
Ertzaintzaren bortizkeriak ezin izan zuen Patxo Zabalak Santurtzin jaso zuen harrera gelditu
Ertzaintzak guztira bost lagun identifikatu zituen atzo arratsaldean Santurtzin. Harrera burutu zen lokalera sartu ziren irainka, mehatxuta eta bultzaka.
Patxo Zabalari egindako ongi etorrian gertaturikoa:
Santurtziko preso politiko ohia Villenako espetxetik atera zen atzo goizeko 9:00etan, espainiar Entzutegi Nazionalak jarri zion zigorra osorik bete ondoren. Herrian zehar pankarta eta kartel ugari agertuko dira goizetik herrikideari ongi etorria eginez, baina PNVren aginduz udal langileek eta polizia munizipalak jarritako propaganda guztia kenduko dute. Arratsaldeko 20:00etan espero da Patxo Zabalaren etorrera, eta Herriko tabernaren aurrean herritar ugari biltzen da berari lehen agurra egiteko. Orduan Ertzaintzaren furgoneta bat iristen da, furgonetatik ateratzen dira eta herritarrengana joan eta ekitaldia terrorismoari gorazarre egitea izan daitekeela esaten diete eta informe bat egingo dutela espainiar Entzutegi Nazionalera bidaltzeko. Bitartean dena kamaraz grabatzeari ekiten diote. Bi lagun identifikatzen dituzte.
Une horretan Patxo bertara iristen da, txalo eta besarkada artean. Lora sorta bat ematen diote eta dantzariak dantza bat egiten du. Patxok argazkia kentzen du. Kanpoan Beltzen beste bi furgoneta iristen dira, Ertzainak lokal barrura sartzen dira, bultzaka, jendea joka eta irainka. Hau espainia dela gogorarazten diete bertan daudenei. Beste hiru lagun identifikatzen dituzte, argazkiak indarrez kentzen dituzte, mahaietara igotzen dira jarrera guztiz harroarekin. Txistu eta ohiu artean alde egiten dute ondoren lokaletik.
Ongi etorri, Patxo!










































