Falange y Tradicion talde faxistak beregain hartu du Goikoetxearen etxearen aurkako ekintza

2009.09.23 | atalak: 

Hainbat hedabideri bidalitako oharraren bitartez, iazko urritik Euskal Herri osoan gertatutako 25 eraso faxista hartu ditu bere gain Falange y Tradicion taldeak. “Independentismoaren eta komunismoaren aurka” aritu direla diote agirian. Besteren artean, agirian «Las Falanges Vascongadas de Falange y Tradición dan la bienvenida al nuevo Gobierno Regional Vascongado del señor López» diote, branka.biz guneak azpimarratu duenez, PPren helburu politiko berak dituen talde honek.

Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa ere eurek egina dela dio Falange y Tradicionek. “Zigor hiltzaile”, “Hilda zaude”, “Gora Espainia terrorista” eta “Hil zaitezte” leloak espainolez pintatu eta atariko oin-zatarra eta sasi batzuk gasolinaz erre zituzten ezezagunek, uztailaren 17an.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra

FALANGE Y TRADICION TALDEAREN EKINTZEN ALDARRIKAPENEN AURREAN

Atzoko komunikatuaren berri izan ondoren euskal instituzio zein alderdi politikoen mantendu duten isiltasuna salatu nahi dugu. Isiltasun jarrera hau orokorra izan da azken garaietan kontroletik at dauden elementuen ekintzen aurrean eta guda zikiñaren ekintzen aurrean. Honek inpunitatea sortzen du. Eta inpunitate hau agerikoa da. 25 ekintza burutu eta aldarrikatu dituzte, eta orain arte ez dute inork identifikatu, eta inork ez da atxilotua izan. Zer gertatuko zen norbaitek ETAren biktimen aurkako pintaketa bat egingo bazuen hilerri batean? Zer gertatuko zen edo nork zinegotzi espainolista bat mehatxatuko bazuen herriko etxea margoketekin josiz? Hurrengo egunean komunikabide guztiek ekintza horren inguruko informazioa emango zuten, alderdi politiko zein instituzioek gaitzespenak botako zituzten, eta laister batean ustezko egileak atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta kartzelaratuko zituzten. Zergaitik eta nola faxista hauen inpunitate hau Europan militarizatuena dagoen herrian?

Ezin dugu ahaztu Euskal Herrian indar polizial eta eskuindarren mugimenduen artean historikoki izan diren loturak, eta kasu honetan oso susmagarria da ekintzak burutzeko erabili duten informazioa (helburuak zehazteko, adibidez); ekintzak burutzerakoan eta hemendik hara ibiltzeko izan duten askatasuna; eta ekintzen inguruan ikerketa polizialaren emaitzak ez izana.

Guzti honek adierazten du indar polizial eta botere politikoen aldetik ez dagoela ekintza hauek eta beraien egileak nor diren argitzeko inolako asmorik.

2009ko Irailak 23

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<