Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan eta presoen argazkiak eramatea galarazi du Algortan

2009.10.16 | atalak: 


Argazkian, Algortan egindako manifestazioa (ukberri.net)

Uribe Kostan gaur arratsaldean egindako mobilizazioetatik, Itzubaltzeta eta Algortako kronikak

Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan (ukberri.net)

Arratsaldeko zortziak aldera 70 lagun inguru abiatu dira manifestazioan Itzubaltzeta / Romon, ezker abertzaleko kideen espetxeratzea salatzeko asmoz. Martxa lasaitasunez joan da, lekukoek UKBERRI.NETi adierazitakoaren arabera. Amaitzerakoan izan dira gora beherak. Manifestazioa bukatua zela heldu dira Ertzaintzaren bi furgoneta Xake plaza ingurura, eta ibilgailuetatik jaitsi dira poliziak, istiluen kontrako materialaz hornituta. Bertan, emakume bat eta LABen bandera zeraman gizon bat identifikatu dituzte poliziek, eta hamar minutu luzez, tentsioa izan da nagusi. Lekukoek aipatu dutenez, manifestazioan parte hartu ez eta “tabernetako terrazetan eserita zeuden lagunek ere” egin diete aurre agenteei, “umeen negarren eta nagusien kexuen artean”. Izan ere, ostiral arratsaldez, jende ugari batu ohi da Santa Eugenia kaleko kafetegietan lasai-lasai egoteko. “Gutxi falta izan da kolpeka amaitzeko”, gaineratu dutenez. Hala ere, garrek ez dute surik eragin. Bertokoen hitzetan, abisua jaso du ertzain-buruak beste lekuren batean “errefortzuak” behar zituztela esanez, eta alde egin dute. Denbora gutxira heldu dira Algortara ertzainen bi furgoneta.

Algortan presoen argazkiak erretiratzeko agindu dute manifestazioa egin ahal izateko

Algortan manifestazioa Telletxetik abiatu orduko Ertzaintzaren hiru furgoneta errepidean gurutzatu, polizia kaputxatuak bertatik jaitsi eta manifestazioa egin ahal izateko presoen argazkiak ezin zirela eraman agindu dute. Behin argazkiak erretiratuta ez da bestelako arazorik izan. Manifestazioa Algortako kaleetatik ibili da, 250 lagun inguru, eta Telletxeko plazan amaitu da ezker abertzaleko kideek testu bat irakurrita. AAMko kide batek ohartarazi du AAMaren kontrako epaiketako sententzia berretsi egin dela eta Jagoba Terrones atxilotzekotan egongo zela. Eusko Gudariak abestu eta mobilizazioa bukatutzat eman eta gero jakin da polizia Terronesen bila joan direla, eta bertara jo dute mobilizazioan izandakoak.

Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome






Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<