Omenaldi beroa egin diote Bisi Unanueri Algortan

2009.10.30 | atalak: 


Gaur omenaldi beroa egin dio Bisi Unanueri Algortako Ezker Abertzaleak Telletxe plazan.

Omenaldia 20:30etan hasi da, azken ostiraleko ekitaldiaren barruan. Bertan bildutako 300 lagunen artean, errepresioa politikoa eta gerra zikina parekatu ostean, txalapartak sarrera eman dio Bisi Unanue zenaren omenaldiari. Ezker Abertzalearen erakunde guztiek krabelin bana jarri dute ekitaldiaren buruan ageri zen Bisiren irudian. Aurreskulariak ohorezko dantzak egin ostean, Ezker Abertzaleko ordezkariak lora sorta eman die Bisiren etxekoei, eta Etxerateko ordezkariak elkarteko zapia. Bertsolarien txanda etorri da gero: Bisi eta bizitza lotu dituzte, burrukan izandako ibilbide oparoa eta haren oroimenean. Gero Gabi BasaƱezek Bizi ezagutu, berarekin izandako pasarteak kontatu eta haren izaera maitagarria, genio bizia, lana, militantzia, borroka eta egoerarik txarrenean ere aurrera egiteko beti erakutsitako kemena gogoratu ditu. Emakume izaera ere izan du aipagai, eta Bisiren bizitza errepasatzean bidelagun izandako algortar asko ere. Amaitzeko, Gorrondatxe abesbatzak kanta bat eskaini dio eta Eusko Gudariak denon artean indarrez abestearen ondoko une bateko isilunean irrintziak eta Gora Bisi! zabaldu dira plaza ingurura.

Gora Bisi!
Gora gu eta gutarrak!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0























>> lotura gehiago <<