresioa zilegi izateko»
>> gara.net: «Gu espetxeratu arren, preso bakar bat ere ez da bakarrik geratuko»
>> europapress.es: La Fiscalía pide al TS que avale la condena a 21 responsables de Gestoras porque seguían “consignas impuestas por ETA”

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Auzitegi Gorenak irailan 23an aztertuko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketaren sententzia

2009.09.06 | atalak: 


Jagoba Terrones (Berango / Algorta)

Espainiako Auzitegi Gorenak irailaren 23an aztertuko du 33/01 auziko sententzia.

Auzi horretan Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakunde terroristatzat jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beraietako 21 kideri 10 eta 8 urteko espetxe zigorra ezarri zien.

Jagoba Terronesi 8 urteko espetxe zigorra ezarri zion, eta espetxe zigorra berretsiez gero, espetxera joan beharko du.

>> wikipedia: 33/01 auzia
>> wikipedia: Amnistiaren Aldeko Batzordeak
>> wikipedia: Askatasuna
>> europapress.es: El Supremo revisará el próximo día 23 en vista pública las condenas contra 21 miembros de Gestoras Pro Amnistía

Aski da!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Garzonek Algorta eta Berangoko hamaika gazte prozesatu ditu

2009.09.04 | atalak: 

Albiste agentziek zabaldu dutenez, Garzonek Algorta eta Berangoko hamaika gazte prozesatu ditu kale borrokaren akusaziopean.

Auzipetuak hauexek dira: Mikel de Gregorio, Joseba Elorriaga, Mikel Rekarte, Josu Rodriguez, Aner Mimenza, Lander Labajo, Txomin Gezuraga, Jon Rosales, Zigor Goicoetxea, Jon Bautista Galdiz eta Gorka Oribe.

Hauetatik, Elorriaga, Mimenza eta Labajo espetxean daude.

Oraingo prozesamendu autoa 2007ko urriaren 16an egindako operazioarekin eman zitzaion hasiera,
Garzonen auto eskandalagarri batean oinarriturik.

>> berria.info: Uribe Kostako 11 gazte auzipetu ditu Garzonek
>> europapress.es: Garzón procesa a once miembros de un grupo al que imputa una decena de actos de ‘kale borroka’ entre 2004 y 2007
>> elcorreodigital.com: Garzón procesa a once personas por actos de kale borroka entre 2004 y 2007

Aski da!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Lexuri eta Irantzu Gallastegi espetxez aldatu dituzte

2009.08.18 | atalak: 

Lexuri eta Irantzu Gallastegi (Berango)

Lexuri, abuztuaren 11n Fleurytik atera eta Fresnesera eraman zuten. Orain Marsellan dago, etxekoek bertako preso baten deiari esker jakin dutenez. Oraingoz ez dakigu gehiago.

Marsella Berangotik 852 kilometrotara dago.

Irantzu, abuztuaren 17an, Sototik atera eta egunean bertan Curtisera eraman zuten.

Curtis Berangotik 630 kilometrotara dago.

Helbidea:
Irantzu Gallastegi Sodupe

Centro Penitenciario Teixeiro
15310 CURTIS (A Corunha)

Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<