Aitor Elortza, Baionan

ENTZUN :Mikel Urriz: Aitor Elortzaren bizitza eta ibilbideaz Hitzaldia (37 m.) 2006.06.09


Aitor Elortza, Baionan


Errautsak itsasora, Portu Zaharrean

AITOR ELORTZA UNANUE
  Paris 1960
Baiona 2006.01.16


Askatasunaren prentsa oharra:

Aitor Elortza euskal iheslaria politikoa hilik aurkitu dute bere etxean

Aitor Elortza euskal iheslari politikoa gaur hilik aurkitu dute Baionako bere etxean, familiak Askatasunari adierazi dionez.

Une honetan Baionako tanatorian dago gorpua eta datozen egunetan erreko dute, Aitorren nahiak errespetatuz.

Aitor Elortza Algortakoa zen eta 80eko hamarkadetik ihesean zegoen.

Askatasunak bere elkartasuna eta doluminak adierazten dio bere familiari eta datozen egunetarako antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatzen du ere.

Euskal Herrian, 2006ko urtarrilaren 16an


Bizitzea burrukatzea denean

1960an Parisen jaio eta handik familiaren sorterrira, Algortara, joan zen familiarekin. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zelarik, herriaren alde borrokatzeagatik errepresioaren hatzaparretatik iheska 1980an Algorta utzi behar izan zuen, 19 urte besterik ez zituelarik. Donibane Lohitzunera heldu eta denbora gutxira Ziburun atxilotua izan zen. Hilebete batzuk Bainoako presondegian izan zuten eta askatasuna berreskuratu zuenean Mexikoko bidea hartu zuen beste hainbeste euskal herritar bezala. Euskal Herria beti buruan eta bihotzean edukiz Azteken herrian ez zuen denbora luzez egon, eta honela berriz 1982an etxeko bidea hartu zuen, berriz Donibane Lohitzunen finkatuz bere etxebizitza.

Frantses poliziek berriz 1991ko maiatzean atxilotu zuten eta Fresneseko presondegian sartu zuten 1992arte, urte betez espetxeratua egon zelarik. Atxiloketa honen inguruan 1993an izandako epaiketan absoluzioa jaso bazuen ere; berriz 1994an atxilotu zuten eta Metz-en asignatu zuten alberge baten bizitzera behartu zutelarik: prekarietatean, inseguritatean, lanik gabe, dirurik gabe, beti ere errepresioaren hatzaparren pean... handik egun batzuetara asignazioa apurtu eta Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen.

Errepresioa, jasarpena, inoiz jakin gabe noiz atxilotuko zuten berriro, estatuen errepresioaren hatzaparretik betik iheska... sufritu eta bizi izan zuen bizitza bezain gogorra izan da bere heriotza, izan ere azken urteetan guzti honen ondorioz harrapatu zion buruko gaixotasunak okerrera egin zuen.

Algorta, Fresnes, México, Baiona.. estaciones de una vida cara a cara con la represión (Gara 2006.01.20)

La vida de Aitor Elortza Unanue, fallecido recientemente, refleja la de otros tantos represaliados vascos: huido en Burdeos, preso en Fresnes, confinado en Metz, exiliado en México o Lapurdi... Fueron 26 de combate incesante por vivir libre en su tierra, en el que sus familiares han pagado también un gran peaje.

Una sonrisa pícara. El refugiado político vasco recientemente fallecido Aitor Elortza siempre tenía, para todo aquel que quisiera, una sonrisa que daba a entender más de lo que expresaban el gesto y las palabras. Sus familiares lo presentan como jovial, alegre, reflexivo, ligado desde pequeño a la cultura vasca, montañero... y, ante todo, como «un marxista-leninista» que dejaba constancia clara de su condición en todos los debates. Con ese bagaje, Aitor Elortza protagonizó una intensa trayectoria personal como militante y exiliado político vasco, condición que tuvo que adoptar con tan sólo 19 años, es decir, hace casi ya tres décadas.

No sólo es un caso personal. La familia Elortza Unanue es reflejo de otras tantas a las que el compromiso político ha enfrentado con la represión. Superando el dolor por la pérdida, han accedido a explicar a los lectores de GARA las estaciones de una trayectoria vital marcada por la lucha y la resistencia. Aitor Elortza nació precisamente en la capital del Estado que más tarde intentaría, por todos los medios y formas, truncar su derecho a vivir en Euskal Herria.

Vino al mundo en París en 1960, aunque toda su infancia y el cambio de los pantalones cortos a los largos los viviría en Algorta, junto al Puerto Viejo que tanto amaba y que, pese a toda una vida de destierro, continuaba plasmando en acuarela con la misma perfección que si se tratara de unafotografía, precisamente otra de sus pasiones junto a la lectura empedernida.

Según relata su hermana Bakarne, para cuando Aitor ­tres años mayor que ella­ cumplió los 9, su padre Gotzon ya se encontraba encarcelado. «La conciencia política la hemos tenido desde pequeños, en nuestro entorno», señala Bakarne. En su juventud en Algorta, Aitor, además de formar parte de un grupo de dantza y de participar de manera activa en todas las actividades relacionadas con la cultura, también emprendió una militancia política que sería la esencia de su vida, truncada la pasada semana en su vivienda de Baiona.

Detenciones y prision

La muerte del dictador Franco, los fusilamientos de Txiki y Otaegi, la dinámica por la ruptura democrática en Euskal Herria... Eran años convulsos en el país y formarían parte de su juventud. Aitor optó por militar en los Comandos Autónomos Anticapitalistas. Tras una operación policial en Algorta, tuvo que huir en 1979 de su localidad e iniciar una nueva vida como exiliado.

Poco tiempo después, en 1980, la Policía francesa lo detuvo en Baiona junto a otros compañeros, con lo que conoció la prisión. Una huelga de hambre sucedería al arresto y le haría ser llevado al centro hospitalario de la prisión francesa de Fresnes. Tras un corto periodo carcelario, Aitor optó por situarse en Burdeos. La Policía francesa no tardó en detenerlo de nuevo, pero esta vez quedó en libertad.

Para entonces, en Ipar Euskal Herria también tenía claro y dramático reflejo la represión española con permisividad de los franceses: la era de los GAL había comenzado. Aitor lo padeció de muy cerca, tal y como relata la familia. Por ello, y sabiendo que la persecución no cesaría, recuerdan que optó por seguir el exilio en México. Fue en este periodo de tres años cuando su madre Bixin Unanue, después de acudir a visitarlo, tuvo que aterrizar en Biarritz al temer que la Policía es- pañolapudiera arrestarla si tomaba tierra al sur del Bidasoa. Desde entonces, también ella forma parte del colectivo de refugiados políticos. «La represión vengativa se ensañó con el padre, Gotzon;al no poder detener a Bixin, lo arrestaron a él para torturarlo durante diez días y dejarlo libre después», narraron a GARA, en un relato emotivo.

Un tiempo después, Aitor volvió a Euskal Herria desde México para continuar su vida, esta vez junto a su madre, ya refugiada en Lapurdi. Después de transcurrir la «difícil» década de los 80, «con una continua represión y guerra sucia», será en 1991 cuando lo detengan de nuevo. Pero esta vez también quedarán arrestados sus padres Gotzon y Bixin, bajo la acusación de haber dado cobijo al «comando Barcelona» de la organización armada ETA. «Nos dieron fuego ­señala Bixin­ pero aquí estamos y aquí seguiremos. No van a poder con nosotros».

Mientras que Bixin Unanue será ingresada en la prisión de Fleury-Merogis ­quedó libre seis meses más tarde por razones de salud­, Aitor estará preso durante un año en Fresnes. Gotzon, el padre, quedará libre y será de nuevo arrestado en tan sólo tres días. Finalmente quedará en libertad.

La precariedad de Metz

Después de un año encarcelado, y aunque en el juicio que se celebró en 1993 quedara absuelto, Aitor sería asignado en la región francesa de Metz. Allí le obligaron a permanecer en un albergue, «en condiciones de precariedad», además de tener que acatar los diferentes mecanismos de control impuestos. «No tenía nada, ni documentación, ni papeles, ni ingresos, ni familia, ni amigos, ni siquiera un vasco, nada», señala su hermana Bakarne. Por ello, pondrá fin a su asignación, aunque en 1994 sería de nuevo arrestado en las calles de París y devuel- toa Metz; para sus familiares, fue una nueva «venganza».

Tal y como señalan sus allegados, para entonces ya su personalidad dicharachera y comunicadora había cambiado, y empezaban a aflorar los síntomas que derivarían en una enfermedad sicológica que achacan a «todo lo que vivió a causa de la represión».

Incluso emprendió de nuevo sus estudios de Historia, y continuó pintando y fotografiando, y acudiendo al monte, y buscando, cada fin de semana, el cobijo de otros compañeros también refugiados.

Pero el semblante sonriente de Aitor perdura en el puerto de Santa Barbara de Donibane Lohitzune y en el de Algorta, dos lugares que amaba. Y perdurará, ya que «nunca perdió el norte», nunca sucumbió a los fines de asimilación política de la represión, remarcan. Una sonrisa pícara pese a una vida azotada sin cesar por la persecución política. Su madre, Bixi, resume con orgullo que «he tenido un hijo de aupa». -

Batzu sorlekutik hurrin hiltzen dira
                    derrigorrez.
Ataut batzu sehasketatik hurruti
                    behar dira jarri.

Gu ez gara Igorretan hilgo, hareatzan eroriko gara
            gerlan jaurtiriko gezia lez.
Selban hobiratuko gaituzte, lehengusu eta lagunen
                        gutunez estalirik.

Haizeak gure errautsak eramanen ditu, beste hizkuntzaz
            mintzo diren ezpainetaraino.
Gure aitaren etxeak zutik iraunen du
                            gu gabe.

Joseba Sarrionandia

«Elortzarena ez da gertakari soltea izan, egoera zehatzean jazotako heriotza baizik»

Joan den astelehenean Baionako bere etxean hilda aurkitu zuten Aitor Elortza euskal iheslari politikoaren heriotza ez dela «gertakari soltea» izan, «testuinguru oso zehatzean jazotako heriotza» baizik esan zuen, Iheslarien Kolektiboaren izenean Xabier Perez Susperregik, atzo, Baionan egindako prentsaurrekoan.

Haren bizitzaren gorabeherak gogora ekarri ostean, «Euskal Herria bihotzean» zeraman algortarraren egoera «estatuen jazarpenaren» ondorio izan dela nabarmendu zuen: «Bereziki Estatu frantsesaren pre- sioak eraginda, azken unera arte prekarietatean, beldurtuta eta iheska bizitzera behartu dute».

Ehunka bezala

«Estatu frantsesaren erabateko inplikazioa dela medio» ehunka euskal herritarrek pairatzen duten egoera dela gaineratu zuen kolektiboaren bozeramaileak. Aste honetan bertan, Europako Giza Eskubideen Gorteak Isabel Aristimuño iheslari ohiari urteetan dokumentazioa ukatzeagatik Gobernu frantsesak jaso duen zigorra jarri zuen jazarpen horren azken adibidetzat.

Anai-artea errefuxiatuen sostengurako aspaldiko elkartearen izenean, Mixel Mendibourek 60-70eko hamarkadetako iheslarien belaunaldia joaten ari den bitartean, «oraindik gauzak konpondu gabe» daudela adierazi zuen.

Elortzaren familiari eta lagunei elkartasuna agertuta, «biluzik sortu, bizi gogorra eraman eta bakarrik hil» poetaren hitzok bere egin zituen, eta edonorentzat hori oso gogorra dela nabarmendu zuen.

Askatasunak, bere aldetik, Elortzaren heriotza irmoki salatu zuen: «Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik, Estatu espainolaren tortura eta errepresioaren atzaparretatik alde egitera behartua ikusi zuen bere burua. Horregatik eman zion ihesari, eta, orain, bizitza bezain gogorra izan da haren heriotza».

Azkenaldian badirela bi urte baino gehiago heriotzarik gabe entzun ohi dela esan zuen Oskar Bizkaik: «Baina hori gezurra da. Aitorren heriotzak, eta Imanolenak, Sararenak, Karmelerenak eta beste hainbatenak frogatzen dute, argi eta garbi, baieztapen hori ez dela egia», adierazi zuen.

Askatasunaren ordezkariak dei egin zien bi Estatuei iheslariak behingoz bakean uzteko. Halaber, «gatazka politikoa konpontzeko bidea» har dezala eskatu zion. «Horretarako, Euskal Herriaren izaera onartu eta euskal herritarrok gure herrian libre bizitzeko dugun eskubidea errespetatu behar dute».

Hiru erakundeetako ordezkariek dei egin zuten gaur arratsean, 20.00etan, Donibane-Lohizuneko Grand Hotel aitzinean, Elortzari egingo zaion omenaldira joateko, bai eta Algortan, ordu berean, egingo den ma- nifestazioan parte hartzeko ere.

Aitorren borondatea

Epaitegiak atzora arte ez zuen Aitor Elortzaren gorpuari autopsia egiteko agindua eman. Hori dela-eta, aste batzuk itxaron beharko dira emaitza jakiteko eta tarte horretan familiak ezin izango du erraustu.

Behin Administrazio frantsesaren baimena eskuratuta, iheslari politikoaren hilotza errausteko asmoa du familiak, eta, ostean, Algortako Portu Zaharrean hedatuko dira errautsak: «Aitorren borondatea zen hori».

urtarrilak 17, manifestazioa Algortan

arratsaldeko zortzietarako deitutako manifestazioarekin bat eginez, ehunaka lagun irten dira kalera Aitor Elortza euskal iheslari politikoaren heriotza deitoratu eta Algortako semea zenaren familiari elkartasuna adierazteko. Ibilbidean zehar, ozen entzun ahal izan dira "errefuxiatuak eta iheslariak Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea" aldarrikatzen zuten oihuak; baita amnistiaren aldekoak ere. Besteak beste, Segi, Karrika gazte konpartsa, Gorrondatxe eta Branka (Itzubaltzeta / Erromo) kultur elkarteak, Batasuna, Getxo Bizia herri plataforma, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Koska irratia, Algortako Gazte Asanblada, Euskal Herrian Euskaraz eta Amarratsak kolektiboko kideek parte hartu dute mobilizazioan. Ostiralean ere manifestazioa egongo da Algortan, 20:00etan, Telletxe plazatik abiatuta; eskualde mailakoa, hain zuzen ere.

Manifestazioa hasi baino lehenago Aitor Elortzaren heriotzaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu  Askatasunako kide batek. Honek adierazi duenez, familiak berak aurkitu zuen atzo gorpua. "Telefonoz hainbatetan deitu ostean, etxera bila joan ziren eta heldu zirenerako hilik zegoen", azaldu du. Orain, Frantziako administrazioaren eskuetan dago kontua eta autopsia noiz egingo dioten zain daude senitartekoak. Behin hori eginda erraustu egingo dute gorpua Elortzaren nahia errespetatuz eta familiak erabakiko du hausterreekin zer egin. Askatasunako kideak jakinarazi duenez, hainbat omenaldi egiteko asmoa dago (toki desberdinetan); horietako bat Algortako Portu Zaharrean.


urtarrilak 20, manifestazioa Algortan, omenaldia Donibanen

Arratsaldeko 20:00etan, manifestazioa egin da Algortan AITOR ELORTZA GOGOAN EUSKAL HERRIAN LIBRE BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE lelopean. 300 pertsona inguruk hartu zuen parte manifestazioan. Manifestazioaren hasieran, Askatasunako kide batek hitz egin du eta ondoren Batasunako beste kide batek.

Ordu berean, 300 lagun baino gehiago elkartu ziren Donibane-Lohitzunen Aitorren omenez. Bertan, Xabier Perez Susperregi Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren izenean hitza hartu zuen:

    "Agur Aitor, agur eta ohore. Zure ausentzia luzeena bizitzen hasten garen honetan, zaila egiten zaigu datozkigun hitzen eta oroitzapenetan hunkigarrienak eta gogangarrienak berezi eta argitara ateratzea.
    Zaila hainbeste bizipenetik ezer nabarmentzea, dena molde trinkoan bizi izan duzulako. Frankismoaren garaiko gauak desherrian ekarri zintuen mundura. Diktadorearen azken arnasaren dardarak zure familia jotzen zuen jadanik, eta horrek markatuko zuen gerora bizitza osoan. Bizi dugunetik ikasten dugu eta bizi dugun hori gehiago gerta ez dadin medioak jartzen ikasi nahi dugu. Sentibera guztiz injustiziaren aintzinean, kontsekuente guztiz zure euskal herritar nortasunean. Elkartasunak, mundu guztiko zapaldu guztiekin identifikatzera eta beste gizatiar bat gehiago senti arazten zintuen. Horregaitik hartu zenuen  bidea eta engaiamendua, zuretzat eta ingurukoentzat bizitza eta jendarte berri baten oinarriak eraikitzeko esku kolpe baten emateko.
    Eta bazenekien, denok dakigu, bide horretatik abiatuz une bakoitzean egin behar zena egiteak dakarkigun satisfazioa. Baina horrek badu bere buelta, bere ordaina. Errepresioak harrapatu nahi gaitu, eta beti lortzen ez badu ere mugatu nahi gaitu. Otsoaren hatzaparrek Euskal Herritik kanpo, presondegira, GALaren heriotz meatxu iraunkorra, ziega handia den egoitz asignaziora, prekarietatera eta lazki bizitzera eraman nahi gaitu, eraman zaitu. Ez zenuen burua makurtu eta beti oldartu zira. Gure helburuak lortzeko ate estuetatik sartu eta bidezidorretatik ibili behar genuela esaten zenuen, eta pertsona zein Herri bezala modu duinean bizitzeko eskubidea eskuratzeko hortik pasa behar genuela bazenekien. Baina oinaze eta sufrimenduaren gainetik, gure garaipen txiki eta handiak ospatzen, laguntzasuna eta elkartasuna garatzen ere ikasi genuen. Zure ilusioak, esperantzak eta beldurrak denonak dira.
    Karga astunak ahuldu zintuen azken urteotan, baina burua altxatua zeneraman. Zure lekukoa pasatu diguzu eta zaude lasai, behar bezala helburura eramango dugu eta.
    Orain txori baten gisan joan zara, ixilik. Joan? Hemendik entzuten dugun jadanik hain maite zenuen Santa Barbarako itsasoaren marruma, haizearen fereka eta txistua. Hori entzungo dugun bakoitzean zu entzuten ari garela irudituko zaigu, belarrira goxoki “irabaziko dugu” xuxurlatzen.   
Ez adiorik, laister arte Aitor!


Ondoren Aitorren lagun bat gazteetako oroitzapenak ekarri zituen gogora eta 10 urte ondoren berriz elkartu zirenean izandako bizipenak eta beretaz hainbat gauza ikasi zituela konpartitu zuen bertara hurbildutakoei. Familiaren izenean Aitorren lehengusina batek hitzegin zuen. Aurretik bi dantzariek aurresku bat eskeini zuten. Familiakoek hitzegin ondoren, Aitorren arreba, izeba bat eta 3 euskal iheslari politikoak itsasora hurbildu ziren hainbat arrosa gorri eta arrosak jaurtiz Aitorri hainbeste gustatzen zitzaion dultzainen soinua atetik entzuten zelarik. Amaitzeko Oskar Bizkaik Askatasunaren izenean hitzegin zuen :

AGUR ETA OHORE, AITOR !!

« Momentu zail hauetan, izigarri gogorra zaigu burua hotzarekin hitz egitea. Nahiko genuke gure tripekin mintzatu, sentimenduak eta ezintasuna bultzaturik. Guk iheslarien errealitatea ezagutzen dugunok, zure heriotza ez dela naturala izan badakigu. Zure heriotza, ezezagun eta arrizkuz beteta dagoen bidaia baten ondorioa baizik ez da ; zuek, tortura eta errepresioaren biktima ez izaiteko, zuen etxeetatik ihes egin duzuenek sobera ongi ezagutzen duzuen bidaia.

Nork erran dezake naturala dela bizi bat, nun persekuzio politika, erbestea, deportazioa, gerra zikina, presondegia, iragankortasuna, eta bihar zer gertatuko den ez jakitea ardatz nagusiak diren ? nun pertsona baten etorkizuna hauen gainean oinarritua den ? Horrek eritu zaitu, eta zalantzarik gabe, horrek heriotza hurbildu zintuela.

Askatasunak biziki ongi daki zure heriotzaren arduradunak nortzuk diren ; gure herriaren askatasuna hartu zigutenak ; euskal jendartearen kontra neurri errepresiboak hartzen dituztenak ; gatazkari aterabide demokratikoa uko egiten diotenak.

Azken urteetan heriotzarik egon ez direla erraten duten faltsu horiei, guk heriotzak izan izan direla erraten diegu, eta heriotza horiek, iheslari, preso eta haien senideen artean nahiz ETAko gudarien artean bilatzen ditugu.

Bukatzeko, inork ez du erran Euskal Herriaren askatasuna lortzea errexa izango zenik ; izan ere, anitz bidean geratu dira, eta zu azkena Aitor. Baina, zuek, konpromisoz eta duintasunez gorriak diren izarrak askatasunaren bidea argitzen digutenak zarete. »




 



Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren ekarpena Gatazka Konponbiderako Batzordeari

SAR HITZA

Bi estatuen menpe izan garen euskaldunok, menpekotasuna onar ez genezakeelako, gure etorkizuna gure gain hartu nahi izan dugulako, gure sorterria utzi beharrean aurkitu izan gara, gehienetan ezarri diguten muga horren bestalde anai-arreben babesa atzemanez.
Iheslariak egoteak Euskal Herriaren normalkuntza politikoaren eza erakusten du. Paris eta Madrilen helburua garbia da : dituzten tresna guztiak erabiliz euskaldun gehiengoaren nahia zapuztea,. Hitz batez: inposaketa. Mendetan zehar gure Herriaren etorkizuna antolatzeko dugun eskubidea ukatuz, bake eza ekarri du.
Iheslariak desagertaraziz euskal arazoarekin bukatuko dutela sinestarazi nahi digute bi estatuek. Erabili dituzten tresna guztiak – gerla zikina (atentatuak, bahiketak eta erahilketak), tribunalak (estradizioak, presondegiratzeak), neurri administratiboak (kanporaketak, egoitza debekuak, leku batean bizitzera behartzeak, deportazioak,…)- iheslariak bizi publikotik baztertzeko eta euskal mugimendua eta borroka kriminalizatzeko erabiliak izan dira. Iheslariok jasan dugun errepresioa Espainia, Frantzia eta beste estatuen arteko kolaborazioaren ondorioa da
Euskal Herria muga batek zatikatzen duen geroztik, beti egon dira iheslariak, muga alde batean zein bestean, inposaketa edo gerla non gertatzen den arabera.
Euskal Iheslarien Kolektiboak desagertzeko bokazioa du. Gure egoera eta izaera gatazkak sortu dituen hein berean, gatazkaren konponbideren ildotik ere desagertuko da kolektiboa.


IZAERA POLITIKOA; SUBJEKTU POLITIKOA


0.-IHESLARI POLITIKOEN KOLEKTIBOA

    Errealitate ezberdinak egoten dira iheslari politikoen jatorrian, baina oro har eskubide urratuak eta erresistentzia jarrerak biltzen dira. Alde batetik asimilazio politiko, soziala edota kulturalerako asmoa azaltzen da. Beste aldetik, asimilazioari kontra egiten dion erresistentzia jarrera. Bi faktore horiek osatzen dute egoera gatazkatsua gure herrian bezala mundu zabaleko herrialde anitzetan.

Hautu bat bada, beraz, iheslari politikoen sorreran. Aukera politiko, soziala edota kultural baten aldekoa, alegia. Hautua eta hautu hau hautsi nahi dutenen jarrera errepresiboa. Hortik datorkigu iheslarioi izaera politikoa.

    Izan ere, iheslari politikoak gatazka politiko baten ondorioz sortzen gara. Jatorri politiko-soziala duen gatazka baten adierazle bilakatzen gara, bestaldetik. Horregatik hain zuzen estatuak tematzen dira iheslari politikoen esistentzia beraren ukazioan. iheslari politikoen izatea ukatuz, jatorrian duten gatazka ere errezago desitxura daitekeelakoan. Eta norabide horretan estrategia errepresibo anitz bideratzen dira iheslari politikoen kontra.

Norbanakoa izan litekeen arren, oro har iheslari politikoen hautua kolektiboa izaten da. Iheslari politikoak borroka prozesu kolektibo baten baitan sortzen baikara. Areago, behin erbesteratu eta gero, iheslariok lotzen gatzaizkio erbestera eraman gaituen borroka prozesuari.

    Kolektibotasuna gorde nahi izan dugu gure borroka engaiamenduaren adierazle moduan. Kolektibotasuna izaten da gureganatzen dugun tresna nagusia borroka prozesutan eragiten segitzeko. Kolektibo bezala antolatu eta jokatuz, azkenik, subjektu politiko bat osatzen dugu, maiz egoera ezberdin eta jokabide ezberdinetan. Horren guztiaren ondorioz, erreferentzialitate argi bat proiektatzen dugu iheslari politikoek : borroka erreferentzialitatea, alegia.

   

1.-GATAZKEN KONPONBIDEA

    Gatazkek badute konponbide demokratikoa. Oinarrizko eskubideak errespetatuak diren neurrian, gatazkek izango dute konponbidea, justizian eta demokrazian oinarriturik.

    Pentsaezina da, ordea, inoiz gatazkak gaindituko direnik iheslari politikoen egoerak bideratu gabe. Alta, iheslarion alde lan serio eta jarraitua egitetik aukera berriak sortuko dira gatazken konponketari begira.

Iheslari politikoek ere berebiziko papera jokatu behar dugu edonolako konpontze saiakeretan. Iheslari politikoek justizian eta demokrazian oinarritutako konponketa baten alde eragiten dugu, eskubideen errespetuan oinarritutako konponketa baten alde. Eta Amnistia Osoa ondorioztatuko da, ezinbestean, gatazken gainditze bidean.


2.- ESKUBIDE POLITIKOAK

Errealitate politiko eta sozialak eraldatzearren lan eta borroka egiteagatik erbesteratu behar izan dugun herritarrak gara, izan ere, eskubide beteko subjektu politikoak. Herritar ororen eskubide zibil eta politiko beretsuen jabe, halaberean. Baditugu eskubide kolektiboak, batez ere eratorriak diren prozesu politikoetan parte hartzeko eskubidea.
Iheslarien jatorri eta izaera politikoaren aitorpenetik eratortzen dira arestian aipatutako eskubide politikoak. Aitorpen hauxe ezinbesteko urratsa da gatazken konponketari begira, AMNISTIA OSOA gatazken konponketaren ezinbesteko atala izango den bezala.

EKARPENAREN ARDATZAK

Gure izaera politikoaren onarpena. Arrazoi politikoengatik gure sorterria utzi behar izan genuen Euskal Herriaren askapenarekiko engaiamendu bat hartzeagatik.

Eskubide politikoak. Iheslari guztiendako E.H.an biziz gatazkaren konponbidean parte hartzeko eskubidea. EHan euskaldun libreak bezala bizitzeko, gure herrian gure ekarpena egin ahal izateko, munduan zehar gauden 2000 iheslarien eskubide hori nola bermatu behar dugu.

Errautsak itsasora, Portu Zaharrean


Omenaldia Algortan


Omenaldia Algortan

Omenaldiko argazkiak: hemen eta hemen
: : : : : : : :