
Luis Maria Zuluaga “Zulu” gogoan.

Luis Maria Zuluaga erbestean
Zulu 1994.07.13an hil zen Venezuelan erbestealdiaren baldintzen ondorioz. Horretara, datorren astelehenean 15 urte. Erbestealdiaren eta denboraren distantziak astunak badira ere, ez daukagu ahazteko Zuluren duintasuna eta justizia sozialaren alde bizitza osoan egindako burruka.
Zulu Zornotzan jaio eta Pinueta auzoan bizi zen, Erromon, 1985ean emaztea eta biok alde egin behar izan zutenean. Geroago Argeliara deportatuta bidali zuten eta handik Venezuelara. Bere errautsak Venezuelan daude, kutxa batean, Euskal Herrira noiz etorriko zain, berak horrela esanda utzi baitzuen: “ez naiz Euskal Herrira itzuliko, azken errefuxiatua itzultzen ez den bitartean, ezta hilda banago ere”.
Hemen badauzkazu Luis Mari Zuluetaren argazkiak, biografia, bere heriotzaren eta Itzubaltzeta/Romon egindako omenaldiaren kronikak, bai eta Zuluren gorazarrez IƱaki Olazaranek idatzitako artikulua ere.
Zulu gogoratzen dugunean iheslariek bizi duten egoera gogora etortzen zaigu ezinbestez.
Zulu gogoan, iheslari guztiak gogoan: Euskal Herriak askatasuna behar du!!!







































