Aiboa Casares espetxez aldatu dute senideek nora daramaten jakin gabe

2009.07.03 | atalak: 

ukberri.net

Aiboa Casares Astrabuduako preso gaztea Asturiasko Villabonako espetxetik atera dute, gaur “Berria” egunkariak zabaldu duenez. Era berean, Naiara Mallabia Bilboko Errekalde auzoko preso gaztea ere lekuz aldatu dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo salatu zuen Casares eta Mallabiaren senideek eta lagunek oraindik ez zekitela nora eramango zituzten. Gaur, berriz, Casaresen senideek UKBERRI.NETi azldu diotenez, Aiboa Leongo Mansilla espetxean dago orain, lekuz aldatzearen behin behineko geldiunean geratuta dagoela. Behin betiko helmuga Salamancako Topas espetxea izan daitekeela susmatzen dute, jakin ez badakiten arren. Bestalde, Mallabiari dagokionez, Coruñako Curtis espetxera heldu dela adierazi dute. Casares eta Mallabia egun Asturiasko Villabona espetxean zeuden EPPKko emakume bakarrak ziren, Marije Fullaondo algortarra behin behinean Langraizera eta Sotora eraman ondoren. Argazkian, Casares ukabila altxatuta iazko atxiloketaren unean / Gaztesarea.

Jarrai-Haika-Segi sumarioan auziperatutako beste 17 neska-mutilek bezala, Casaresek bere burua entregatu zuen 2008ko otsailaren 3an mila bat pertsonen aurrean, Bilboko Esperantza kaleko frontoian egindako ekitaldian.

Naiara Mallabiak 7 urte eta 9 hilabeteko espetxe zigorra betetzen du kale borrokan aritu zelakoan. Helegitea erantzuteke badago ere, dagoeneko sei urte eman ditu barruan.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<