
Jon Anza Portu Zaharretik desagerrarazi du Ertzaintzak



Portu Zaharreko pintadak…


ezabatu zituzten, Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.


eta berriro agertu ziren
Ehun egun baino gehiagoz desagertuta dabilen Jon Anza ETAko kide donostiarra non dagoen galdetzen zuen pankarta kendu arazi du gaur goizean Ertzaintzak Portu Zaharreko jai gunean. Koska irratiak jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan sartu dira polizia autonomikoak txosna gunera eta Anzari buruzko pankartarekin batera, hainbat kartel apurtzea eta portuko murruan zeuden graffitiak ezabatzea agindu diete langile batzuei, eskolta ematen zieten bitartean. Zentsuratutako afitxen artean euskal presoen aldekoak, sakabanaketaren aurkakoak, Anzagatik eta Sarkozyren arduragatik galdetzen zutenak, EAJri txosnak bakean uzteko eskatzen ziotenak, edota eraso sexisten kontrakoak zeuden. Horrezaz gain, atzo herriko gazteek hirugarren saiakera batean muntatu eta gauez gozatu zuten txosna desmuntatu eta oholak, paleak eta xaflak kamioi batean eraman dituzte. Operatiboan lau patruila-autok eta dozena bat ertzainek parte hartu dute, haietako batzuk kalez jantzita eta besteak aurpegia estalita eta istiluen aurkako materialaz eta balen aurkako txalekoz hornituta. Inguruan ez da liskarrik sortu.
Bestalde, atzo gazte txosnak, jai batzordeko ostatuak eta beste txosna guztiek zerbitzatzeari utzi zioten gaueko 12etan, jai batzordean aritzen diren hainbat kolektibori Getxoko Udalak txosna ukatu izana salatzeko. Hamabost minutuz, bafleetatik soinu deia (mp3) eta karaokea (espainolez, mp3) zabaldu zituzten txosneroek.







































