2008.07.03

Bihar, uztailak 4, elkarretaratzea egingo da Algortan Anjel Figueroaren alde

Anjel Figueroaren egoeraren aurrean bihar, uztailak 4, ostirala, elkarretaratzea egingo da Algortan, 20:00etan, Telletxen.

Larunbatean, uztailak 5, manifestazioa egingo da Donostian preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.

> etxerat.info: Sakabanaketa eta osasun eskubidea

Anjel kalera!
PRESO GAIXOAK ASKATU!

2008.07.02

Anjel Figeroa Ospitaleratu dute krisialdi bortitzak jasan ostean

Pasa den ekainaren 25ean itzuli zen Langraitzera. AAMk salatu du gaixotasun larriekin aurkitzen diren presoen egoera eta espetxe politikaren aurrean mobilizatzeko deia burutu du.

Anjel Figeroa Txagorritxuko ospitalera eraman dute

Bi krisialdi bortitz jasan ostean Langraitzeko espetxetik Txagorritxura eraman dute gaur, uztailaren 2an. Cruceseko Ospitalera eraman edo ez aztertzen ari dira medikuak.

Pasa den Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean. Bere askatasuna behin baino gehiagotan eskatu dute, gaixotasun larri eta sendaezina pariatzen duelako.

Askatasunaren salaketa

Anjel Figeroarekin egiten ari direnak erakusten du PSOEren espainiako gobernuak, preso politikoak suntsitzeko helburuz darabilen espetxe politikaren krudeltasuna eta mendeku gosea norainokoa den.

Aspaldi salatzen ari gara presoak hil egin nahi dituztela, muturreko baldintzetan biziaraziz: dispertsatuta, isolatuta, osasun asistentziarik gabe, eskubideak zanpatuak dituztelarik… Bereziki kezkatzen gaitu gaixotasun larriekin aurkitzen diren 14 presoen egoerak.

Espetxe politikaren PSOEko arduranei galdera bat: Noiz arte jarraitu behar duzue espetxe politikaren “etika” hiltzaile honekin?

Egoera larri honekin amaitu behar dugu! Ezin dugu onartu preso politikoak espetxeetan hil ditzaten. Euskal Herritarrei dei bat luzatu nahi diegu, espetxe politikaren aurkako mobilizazioekin jarraitu dezaten.

Anjel eta gaixotasun larriekin aurkitzen diren presoak askatu orain!

Euskal presoak euskal herrira, dagozkien eskubideen jabe!

2008.06.26

Anjel Figueroa espetxera eraman dute berriro

Anjel Figueroari atzo Txagorritxu ospitalean alta eman eta berriro Langraitzeko espetxera eraman dute. Berez albiste ona izan zitekeena, Anjelen kasuan kezkatzeko modukoa dela azpimarratu nahi dugu. Izan ere, Anjelen gaixotasunak okerrera egin du azken aldian eta diagnostiko medikoetan behin eta berriro adierazi bezala espetxean ez ditu behar dituen baldintzak bertan izateko. Gauzak horrela, gurpil zoro batean sartuta dago: espetxera eraman, baldintza okerrak izanik berriro krisialdiak izan, egun batzutarako ospitalera atera eta berriro espetxera. Horrela darama azken urtea, etengabe.

Azken honetan ekainaren 15ean ingresatu zuten ospitalean, ekainaren 2an bertan alta eman ondoren, espetxean krisialdi larriak izan zituelarik. Ospitalean krisialdien ondoko egoera kontrolatu eta egonkortu egiten da.

Hala ere, ospitalea ere ez da soluzioa. Eta, esate baterako, ekainaren 18an krisialdi larria izan zuen bertan. Zaindariek lurrean botata topatu zuten, konorte barik, mingaina ebakita…

Aipatu behar da ospitalean 1. graduko espetxeko baldintzak ezartzen zaizkiela bertan diren presoei, eta normalean presoak pixka bat hobera egin orduko alta eskatu eta espetxera joan nahi izaten dutela.

Anjelen amak baimena dauka berarekin 24 orduak egoteko. Hala ere, askotan, guardian dauden ertzainen arabera, trabak eta oztopoak ere jartzen dizkiote. Azken egonaldi honetan egun batean 3 ordu eduki zuten itxarongelan baimena iritsi ei ez zelako. Edo bazkaltzeko irten eta sartzen denean ertzainek bateko edo besteko miaketak egiten dizkiote.

Eta hala eta guztiz ere epilepsia kasuetan hurbileko pertsonen harremana funtsezkoa da, arreta zuzena egiten duelako eta bere egoera zuzenean ezagutzen duelako. Medikuak ere eguneroko egoera jakiteko berari galdetu beharra dauka. Eta azken batean ospitalean dagoenean hobera egiten badu gehienbat hurbileko pertsonen harreman eta arretaren eraginez izaten da.

Anjelen eboluzioa okerrera doanean, behin-betiko soluzioa ezinbestekoa da. Gero eta okerrago dago eta espetxea-ospitalea-espetxea-ospitalea bueltaka ibiltzeak ez du ezer konpontzen, gaixotasun sendaezina izanik ezer konpontzerik ez duenez.

Anjel kalera!
PRESO GAIXOAK ASKATU!

2008.06.11

Absolbitu egin dituzte maiatzaren 28an auzipetutako gazteak

Maiatzaren 28an egindako epaiketan auzipetutako hiru gazteak absolbitu egin ditu tribunalak.

Abokatuak adierazi duenez, epaia absolutorioa izatea espero zuen. Hala ere, nabarmendu du epaiaren idazkera oso kaxkarra dela. Izan ere, auzipetuek parte hartu zutela izandako istiluetan agertzen du, eta gerora azaltzen du euren presentzia bertan ez dela frogatua izan.

Bestalde, gaineratu du,”ikustekoa da zelan justifikatzen duen Arrueren akusazio faltsua, nahiz eta egin zuen akusazioa erabat justifikaezina izan. Arruek aurkeztutako salaketa, eta gerora epaiketan burutu zuen akusazioak argiro azaltzen dute jarrera bat, hau da, epaitegiak baliatu nahi dituztela euren jarduera politikoa sustengatzeko, eta hori salagarria izan badaiteke ere, erabat onartezina dana zera da, epaitegiak jokaera horri emaniko babesa. Kasua alderantzizkoa izan bazan, hau da, gazte euskaldun batek esan bazuen ertzain batek eragin zituela istiluak, bost minutu ere ez ziran igaroko fiskaliaren aldetik gaztearen kontra salaketa bat tarteratzeko.”

>> Epaia osorik

2008.05.23

Lander Labajo jipoitu egin dute Langraitzera eramateko trasladoan


Lander Labajo (Algorta)

Lander Aranjuezetik atera eta Langraitzera eramateko trasladoan jipoitu eta umiliatu egin dutela jakin dute bere familiarrek.

Oraingoz ez daukagu berri zehatzagorik, hori besterik ez.

Bestela, Aranjuezetik irten eta sei egun egin du bidean.

Lander Langraitzera ekarri dute maiatzaren 28an, asteazkenean, Bilbon egingo den epaiketa baterako. Bertan Lander eta beste bi gazte epaituko dituzte Algortako gaztetxearen inguruan izandako protesta baten harira.

Lander askatu!
Errepresiorik ez!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

Anjel Figueroa berriro ingresatu dute Txagorritxun

Gaur, maiatzak 23, berriro ingresatu behar izan dute Anjel Figueroa Txagorritxuko ospitalean, krisialdi larriak izan ondoren.

Dagoeneko ez dakigu zenbat aldiz ospitalera eraman behar izan dute espetxetik. Eta ospitalean dagoen bitartean ondo dagoela esan beharko dugu, bertan behar duen arreta mediko eta lasaiatasun gehiago duelako. Arazoak, beti bezala, kartzelan dagoenean izaten da, dagoen bezala, medikuek esan bezala, kartzelan izaterik ez duelako.

Anjel askatu!
Preso gaixoak kalera orain!

Getxon DEMOKRAZIA ZERO

GETXON DEMOKRAZIA ZERO lelopean enkartelada egingo da maiatzaren 27an, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Telletxen.

Beste urtebete eskubiderik gabe!!

2008.05.22

33/01: Manifestazioa eta bertso-bazkaria egingo dira larunbatean Algortan

Larunbat honetan, maiatzak 24, herri manifestazioa egingo da Amnisitiaren Aldeko Mugimenduaren aurka Espainako Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketa salatzeko. Auzipetuetako bi, Jagoba Terrones eta Mitxel Sarasketa Algortakoak dira.

Manifestazioa 13:00etan abiatuko da Telletxe plazatik eta Algortako erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu.

15:00etan bertso-bazkaria egingo da, Txiki-Otaegi plazan. Bazkari txartelak salgai daude Amnistia tabernan, 15 eurotan.

2008.05.18

33/01: Zienmaldia egingo da Algortako Portu Zaharrean

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontra egiten ari den epaiketa dela eta, Txorimalo gaztetxeak antolatuta, 4 film emango dituzte datozen asteetan Algortako Portu Zaharrean. Pelikulak ostiraletan emango dituzte, gaueko 22:00etan, Portu Zaharreko plazan.


> Euskal Herria, historia de lucha y resistencia (Dokumentala)
[pelikularen aurkezpena]
maiatzak 23, ostirala, 22:00, Portu Zaharreko plazan


> H3 - The film of the H-Block Struggle jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
[pelikularen aurkezpena]
maiatzak 30, ostirala, 20:00, Portu Zaharreko plazan


> El proceso de Burgos (Imanol Uribe - 1979)
[pelikularen aurkezpena]
ekainak 6, ostirala, 22:00, Portu Zaharreko plazan


> Burgosko Prozesua, 25 urte geroago (Dokumentala)
[pelikularen aurkezpena]
ekainak 13, ostirala, 22:00, Portu Zaharreko plazan

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DU!

2008.05.17

Anjel Figueroa askatzeko neurriak hartzea eskatu diete Jaurlaritzako Osasun arduradunei

anjelkalera.mundua.com

Argazki gehiago

Anjel kalera! herri ekimenak deituta, 20 lagun inguruk egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Bidezabal kaleko anbulatorioaren aurrean. Protesta horren bidez, Anjel Figueroa preso gaixo algortarra askatzeko aldarria bere egin dezatela eta, bide horretan, eskura dituzten baliabide guztiak erabil ditzatela eskatu nahi izan zaie Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta horren buru den Gabriel Inclani. Jakin badakigu, Anjel askatzeko azken erabakia Langraiz espetxeko tratamendu batzordearena dela, horren kide den kartzelako medikua tartean dela. Baina, ez dugu ahaztu behar, Lakua dela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan osasun eskuduntza duena eta erantzunkizunik baduela preso gaixo algortarraren osasun egoeran. Gogoratu Gurutzetako ospitalean egin ziotela ebakuntza Anjeli eta bertan ere pasatu behar duela kontsulta. Epilepsia krisialdiak dituenean, berriz, Txagorritxun artatzen dute. Zehazki Langraizen beharrean etxean behar duela dioen txosten medikua behar du Anjelek.

2008.05.15

Omenaldia egingo zaio Helena de Troyari igandean Algortako Portu Zaharrean

Datorren igandean, maiatzak 18, eguerdiko 13:ooetan, omenaldia egingo zaio Helena de Troyari Algortako Portu Zaharrean.

Omenaldia Portu Zaharreko murailioi handian egingo da, eta Helenaren errautsak itsasora zabalduko dira bertatik.

Nortasun eta adore handiko emakumea, Portu Zaharreko andrea, umore eta genio bizikoa, lehen lerroan, beti gudariak eta presoak gogoan, agurrean ere, bere borondatearen kontra zihoala esan digu…

Agur eta ohore, Helena. Irabazi arte!

«« MEZU ZAHARRAGOAK : : : : : : : :