Elkartasuna Topaseko borrokaldiarekin

2009.08.28 | atalak: 


Iñigo Otazua (Algorta)

Topaseko espetxean, besteren artean, Iñigo Otazua dago
Topasen dauden euskal preso politikoak.

Elkartasuna Topasen dauden euskal preso politikoen burrukarekin.
>> IDATZI TOPASEKO ZUZENDARIEI >>
gutun eredua.pdf

Topaseko kartzelan dauden euskal preso politikoak borrokan dira (itxialdi mugagabean) abuztuaren erdialdetik azken aldian eskubide ugari murriztu dizkietelako.

Isolamenduan diren TOPASeko preso politikoak borrokan

Helburua: Isolamendutik ateratzea eta azkenengo boladan izan diren murrizketak berreskuratzea.

Beraiek borroka egiten duten bezala, kanpotik presioa egitea ezinbestekoa da; Deiak edota gutunak zuzendari eta zuzendari ordeari (murrizketen arduradunak baitira).

Bestela ere, derrigorrezkoa da benetan kalean ezagutzea kartzelako errealitatea. Ez soilik murrizketak eta isolamendua bezalako hitz orokorretan gelditzea. Zehatz-mehatz zer gertatzen ari den azaldu behar da:

Zuzendaritza aldatu zenetik etengabeko murrizketak egon dira bizi baldintza eta isolamendu politikari dagokionez.

Isolatze politika: azken boladan presoak bakartzen, kiderik gabe (hizkuntza desagerpena, elkartasun falta). Egun 5 pertsonekin (preso sozialak) soilik dago harremana, 20x10 metroko patioa eta beste presoenganako harreman ezina.

Bizi baldintzen murrizketa: Inongo azalpenik gabe egiten dituzte murrizketak.

LEHEN: Gutun kantitate mugagabea
ORAIN: Soilik 2 gutun astean

LEHEN: 6 ordu patio
ORAIN: 4 ordu patio

LEHEN: Hilabetean 2 pakete
ORAIN: Hilabetean pakete 1

20 ordu egon behar dira 5x3 metroko ziegan: gosaldu, jan, afaldu, dutxatu… dena bertan egiten.

Kurtsiloak eta ikasgaiak egiteko aukera kendu diete.

Eskulanak egiteko ia guztiz mugatu.

Latak debekatuta daude eta beraz, eguneroko bazkari traketsa gustukoa ez duzunean ez dago aukera beste edozer jateko.

Ekaineko lagunen zerrenda ekainerako egon beharko luke. Preso askok bisita gabe gelditzen dira egutegi planifikazio faltagatik (inguruarekin harremanak izateko zailtasunak).

Eskubide guzti hauek bat-batean eta deus esan gabe, dena murriztu dute.

Gainera, azken garaian kartzeleroen jarrera askoz arroagoa da: irainak, errespetu falta…

Guztion laguntzarekin eta beraien borrokarekin egoera aldatzea posiblea da.
Zabaldu informazioa!
Idatzi espetxeko zuzendaritzari!
Parte hartu mobilizazioetan!

Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<