
Elkartasun zozketa: ESPETXE POLITIKAREN ONDORIO EKONOMIKOAK ARINTZEKO ZOZKETA BURUTU ZEN ASTELEHENEAN

115.066 izan da aurtengo furgonetaren sariduna suertatu den zenbakia
2009ko Elkartasun Zozketak dagoeneko badu zenbaki sauridun bat. 115.066 zenbakia izan da aurtengoa. Boleto hori duenak furgoneta bat eskuratuko du. Bestalde, eta zozketa honen baitan, beste hainbat sari banatu dira. Ordenagailu bat eta landa etxe batean egonaldia. Zozketa honen helburua presoen senideek espetxe politikaren ondorioz pairatzen dituzten kostu ekonomikoak arintzea da.







































