Fiskalak espetxe zigor eskaerak mantendu ditu gaur goizean egindako epaiketan

2009.09.04 | atalak: 

Gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan Aner Mimenza, Borxa Urberuaga eta Asier Tapiak ukatu egin dituzten beraien kontrako egindako akusazioak eta sakabanaketa politika salatu besterik ez zutela egin adierazi dute. Hala ere, fiskalak 3 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du hirurentzat.

AKUSATUEN BERTSIOA

Tapiak ukatu egin du Gallizori irainik esan zionik. Aulkian altxatu eta presoen sakabanaketa politikoaren arduraduna dela esan zuela, besterik gabe. Adierazi du ez zegoela prestatuta, eta une bateko erreakzioa izan zela. Gallizori erasotu nahi izan zuela eta aldean kutxila bat zeramala esateak ere zentzurik ez duela esan du, momentuan bertan, lekutik mugitu gabe ere, kartzelari batzuek bere gainera egin zutelako.

Mimenzak adierazi du kartzelarien erreakzioa ikusten lasaitasuna eskatu zuela, besterik gabe. Urberuagak, bere aldetik, ukatu egin du kutxila bati ostikada batez desagerrarazi zuenik.

Lekuko gisa deklaratu duten kartzelariek berretsi dute fiskalaren salaketa.

Abokatuek absoluzioa eskatu dute.

Bitartean, europa press-ek hiru akusatuak ETAko kideak direla esan du, epaiketari buruz zabaldu duen albistean. . Eta horrela errepikatuko dute, albiste agentzia hori erabiltzen duten hedabideek.

Baina errealitatean, guk dakigunagatik, Aner Mimenzari kale borrokan jardutea leporatzen diote, eta oraindik epaitu gabe dago. Asier Tapiari, Jarrai-Haika-Segikoa izatea leporatzen diote. Borxa Urberuaga oraindik epaitu gabe dago.

>> ukberri.net: Fiskalak Aner Mimenzarentzako hiru urte eta erdiko zigor eskaera mantendu du
>> europapress.es: Presos acusados de increpar a Gallizo dicen que denunciaban la dispersión de presos
>> elmundo.es: El proetarra que llamó ‘exterminadora’ a Gallizo dice que sólo fue ‘un arrebato’
>> elpais.es: El fiscal pide tres años para un preso de ETA que insultó a Gallizo
>> BIDEOA | el mundo : epaiketa eta akusatuen irudiak ikusten dira
>> BIDEOA : europa press Goardia Zibilaren furgonetak Espainiako Auzitegia Nazionalean sartzen ikusten da.

Aski da!
Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<