
Ongi etorri, Aner!
Aner Mimenza arratsaldeko 17:00ak inguruan irten zen atzo Cacereseko espetxetik, bere etxekoek 10.000 euroko fidantza jarri ondoren.
Algortara 23:30 inguruan iritsi zen, Cacesera joandako lagun eta senideekin, eta Leioako gasolindegian herrian karabanan sartzeko zain izan zituen lagunekin. Algortan 180 lagunek harrera beroa egin zioten: lehen besarkada eta oihuen ostean, agurra, bertsolariak, lore sortak, opari bat, amnistiaren aldeko mugimenduaren hitzak izan zien. Gero, Anerrek berak eskerrak eman zizkien bertan bildutako guztiei eta bereziki espetxean egindako bi urteetan bera eta bere etxekoak lagundu dituzten guztiei. Gogora ekarri zuen barruan dagoenarentzat kaletik helarazten zaion detailerik niminoenak indar handia eman dezakeela eta barruan daudenei kaleko indarra eta beroa helarazteko eskatu zuen. Brindisa egin, argazkia kendu eta trikitriaren eta panderoaren musikarekin bidea eman zioten gauari.






































