Txosnarik gabe utzi nahi dituzte “terrorismoa sostengatzen duten” taldeak

2010.03.19 | atalak: 

ukberri.net

Getxoko PPk inoiz baino lehenago abiatu du udan urtero txosnak eta jai batzordeak gogor kritikatzeko darabilen kanpaina. Ohi legez, “terrorismoarekin” lotu eta jaietan debekua ezartzea eskatu du haietako batzuentzat, izenak aipatu ez baditu ere. Gaur prentsa oharrez jakinarazi dutenez, gaur zortzi egingo den Udalbatzan debeku horiek legeztatzeko mozioa aurkeztuko dute. PPren arabera, 2009n “txosna batzuek terrorismoa babesteko argakiak eta kartelak jarri zitzuten”. Hori dela eta “terrorismoa sostengatzen” duten txosnei instalazio lizentzia ukatzea eskatuko dute. Marisa Arruek zehaztu duenez, “kolektibo batzuek aukera horretaz jaiak txirotzeko baliatzen dira, jai giroari puntu pozgarria ekartzen dituzten ekitaldiak antolatu beharrean egoera ezatseginak sortzen dituztela”. Erredakzio ezberdinarekin baina funtsean, mozioa 2004ko ekainean aurkeztu zutenaren oso antzekoa da. Orduan bozketa galdu zuten popularrek.

Mozioan aldarrikatuko dute 2009ko jaietan “terrorismoa sostengatzeko kartelak eta ikurrak jarri zituzten txosnei” aurten baimena uka diezaien. Arruek esandakoari jarraiki, iaz Ertzaintzak hainbat kartel eta argazki kentzeko “esku hartu behar izan” zuen, “jaietako giroa gaiztotzen zutelako”. Gaineratu dutenez, txosna batzuek “ETA talde terroristako kide diren presoen argazkiak” erakutsi ohi dute eta popularren ustez hori ez da jai batzuetan espero dena. Hortaz, eta Iñaki Azkuna Bilboko alkate jeltzaleak egin bezala, txosna batzuei Getxoko auzo guztietan debekua ezartzea eskatu dute. Izan ere, haien iritziz, presoen aldeko adierazpen horiek “terrorismoaren biktimen eta Getxoko auzokide gehienen sentsibilitatea mintzen” dute. Bestalde, txosnak banatzeko dekretuetan honako esaldia ezartzea galdegin dute: “txosna jartzeko eta ustiatzeko baimena ukatuko zaie egituran terrorismoa babesteko kartelak eta ikurrak jartzen dituztenei”.

Dagoeneko debekatzen dena

Orain dela urte batzuetatik hona, txosnak banatzeko dekretua hainbat debeku ezartzen ditu 18. artikuluan: “Txosnetan ezin izango dira iragarri: Oinarrizko eskubideetako edozein urratzea dakarten egintzak, pertsona guztien eta zehazki getxotar guztien eskubideak eta askatasunari errespetatzeari buruzkoak direnean; Udalbatzak onetsi dituen udal planen aurka doazen egintzak: Berdintasun Plana, Gazte Plana, Dogramendetasun (sic) Plana eta Inmigrazio Plana, etab; Animaliei tratu txarrak ematea dakarten egintzak”.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome










Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Presoen zerrenda
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0

Jaso blog honetako
albisteak e-postaz

























>> lotura gehiago <<