Pagoa Zuluetari sei urteko espetxe zigorra jarri diote

2009.07.12 | atalak: 

ukberri.net

Espainiako Auzitegi Nazionalaren Penal Aretoko Hirugarren Atalak sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Pagoa Zulueta gazte leioaztarrari. Atzo kaleratutako epaian, bera, Ana Itxaso Guemes, Anuntzi Alonso eta Anitz Eskisabeli ETAri laguntza eman izana leporatzen diete Alfonso Guevarak eta beste magistratuek. Testuan, ETAren informazio eta erreklutatze azpiegiturarentzat “belarriak eta ahoa” bihurtu izana egokitzen diete lauei. Zehazki, sei urte jarri dizkiete bakoitzari gutunak eman edo hainbat gai garraiatu dituztelakoan. Bertsio ofizialaren arabera, laurak erreklutatu zituzten Ibon Fernandez de Iradi “Susper”-ek eta IƱaki Bilbaok. Zuluetaren kasuan, beti epaileek diotenez, leioaztarrak uko egin zion ETAn sartzeari baina Bilbaok bidalitako “Hator ETAra” idatzita omen zuen mezuari erantzunez, hainbat tresna garraiatzea onartu ei zuen. Auto beraren bidez, Ixone Fernandez Bustilllo, Arkaitz Ormaetxe, Alaitz Artetxe, Asier Burgaleta, Angel Alkalde eta Mikeldi Diez aske utzi dituzte. Era berean, Eneko Perez eta Koldo Rosadoren aurkako karguak fiskalak berak kendu zituen pasa den urtarrilean egindako epaiketan. Orduan, 7 urte t’erdiko zigorra eskatu zuen Zuluetarentzat. Guztira, 14 lagun atxilotu zituzten 2005eko otsailaren 9an, “badaezpadako” sarekadan. Argazkian, hasieratik Zuluetaren auzokideek operazioa muntaia bat dela salatu dute.

Atxilotu eta lau egun beranduago, fiskalak eskatuta, Garzonek Zulueta espetxeratu zuen. Guztiek, Espainiako Polizi Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak izan ondoren, torturak salatu zituzten. Ia bi urte espetxeratuta izan ondoren, urtarrilaren 24an atera zuten leioaztarra Aranjuezen dagoen Madril VI espetxetik, 12.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<