Manifestazio nazionala deitu dute urriak 4an salbuespen egoerari erantzuteko

2008.09.20 | atalak: 

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide ugarik azken asteotako gertaerak salatu eta erantzun handi baterako deia luzatu dute gaur goizean Hernaniko kultur etxean egindako agerraldian.

Hurrengo irakurketa burutu dute prentsaurrean

Hemen bildu gara Euskal Herri osotik etorririko. Amnistiaren aldeko militanteak, preso politiko ohiak, presoen, iheslarien edota errepresioak hildakoen familiarrak, edota torturatuak izandako pertsonak.

Aste honetan, Espainiako PSOE -ren gobernuak hala erabaki duelako, presoekiko elkartasuna eta errepresioaren salaketa debekatu eta kriminalizatzea legezko bilakatu dute. Erabaki dute eta legezko egin, preso politikoen eskubideak defendatzea terrorismoa dela eta pertsonen eskubideak defendatzea eta injustizia edo eskubide urraketak salatzea terrorismoa dela. Errepresio espainiarraren armategi den tribunal berberak legez kanpoko egin ditu ANV eta EHAK alderdiak, Euskal Herriko sektore oso bat lan instituzional eta politikorako eskubide eta aukerarik gabe uzteko erabaki politikoaren mesedetan.

Kapitulu berri hau, PSOE ren gobernuak Euskal Herrirako prestatu duen plan errepresiboan beste pausu bat da. Bide polizial eta errepresiboa da herri honi eskaintzen dion bakarra. Hilabete batean, Nafarroan guardia zibilak pertsonak bahitu eta era basatian torturatu izanak, panikoa zabaldu eta inpunitatea maila gorenera eraman dutela frogatzen du. Juanjo Rego Vidal, gaixotasun larriak izanik ere bahiturik duten presoa gose eta egarri greban jarri izanak, apainduriko heriotza zigorra gupidarik gabe ezartzeko apustua erakusten du. Aste honetako legez kanporatze eta espetxeratzeek. ilegalizazio politikan muturreraino joan direla erakusten du, azken urtean herritarrak era masiboan atxilotuz eta hitza delitu bilakatuz.

Euskal Herrirako erabaki judizialak, GAL asmatu zuten horien bulegoan hartzen dira. Rubalkaba eta Zapatero dira, errepresioaren agenda zehazten dutenak, audientzia nazionalak Euskal Herriari kolpe berria noiz eta nola eman behar dion erabakitzen dutenak.

Espainiar estatuak Euskal Herrian krimena legezko bilakatu du. Jazarpena, gerra zikina, tortura, eskubide zibil eta politikoen urraketa, oinarrizko askatasun eta eskubide demokratikoen zanpaketa eta preso politikoen anikilaziorako neurriak legezko egin dituzte.

Euskal Herrian hitza delitua den bitartean, tortura basatia legezkoa da. Elkartasuna delitu den bitartean, heriotza zigorra legezkoa da. Manifestazioa eta iritzia delitu den bitartean, biolentzia poliziala legezkoa da.

Hau guztia posible egiten dute, Ibarretxeren gobernuak auzitegi nazionalaren irizpideak bere egin eta presoen aldeko manifestazioak debekatu eta herritarrak atxilotzen dituzten bakoitzean. Instituzioetan botere gehiago izateagatik ANV kanporatzeko inolako arazorik ez duten politikari eta alderdiei esker da hau guztia posible, errepresio bortitz eta basatiaren aurrean beste aldera begiratzen duten horiek zabaltzen dituzte inpunitate eremuak Euskal Herrian.

Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera eta demokrazia ezaren egoera duela 30 urteko diktaduraren parekoa da. Euskal Herrian onartu ez zen konstituzio espainiarrak demokrazia itxura eman eta inposizioa bermatu besterik ez du egin, konstituzioaren aterkipean errepresio aro gordinak, biolentzia poliziala, tortura basatia eta jazarpena ezarriz. Euskal Herria espetxeraturik mantentzen duen konstituzioa babesten duten horiek dira Espainiako espetxeak askatasunaren alde jarduten diren euskal herritarrez betetzen dituztenak.

PSOE -ren gobernuko ordezkariak behin eta berriro goraipatzen duten konstituzioaren aurka egotea edo berau zalantzan jartzea nahikoa arrazoi da urte luzeetarako espetxean giltzapetzeko.

Konstituzio espainiarra da Euskal Herrian benetan onartua izan ez dena, inoiz! Konstituzio espainiarra da herri honetan inolako zilegitasunik ez duena eta bere babesean Euskal Herriari ezartzen zaio errepresio, inposizio eta inpunitatea dira legez kanpoko herri honetan.

Errepresio gehiago badago, errepresioaren salaketa gehiago izango da. Preso politiko gehiago badira, presoekiko maitasun eta elkartasuna hazi besterik ez da egingo. Amnistiaren aldeko mugimendua ezin da espetxeratu, espetxeak apurtu eta askatasuna izateko jaio baitzen, preso guztiak gure artean izan arte, amnistia lortu arte hemen izango gara!
Salbuespen egoerari aurre egiteko deia luzatu nahi diogu Euskal Herriari. Horretarako herriz herri burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzearekin batera, manifestaldi nazionala burutzeko deia egiten dugu, urriaren 4ean, 17.30tan Bilboko Aita Donostiatik hasita.

>> gara.net: Manifestaziora deitu dute urriaren 4rako, salbuespen egoera salatzeko
>> berria.info: Manifestaziora deitu dute «salbuespen egoerari» erantzuteko, urriaren 4rako

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





“Salbuespen egoera” salatu dute ehunaka lagunek Algortan

ukberri.net

Hamaika arrazoi bildu ditu gaur iluntzean Algortan ehunaka uribekostar: Donostiako estropaden eguneko gertaerak; epaileek Eusko Abertzale Ekintza, EHAK, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna legez kanpo jarri izana; Espainiako Auzitegi Nazionalak Jagoba Terrones berangoztarrari eta 33/01eko beste 20 auzipeturi ezarritako kartzela zigorra eta horietako gehienak berehala espetxeratzeko agindua; Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren osasun egoera larria; Paul Asensio gose greban 19 egun daramatzala; Zigor Goikoetxea getxoztarra Navalcarneroko espetxean (Madril, Espainia) isolamenduan dagoela eta, horren aurka protestatzeagatik, Joseba Elorriaga algortarra eta beste 13 preso zigortu dituztela… Hori guztia salatzeko, “Salbuespen egoerari stop” irakur zitekeen pankarta atzetik abiatu dira manifestazioan (argazkian) 300 lagun baino gehiago. Protestaren bidez, “mila sententzia gehiago egon arren, ezker abertzale osoa beste mila bider euren gainetik” pasatuko dela adierazi dute; baita “hemendik aurrera ere errepresaliatu politiko bat bera ere bidea bakarrik ez” duela egingo ohartarazi ere. Argazki gehiago hemen ikus daitezke

Iluntzeko 8ak pasatxo zabaldu dituzte pankartak Erdi Aroko azokak gainezkatutako Telletxe plazan. Saltokiz saltokiz zihoazen kuxkuxeroen artetik egin behar izan ditu lehenengo metroak 300 lagunek baino gehiagok osatutako martxak. Hain zuzen ere, “Salbuespen egoerari stop” lelopeko pankartak zabaldu du bidea. Atzetik ikurrin, Nafarroako katedun bandera eta arrano beltzez hornitutako dozenaka lagunek hartu dute lekua. Eta, ondoren, “Anjel kalera” lelo atzean kokatu dira beste hainbat, herriko preso politikoen argazkiei eutsiz. Ibilbide guztian zehar, independentziaren aldeko oihuekin nahastuz joan dira errepresaliatuen omenezko aldarriak. Horiek guztiak are ozenagoak izan dira Algortako batzoki aurretik igarotzerakoan. Ildo horretan, manifestazioa bukatzean irakurritako aldarrian, PSOE “erasoen erantzuletzat” jo bai, baina “ezinbesteko laguntzaile” egin dute EAJ.

Manifestazioa amaitzerakoan irakurritako adierazpena:

Gaur hemen bildu garenok delitu larria egin dugu. Kartzelaratzeko moduko delitua. Aste honetan jaso ditugu AAMren aurkako sententzia eta EAE-ANV eta EHAKren legez kanporatzeak. Salbuespen egoera larrian gaude. Eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoa Europan dagoen astakeriarik nagusiena da. PSOEk berak, PP gainditu du independentismoaren aurkako apartheid politikoan. Baina ala ere agerian utziko dugu euren gerra zikina.

Salbuespen egoeraz, eskubideen etengabeko zanpaketaz, egiten dugun salaketa eta errepresaliatu politikoei ematen diegun babesa ez dute begiko Espainiako eta Frantziako estatuek. Ezker abertzaleak Euskal Herrirako nahi duen proiektu independentista eta sozialista iraungi nahi du PSOEk. Horretarako, ezinbestekoa du egungo marko autonomikoari eustea, PNVren laguntzaz. Donostiako estropadetako igandean bezala, errepresio politikaz egunetik egunera benetako aurpegia erakusten duen PNV bera.

30 urte hauetan zehar, argi geratu da Estatuen oldarkeria guzti-guztiak gainditu ditugula eta, mila sententzia gehiago egon arren, ezker abertzale osoa euren gainetik pasatuko da beste mila bider ere. Beraz, animo, segi borrokan, borrokaren bidez lortuko baitu herri honek garaipena!

Euskal Herriaren etorkizuna arriskuan dago, eta independentziara eramango gaituen marko demokratikoa lortu arte lan egiteko eta borrokatzeko konpromisoa berresten du ezker abertzaleak.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 “Kritika politikoa terrorismo bilakatu dute”


Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide espetxeratuak


Josu Beaumont, auzipetu guztien izenean: Lectura crítica de la sentencia (españolez)

>> Josu Beaumont, elkarrizketa: “COMO NO HAN PODIDO PROBAR LA RELACIÓN CON ETA, AHORA DICEN QUE NUESTRO TRABAJO ES TERORRISTA” (audioa - español)


Entzun elkarrizketa


Julen Larrinaga, auzipetu guztien izenean: Sententziaren gaineko hausnarketa politikoa (euskaraz)


Julen Larrinaga, auzipetu guztien izenean: Reflexión política sobre la sentencia (españolez)

>> gara.net: Los procesados denuncian que “convierten en terrorismo la crítica política”
>> gara.net: «Aurpegia ematen jarraituko dugu, baita apurtu behar badigute ere»
>> berria.info: «Aurpegia emango dugu, txikitzen badigute ere»
>> berria.info: Estatuak espetxeetako «krudeltasuna» ezkutatu nahi duela dio Etxerat-ek
>> gara.net: Amnistiaren aldeko mugimenduaren auzia, Europako Jendarte Foroan hizpide

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 Euskal errepresaliatuen alde lan egiten jarraitzera deitu dute Terronesek eta Sarasketak

ukberri.net

Gaur iluntzean 65 lagun inguruk egin dute manifestazioa (argazkian) Berangon, Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) kontrako epaia salatu eta bertoko seme Jagoba Terrones eta zigortutako gainontzeko 20 herritarrei elkartasuna adierazteko. Berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri diote eta, epaia irmoa izan arte, baldintzapean aske utzi dute. Mitxel Sarasketa getxoztarra, berriz, libre geratu da kargurik gabe. Beraren aurkako akusazioa erretiratu egin zituen fiskalak epaiketa amaitzean. “Euskal Herriak askatasuna behar du!” pankarta eutsiz, biek parte hartu dute protestan. Hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak 33/01eko auzipetu gehienak zigortu eta AAB eta Askatasuna legez kanpo utzi dituen arren, “orain inoiz baino gehiago”, euskal errepresaliatu politikoen alde lan egiten jarraitzera deitu dute Terronesek eta Sarasketak. Hartara, Berangon beharrean, bihar, “Salbuezpen egoerari stop” lelopean Algortan deitutako manifestazioan parte hartzera deitu dituzte bertan bildutakoak. Telletxe plazatik abiatuko da, 20:00etan. Argazkian, gaurko manifestazioa Berangoko batzoki ondotik igarotzen.

Atzokoa egun “gogorra eta luzea” izan zela aitortu die Berangoko Gudarien plazan bildutakoei Jagoba Terronesek, manifestazioa hasi baino lehen. “Ez genekien zer gertatuko zen, ezta sententzia osoa irakurriko zuten ere. Azkenean, bakoitzari jarritakoa leidu eta banan-banan hartu gintuzten nor bere egoeraren berri emateko”, adierazi duenez. Izan ere, zigortutako 21 lagunetatik 15 berehala espetxeratzeko eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko fiskala Javier Zaragozak. Gauzak horrela, 10 urteko espetxea jarritako Juan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugo atzo bertan preso hartzea erabaki zuen Teresa Palacios epaileak. 8 urtera zigortuekin, berriz, bereizketa egin zuen magistratuak. Horietatik 10 berehala espetxeratzeko (aurkeztu ez eta atxilotua izateko agindua duen Iñaki Reta horien artean) agindu zuen eta beste 8, Terrones tartean, baldintzapean aske utzi epaia irmoa izan arte, aurretik horiek 4 urteko behin-behineko espetxealdia eginda zutela kontutan hartuta.

Bihar, Algortan

Hala ere, 12 lagunen espetxeraketa (Iñaki Reta bilatu eta atxilotze agindua dauka) bezain “larritzat” jo du Terronesek, Auzitegi Nazionalak AAB eta Askatasuna legez kanpo utzi izana. “Euskal errepresaliatu politikoen egoera kalean salatzea eragotzi nahi dute. Gure esku dago 12 kide horiei ezezik, preso eta iheslari guztiei ere babesa ematea. Jarrerarik onena erantzuten jarraitzea da, dudarik gabe”, adierazi du berangoztarrak. Hartara, bihar Algortan elkartzera dei egin dute bertan. Besteak beste, Anjel Figueroa preso gaixoaren osasun egoera larria dela, Paul Asensio gose greban 19 egun (bihar) daramatzala eta salbuezpen egoera (33/01 auzia eta Eusko Abertzale Ekintza eta EHAK legez kanpo utzi izana, besteak beste) salatzea izango du helburu protestak.

Sententzia “kaskarra”

Bien bitartean, sententzia “era kaskarren eginda” dagoela salatu du Mitxel Sarasketak. “Poliziak esaten zituenak ‘kopiatu eta itsatsi’ baino ez dituzte egin. ‘Dena ETA da’ baieztapena da akusazioen oinarria; ezker abertzalearekin nolabaiteko zerikusirik izan dezakeen talde oro ETAren zatitzat jotzen dute”, getxoztarrak azaldu duenez. Bere iritziz, “Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide izateagatik baino ez” dituzte zigortu 21 lagun horiek, “ez gahiago, ez gutxiago”. “Ez dira gehiago saiatu”, gaineratu du. Baita Olano kondenatzeko “prentsa dossierrak baino ez” dituztela erabili kritikatu ere. Bestalde, sententziak 200 folio baino gehiago zituen arren, “kazetariei zer esan behar zuten zehatz mehatz jartzen zuen 4 orriko laburpena baino ez zieten eman”, Sarasketaren arabera.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01 Dozenaka herritarrek salatu dute AABren kontrako epaia Uribe Kostan

ukberri.net

Jagoba Terrones eta Berangotik Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzara hurbildutako lagunak bueltan zirela, 35 lagun elkartu ziren Gudarien plazan (argazkian), Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) kontrako epaia salatu eta Terrones berari eta zigortutako gainontzeko 20 herritarrei elkartasuna adierazteko. Berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri diote eta, epaia irmoa izan arte, baldintzapean aske utzi dute. Mitxel Sarasketa getxoztarra, berriz, libre geratu da kargurik gabe. Beraren aurkako akusazioa erretiratu egin zituen fiskalak epaiketa amaitzean. Dena dela, 120 bat algortarrek ere 33/01eko auzipetuei keinu egin zieten, Telletxe plazan egindako kontzentrazioan. Bestalde, Leioan (65 lagun), Itzubaltzeta / Romon (50 lagun) eta Urdulizen (8 lagun) ere mobilizazioak egin zituzten. Azkenik, Sopelako kaleetan zehar egindako kotxe karabanan 15 ibilgailuk baino gehiagok parte hartu zuten. Gaur ere kontzentrazioa egingo dute Berangon, 20:00etan. Bien bitartean, Erandion 14 lagun elkartu ziren astelehenean, Jon Bilbao Mororen askatasuna aldarrikatzeko. Atzoko argazki gehiago hemen ikus daitezke.

33/01 auziaren sententziari aurre egiteko mobilizazioen egitaraua:

Irailak 19, ostirala

- 20:00etan, Algortan, manifestazioa.
- 20:00etan, Leioan, kontzentrazioa.

>> eitb24.com:

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01: 174 urteko espetxe zigorra Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideentzat

2008.09.17 | atalak: 

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak izanik terroristak direla leporatu eta 174 urteko espetxe zigorra sartu dizkiete gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean 33/01 auziko sententzia irakurtzeko saioan. Hamahiru lagun zuzenean espetxeratu dituzte.

Jagoba Terronesi (Berango) 8 urteko zigorra ezarri diote, eta baldintzapean bueltatu da etxera.

>> mobilizazioak Uribe Kostan:

Irailak 18, osteguna
- 20:00etan, Berangon, kontzentrazioa.

Irailak 19, ostirala
- 20:00etan, Berangon, manifestazioa.
- 20:00etan, Itzubaltzeta / Romon, manifestazioa.
- 20:00etan, Leioan, kontzentrazioa.
- 20:00etan, Algortan, manifestazioa

>> 33/01 sententzia: hemen



Julen Larrinaga: lehen adierazpenak Espainiako Auzitegiko atarian 33/01 auziko sententzia jakin ondoren (euskaraz)



Julen Larrinaga: primeras impresiones a la puerta de la Audiencia Nacional española, tras conocer la sentencia 33/01 (español)



Julen Larrinaga: Eta hemendik aurrera zer?

>> gara.net: La Audiencia Nacional envía a prisión a 11 de los 21 condenados
>> gara.net: Condenados por defender los derechos de los represaliados vascos
>> gara.net: Los «peritos» fijan el delito y los jueces ponen la pena
>> gara.net: La AN condena a 200 años de cárcel a 21 militantes por sacar a la luz la represión
>> gara.net: Zigorrak zigor, elkartasuna eta salaketa kalean izan ziren
>> berria.info: 8 eta 10 urteko kartzela zigorrak Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 21 kiderentzat
>> berria.info: Epaimahaiak bedeinkapena eman die polizia txostenei
>> berria.info: AAMn jarduteagatik 21 lagun zigortu ditu Auzitegi Nazionalak
>> askatu.org: Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak gogor zigortu dituzte entzutegi nazionalean
>> el correo español: bideoa
>> eitb24.com:

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN LEHEN BALORAZIOA EPAIAREN HARIRA:

Epaiketa hasi baino lehen esan genuen epaia idatzita zegoela. Hilabete guzti hauetan ikusi dugun zirkoa epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera baino ez da izan.

Errepresioak gogor jo du gure herria azken urteotan. Errepresioak min asko eman digu. Torturatuak izan diren 7000 euskal herritarrak, ehundaka espetxeratuak, ihesean joan direnak, bisitetara bidean bizia eman duten senideak, GALek edo gerra zikinak bahitu eta hil dituen euskal militanteak, poliziaren kargetan hil direnak… Guzti hauengana joan zaigu gaurkoan oroimena, guzti hauen memoria gogora ekarri nahi dugu egun honetan.

Elkartasuna balore indartsua da, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izaera balore honen gainean eraikitzen da. Errepresioa jasan duenak beti izan du elkartasuna herri honetan, eta ozen adierazi nahi dugu zigorrak zigor aurrerantzean ere elkartasuna lantzen eta eskaintzen jarraituko dugula. Eguneroko lan xumeari loturik jarraituko dugu Amnistiaren Aldeko Mugimendua osatzen dugun milaka herritarrok. Espetxeak bete ditzakete euskal preso politikoz, baina elkartasuna urratsez urrats espetxe guzti horietara iritsiko da, maite ditugun horiengana guztiengana.

Estatuen jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko dugu. Estatuak bere bide errepresiboetan urrun iristeko prest dagoela erakutsi digu. Inongo lotsarik gabe kendu dute mozorro demokratikoa, oinarrizko eskubideak ukatuz, alderdi eta herri mugimenduak ilegalizatuz, herritarrak bahituz eta torturatuz. Errepresio une basati honetan informazio eta salaketa lanak berebiziko garrantzia hartzen du, eta honi loturik jarraituko du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo bezala gaur eta bihar.

Ohore bat izan da guretzat gaur zigortuak izan diren lagunekin lan egitea urte guzti hauetan. Une hauetan Amnistiaren Aldeko Mugimendutik besarkadarik sentikorrena helarazi nahi diegu entzutegi nazionalean aurkitzen diren gure lagun eta kideei. Zuen apaltasuna, konpromisoa eta zintzotasuna eredu izango ditugu aurrerantzean ere gure eguneroko jardunean.

Amaitzeko gaur arrattsaldean eta datozen egunetan Euskal Herriko hainbat herritan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01: Auzipetuak sententzia jasotzera joango dira Espainiako Auzitegi Nazionalera

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako 33/01 sumarioko auzipetuek hilaren 17an sententzia jasotzera Espainiako Auzitegi Nazionalera joan joango direla azaldu dute eta horren zentzua adierazi dute prentsa aurrean egindako agerraldian.

Irailaren 17an, asteazkena, herri guztietan mobilizazioak egitera deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak


Joan Mari Olano, euskaraz


Julen Larrinaga, espainolez

>> gara.net: Epaiarekin “errepresioaren aurpegi guztiei txeke txuria” eman nahi diotela salatu dute auzipetuek

Asteazkenean amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren epaia emango dutela-eta, auzipetuek salatu dute epaiarekin “txeke txuria” eman nahi diotela “Euskal Herriaren aurkako errepresio estrategia osoari”. Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioak deitu ditu etzirako, herri guztietan.

Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auzian epaitu zituzten hamalau euskala herritarrek –guztira 24 auzipetu zituzten azkenean– agerraldia eskaini dute gaur Donostian, etzi Auzitegi espainolak deitu dituela-eta.

Zitazioan zehaztu ez dieten arren, epaiaren berri emango dutela aurreikusten da, eta epaiketan egin zuten bezala, asteazkenean ere Madrilen izango direla jakinarazi dute, “beti eman dutelako aurpegia”. Nolanahi ere, sententzia “instantzia politikoetan dagoeneko erabakita” dagoela uste dute”.

Juan Mari Olanok eta Julen Larrinagak hitz egin dute guztien izenean eta salatu dute amnistiaren aldeko mugimenduaren “jazarpen eta debekua legeztatu” egin nahi dutela epaiaren bidez.

“Legeztatu eta txeke txuria eman era berean Euskal Herriaren kontrako errepresio estrategia osoari, torturari, guda zikinari, askatasun eta eskubide demokratiko oinarrizkoen zanpaketari, espetxe politika kriminal eta hiltzaileari eta espetxeratze masiboei”, esan dute.

Azken batean, “errepresioak dituen aurpegi guztiak garatu ahal izateko txeke txuria” ematea eta “herri salaketa erabat kriminalizatzea” da helburua, auzipetuen ustez.

Bereziki “larritzat” jo dute ez “soilik mudimendu honen kriminalizazioa lege bilakatuko dutela”; are gehiago, horren atzean preso eta errepresaliatuekiko elkartasuna, errepresio eta eskubide urraketen salaketa eta “askatasun demokratikoen defentsaren kriminalizaizo eta debekua” dagoela uste dute, azken finean, “lan politiko eta sozial honen legez kanporatzea”.

Auzipetuen iritziz, PSOEren Gobernuak epaiarekin zera bilatzen du: “Euskal Herriari begira abian duen ziklo errepresiboak bidea garbi eta eskuak libre izatea”.

Elkartasuna ez da desagertuko

Sententzia “ilegalizazio politikaren bultzadaz burutzen ari diren erasoaldiaren baitan” kokatu dute, Euskal Herria “salbuespen egoerara” eramateko. Adibide gisa aipatu dute duela bederatzi urte edozein sektore politikok hautagaitzak aurkez zitzakeela hauteskundeetan, eta orain ez; “duela zazpi urte mobilizazioak egin zitezkeen, orain ez”; “duela hiru urte preso bat kartzelan sartu eta bazekien noiz irtengo zen, orain ez”, eta “herri honentzat irtenbide demokratikoak bilatzetik ez baizik eta ukatzera” pasa da.

Horrek guztiak Estatu espainolaren “izaera ez demokratikoa” agerian uzten duela nabarmendu dute, Euskal Herriaren auziari eta gatazka politikoari dagokionean.

Nolanahi ere, Auzitegi espainolaren epaiak errepresaliatuekiko elkartasuna ez duela desagerraraziko ziurtatu dute auzipetuek.

Mobilizazioak

Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioak deitu ditu herri guztietan asteazkenerako, sententziari erantzuteko.

>> berria.info: Presoekiko elkartasuna ezingo dutela eten ohartarazi dute AAMko epaituek
>> gara.net: Para los acusados, el fallo supondrá «un cheque en blanco» a la represión

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01: AAMren auziko epaituak hilaren 17rako deitu dituzte

2008.09.11 | atalak: 

Auzipetuen artean Jagoba Terrones (Berango/Algorta) dago. Fiskalak 10 urte eskatu ditu berarentzat.

Jagobak gaur goizean jaso du zitazioa, 2008ko irailaren 17an, “Casa del Campo”ko Espainiako Auzitegira joan dadin, epaia irakurri eta ebazpena jasotzeko.

Mitxel Sarasketa (Getxo), Jordi Arredondo (Bilbo) eta Maitane Mendez-ek (Durango) ere zitazioa jaso dute eta Madrilera joan beharko dute, fiskalak euren kontrako akusazioa erretiratu bazuen ere.

berria.info

Asteazken goizerako deitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalaren Casa de Campoko egoitzara

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) kontrako auzian epaitu zituzten 24 lagunak Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu dituzte datorren asteazkenerako. 27 lagun epaitu zituzten, eta fiskalak eta akusazio partikularrak erretiratu egin zituen haietako hiruren kontrako akusazioak. Gainerako 24 lagunak hilaren 17an Auzitegi Nazionalak Madrilgo Casa de Campon duen egoitzara joateko zitazioak jasotzen ari dira.

Zitazioetan ez du jartzen auzitegiak zertarako deitzen dituen, baina, itxura guztien arabera, beren kontrako epaiaren berri emateko izango da.

Amnistiaren Aldeko Batzordeetako, Askatasuneko, Behatokiko eta Senideetako kideak epaitu dituzte AAMren kontrako auzian, eta 10 urtetik 13ra bitarteko espetxe zigorrak eskatzen ditu fiskalak haientzat. 13 urteko zigor eskaera egin zuen Aitor Jugorentzat, Juan Mari Olanorentzat zein Julen Zelarainentzat. Hamarna urtekoa Gotzon Amarorentzat, Gari Arriagarentzat, Alex Beaskoarentzat, Jon Imanol Beaskoarentzat, Josu Beaumontentzat, Maite Diaz de Herediarentzat, Aratza Estonbarentzat, Ainhoa Irastortzarentzat, Julen Larrinagarentzat, Maite Mendezentzat, Txema Olabarrietarentzat, Jagoba Terronesentzat, Jorge Txokarrorentzat, Iker Zubiarentzat, Gorka Zulaikarentzat, Xabin Juaristirentzat, Iñaki Retarentzat, Asier Virumbralesentzat, Julen Arzuagarentzat, Iñaki Loizagarentzat, Juan Antonio Madariagarentzat eta Ixone Urzelairentzat.

«Erakunde armatuko kide»

AAMko buru izanda, «erakunde armatuko buru» izatea egotzi die Olanori, Jugori eta Zelaraini Carlos Bautista fiskalak, eta AAMko kide izanda «erakunde armatuko kide» izatea gainerako hamar lagunei.

Apirilaren 21ean abiatu zuten epaiketa eta ekainaren 18an amaitu. Akusatuek aurrenengo egunean onartu zuten beraiek AAMko kide zirela. Kasu askotan harro daudela gaineratu zuten. Horixe izan zen fiskaltzak epaiketan frogatu ahal izan zuen gauza bakarra, eta nahikoa iruditu zitzaion kartzela zigorra eskatzeko.

Errepresioa dagoen bitartean AAM ere egon egingo dela ohartarazi zioten auzipetuek Auzitegi Nazionaleko tribunalari.

>> etengabe: 33/01 kategoria
>> wikipedia: 33/01 auzia

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01: Tras 30 años seguimos en un Estado policial con déficit democrático

2008.07.07 | atalak: 

gara.net

Iñaki Goioaga
Abogado de los procesados en el sumario 33/01

El letrado bilbaino manifiesta que en la Casa de Campo los imputados en el juicio contra el movimiento pro-amnistía han dejado en evidencia que «tras 30 años seguimos estando en un Estado policial con déficit democrático y sin sistema de garantías jurídicas».

El juicio contra el movimiento pro-amnistía se encuentra a la espera de que la Audiencia Nacional se pronuncie tras dos meses de sesiones. Las acusaciones reclaman a 24 ciudadanos vascos penas que oscilan entre los 10 y 13 años de cárcel, aunque Goioaga denuncia que no existen pruebas para sustentar las acusaciones.

La renuncia a la defensa jurídica de los procesados ha marcado el sumario 33/01.

La decisión adoptada por los imputados ha estado condicionada, para empezar, por la ausencia de imputaciones concretas a cada uno de ellos, cuando es necesario a la hora de afrontar un juicio saber de qué se acusa a cada persona. Hay que tener en cuenta que el juicio se ha llevado a cabo en un tribunal especial como la Audiencia Nacional y que la base de la acusación son informes policiales cuando tanto la Audiencia Nacional como las FSE han sido objeto de denuncia permanente por vulneración de derechos fundamentales por parte del movimiento pro-amnistía. Un factor más de las pocas garan- tías que ofrece el tribunal. Asimismo, Gestoras y Askatasuna han denunciado en repetidas ocasiones que su naturaleza proviene de una situación de déficit democrático, por lo que desde esa perspectiva es lógico y coherente denunciar que no se iba a realizar un juicio justo y que detrás de ello había un impulso político para criminalizar sus actividades.

¿Qué valoración hace del desarrollo del juicio?

Lo más importante ha sido que los imputados han dejado en evidencia que después de 30 años de la llamada transición y supuesta reforma política seguimos estando en un Estado policial que carece de un carácter democrático real.

¿Cree que esa postura ha molestado a la judicatura española?

Es evidente que sí. Sobre todo, se pudo comprobar en la actitud del fiscal. Durante todas las sesiones dejó en evidencia una gran animadversión personal hacia algunos de los imputados y la propia presidenta del tribunal le tuvo que llamar la atención por la forma en la que se dirigía a los procesados, algo que es impensable en un proceso con todas las garantías. Además, en su informe final defendió continuamente la legalidad y el Estado de Derecho de las denuncias de los procesados. En contestación a sus palabras habría que decirle que no se trata de la defensa de la legalidad, sino de que la legalidad esté inmersa en un marco de sistema de garantías que refleje la existencia de un Estado de Derecho.

¿Qué quiere decir cuando habla de falta de garantías?

El juicio arrancó con unas declaraciones del fiscal jefe de la Audiencia Nacional diciendo que había una gran cantidad de material probatorio para plantear una condena de los imputados. Sin embargo, en las sesiones hemos visto que todo lo presentado se basa en un informe policial. Según la legislación espa- ñola y, en concreto, la Ley de Enjuiciamiento Criminal, el valor del informe policial sería el de un atestado ya que son conjeturas, suposiciones e imputaciones basadas en la especulación policial que no están probadas ni concretadas.

Sin embargo, las acusaciones y peticiones de pena son graves.

Los testigos que ha presentado la defensa han mostrado que la actividad del movimiento pro-amnistía es muy diferente a lo que han querido plantear las acusaciones. El fiscal habló en su informe final de que habían sido destapadas las actividades de Gestoras y Askatasuna. Sin embargo, lo que se ha intentado ha sido ocultar sus verdaderas actividades, como son las denuncias de vulneraciones de derechos de los represaliados y el recorte de libertades democráticas en el Estado español. Han tratado de difamar y ocultar toda esta cuestión.

Fiscalía y AVT retiraron las acusaciones contra tres procesados -Jorge Arredondo, Mitxel Sarasketa y Maitane Méndez- y lo presentaron como prueba de las garantías jurídicas.

Creo que debería haber retirado las acusaciones contra todos. Pero el objetivo no es la penalización de los imputados, sino la ilegalización del trabajo en colectivo que se quiere criminalizar, porque no se admite que haya un trabajo de denuncia de vulneraciones de derechos. Ahí es donde está la perversión de este procedimiento penal. Todo lo demás es darle forma para aparentar, pero lo correcto hubiera sido no haber dirigido ninguna acción penal contra ellos. Han estado imputados con una serie de obligaciones durante siete años y han tenido que asistir al juicio. Ahí es dónde se vuelve a producir la quiebra del sistema de garantías, ya que todas las pruebas de la acusación se basan en un informe policial.

La defensa denunció también la falta de pruebas en las que sustentan las acusaciones.

El delito de «integración en banda armada» es un chicle que se estira y se alarga según los impulsos o intereses políticos. El absurdo llega hasta tal punto que durante el juicio no sabíamos si se estaba juzgando a los imputados, las actividades de los organismos, el hecho asociativo o a las defensas porque las exposiciones más duras han sido contra los abogados. Como carecían de un elemento probatorio fundamental, han tratado de pervertir las actividades de Gestoras y Askatasuna. Conceptos como solidaridad con represaliados lo convierten en coordinación de las cárceles, y una asistencia jurídica y humanitaria a refugiados en ayudar a huídos que están en la clandestinidad.

Se les imputan también acusaciones como financiar a ETA y señalar objetivos.

Es absurdo. Se criminalizan actividades empresariales normales y corrientes, pero ni siquiera se presenta un perito económico en la Sala. No hay ninguna prueba contra nadie ni ningún hecho concreto sobre ello. Con la dinámica de señalamiento ocurre otro tanto de lo mismo. Se hace referencia a una manifestación que se produjo en el periodo de la tregua de Lizarra-Garazi [a Aitor Jugo le acusan de organizar una manifestación por los presos políticos en Durango] y lo que se hace es cambiar las fechas acercándola al atentado contra un concejal de la localidad, aunque ni siquiera esté probado que esa persona participara en la movilización. Otro elemento de la perversión que han buscado es la interpretación que se hace en el informe policial de lo que es limpiar una sede con sacar documentos [Ixone Urzelai está acusada de sacar documentos porque en una escucha telefónica habla de pasar a limpiar la sede de Gestoras en Gasteiz].

Incluso son acusados de coordinar la «kale borroka» cuando Segi ha sido condenada por ello.

El planteamiento que han llevado a cabo las acusaciones ante la ausencia real de pruebas ha sido el de intentar ensuciar todo. Hacen un desarrollo de lo que es la kale borroka, el informe pericial dice que Gestoras no tiene nada que ver con el tema, pero se mantiene la prueba. Ese tipo de historias venden en Madrid y, aunque es inútil al no tener ninguna relación, intentan pervertir las actividades.

Un organismo con el prestigio de la Asociación de Abogados Europeos Demócratas (AED) denunció también que en el sumario 33/01 ha sido vulnerado el derecho a la defensa.

El objetivo fundamental es criminalizar cualquier acción de solidaridad con los represaliados políticos vascos y entre ellos está el derecho a la defensa. Es curioso que haya un abogado imputado en esta causa [en referencia a Julen Arzuaga] por haber participado en juicios de extradición. El elemento inculpatorio que utilizan es un documento incautado a una persona cinco años antes de que se licenciara como abogado. Además, no está probado que sea de ETA porque no lleva ninguna firma ni se lleva al juicio a la persona que se le incautó. Ésa ha sido la tónica general a lo largo de todo el juicio.

¿Se han encontrado con muchas dificultades para poder preparar la defensa?

Sí, tanto de perspectiva histórica-ideológica como de conceptos jurídicos y lingüísticos, con traducciones como comensal por mahaikide, sostenes por txostenes o auto judicial por coche. Y es que, para la Fiscalía y el tribunal, no existe un conflicto político, represaliados políticos ni déficit democrático. Todo eso conlleva que cualquier acción de solidaridad o denuncia del Estado de Derecho se sitúe en el marco de la lucha antiterrorista y se criminalice. El interés del Estado predomina por encima de las garantías. Además, todas las pruebas se sustentan en suposiciones de policías que se convierten en peritos por arte de magia, secretario judicial y hasta intérpretes y traductores. A partir de ahora, si hay una sentencia condenatoria bastaría un informe policial con ausencia de juicio y cualquier sistema de garantías. Así, se viene a constatar que todavía estamos en un Estado policial y que no se ha realizado el tránsito a un Estado de Derecho democrático cara a Euskal Herria.

PRUEBAS

«No hay ninguna prueba para sustentar las acusaciones, todo se basa en informes policiales»

PERVERTIR

«Han intentado difamar y ocultar las denuncia de vulneraciones de derechos pervirtiendo las actividades del movimiento pro-amnistía»

EL ESTADO

«La actividad de Gestoras y Askatasuna está marcada por la violencia del Estado, y no por ETA»

«La condena supondría cerrar una salida política al conflicto e impunidad para la represión»

Los procesados han denunciado en repetidas ocasiones que la condena está escrita de antemano. ¿La apelación del fiscal y la acusación particular a las sentencias del sumario 18/98 y el caso «Jarrai-Haika-Segi» para reclamar su condena pueden entenderse como una prueba de ello?

La actitud de las acusaciones durante este juicio demuestra también la existencia de ese déficit democrático del Estado de Derecho. Se han limitado a decir que como ya tenemos la sentencia del 18/98 y de «Jarrai-Haika-Segi», más el informe policial, no hace falta probar nada porque ya está todo probado. Ésa sería la tesis defendida por el fiscal. Ahí se vuelve a manifestar la evidencia de un déficit democrático en el Estado de Derecho que es la base de la existencia de Gestoras y Askatasuna, ya que son organismos populares que no tienen vocación de permanencia en el tiempo. En la medida en que se asiente la solución dialogada y democrática del conflicto, tienden a desaparecer. Sin embargo, en un momento en el que hay una apuesta por una salida policial y represiva el movimiento pro-amnistía molesta.

¿Entiende que pretenden quitar del medio al «testigo» de la represión?

La actividad del movimiento pro-amnistía está marcada por la violencia del Estado, y no por ETA. Durante los últimos 30 años se ha dedicado a denunciar la tortura, la guerra sucia, la dispersión, las condiciones en las cárceles… De alguna manera, le ha quitado la careta democrática al Estado español y no interesa que eso se siga manteniendo así y han encontrado la excusa del entramado de ETA.

¿Esperan una sentencia dura?

La preocupación principal, aunque también preocupan, va más allá de las penas que podrían recaer sobre cada uno de los encausados. Y es que una condena supondría cerrar la puerta a una salida democrática al conflicto político, como ha defendido siempre el movimiento pro-amnistía. De producirse la condena, los márgenes de impunidad del Estado aumentarían, y está también la perversión que supone criminalizar actividades de solidaridad con los represaliados. Marcará también los procesos que vienen a continuación, Udalbiltza, Batasuna…, ya que se le van a dejar al Estado las manos libres para hacer cualquier cosa. M. A.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





Uztailaren 13an 33/01 auziaren aurkako manifestazioa egingo dute Berangon

ukberri.net

“Euskal Herriak askatasuna behar du!” lelopean eta ozenki “aski da!” esanez, Berangoko Gudarien plazatik abiatuko da manifestazioa, uztailaren 13an, igandearekin, 13:00etan. Uribe Kostako hainbat txokotatik bertaratutako 70 lagunen babesa zutela, aipatu udalerriko pilotalekuan egin dute iragarpena, gaur eguerdian, Mitxel Sarasketa algortarrak eta Jagoba Terrones berangoztarrak. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izan dira berriki biak, beste 25 lagunekin batera, Etxerat, Askatasuna, Senideak, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia erakundeetan lan egiteagatik. Sententzia dena delakoa izan, “herri honetara minimo demokratikoak ekarri arte, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lanean jarraituko duela” berretsi dute Sarasketak eta Terronesek. “Euskal Herriaren hitza eta erabakia lortu eta Amnistiaren bidean lanean” jarraituko duela alegia. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Bide berean mintzatu dira Sarasketa eta Terronesekin batera agertutako Askatasuneko bozeramaileak. 33/01 auziaren bitartez, “zigortu nahi dutena finean Amnistiaren Aldeko Mugimendua” dela salatu dute errepresioaren aurkako erakundeko kideek. Hala ere, “lanean gogor eta tinko” jarraituko dutela ohartarazi dute. “Euskal Herriak askatasuna behar du, preso eta iheslariek elkartasuna behar dute eta gure oihu, aldarri eta salaketek presente egon behar dute. Askatasunaren aldeko borrokak eta elkartasunak ekarriko du estatu zapaltzaileen ezintasuna eta errepresio tresna guztien antzutasuna”, adierazi dutenez.


Gaurko agerraldian irakurritako adierazpena:

Errepresioa salatu eta AMM aldarrikatu

Eguerdion eta mila Esker guztioi etortzeagatik:

Orain dela 30 urte uko egin zitzaion gatazka politikoa konpontzeari, Konstituzioa inposatu ziguten eta urte guzti hauetan bi estatuek dituzten tresna errepresibo guztiak erabili dituzte Euskal Herriaren askatasuna eta eraikuntzaren aldeko lana anikilatzeko.

Urte guzti hauetan Euskal Herriak hainbat bortizkeri jasan behar izan ditu bai estatu espainolaren bai estatu frantsesaren eskutik: 10 erakunde politiko ilegalizatuak izan dira, 4 komunikabide itxiak, 4.000 preso politiko baino gehiago egon dira, 35.000 pertsonatik gora atxilotuak, 321 euskal herritar erailak, ehunaka eta ehunaka lagun torturatuak …

PSOEk indar polizialarekin herri honek duen askatasun egarriarekin bukatuko duela uste du eta hor kokatzen dira azken hilabeteetan jasan duguna. Aipatutako errepresio guzti horren ondorioa da Euskal Herriko bazter guztietan hedatuta dagoen milaka eta milaka pertsonak osatzen dugun errepresaliatuen kolektiboa. Hori da Amnistiaren Aldeko Mugimendua. Hori da Espainiako Audientzia Nazionaleko epaiketan isildu, zigortu eta espetxeratu nahi dutena. 27 euskaldun daude eserita Audientzia Nazionalean eta inputatuei ezarri nahi dieten eskaera fiskala 10-13 urte bitartekoa da. Inputatuen artean, Jagoba Terrones berangoztarra eta Mitxel Sarasketa algortarra aurkitzen dira. Baina argi dugu nahiz Jagoba, Mitxel eta gainontzeko 25 inputatuak zigortuko dituzten ez gaituztela isilduko, preso politiko bakar bat dagoen bitartean, AAM bertan egongo baita elkartasuna, babesa eta Euskal Herriak pairatzen duen edozein errepresio bide zein metodo oro salatzeko.

Estatu espainolaren eta frantsesaren politika zapaltzaileak atal berezia du espetxean. Estrategia errepresibo orokorraren baitan espetxean ere garatuz doa salbuespeneko neurrien aplikazioa. Sakabanaketa eta urrunketa oinarri, isolatze politiko eta sozial planifikatua aurrera daramate. Espetxealdi prebentiboa, salbuespeneko neurria izan ordez mugarik gabe darabilte, modu are eta larriagoan presoa gaixorik den kasuetan. EPPKk espetxe egoera beti ukatu du, are espetxe politikaren neurri eta klasifikazio oro, euskal preso politikoei tratamendu berezia emanez erabilpen politiko hutserako bazka diren neurrian. Egun 13 euskal preso politiko aurkitzen dira gaixotasun larri eta sendaezinekin. Egoera honetan, Mikel Ibáñez-en euskal preso politikoa aurkitzen da, osasun egoera larrian egonik. Era berean, algortako Anjel Figeroaren gaixotasunak okerrera egin du azken aldian, eta egun, gurpil zoro batean sartuta dago: espetxera eraman, baldintza okerrak izanik berriro krisialdiak izan, egun batzuetarako ospitalera atera eta berriro espetxera. Horrela darama azken urtea, etengabe.

Egun Berangok 8 euskal preso politiko ditu, Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izan direnak eta egun gugandik milaka eta milaka kilometrotara aurkitzen direnak: Patxi Markes, Irantzu Gallastegi , Lexuri Gallastegi , Orkatz Gallastegi, Martin Etxegarai , Ibai Aginaga, Borja Gutierrez eta Saioa Sanchez.

“Euskal Herriak askatasuna behar du!” lelopean eta ozenki “aski da!” esanez, uztailaren 13an 13:00etan Berangoko Gudarien Enparantzatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu eta denon kaleratzea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dugu. Euskal Herriak askatasuna behar du, preso eta iheslariek elkartasuna behar dute eta gure oihu, aldarri eta salaketek presente egon behar dute. Askatasunaren aldeko borrokak eta elkartasunak ekarriko du estatu zapaltzaileen ezintasuna eta errepresio tresna guztien antzutasuna.

Bukatzeko guk gure partetik, ozenki esan nahi dizuegu gogor eta tinko jarraituko dugula lanean gure eskubideen zanpaketa onartzen ez dugulako eta gure ametsak egi bihurtuko direla sinesten dugulako. Euskal Herriak askatasuna behar duela aldarrikatuko dugu. Errepresioaren ondorioz sortutako mugimendu bat garen heinean, gu desagertzeko modu bakarra errepresioa desagertzea da.

Gogoratu: gaur Donostiako Bulebarretik 17:30ean preso gaixoen askatasuna exigituko da.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu





33/01: Epaiketari jantzi juridikoa eman zaio, baina ez du ezer juridikotik

2008.07.04 | atalak: 

berria.info

Amaia Izko eta Ainhoa Baglieto AAMren kontrako epaiketako abokatuak

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko auzipetuak zigortzeko frogarik ez dagoen arren, zigorra espero dute abokatuek. Zigorra mugimendu osoarentzat izango dela ohartarazi dute.

«Epaiketari jantzi juridikoa eman zaio, baina ez du ezer juridikotik»

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) 27 lagunen kontrako auziko epaia «politikoki komeni denean» jakinaraziko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak, Amaia Izko eta Ainhoa Baglieto abokatuen iritzian. Nolanahi ere, ez dute dudarik, zigorra espero dute.

Zer epai espero duzue, eta noizko?

AMAIA IZKO. Noizko ez dago jakiterik. Interesatzen zaienean aterako dute. Epaiketa hasi baino lehenago eta amaitu baino lehenago esan genuen zigorra espero genuela, eta bukatu ondoren, gauza bera berretsi behar dugu. Ez bakarrik auzitegiak inolako bermerik ez duelako ematen, edo kasu gehienetan auzitegiak zigorra jartzen duelako, baizik eta, auzitegiak etsaitzat dituelako epaitu dituenak. AAMtik beti salatu da auzitegiaren papera. Orain, auzitegi horrek pertsona horiek epaituta, zer espero behar dugu? Zigorra. AAMrentzat zigorra. Aldarrikapen horrentzat zigorra. Hala ere, gerta daiteke auzipeturen bat libratzea, normaltasunaren irudia eman nahi dutelako.

AINHOA BAGLIETO : Ohituta gaude Auzitegi Nazionalean berme gutxi egotearekin, eta horretaz gain, kasu honetan aurrekariak ditugu, Garzonen teoria hori, jada, epaiketara eraman izan delako. Hor daude Haika-Segiren eta 18/98ren aurrekariak.

AAM zigortuko dutela esaten duzue. Zein jokaleku geratuko zaio mugimendu horri?

IZKO: Daukana. Zailagoa izango da aldarrikapena aurrera eramatea, baina aurrera eraman behar da, arrazoi gehiagorekin. Une honetan Segirekin gertatzen dena gertatuko da, alegia, edozein lagun atxilotu dezaketela, kartzelatu eta epaitu, Segikoa izatea ETAko kidea izatea dela ulertzen delako. Baina errepresio mota horri ere aurre egin beharko zaio. Ez da inoiz erraza izan amnistiaren aldeko aldarrikapena aurrera eramatea. 70.eta 80. hamarkadetan amnistia aldarrikatzeagatik jendea hiltzen zuten kalean. Honek zailduko du salaketa egitea, baina ez dut inolako zalantzarik aurrera jarraituko dugula. Jokaleku eskasa geratuko zaie, baina beti eduki du jokaleku eskasa estatuaren defizit guztien salaketak.

BAGLIETO: Ez da pertsona batzuen kontrako epaiketa izan. Mugimendu baten kontrakoa izan da, eta hori, bide penalean ezin da egin. Baina, beraien helburua mugimendu baten kontra doa.

27 lagun eraman dituzte auzitegira, baina, pertsona horiek zigortzeko moduko ezer egin dutenik ez da frogatu. Frogatu dute AAMko kide direla, eta hori akusatuek beraiek aitortu zuten aurrenengo egunean.

IZKO :
Urteetan aritu dira publikoki AAMren izenean. Ez dute inoiz ezkutatu beren ekimena. Alderantziz, esan, onartu eta aldarrikatu egin dute. Epaiketa osoa pasatu dugu frogatuta zegoen gauza bat frogatzen. Baina AAMko kide izatea, ezin da delitua kontsideratu. Zigortzeko bigarren pauso bat eman behar da, eta pertsona horiek ETArekin lotu. Horretan ez dute frogarik aurkeztu. Polizia bat joan da, eta esan du berak badakiela hauek Ekinekoak direla eta beraz ETAkoak direla. Eta kito. Ez da besterik egin.

BAGLIETO: Eta ez hori bakarrik. Ekinen bitartez aldarrikapen sozial eta politikoak aurrera eramatea egozten die, hau da, Euskal Presoak Euskal Herrira, Alde Hemendik eta horrelako hainbat ekimen aurrera eramatea. Ez delitua suposatzen duen ekimen politikoa, baizik eta ekimen politiko- soziala. Azken batean, ekimen politikoengatik epaitu dituzte.

IZKO: Horri guztiari kutsu kriminal bat eman nahi izan zaio, modu erabat artifizialean ETArekin lotu nahian, baina pauso hori ez dute inondik inora eman.

Frogarik ez dagoela diozue, baina zigorra espero duzue. Zergatik?


BAGLIETO:
Estatuari ez zaiolako interesatzen horrelako mugimendu bat egoterik. ETAk hainbat mugimenduk eduki dezaketen ideologia berdina duelako hor kokatu dute delitua. Bat etortze ideologiko bat zigortu dute. Estatuaren oinarri demokratikoak zalantzan jartzen dituen mugimendurik ez egotea da helburua. Ez dute estatuaren demokrazia falta kritikatzen duen masa mugimendurik nahi.

Baina, hori juridikoki argudiatu beharko dute, ez?


IZKO:
Horregatik eraman zuten froga periziala. Hemen dena konpontzen da froga perizial batekin. Polizia bat etorri zen esatera: ‘Ni froga naiz -informe polizial bat froga perizial bihurtzen dute- eta esaten dut pertsona hauek Ekinekoak eta Gestoretakoak direla, eta Gestoretako arduradun izateko ETAren konfiantza osokoak izan behar dute’. KASekoak izandakoak edo Ekinekoak direla gaineratzen du. Guzti hori esaten du ezertan oinarritu gabe, baina froga da! Auziaren gakoa berak esaten duena da. Jantzi juridikoa ematen zaio honi guztiari, baina juridikotik ez dauka ezer. Gisa honetako epaiketak egiteko beharrezkoa da erabaki politikoari janzkera juridikoa emateko prest dagoen auzitegi bat, eta hori Auzitegi Nazionala da.

BAGLIETO :
Gainera, lotuta dituzte ondorengo auzitegiak ere. Gorena, Konstituzionala…

Hori guztia kontuan hartuta erabaki zuten auzipetuek defentsari uko egitea?

IZKO. Edozein pertsona Auzitegi Nazionalera badoa, badaki aukera asko dituela zigortzeko. Bistan dago, defentsa juridikorako oso margen txikia dagoela, Auzitegi Nazionala errepresiorako instrumentu bat da. AAMko kideek goitik behera kuestionatzen dute Auzitegi Nazionala. ‘Ez zaitut onartzen, salatzen zaitut egunero suposatzen duzunarengatik, eta horregatik epaitu behar nauzunean ez naiz zure aurrean defendatuko. Zertarako defendatuko naiz? Nik salatu egiten zaitut’. Eta hori egiten saiatu dira. Defentsarako inongo margenik ez dagoela salatzen, eta Auzitegi Nazionalaren goitik beherako kuestionamendua egiten.

BAGLIETO :
Beraiek oso argi zeukaten 1998an inpultso politiko baten ondorioz abiatutako auzi hauek mugimenduak zigortzera doazela, eta plus bat bazegoen AAMrekin, lehenengo lerroko etsaiak izanda.

Hala ere, auzitegian bertan egon ziren auzipetuak deituta zeuden bakoitzean.

IZKO: Bai, eta jende askok galdetu digu guri eta baita auzipetuei ere nolatan edo zertarako joan diren. Eta hauek oso argi esaten zuten, beraiek joan direla berriz ere salaketa politikoa egitera, eta epaimahaiaren aurrean errepresioaren argazkia erakustera. Beraiek ez direla AAMko partaideak egun batean ez dakit nola esnatu zirelako, baizik eta errepresio horri aurre egin beharko zaiolako.

Auzitegia deseroso sentiaraztea lortu zuten. Lekukoekin izan zuen jarrera ez al da horren adibide bat?

BAGLIETO: Auzitegiak aurretik bazituen bi esperientzia, Haikakoa eta 18/98koa, eta epaiketa honetara jarrera itxuraz demokratiko bat erakutsi nahian etorri dira. Inkisizioaren paper hori ez zuten azaldu nahi, eta aurrenengo momentuan nabaritu zen. Baina lekukoak estatuaren eta auzitegien papera salatzen hasi zirenean, eta batez ere torturaz hitz egiten hasten zirenean, ezin izan zuten itxura mantendu.

IZKO: Gainera, fiskalak eta auzitegiak azaldu behar izan zuten, epaiketa ez zela politikoa, eta delituak epaitzen ari zirela, ez zegoela ezer idatzita… Horregatik, auzipetuek baloratzen dute lortu zutela zerbait.

Fiskalak eta AVTk epaiketan izan zuten jarrera zer iruditu zitzaizuen? Galdera berberak egin zizkieten guztiei.

IZKO: Ezin zuten pertsonalizatu akusazioa. Teoria bat aplikatu behar zitzaien, eta teoria bat mundu guztiarentzat daukazunean zer galdetu behar duzu? Gauza orokorrak. Ez zeukaten besterik. Oso agerian geratu zen, inorentzako ez zegoen akusazio zehatzik.

BAGLIETO:
Eta frogen inguruan ere beste hainbeste. Funts bakarra informe periziala zen. Auzi honetan, pertsona hauen tortura salaketarik ez zegoenez autoinkulpaziorik ere ez zeukaten. Beste kasu batzuetan torturapean ateratako deklarazioak hartzen dituzte oinarri gisa, baina kasu honetan, hori ez zutenez, informe perizial batekin azaldu behar izan dute.

Epaiketan zehar defentsarik egin ez zenuten arren, azken ondorioak azaldu egin zenituzten. Zergatik?

IZKO:
Informeekin saiatu ginen auzipetuek zeukaten asmoa gauzatzen. Sartu ginen erabilitako frogekin, baina ez juridikoki deuseztatzeko, baizik eta adierazteko, estatuan dagoen defizit demokratiko hori islatu egin dela epaiketan. Estatuan poliziak markatzen dituela irizpide guztiak, eta epaiketan berdin gertatu dela. Inportantea zen mahai gainean jartzea zein froga eskasa zegoen. Zentzu horretan hitz egiten zen kriminalizazioaz. Frogarik ez badago, zergatik gaude epaiketa honetan? Ez bada frogatu prozedura osoan zehar eta ezta epaiketan ere jende honek delituak egin dituenik, zergatik gaude hemen? Beraiek egin duten eta onartu duten jarduera kriminalizatu egiten delako. Saiatu ginen azaltzen zergatik geunden han, zergatik sortu zen AAM eta zergatik estatuak ezin izango duen inoiz onartu honelako mugimendu bat egoterik.

Haika-Segiren eta 18/98ren ondorioa dela epaiketa hau esan izan duzue askotan. Zergatik?

IZKO: 18/98ko epaian bertan agertzen da AAM ETAren fronte bat dela. Txema Matanzas horregatik dago zigortuta.

BAGLIETO :
Eta ez hori bakarrik, jada, AAMren inguruko balorazio bat egin zen epaiketa horretako frogetan, eta hori legez ere ezin da egin. Mugimendu hori gero epaitu behar baduzu, aldez aurretik epaitzen duzulako.

IZKO: Horregatik esaten genuen buruz beherakoa egin ahal genuela epaiketan, baina jadanik erabakita zegoela zigorra.

BAGLIETO:
1998an Garzonen teoriarekin horrelako atxiloketak aurrera eramaten hasi zirenean, Auzitegi Nazionaleko 4. sekzioak ez zituen teoriak ontzat hartu, eta epaitegi horretako magistratuak desagerrarazi egin zituzten. Beraz, garbi zegoen ibilbide bat markatua zegoela, eta zein izango zen horren ondorioa. Teoria horren enborra Haika-Segiren epaiketatik zehaztua zegoen. Baita ere erakunde armatuaren kide izan zitezkeela armekin inolako harremanik eduki gabe, erakunde militarraren kideekin harremanik izan gabe, eta kode penalean ezartzen diren delituak egin gabe.

«Enbor» hori kontuan hartuta, pentsa dezakegu etorriko diren epaiketetan gauza bera gertatuko dela?

IZKO: Fiskalak aurreratu zuen zigorra etorriko zela epaiketa honetan eta datozenetan. Behin teoria politiko-polizialak gorputza hartzen duenean… Teoria horrek esaten du ETA fronte desberdinekin dagoela osatuta, eta jadanik fronte horietako bi epaitu eta kondenatu dituzte, hirugarrena epaitu eta seguru asko kondenatu, eta gainontzeko guztiak berdin joango dira. Poztuko ginateke horrela ez balitz, baina…

BAGLIETO: Oinarri berdin-berdinak dituzte Udalbiltza, Batasuna eta dauden auzi guztiekin: informe periziala. Teoria berdin-berdina mantenduko dute: ‘ETAk esana, hainbat mugimenduk egina’. Eta horretarako, pertsona guzti hauek arduradun izan dira, eta hauek Ekinekoak dira, edo bere garaian KASekoak. Hori da oinarria, eta printzipioz, eta ez badute beste itxura bat eman nahi…

Soka horrek badu amaierarik?

BAGLIETO: Herriaren mugimendua.

IZKO:
Soka hori politikoki garaitu behar da, ez dago besterik. Argi dagoena da, juridikoki ez dagoela borrokatzerik eta irabazterik. Jendea horren aurrean asaldatzen denean bakarrik amaituko da. Hori noiz gertatuko den? Ez dakit, baina seguru nago gertatuko dela.

Amaia Izko

«Oso agerian geratu da ez dagoela akusazio jakinik auzipetutako inorentzako»

«Fiskalak aurreratu zuen zigorra etorriko zela auzi honetan eta datozenetan»

Ainhoa Baglieto

«Ez da pertsonen kontrako auzia izan, mugimendu baten kontrakoa baizik»

«Ekimen politiko soziala egiteagatik epaitu dituzte, ez beste ezerengatik»

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<