Jon Bilbao, Jagoba Terrones eta Borja Gutierrezen urtebetetzeak


Jon Bilbao Moro (Erandio), Jagoba Terrones (Berango), Borja Gutierrez Elordui (Berango)

Jon Bilbao Astrabuduako preso politikoaren urtebetetzea bihar, osteguna, izango da, azaroaren 5ean.

Jagoba Terrones Berangoko preso politikoaren urtebetetzea ere bihar, osteguna, izango da, azaroaren 5ean.

Borja Gutierrez Berangoko preso politikoaren urtebetetzea, datorren larunbatean izango da, azaroaren 7an.

Aukera ona ere bada, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri ditugun euskal gudari hauei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Gogoratu behar dugu Jon Bilbao Morok urtarrilean 28 urte egingo dituela espetxean, hau da, 1982tik hona epetxean preso dutela Espainiako agintariek.

Zorionak Jon, Jagoba eta Borja, eta eskerrik asko erakusten duzuen adore eta kemen horregatik!

Helbideak:

Jon Bilbao Moro
C.P.Fontcalent
Ap. 5050
03.113 ALACANT

Jagoba Terrones Arrate
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLÓN II
12140 Albocasser (Castellón)

Borja Gutierrez Elordui
289 244 bloc A
Maison d´arrêt
42, rue de la Santé
75.674 Paris Cédex
FRANTZIA

Jon, Jagoba eta Borja askatu!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Bertan behera utzi dute protestaldia Topasen dauden euskal preso politikoek

2009.09.23 | atalak: 

gara.net


Iñigo Otazua (Algorta) Aiboa Casares (Astrabudua)

17 euskal preso politiko daude Topasen gaur egun, Iñigo Otazua eta Aiboa Casares tartean.

Abuztuaren 10ean abiatutako borroka bertan behera uztea erabaki dute Topaseko espetxean dauden euskal preso politikoek, kartzelako zuzendaritza berriak hartuko duen jarreraren zain. Bizi-baldintzen murrizketak salatzeko abiatu zuten protestaldia.

Topaseko espetxean dauden euskal preso politikoek abuztuaren 10ean hasitako borroka bertan behera utzi dutela iragarri zuten atzo, kartzelako zuzendaritza berriak zein jarrera hartzen duen ikusi arte. Azaldu zutenez, urte hasieratik hainbat bizi-baldintzaren etengabeko murriztea pairatu dute, eta horri aurre egiteko itxialdi eta barauak eginez protesta egitea erabaki zuten.

Ildo horretan, espetxeko zuzendaritzak ezarri izan dien bakartze politika izan da «larriena». Ezagutzera eman zutenez, hainbat hilabetetan aldarrikatu izan dute bakartze zigorra bertan behera utz dezaten, baina eskaera horri jaramonik egin ez eta udan bakartze politikari ekin zion kartzelako zuzendaritzak.

Oinarrizko bizi-baldintzen inguruan «atzerapauso nabarmenak» ere nabaritu dituztela salatu zuten. Hala nola jarduerak eta ikastaroak desagertzea, jaso daitezkeen pakete eta gutun kopurua murriztea, preso sozialek baino dei gutxiago izatea, ikasteko arazoak, lagunen zerrenden atzerapenak, senitartekoekin ikustaldiak egiteko oztopoak eta abar luze bat.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Aiboa Casares espetxez aldatu dute senideek nora daramaten jakin gabe

2009.07.03 | atalak: 

ukberri.net

Aiboa Casares Astrabuduako preso gaztea Asturiasko Villabonako espetxetik atera dute, gaur “Berria” egunkariak zabaldu duenez. Era berean, Naiara Mallabia Bilboko Errekalde auzoko preso gaztea ere lekuz aldatu dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo salatu zuen Casares eta Mallabiaren senideek eta lagunek oraindik ez zekitela nora eramango zituzten. Gaur, berriz, Casaresen senideek UKBERRI.NETi azldu diotenez, Aiboa Leongo Mansilla espetxean dago orain, lekuz aldatzearen behin behineko geldiunean geratuta dagoela. Behin betiko helmuga Salamancako Topas espetxea izan daitekeela susmatzen dute, jakin ez badakiten arren. Bestalde, Mallabiari dagokionez, Coruñako Curtis espetxera heldu dela adierazi dute. Casares eta Mallabia egun Asturiasko Villabona espetxean zeuden EPPKko emakume bakarrak ziren, Marije Fullaondo algortarra behin behinean Langraizera eta Sotora eraman ondoren. Argazkian, Casares ukabila altxatuta iazko atxiloketaren unean / Gaztesarea.

Jarrai-Haika-Segi sumarioan auziperatutako beste 17 neska-mutilek bezala, Casaresek bere burua entregatu zuen 2008ko otsailaren 3an mila bat pertsonen aurrean, Bilboko Esperantza kaleko frontoian egindako ekitaldian.

Naiara Mallabiak 7 urte eta 9 hilabeteko espetxe zigorra betetzen du kale borrokan aritu zelakoan. Helegitea erantzuteke badago ere, dagoeneko sei urte eman ditu barruan.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





JON BILBAO MORO 27 URTE ESPETXEAN 20 URTE SAKABANATURIK hitzaldia Astrabuduan

2009.05.06 | atalak: 

JON BILBAO MORO 27 URTE ESPETXEAN 20 URTE SAKABANATURIK hitzaldia egingo da ostiral honetan, maiatzak 8, Astrabuduan, 20:00etan, Josu Muruetan.

Hitzaldian Jon etxera! plataformako kide batek Jonen oraingo egoera azalduko du eta Jose Antonio Torre Altonaga “Medius” preso ohiak Jonekin batera bizi izandako espetxeei eta sakabanaketari buruz arituko da.

Jonek dagoeneko 27 urte darama espetxean.1982ko urtarrilaren 15ean Guardia Zibilak atxilotu zuen. Bederatzi egunez inkomunikaturik egin zituen eta tortura bortitzak salatu zituen. Harrez gero makina kartzelatik pasa da eta Alacanten dago gaur egun, Astrabuduatik 8o9 kilometrotara.

>> Jon Bilbao: txosten juridikoa

Helbidea:

Jon Bilbao Moro
C.P.Fontcalent
Ap. 5050
03.113 ALACANT

Jon askatu!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jon Bilbao Morori omenaldia egin zitzaion atzo Astrabuduan

2009.01.19 | atalak: 

Ehunaka lagunek omenaldi beroa eskaini zioten atzo Jon Bilbao Morori eta bere etxekoei Astrabuduan. Bertan Jonekin espetxean izandako preso ohiek, amnistiaren aldeko mugimenduko kideek, bertsolariek eta hauteskundeetan parte hartzeko sortutako plataforma berriko kideek hartu zuten parte. Ekitaldiaren ostean manifestazioa egin zen Astrabuduako kaleetan zehar.

Jon askatu!!

>> ukberri.net: Jon BIlbao Moro eta bere senideak omendu dituzte ehunaka lagunek

Pasa den ostegunean, urtarrilak 15, Jon Bilbao Moro Asuako preso politikoa atxilotu, 9 egunez inkomunikatu eta torturatu, eta espetxeratu egin zutenetik 27 urte bete ziren. Baina, 2002an zigorraren hiru laurdenak bete ondoren kalean beharko lukeen arren, urteurren egunean Bilbao Alacanteko Fontcalent espetxean jarraitu zuen, Erandiotik 750 kilometrotara. Horren aurrean, bere auzokideek, lagunek eta eskualdeko hainbat hiritarrek omenaldi egin zioten atzo, igandea, Astrabuduako Josu Murueta plazan. Bertan 230 bat pertsonak bere maitasuna erakutsi zioten preso asuarrari eta bere senideei. Izan ere, Jon BIlbao Etxera herri ekimeneko kideek gogoratu zutenez, Jonen lagun eta senideek “bera bisitatzeko munduari lau bider buelta emateko haina kilometro egin dituzte”. Bilbao sakabanaketa politika bere larruan ederto ezagutu du, kartzelaz kartzela ibili dutela, ia egun osoz isolamenduan. Gainera, ziega aldaketa etengabeek, arrazoirik gabeko katxeoek eta lekuz aldaketetan hartutako jipoiek, estresak eta elikadura narriotsuak, besteen artean, iztai-hernia, gastritis kronikoa, anemia, orno-mina, zutik jartzeko ezintasuna eta prostata eritasuna eragin dizkiote. Herri ekimena, saiatzen ari da Bilbao otsailaren 6an Gurutzeta ospitalera ekartzen, bertan prostata operazioa egiteko, “baina ez dakigu lortuko dugun” aitortu zuten. Ekitaldiaren ostean manifestazioa egin zuten Astrabuduan zehar. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Atzo zabaldu zutenez Jon Bilbaok pairatzen duen prostata afekzioaz hobera egiteko ezinbestekoa du ebakuntza egitea, baina Bilbaok “mesfidantza dio inguratzen zaion orori”. Asuarrak ez du Foncalent-en “hilik ikusi nahi duen norbaiten eskuetan” ebakuntza egin nahi ezta beste leku batera joan ere, lekuz aldatzean pairatuko duenaz beldur baita. Hortik Gurutzetara ekartzeko saiakera.

Preso ohien omenaldia

Herri ekimenaren adierazpenen ostean, Moro oso egoera eta leku ezberdinetan ezagutu duten preso ohiak igo ziren oholtzara, Mororen senideak agurtu eta lore sorta eskaintzeko, dantzari batek aurreskua dantzatu ostean. Jon Bilbaoren burkide, ziegakide eta lagunek “Moro eta bere etxekoak eta beraiekin preso eta iheslariak eta haien etxekoak” omendu zituzten. Aitortu zutenez, gogor egin zitzaien atzoko ekitaldia, izan ere “365 egun gehiago pasa dira iazko omenalditik eta Jon han dago oraindik, duintasunaren alde borrokan”. Gainera, gogorragoa egin zaie jakitun direlako “guri ere espetxe zigor handiak jarri zizkigutela baina gu kaleratu gintuzten eta bera gu ez bezala han jarraitzen du, giltzapean”.

Preso ohiek azaldu zuten askatasuna berreskuratu izana haientzat “pozgarria” bada ere, “burkideak, lagunak, han utzita adiskide mina” zor zaiela, “etxera itzultzea ikaragarri gogorra” dela. Bitartean, espetxeetako egoera ederto okertu da eta egoera horretan Jon Bilbao eta enparauei “askatasuna zor diegu”, aitortu zuten: “haien bozgorailua izan nahi dugu”. Azkenik, “bizi arteko zigorrak hil artekoak bihurtu” diren honetan, lan eginez “presoen, iheslarien eta etxekoen zama arindu” daitekeelakoan daude. Horregatik, nork bere eremuan errepresaliatuen aldeko lanari ekiteko deitu zuten. “Apur bat asko izan daiteke, apur asko batu izanez gero”, animatu zuten.

“Salbuespen egoeran” baina “okerrago”

Bertsolarien ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kide batek hartu zuen hitza. Egun Euskal Herrian estatu espainiar zein frantsesak darabilten “egoera errepresiboa” salatu zuen. “Salbuespen egoera zabaldu dute kalean eta kartzelan okerragoa da”, azaldu zuten. Horren adibidetzat jarri zuten Anjel Figueroa preso algortarraren egoera: “etxean baina preso dute” eta, gainera, kartzelan ezarritako hainbat baldintza jarri dizkiotela salatu zuen AAMk. Jon Bilbaoren kasuan, “Jon errepresioaren isla” dela azaldu zuen: “atxilotua, torturatua, kartzelaratua, sakabanatua eta isolatua Euskal Herriak bere patuaren jabe izan dadin borrokatzeagatik”. Bestalde, eskualdeko presoek pairatzen duten sakabanaketa deitoratu zuten AAMko kideek. 46 presoetatik, hiru baino ez baitaude Euskal Herrian. Era berean, gogor salatu zuten torturaren erabilpen politikoa, eta adibidetzat jarri zituzten azken sarekadan atxilotuek pairatutako torturak.

Egoera horretan, herritarrei presoen aldeko konpromisoa eskatu zieten “salbuespen egoerari aurre egiteko”, Bilbon pasa den urtarrilaren 3an egindako manifestazioari segida emanez. Ildo horretatik, besteak beste, Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesleen elkartea babesteko eta bere alde sinatzeko eskatu zuten.

“Irabazteko borondatea”

Manifestazioan abiatu aurretik, azken hitzaldia izan zuten entzungai Astrabuduara Jon Bilbao omentzera joandakoek. Ezker abertzaleko kide batek egungo egoera aldatzeko ezinbestekotzat jo zuen D3M herri plataforma babestea eta bere alde sinatzea. Gainera, Arnaldo Otegiren aipuak erabiliz, “irabazteko borondatea” berreskuratzera deitu zuen, Hauteskunde Batzordeak eskatutako sinadura kopurua “aise” gainditzeko.

Ekitaldiaren audioak:

- Jon BIlbao Etxera! herri ekimena (mp3) (erdia espainolez).

- Preso ohiak (mp3).

- Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimendua (mp3) (erdia espainolez).

- Bertsolariak (mp3).

- Erandioko ezker abertzalea (mp3) (erdia espainolez).

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Omenaldia egingo zaio Jon Bilbao Morori igandean Astrabuduan

2009.01.14 | atalak: 

Jon Bilbao Morok 27 urte beteko ditu aste honetan. Horren harira, omenaldia egingo zaio urtarrilaren 18an, igandea, 13:00, Astrabuduan, Josu Murueta enparantzan.

1982ko urtarrilaren 15ean, Astrabuduako bizilaguna den Jon Bilbao Moro atxilotu, 9 egunez inkomunikatu eta torturatu, eta espetxeratu egin zuten. 27 urte luze hauetan zenbatezinak dira ezagutu dituen espetxeak eta zenbatezinak bere etxeko eta lagunek egin dituzten kilometroak. Gaur egun Alacanteko Fontcalent espetxean bahituta dago (2002tik kalean egon behar luke), Erandiotik 750 kilometrotara. Zoritxarreko urtmuga honetan, ebakuntza bat egiteko esperoan dago gainera.

Jonen egoera, Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren adibide bat da. Pasa den hilabetean bizi izan ditugu eskualde honetako 5 lagunen atxiloketa eta torturak, dispertsioa Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren %98ak pairatzen du eta ilegalizazioak, zitazioak, jazarpen poliziala eta kontrolak gure herriko egunerokotasunean daude. Honekin guztiarekin bukatzeko garaia heldu delako, datorren 18an Astrabuduan egongo den ekitaldira joateko deialdia egiten dugu.

>> Jon Bilbao: txosten juridikoa
>> ukberri.net: joan zen urteko omenaldia: Jon Bilbao Moro eta bere senideak omendu dituzte

JON ASKATU!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jon Bilbao Moro eta bere senideak omendu dituzte

2008.01.28 | atalak: 

ukberri.net

Pasa den urtarrilaren 15ean Jon Bilbao Moro Erandioko presoak 26 urte bete zituen Espainiako kartzeletan eta egun gatibu duten eta Euskal Herritik 850 kilometrora dagoen Alacant-eko Fontcalent espetxeraino hurbildu ziren hiru egun lehenago Erandioko 42 lagun bere askatasuna aldarrikatzeko. Atzo, berriz, Bilbao Morori, bere neskalagunari, alabari, arrebari eta ilobari omenaldia egin zieten 120 bat auzokidek Astrabuduan. Izan ere, Asuako presoak 52 urte ditu eta bizitza erdia kartzela barruan eman du, atxilotu, torturatu eta zigortu zutenetik, eta ordutik senideak kartzelaz kartzela milaka kilometro egiten izan ditu etengabe bere ondoan. Bere semea berriro libre ikusteko aukerarik gabe, berriki hil den Jon Bilbaoren amari ere txalo zaparrada eskaini zioten. Ekitaldiaren ostean, trikitixak girotuta auzokideek manifestazioa egin zuten auzoan zehar, “Jon etxera!” lelo bakarrarekin.

Jose Angel Bilbao Jon Bilbao Moro Etxera herri ekimeneko kideak Bilbaok betetzen ari den kartzela-epea ohiko espetxealdia ez dela gogoratu zuen, 30 urteko zigorrarekin euskal preso askok 18, 20 edo 22 urterekin kaleratu baitira. Gainera, preso erandioztarrarekin batera atxilotutako pertsonak zigor berbera izan arren “egun kalean daudela” azpimarratu zuen. Izan ere, laster 28 urte barruan beteko dituen Jose Mari Sagardui “Gatza” preso zornotzarrarekin gertatu bezala, Bilbao Morori espetxetik ihes egiten saiatzeagatik erredentzio guztiak kendu zizkioten eta espetxealdi osa betetzera zigortu.

Halere, herri ekimeneko kideak 42 lagunen bisitaren harira hilaren 12an Fontcalenten preso erandioztarrarekin izandako hizketaldia ekarri zuen plazara: “oso pozik agertu zen. Ondo dago, burua ondo dauka, gogor dago jakin arren jarraituko duela barruan eta 30 urteak beteko dituela”.

Orduan, Lurdes Velez Jonen neskalaguna, eta bere alaba, arreba eta iloba igo ziren oholtzara, eta Jose Angel Bilbaok 26 urtetan Espainiako Estatuko punta batetik bestera, Jon Bilbao eta bere senideak ezagutu dituzten kartzela guztiak zerrendatu zituen. Era berean, “milaka kilometro egin ostean” hil berri den Jonen amarekin gogoratu zen, baita Asuakoak ez zuela izan ama agurtzeko aukerarik gogoratu ere. Auzokideek txalo zaparradarekin erantzun zuten. Horren ostean, hainbat preso ohi igo ziren oholtzara, tartean senideei lore sorta eman zien Jose Maria Astola Iruretagoiena sondikarra, Jon Bilbao Mororekin batera atxilotutako eta zigor berberera zigortutako laguna eta 2002ko urtarrilean kaleratu zena.

“Borroka eta konpromiso eredua”

Ondoren, Kike Martinez Iruñeko preso ohiak salatu zuen Jon Bilbaoren kasua eta bera oraindik kartzelan egotea preso ohiei “oso gogorra” egiten zaiela aitortu zuen, baina handik haratago, “Euskal Herrian, denok kartzelan gaudela esan dezakegu. Presoak kartzela txikian daudela eta kalean gaudenok kartzela handian. Eta zentzu horretan libre izan nahi badugu preso guztiak kalean beharko ditugula” nabarmendu zuen. Baina, hainbat presok pairatutako egoera dela eta “mailak ere badirela” onartu zuen, “eta horregatik gogoratu behar dugu Moro, horregatik omendu behar dugu Moro eta Mororekin batera Gatza, Elurtxuri eta kartzelan diren euskal preso politiko guztiak. Guztiak omendu behar ditugu”.

Senideei eskainitako aurreskuaren ostean, Askatasuneko kide batek kokatu zuen Jon Bilbaok pairatutako egoera Euskal Herriak bizi duen “egoera krudel eta gordinean”, non atxiloketak, ilegalizazioak, tortura, espetxe zigorrak eta heriotzak etengabe pilatzen diren eta Kabo Berden argitu gabeko egoeran hil zen Endika Iztueta Santurtziko deportatuaren senideentzat txalo zaparrada eskatu zuen. “Euskal Herriaren alde lan egiten duenaren aurka” errepresioa handitu dela islatu zuen eta horren adibide izan zuen dagoeneko 710 preso baino gehiago “bahituta” izatea. Testu-inguru horretan Jon Bilbao Mororen kasua “Espainia eta Frantziaren errepresioaren isla” dela azaldu zuen, “berak bizi baitu atxiloketa, tortura, espetxea eta dispertsioa”. Baina, aldi berean, “borroka eta konpromiso eredua” ere badela nabarmendu zuen: “euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko borrokarena”.

“Gure maitasun guzti-guztia”

Era berean, Espainiako zein Frantziako estatuek ez dutela beren legeak ere betetzen eta euskal presoen aurka “sarraskitze politika” erabiltzen dutela azpimarratu eta Anjel Figueroa algortarra eta beste euskal preso gaixo eta sendaezin askok eskatutako 92. artikulua ukatu izana salatu zuen Askatasunak: “Presoen egoera demokraziaren termometroa da eta hemen zero azpitik dabil, euskal presoak interes politikoen arabera, truke txanpon edo mendekurako tresna gisa erabiltzen baitituzte”.

Dena den, “amnistia eta borrokaren bidez” Euskal Herriak lurraldetasuna eta autodeterminazioa eskuratzera helduko dela ziurtatu zuen Askatasuneko kideak: “borrokak ekarri gaitu abagune politiko honetara eta haratago ere eramango gaitu”.

Ondoren, Beñat Vidal bertsolariak ekitaldiari azken puntua jarri zion: “Hemendik Joni guztion partez / besarkada bat itzela / gure maitasun guzti guztia / jaso dezala horrela / baina besteek ere bai ondo / ere jakin dezatela / bera gurekin ez egotea / barkatzeko ez gaudela”. Eta preso ohiak Jon Bilbao Mororen erretratua eta pankarta sostengatzen PSE-EEko egoitzaren aurretik igaro zen trikitixak girotutako manifestazioa abiatzeko bertsoa ere abestu zuen Vidalek: “Nola ez dagoen gure artean / Astrabuduan gaur bera / aprobetxatu beharko dugu / gaur daukagun aukera / eta ez gaitezen hemen gelditu / joan gaitezen aurrera / manifa baten gure amorru / dena aldarrikatzera”.

Preso ohien testua:

Kartzelan urte luzeak egindako preso politiko ohiak gara gu.

Kartzelan, batzuk gehiago eta besteak gutxiago, Jon Bilbao Mororekin izan gara. Berak bizi izan dituenak guk ere bizi izan ditugu. Eta berari sartu zioten espetxe zigorra guri ere sartu ziguten. Baina espetxe zigor berdina sartuta ere, urteak pasa, eta gu kalean gaude, berak, beste hainbat euskal preso politikok bezala, espetxean jarraitzen duten bitartean.

Guri benetan gogorra egiten zaigu kalean izatea, gure burkideak, lagunak, adiskide minak, kartzelan segitzen dutela ikusten dugun bitartean. Oso gogorra egiten zaigu kartzelan gurekin izan diren presoak eta oraindik kartzelan dauden horien etxekoak eta lagunak agurtzea ere.

Gogorra egiten zaigu, jakin ere oso ondo dakigulako zer den kartzelan egotea. Oso ondo dakigu zer den senide edo lagunarentzat maite duen pertsona kartzelan izatea. Guk neurri batean kartzela oraindik barruan daramagu, eta zuekin topo egiten dugunean kartzelara bueltatzen gara nolabait.

Egia esan, Euskal Herrian, denok kartzelan gaudela esan dezakegu. Presoak kartzela txikian daudela eta kalean gaudenok kartzela handian. Eta zentzu horretan libre izan nahi badugu preso guztiak kalean beharko ditugula, nahitaez, haiek ere gure bizitzaren partea direlako. Hori garbi dagoela uste dugu.

Baina mailak ere badira. Eta horregatik gogoratu behar dugu Moro, horregatik omendu behar dugu Moro eta Mororekin batera Gatza, Elurtxuri eta kartzelan diren euskal preso politiko guztiak. Guztiak omendu behar ditugu.

Baina, gure aldetik, batez ere, presoen etxekoei eskaini nahi diegu gure omenaldia.

Jon Bilbao Morok 26 urte luze darama espetxean, eta bere etxekoek 26 urte luze daramate Jon laguntzen, animatzen eta behar duen guztia ematen, Joni laguntzeko euren bizitzaren alor gehienak albo batera utzi behar dituzten arren.

Ziur gaude Morok omenaldia etxekoei eta urte luze hauetan lagundu dioten eta laguntzen jarraitzen dioten guztiei egiteko esango ligukeela.

Eskerrik asko. Eskerrik asko, eta aurrera bolie!

Gora Jon!
Gora gu ta gutarrak!
Gora Euskal Herria askatuta!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jon Bilbao Moro: 26 urte espetxean

gara.net

CRÓNICA 26 años de cautiverio
La familia de Jon Bilbao Moro recibió el homenaje a media vida en prisión

La mitad de sus 52 años de vida los ha pasado en la cárcel y, tal y como dijo ayer un vecino de Erandio en el acto de homenaje, «sabe que va a cumplir los 30 años de con- dena, pero está fuerte». El homenaje de Astrabudua a Jon Bilbao Moro lo recibió su familia; un ex preso subrayó precisamente que son ellos quienes «llevan 26 años dando la talla».

Un homenaje a Jon Bilbao Moro… y a sus familiares. Este fue el motivo del acto celebrado ayer en la plaza Josu Murueta, en Astrabudua, con motivo de los 26 años que ha cumplido en prisión recientemente. Natural de Asua, Erandio, fue detenido en enero de 1982, y tras permanecer nueve días incomunicado, periodo tras el que denunció haber sufrido torturas, la Audiencia Nacional le condenó a 30 años de prisión. Siempre clasificado en primer grado, la mayor parte de los 26 años transcurridos en celdas españolas el preso erandioarra ha estado en régimen de aislamiento y lejos de Euskal Herria, con la única salvedad de dieciocho meses en los que conoció las prisiones de Langraitz y Basauri.

Tras la txalaparta, fue un vecino el encargado de dar comienzo a un acto presidido por el lema “Jon Bilbao Moro. 26 urte espetxean, borrokan'’. Recordó la reciente visita de un grupo de más de 40 personas a la prisión de Alicante, en la que se encuentra Bilbao Moro en la actualidad, para manifestar que «estuvo muy contento. Sabe que va a cumplir los 30 años de condena, pero está fuerte». También recordó la reciente muerte de la madre del preso, sin que pudiera despedirse de ella, antes de invitar al estrado a su compañera, Lurdes Vélez, y su hija, su hermana Bego y su sobrino.

Varios ex presos subieron a continuación al escenario, con un ramo de flores para los familiares. Uno de ellos refirió precisamente que algunos estuvieron en la cárcel junto a Bilbao Moro, «incluso con la misma condena y ahora nosotros estamos aquí y él sigue en la cárcel».

Realzó el papel de las familias de los prisioneros vascos en general y el de la de Bilbao Moro en concreto. Recordó también a Jose Mari Sagardui Gatza -el preso de Zornotza que va a cumplir 28 años en prisión- y manifestó que «se puede decir que en Euskal Herria todos estamos en la cárcel y si queremos ser libres, los presos deberán salir».

En declaraciones a GARA, Lurdes Vélez constató que el deterioro físico del preso «es grave; sufre una hernia inguinal y tiene muy dañados el esófago y la vista, pero rechaza ir al hospital por el trato en los traslados. Lo pasa mal, es lo que peor lleva. También sufre de espalda y huesos, y el médico le ha dicho que vaya a un oftalmólogo, aunque dice que ya irá cuando salga… si alguna vez sale».

«Maltrato sicológico»

Incide, sin embargo, la compañera de Bilbao Moro en que en la medida que han transcurrido todos estos años en prisión, con el consiguiente empeoramiento en la salud, «lo peor son los malos tratos verbales y sicológicos, los cacheos y cambios de celda. Ellos lo saben y van a por él siempre, a por el más débil. Incluso a mí en los vis a vis me intentan provocar, procuran poner a las otras visitas en mi contra, pero yo me callo»

Tras un aurresku de honor tomó la palabra un representente de Askatasuna, quien, tras recordar a Endika Iztueta, el deportado de Santurtzi que muriera la pasada semana en Cabo Verde, enfatizó que «la represión esta totalmente activada». Trajo a colación, por ejemplo, «la vulneración de los derechos de los presos y las presas» y la contrapuso con «el camino de lucha y compromiso trazado» por el Colectivo de Prisioneros Políticos Vascos.

Askatasuna considera el caso de Jon Bilbao Moro «un reflejo de la lucha del colectivo de hombres y mujeres» encarcelados en el contexto del conflicto político y denuncia «la política de los estados español y francés. que bien utilizan a los presos con interés político o bien como objetivo de su represión».

Pese al largo tiempo transcurrido, Lurdes Vélez explica que las referencias del preso de Asua «son las de antes. Tiene una memoria increíble y se refiere a su detención como si hubiera tenido lugar ayer. Siempre dice que tiene la cabeza aquí, aunque el cuerpo esté en la cárcel, pero también es consciente de que tendrá que hacerse con un `guía’ cuando salga por cómo ha cambiado todo. No se hace idea».

Un bertsolari puso el punto final al acto celebrado en Astrabudua, que dio paso a una manifestación que recorrió las principales calles de este barrio de Erandio.

Fueron comentadas también algunas ausencias de representantes políticos locales que sí habían tomado parte en el homenaje que se tributó a Jon Bilbao Moro el pasado año.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Igandean Jon Bilbao Moro kaleratzea aldarrikatuko duen ekitaldi politikoa egingo da Astrabuduan

2008.01.23 | atalak: 


Jon Bilbao (Astrabudua 1955.11.05)

Jon Bilbao kaleratzea aldarrikatzeko ekitaldi politikoa egingo da urtarrilaren 27an, igandea, 12:30an, Astrabuduako Josu Murueta plazan.

Jon, Astrabuduako auzotarra, 1982ko urtarrilaren 15ean Guardia Zibilak atxilotu zuen. Bederatzi egunez inkomunikaturik egon ondoren eta tortura bortitzak salatu ondoren 30 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten.

>> Jon Bilbao: txosten juridikoa

Urtarrilaren 15ean 26 urte bete ziren Astrabuduatik eraman zutenetik, eta 26 urte luze hauetan 18 hilabetez bakarrik egon da Euskal Herriko kartzeletan. Egun, 850 kilometrora dagoen Fontcalent (Alicante) espetxean bahiturik dago, 2002. urtean bete baitzuen kondena (ohiko erredentzioak kontutan hartuta).

Jonen kontra eta orokorrean, euskal preso politikoen kolektiboaren kontra gobernuak ari diren esterminiozko politikarekin bukatu behar dugu. Guztioi dagokigu egoera hau salatzea, aski dela esatea, eta Jonen askatasuna eskatzea. Bere eskubidea delako, kalean, Erandion, aspaldi egon behar zuelako.

Honekin batera, jadanik gaixotasun larriak dituzten presoak eta, Jon bezala, kondena beterik espetxeetan bahituta dituzten 100 preso baino gehiagoren askatzea ere eskatu behar dugu.

Guardia Zibilak 1982. urteko urtarrilaren 15ean atxilotu zuen, eta inkomunikazioan bederatzi egun egin ondoren Carabanchelen sartu zuten.

Jon Bilbaok inkomunikazioan izan zuten denboran torturatu egin zutela salatu zuen. Gainera, aipatu behar da, gaur egun inkomunikazio muga 5 egunekoa dela, eta torturaren aurkako talde guztiek inkomunikazioa bera tortura tresna dela adierazten dutela.

Espainiako auzitegi nazionalak bi espetxe zigor ezarri zizkion: bata, 4 urte, 2 hilabete eta egun bat, eta bestea, 26 urte, 8 hilabete eta egun bat. Biak batera, espetxe zigor handiena egiten dute: 30 urte.

2u urte hauetan espetxe ugaritan izan da Jon Bilbao: Carabanchel (1982ko urtarriletik martxora), Puerto I (1982 martxotik maiatzera), Carabanchel (192ko maiatzetik azarora), Puerto I (1982ko azarotik 1983ko uztailera), Alcala Meco (1983ko uztailetik azarora), Herrera de la Mancha (1983ko azarotik 1986ko urtarrilera), Alcala Meco (1986ko urtarriletik uztailera), Langraitz (1986ko uztailetik 1988ko martxora), Herrera de la Mancha (1988ko martxotik 1989ko apirilera), Sevilla (1989ko apiriletik 1990ko apirilera), Palma de Mallorca (1990ko apiriletik 1991eko apirilera), Tenerife (1991eko apiriletik 1998ko abendura), Jerez de la Frontera (1998ko abendutik 2000ko azarora), Algeciras (2000ko azarotik 2006ko urrira) eta gaur egun Alicanteko Fontcalent espetxean dago.


CENTRO PENITENCIARIO DE ALICANTE CUMPLIMIENTO
Polígono de la Vallonga, s/n
Apdo.5050
03113 Alicante

Izan ere, Jon Bilbao Euskal Herritik oso urruti dauden espetxeetan izan da beti 25 urte hauetan, Langraitzen 1986-1988 tarte horretan izan ezik. Azpimarratu behar da, urruntze eta sakabanatze hori “tratamendu” arrazoiengatik mozorrotzen duela Espainiako Espetxe Erakundeak, tratamendua euskal preso politikoen kontrako esterminio politika denean, urruntzea isolamendua eta bakartze politikarekin batera ematen baita, beti 1.go graduan sailkatuta. Bestaldetik, 25 urtez 1.go graduan sailkatuta edukitzeak, hain zuzen, frogatu egiten du Jon Bilbaoren kasuan, eta euskal preso politikoen kasuan oro har, aplikatzen zaien tratamenduaren izaera.

Jon Bilbaok espetxean 25 urte darama bere garaian atxilotutako euskal preso politikoak 18, 20, 22 urte bete dituztenean kalera irten direnean. Izan ere, garai horretan atxilotutakoei erredentzioak aplikatu izan zaizkie, nahiz eta murriztuta ere.

Jon Bilbaoren kasuan ordea, eta Josemari Sagardui “Gatza” bezala, espetxetik ihes egiten saiatzeagatik, dagozkien erredentzio murritz horiek ere kendu dizkiete.

Jon Mallorcako espetxetik ihes egiten saiatu zen beste euskal preso politiko batekin (Joxean Kortadi donostiarra, 2004. urtean kaleratu zen 22 urte bete zituenean), baina harrapatu eta 2 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten horregatik. Eskuratu zitzakeen erredentzio guztiak ere kendu zizkioten, baina horretan, legearen arabera, une horretan betetzen ari zen zigorraren erredentzioak moztu behar zizkioten, Epaitegiak egin ohi duen bezala, baina Jonen kasuan zigor osoari aplikatu zion, eta hortik aurrera erredentizo posiblerik gabe gelditu zen.

Bestela ere, aipatu behar da, Espainiako Auzitegiak orain aplikatzen duen doktrinarekin 30 urte bete beharko duela espetxean.

Xantaia politikorik ez!
JON ASKATU!!!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Jon Bilbao Moro askatu!

2007.12.12 | atalak: 

jon bilbao

Abenduaren 16an, 13:00etan, Astrabuduako Josu Murueta plazan elkarretaratzea egingo da JON ASKATU leloarekin.

Jon, Astrabuduako auzotarra, 1982ko urtarrilaren 15ean Guardia Zibilak atxilotu zuen. Bederatzi egunez inkomunikaturik egon ondoren eta tortura bortitzak salatu ondoren 30 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten.

26 urte beteko dira Astrabuduatik eraman zutenetik, eta 26 urte luze hauetan 18 hilabetez bakarrik egon da Euskal Herriko kartzeletan. Egun, 850 kilometrora dagoen Fontcalent (Alicante) espetxean bahiturik dago, 2002. urtean bete baitzuen kondena (ohiko erredentzioak kontutan hartuta).

Jonen kontra eta orokorrean, euskal preso politikoen kolektiboaren kontra gobernuak ari diren esterminiozko politikarekin bukatu behar dugu. Guztioi dagokigu egoera hau salatzea, aski dela esatea, eta Jonen askatasuna eskatzea. Bere eskubidea delako, kalean, Erandion, aspaldi egon behar zuelako.

Honekin batera, jadanik gaixotasun larriak dituzten presoak eta, Jon bezala, kondena beterik espetxeetan bahituta dituzten 100 preso baino gehiagoren askatzea ere eskatu behar dugu.

Horregatik, Jonen aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Askatasunaren adierazpena Anjelen trasladoa dela eta

2007.11.09 | atalak: 

askatasuna

Lehengo astean bere gaixotasuna kronikoa eta sendaezina zela jakin eta gaur Córdobara eraman dute Langraitzik Angel Figueroa preso politikoa.

Euskal Preso politikoak hiltzeko borondate baten beste adierazpen bat dugu hau. Gaixotasun larriekin espetxean mantentzea nahikoa ez eta preso hauen osasun egoera okertzeko ahalegin guztiak egiten ari baitira, Angelen kasuak adierazten duen bezala. Espainiako gobernuan den alderdi sozialista hiltzailea da.

Hori adierazten dute azken egunotan izaten ari diren egoera larriek ere: Juanjo Rego Vidal osasun egoera oso larrian Mansillako espetxean dute, Gotzone Lopez de Luzuriaga Gasteiztar presoak minbizia du eta radioterapia tratamendua hartzea oztopatzen diote ( bi alditan ez dutelako ospitalera eraman, beste hainbatetan eraman behar duten poliziek tratu bortitza izaten dutelako eta bera uko egin beharrean aurkitzen delako, etab.) Orotara hamabi dira gaixotasun larriak izan arren espetxean dituzten euskal preso politikoak.

Angelen askatasuna eta baita beste hamaika preso gaixoena urgentziazko zeregina da Euskal Herriarentzat. Argi dugu Espainiar gobernuak bere borondatez ez dituela askatuko, hain juxtu kontrakoa baita bere politika, preso politikoak suntsitzea, gerra bahitu gisa erabiltzea, beti ere helburu politikoen mesedetan. Horregatik, egin dezakegun edozer garrantzitsua da euskal presoen alde eta gaixorik diren presoak aske utz ditzaten presio eta borrokara dei egin nahi dugu beste behin ere.

Euskal Herrian, 2007ko azaroaren 8an

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<