“Itsasoaren alaba” dokumentala proiektatuko dute bihar Sopelan

2009.10.15 | atalak: 

ukberri.net

MeƱakoz Euskal Kultur Erakundeak antolatuta, “Itsasoaren alaba” dokumentalaren proiekzioa eta haren inguruko hitzaldia izango dira ostiral honetan, urriak 16, Sopelan. Hitzordua 19:15ean jarri dute, Kurtzio kultur etxean, Iturrieta edo balearen parkearen ondoan dena, Mendieta zeharbideko 10 zenbakian. Bertan izango dira, besteak beste, Haizea Goikoetxea dokumentalaren protagonista eta Josu Martinez filmaren idazle eta zuzendaria. Julio Araluze algortarraren omenez, urte beteko beka sortzea erabaki zuen Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak eta horren emaitza da “Itsasoaren alaba”. Haizea Goikoetxea Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea “Txapela” hil zuen: bere aita, alegia. Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

>> http://www.itsasoarenalaba.org/

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<