Auzitegi Gorenak irailan 23an aztertuko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketaren sententzia

2009.09.06 | atalak: 


Jagoba Terrones (Berango / Algorta)

Espainiako Auzitegi Gorenak irailaren 23an aztertuko du 33/01 auziko sententzia.

Auzi horretan Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakunde terroristatzat jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beraietako 21 kideri 10 eta 8 urteko espetxe zigorra ezarri zien.

Jagoba Terronesi 8 urteko espetxe zigorra ezarri zion, eta espetxe zigorra berretsiez gero, espetxera joan beharko du.

>> wikipedia: 33/01 auzia
>> wikipedia: Amnistiaren Aldeko Batzordeak
>> wikipedia: Askatasuna
>> europapress.es: El Supremo revisará el próximo día 23 en vista pública las condenas contra 21 miembros de Gestoras Pro Amnistía

Aski da!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Iker Rodrigo, Eli Zubiaga eta beste 6 atxilotuak kartzelara bidali ditu Garzonek

ukberri.net

>> mobilizazioak: gaur, Astrabudua, 20:00, Josu Murueta plaza

>> garzonen autoa: hemen.pdf

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Instrukzio Epaitegiko magistratuak kartzeleratzeko agindua eman du ostiralean atxilotutako 8 euskal herritarrentzat: Iker Rodrigo, Eli Zubiaga, Arantza Urkaregi, Imanol Nieto, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Iñaki Olalde eta Amparo Lasheras. Aipatu aginduaren berri goizaldeko 4:30ak aldera eman dute Iker Rodrigoren lagunek. Haiek baieztatu dutenez, “Iker ondo dago”. Lagunek uste dute Rodrigo Soto del Realgo espetxera eramango dutela baina oraindik ez dute egiaztatu. “El Periodico de Aragon”-en arabera, Dolores Delgado fiskalak behin behineko espetxeratze judiziala eskatu du, atxilotuak asteazkenean Garzonen aurretik igaro eta haiekin zer egin behin betiko erabakitzeko, egun horretarako ezker abertzalearen aurkako operazioan bahitutako ordenagailu guztien informazioa miatuta izango dutelakoan. Baina, Garzonek “baldintzarik gabeko espetxeratzeko” autoa (pdf) eman du, zortziei “erakunde terroristako kideak” izatea leporatuta. Argazkian, atzo Erandion 80 lagunek eskatu dute Iker Rodrigo eta beste atxilotuen askatasuna, asteburuko dinamika jarraituz: Algortan 130 manifestatu ziren ostiralean, 150 herenegun eta 55 atzo; Areetan 30 herenegun eta 40 atzo; eta Erandion 250, 125 eta 80. Gaur, Astrabuduako Josu Murueta plazan biltzera deitu dute.

>> gara.net: Garzón ordena el ingreso en prisión de los ocho detenidos el viernes

>> gara.net: Garzón emplea el «todo es ETA» para encarcelar a quien quiera y cerrar el paso a D3M

>> berria.info: D3M plataforma bultzatzeagatik kartzelatu dituzte zortzi atxilotuak

Aski da!
Hau ez da demokrazia!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





6 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Zigor Goikoetxearentzat

2008.11.06 | atalak: 


Zigor Goikoetxea (Algorta)

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 6 urteko espetxe zigorra eta 7.200 euroko isuna eskatu du Zigor Goikoetxearentzat, San Lorenzo eguneko azokan Marisa Arruek bere kontra irainak bota zituela jarritako salaketaren ondorioz irekitako prozeduran. Fiskalak “atentado contra la autoridad” eta mehatxuak leporatzen dizkio.

Akusazio partikularren aldetik, Arruek berak 10 urteko espetxe zigorra, edo fiskalak berak eskatutakoa aplikatzea eskatu du. PP alderdiak, berriz, 6 urteko espetxe zigorra eta 6.000 euroko idemnizazioa kalte moralak eraguteagatik eskatu ditu. Guztiek atentatua, mehatxuak, irainak eta abar leporatzen dizkiote.

Prozedura hau PP eta Marisa Arruek egindako salaketen ondorioz zabaldu zen. Horren ostean Zigor deklaratzera deitu eta espetxera sartu zuten. Gerora Arruek berak, San Lorentzoko azokan izan ei ziren PPko beste zinegotzi bik eta horien bizkartzain bik deklaratu dute epailearen aurrean.

Kasu honetan nabarmentzekoa da ez ertzainik ez udaltzainik ez dituztela deitu deklaratzera eta prozedura hau ez dela hasi atestatu baten ostean, salaketa salaketa partikular gisa baizik.

Orain abokatuek frogak aurkezteko epea dute eta horren ostean epaiketaren data finkatuko da.

Askatasunak salaketa hau egin zuen bere momentua:

Alderdi politikoek, komunikabideek eta aparatu judizialek eskuz esku aurrera daramaten eraso berri baten aurrean gaudela salatu nahi dugu Askatasunatik. Euskal Herria salbuespen egoeran aurkitzen da eta modu honetako erasoak eguneroko ogi bihurtu zaizkigu.

Errepresioaren jomugak ezartzen dituzten komunikabideak, gerra tribunalak, polizia torturatzaileak… denak balio du independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko gurutzadan. Azoka batean politiko batzuen aurrean protesta egitea honelako jazarpenekin ordaintzen den egoera bortitza ezarri dute gure herrian, errepresioarekin itsuturik dauden gobernuek.

Aski da!
Muntaia zapaltzailerik ez!
ZIGOR ASKATU!!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Fernando Etxegarai bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman dute

FERNANDO ETXEGARAI GAZTEARENA BILATZE ETA ATXILOTZE AGINDUAN.

1987ko Apirilaren 23an atxilotu zuen espainiar poliziak ETA-rekin harremanak izateaz akusaturik. Gogor torturatu ondoren espetxeratua izan zen, eta barruan eman dituen 20 urteetan espainiar espetxeetan sakabanatuak egon da, besteak beste Alcala, Herrera de la Mancha, Ocaña 1, Valdemoro, Burgos, Jaen eta A Laman.

1973ko kode penala oinarri hartuta zigortua zuen Entzutegi Nazionelko 1. sekzioak.
Al Amako espetxeak kondena betea izanagatik 2008ko Urtarrilak 4rako askatasun datarako proposamena bidaltzen du, honek bere oniritzia eman diezaion.

2008ko Urtarrilaren 4an Fernandoren neska lagunak Habeas Corpus-aren eskaera egiten du, ezarritako kondena betea izateagatik, Entzutegi nazionalean bere askatasun eskaera burutzen delarik.

Habeas Corpusa tarteratzen da oinarrizko eskubideak bermatuak izango ez direnaren beldurpean, argudiatuz Fernandok kondena betea duela eta legez kanpoko atxiloketa bat gertatu daitekeela.

Abokatuek modu berean askatasun eskaera bat luzatuko dute, Fernandok bere zigorra betea duela argudiatuz, eta aske ez utzi ezkero atxiloketa ilegal baten delitua emango litzatekeela gaineratuz.

Bi idazki hauen aurrean, Urtarrilaren 4an Entzutegi Nazionaleko 1. sekzioak auto judizial baten bidez Fernandoren askatasuna erabakitzen du kondena betea izanagatik. Auto hau irmoa eta betebeharrekoa da, eta fiskalak ez dio errekurtsorik ezartzen.

3 hilabete beranduago entzutegi nazionaleko 1. sekzioak beste auto bat ateratzen du non Fernando atxilotu eta espetxeratzeko agindua ematen den. Autoak dio Fernandori 196 / 2006 entzutegi goreneko doktrina kriminala aplikatzen zaiola, zigorra betea izanagatik kalean egon arren.

Defentsak auto hau errekurritu egiten du hainbat eskubideren bortxaketa ematen dela argudiatuz.

Momentuz Fernandori bizitza osorako espetxe zigorra ezarri diote, kode penal zaharraren arabera 30 urteko espetxealdia igaro arte egon beharko du espetxean (erredentziorik gabe doktrina aplikatzearen ondorioz) eta kode penal berriaren arabera 25 urte.

Une hauetan Fernando bilatzeko eta atxilotzeko agindua dago.

ASKATASUNAREN SALAKETA:

Espainiar errepresiaok ez du etenik, eta eremuz eremu bere krudelkeriaren lekuko izaten ari gara azken asteotan.

Guantamo erraldoia bezala definitu daiteke espainiar eta frantziar estatuek Euskal Herritarren aurka indarrean duten espetxe politika. Bizi arte zigorra, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantzentzea, isolamendua eta bakartzea, sakabanaketa, eskubide ororen ukazioa. Hau da espainiar eta frantziar estatuen espetxe politika demokratikoa, euskal militanteak giltzapean eta beraien senide eta lagunak errepidean hiltzeko apostua.

Egoera oso larria dela ozen esan nahi dugu Askatasunatik eta deia luzatzen diegu euskal herritarrei, euskal instituzio eta erakundeei, egoera honekin amaitzeko konpromiso sendoak har ditzaten. Egoera larriak denon konpromisoa eskatzen du.

> kaleratu zen eguna
> Barakaldoko lehen ongi etorria
> Plentziako ongi etorria
> Plentziako bideoa

> gara.net
> Parot doktrina” deritzoten tribunal gorenaren ebazpena

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Tortura demokratikoa

2008.01.21 | atalak: 

kart
Handiago ikusteko sakatu irudiaren gainean

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Askatasunak bat egin du osteguneko lanuzte eta protestekin

2007.12.11 | atalak: 

askatasuna

ASKATASUNAK BAT EGITEN DU OSTEGUNERAKO DEITU DIREN LANUZTE ETA PROTESTEKIN

Aro errepresibo berrian murgildu da Euskal Herria. Estatuek gatazka konpontzeko aukerari ateak itxi eta gerra bidezko estrategiaz independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko apostua egin dute. Norabide honetan plangintza errepresibo bortitza jarri dute martxan, irailetik hona astez aste plangintza honen garapenaren lekuko izaten ari garelarik.

Errepresioak espresio ezberdinak ditu, guziak ere norabide berdinean eragiteko helburuarekin. Eta azken asteotan jasaten ari garenak guzietako adibideak utzi dizkigu:

- Sarekada masiboak, gazte independentisten atxiloketak, mahaikideak espetxeratzeak, herri mugimenduetan dabiltzanen aurkako gartzela zigor gogorrak.

- Inkomunikazioa, poltsa, kolpeak, mehatxua, presio psikologikoak.

- Erasoturiko mobilizazioak, debekaturiko ongi etorriak, isunak, identifikazioak, grabaketak.

- Ilegalizaziorako urrats berriak, herritarren borondatearen aukako udal, parlamentu eta diputazioak.

- Gerra propaganda: muntai polizialen bidezkoa, eta komunikabide ezberdinetatik ezker abertzalearen gainean esandako gezur eta intoxikazioak.

- Espetxe politika bortitza: Gaixo larriak dituztenei askatasuna ukatzea, bizi arteko zigorra, sakabanaketa, bakartzea.

- Munduak zehar barreiatuta dauden iheslari politikoen atxiloketa eta estradizioak.

- Etab.

Plangintza errepresiboa aurrera eramatearen ardura nagusia Zapatero eta
Sarkozy-k izan arren ezin dugu ahantzi PNV-k plangintza errepresiboari egiten dion ezinbesteko ekarpena. Ilegalizazioaren gauzapen praktikoa, euskal herritarrak entzutegi nazionalaren esku uztea, mobilizazioak debekatu eta erasotzea, kontrolpean dituen komunikabideen bidezko manipulazioa eta orohar ezker abertzalea desagertzeko apostuari ematen dion babes politikoa, insituzionala eta poliziala.

Aurrez ere ezagutu izan ditugu errepresioak ezaugarrituriko garaiak. Baina beti agerian gelditu da errepresioaren antzutasuna, hemen gatazka politiko bat dago, errepresioak konpondu ezin duena. Izan ere herri honetan muga batzuk ditu errepresioak, herri honen duintasunak, mobilizazioak eta borrokak ezartzen dizkio mugak errepresioari. Aurrerantzean ere ezinbestekoa izando da errepresioaren aurrean mobilizatzea, ikastetxe eta gaztetxeetatik, instituzio eta lantegietatik, auzo eta herrietako kaleetatik.

Beraz, errepresioari mugak jartzeko deia egiten diegu herritarrei, datorren ostegunerako deituak dauden mobilizazio eta geldialdietan parte aktiboa hartuz.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Askatasunak mobilizatzeko deia egin du

2007.11.30 | atalak: 

askatasuna

Duela 30 urte demokrazia ekarriko omen zuen prozesua burutu zen espainiar estatuan, baina 30 urte geroago gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoerak argi erakusten digute norainoko iruzurra egin zioten herri honi.

Burgoseko prozesutik 37 urtera, oinarri bera duen epaiketa ezagutu du Euskal Herriak. Herri oso baten aurkako epaiketa, demokrazia batean baino benetako salbuespeneko egoera batean kokatu behar duguna.

Espainiar estatuak tresna errepresibo guziak erabiltzeko apostua egin du independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko. Kasu honetan espainiar justizia izan da norabide honetan militante independentistak epaitu eta atxilotu dituena.

Errepresio estrategia bortitzaren aldeko hautua egin dute estatu zapaltzaileek, gatazka konpontzeko inolako borondate politikorik ez dutela argi erakutsiz. Bide baketsuetan ideia guziak aurrera eramatea posible denaren beraien ohiko mezua hankaz gora utzi dute beste behin ere. Eta honek agerian uzten du estatua bera jakitun dela herri honetan konpondu gabeko gatazka politiko bat dagoela.

Oinarrizko eskubide demokratikoak ukatzen dituzte atxiloketa hauek, edozein demokraziatan eskandalu politiko izugarria suposatuko lukeen eskubideen ukazioa hain zuzen ere.

Euskal Herrian lan politiko eta soziala egitea ukatua dago, eta Euskal Herriak izan behar du zapalkuntza guzi honi aurre egin behar diona. Inoiz baino gehiago herri bezala kalera ateratzeko garaia da.

Dei egiten dugu gaur herriz herri burutuko diren mobilizazioetara agertzera, baita datozen egunetarako deituko diren protestetan modu aktibo batean parte hartzera ere.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Sei espetxera eta bat kalera, fidantzapean

2007.10.19 | atalak: 

Lander Labajo, Josu Rodriguez, Txomin Geruzaga, Joseba Elorriaga, Mikel de Gregorio eta Aner Mimenza espetxeratzeko agindua eman du Garzon epaileak. Soto del Realen sartu dituzte.

Zigor Goiketxea aske gelditu da fidantzapean, 6000 euro ordainduta. Gaixotasun larria duelako utzi dute aske. Gaixotasun honen ondorioz zorabio / bajoi bat jasan zuen kalabozoan zegoela eta paretaren aurka jo ondoren burua ireki zuen, zauri handia eginez.

Atxilotu guziek ukatu dute bai ETArekin bai Kale Borroka ekintzekin zerikusirik izatea. Txomin inkomunikaturik pasatu denez ez dakigu bere egoera zein den. Orain altxatu diote inkomunikazioa.

Atxilotu guziek presioak, mehatxuak eta kolpeak jasan dituztela salatu dute. Bereziki presioak izugarriak izan direla adierazi dute, eta epailearen aurrean salatu dituzte. Zaratak entzun izana e.a aipatu dituzte.

Defentsak Garzoni protokoloa martxan jar zezala eskatu zion, eta honek baiezkoa erantzun zuen. Azkenean konfidantzazko medikuak behin bakarrik ikusi ditu atxilotuak egon diren denboran.

Garzonek adierazi du atxiloketa aldia kamaraz grabatu duela. Atxilotuetako bat jasandako kolpe eta presioak salatzen hasi denean Garzonek salaketarik ez egiteko esan dio, dena grabatuta dagoela eta. Orduan gazteak berak esandako guzia han agertuko dela erantzun dio epaileari. Aurreko atxiloketetako bideoak eskatu izan dizkiote abokatuek behin baino gehiagotan, eta oraindik ez die bideo bat bera ere ikusten utzi abokatuei.

ASKATASUNAREN SALAKETA:

Atxiloketa, tortura eta espetxeratze berri hauek estatu espainiarrak eta frantziarrak esku esku aurrera daramaten errepresio estrategiaren baitan kokatzen ditugu. Beste behin ere euskal herritarrak torturatuak izan dira okupazio indarren eskuetan. Garzonek torturaren aurka martxan jarritako protokoloak ez du ekiditen atxilotuek tratu txarrak jasatea, azken atxilotuen salaketek erakusten duten bezala. Estatuak dituen tresnarik bortitzenak erabiltzen ditu euskal independentisten aurka egiteko, baina estatuaren erantzukizun zuzenaz gain gogor salatu nahi dugu biolentziaren eztabaida etengabe elikatzen duten alderdiek (PNV eta NABAI kasu) tratu txar kasu hauen aurrean erakusten duten epelkeria. Torturaren aurrean itsu, mutu eta gor geldituz.

Errepresioaren aurrean antolatu eta mobilizatzera deitzen ditugu herritarrak, eta datozen egunetan espetxeratze eta tortura kasu hauen aurka antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Askatasunaren agiria gaurko atxiloketen aurrean

2007.10.17 | atalak: 

Askatasunatik gaurko atxiloketak eta berauetan polizia espainiarra erabiltzen ari bortizkeria salatu nahi ditugu.

Bai gaurko atxiloketak, bai azken egunetan burutu diren atxiloketa eta miaketak, estatu espainiarrak aurrera daraman estrategia errepresiboaren baitan datoz. Independentziaren aldeko borroka polizia operazio basatien, makrosumarioen, espetxe politika hiltzailearen eta antzeko bide errepresiboen bidez zapaltzeko hautua egin dute. Baina herri honetan urte luzez erakutsi da errepresioa antzua dela.

Uholde errepresiboa bizitzen ari gara Euskal Herrian, eraso gehiago etorriko dira luze gabe. Zentzu honetan errepresioaren aurkako borroka indartu behar dugu herriz herri eta auzoz auzoz.

Amaitzeko dei egin nahi dugu operazio honen aurka deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Askatasunaren balorazioa

2007.10.07 | atalak: 

Batasunako mahai nazionalaren atxiloketak urrats berri bat suposatzen du azken asteotan salatu dugun estrategia errepresibo berriaren baitan. Mahai nazionala espetxeratu izanak gobernuak egin duen apostu errepresiboaren tamaina erakusten digu. Baina urte hauetan guzietan argi gelditu da errepresioa antzua izan dela independentziaren aurkako borroka gelditzeko bide bezala. Beraz, bide hau alboratu eta gatazkaren erroetara jotzeko deia luzatzen diegu espainiar eta frantziar gobernuei.

Gogoratu nahi dugu azken bi asteotan 40 atxilotu baino gehiago izan direla Euskal Herriaren luze zabalean, polizia frantziar eta espainiarrak eskuz esku burutuak.

Azken atxiloketak PSOE-ko gobernuaren eskutik etorri zaizkigun arren, ezin dugu ahaztu Segurako polizia operazioa Balzak zuzentzen duen Ertzaintzaren kolaborazioz burutu zela. Kasu honetan Batasunako mahai nazionalaren atxiloketa, inkomunikazioa, espetxeratzea eta sakabanaketari bidea erraztuz. Ibarretxe jauna, zer egin behar duzu gertaera latz hauen aurrean? Legearen aitzakian ezkutatu beste behin? Zein da zuk independentziaren aldeko hautua egiten duten herritarrei etengabe erasotuak diren honetan eskaintzen diezun babesa?

Aro errepresibo bortitza dugu aurrez aurre, eta herri eta auzoetan errepresioaren aurkako borroka antolattu behar dugu eremuz eremu. Atxilotuen askatasuna eskatzen dugu eta dei egiten dugu datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Mobilizazioak, kartelak

2007.07.26 | atalak: 

enkartelada 2007.07.25 2

Atzo 50 lagun inguru izan ziren Anjelen alde Telletxen egin zen enkarteladan.

GAUR mobilizazioa, 20:00, Telletxen

Kartelak deskargatu, inprimatu eta ipini zure atarian, lantegian, tabernan…

anjel  esku orria eu
Anjelen egoera euskaraz.pdf

anjel gose esku orria
Anjelen egoera espainieraz.pdf

ANJEL GOSE GREBAN x
Mobilizazioak.pdf

autobusa
Martxa Langraitzera.pdf

ANJEL ASKATU
Anjel askatu!.pdf

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu
















etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<