
Getxoko lau gazte epaituko dituzte ostegunean Bilbon

Ostegunean, irailak 10, Kepa Saratxaga, Urtzi Paul, Zigor Goikoetxea eta Endika Lejarzegi Algortako gazteak epaituko dituzte Bilboko Auzitegian, Ertzaintza 2002an Getxon Ikastoletako Ibilaldia egin zenean jarritako txosna bat desmontatzera joan zirenean erresistentzia egin eta kalteak eragin zituztela egotzita.
Epaiketa hau apirilean egiteko zen, baina atzeratu egin zen Endika Lejarzegi preso politikoa auzitegira eraman ez zutelako. Oraingo honetan, Endika joan zen astean atera zuten Monterrosotik Langraitzera eramateko.
Epaiketa Bilboko Penaleko 6. epaitegian egingo da. Fiskalak 2 urteko espetxe zigorra eta isuna eskatzen die erresistentzia egin eta kalteak eragiteagatik.
Aski da!
Errepresioa ez da bidea!
Euskal Herriak askatasuna behar du!







































