Getxoko udalbatzak muzin egin dio preso politikoen eskubideen aldeko mozioari

2009.06.29 | atalak: 


Hamabost lagun bildu ziren udaletxearen aurrean mozioa irakurtzen zen bitartean

Mozioa Zinegotzi Independentistek erregistratuta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek irakurri zuen “Galderak eta eskaerak” herritarren txandaren barruan.

Mozioaren aurkezpena egiten hasi eta “preso politikoak” aipatu orduko aretotik alde egin zuten PP eta PSOEko zinegotziek.

Aurkezpenean azaldu zuen Getxon 22 preso politiko ditugula eta egunero urratzen ari direla horien eskubideak, urte asko daramatzagula horrela, eta gainera azken urteetan egoera horrek okerrera egin duela.

Mozioa aurkezten zuela, esan zuen, erregistroan jasota gelditu ziren ehunaka getxoztarren sinaduren babesarekin, eta Zinegotzi independentisten alde udal hauteskundeetan emandako boto baliogabetuen babesarekin.

Gogoratu zuen Getxoko udalbatzak guztien giza-eskubideak defendatzen dituela esan esaten duela, baina presoen eskubideak ere hori direla, eta Euskal Presoak Euskal Herrira ekarri behar direla aldarrikatu izan badu ere, azken urteetan ez duela horretaz ezer esan ere egin, egoera hori gero eta okerragoa izan arren. Konponbide demokratikoari begira ezinbestekotzat jo zuen bide honetan urratsak ematea.

Ondoren, mozioa irakurri zuen.

Alkateak erantzun zuen faltan botatzen zuela hor ETAk hildako poliziak eta abar. EAJren jarrera oso argia dela gai horren inguruan, guztien giza eskubideak defendatzen dituela, bina bizitzaren eskubidea dela lehena.

Aministiaren Aldeko Mugimenduaren balorazioa

Berriro agerian gelditu da EAJren jokabidea: GUZTIEN giza-eskubideak defendatzen dituela dio, baina ikusten denez presoak ez dira GUZTIEN kategoria horretan sartzen.

Horrek bi gauza adierazten ditu: batetik, Estatuen errepresio politikoarekin bat egiten duela eta, horri jarraiki, garbi dago eskubideak zertarako aldarrikatzen dituen. Bestetik, ez duela konponbide politiko demokratikoaren aldera begiratu ere egin nahi.

Aurkeztutako mozioaren testua

Biziarteko zigorrik ez! Heriotza zigorrik ez!
Dagozkien eskubideen jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira!

Espainiak eta Frantziak Euskal Herriaren erakundeak errekonozitzeko bidea baztertu eta eskubide horiek murriztu eta ezabatzeko hautua berretsi dute azken garaiotan. Finean, gatazka politikoa iraunarazi eta luzatzeko apustua egin dute.

Euskal Herriari salbuespen egoera iraunkorra inposatu izan zaio, deklaratua ala deklaratu gabea. Egun, demokrazia formalaren arauak hankaz gora ipini dituzte, “de facto” salbuespen egoeran sakonduz. Eguneroko politikagintzan bezala espetxetan ere bai.

Euskal Preso Politikoen kopurua azken 30 urteotako inoizko altuena da: 750 euskal herritar Frantzian eta Espainian preso.

Espetxe politika, joko politikoaren elementu gisara baliatzen jarraitzen dute. Interes politikoetara hertsiki lerratua dute, presoak Euskal Herritik isolatu nahi dituzte, suntsitzea helburu dute, etsipena eragin. Gatazka politikoan eragiteko baliatzen dute.

Sakabanaketa politika martxan jarri zutenetik 20 urte pasatu direnean, indarrean da oraindik. Kilometro kopuruaz harago etengabeko eskubideen murrizketa suposatzen du sakabanaketak. Urruntzea, bakartasuna eta isolamendua. Oinarrizko eskubideen urraketa gauzatzeko inpunitatea. Presoei ez ezik senide eta lagunei ere zuzenki eragiten die. 38 hildako preso eta senide artean.

Azken urteotan zigor bide berriak ezagutu ditugu:

Biziarteko espetxe zigorra inposatu dute, izan perpetua Frantzian, izan 40 urte arteko zigor gorena Espainian. Doktrina berriak asmatu dituzte kondena beteta duten presoei eta kondizionalean beharko luketen presoei askatasunerako eskubidea ukatzeko. Berriki, kaleratuak direnei Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea baldintzatu eta murriztu diete.
Preso gaixo larriak heriotza zigorrera kondenatu dituzte.

Getxon 22 preso politiko ditugu orain:
Pol Asensio, Alacant - 816 km.
Lander Labajo, Aranjuez - 477 km.
Iker Beristain, Meaux - 974 km.
Endika Lejarzegi, Monterroxo - 565 km.
Jabier Gallaga, Kordoba - 818 km.
Joseba Elorriaga, Navalcarnero - 455 km.
Gorka Garcia, Huelva - 961 km.
Aitor Cotano, Puerto III - 995 km.
Aner Mimenza, Caceres - 621 km.
Arkaitz Goikoetxea, Alacant - 816 km.
Iñigo Otazua, Topas - 412 km.
Iñaki Gonzalo, Dueñas - 266 km.
Aimar Hidalgo, Herrera de la Mancha - 598 km.
Iñigo Gutierrez, Puerto I - 995 km.
Albaro Arri, Villabona - 368 km
Txetxu Fernandez, Burgos - 176 km.
Zigor Goikoetxea, Topas - 412 km.
Manex Zubiaga, Chateauroux - 746 km.
Gotzon Alcalde, Genevieve des Bois - 717 km.
Marije Fullaondo, Villabona - 368 km.
Aitor Artetxe, Villepinte - 946 km.
Anjel Figueroa, etxean preso.

Guztiak Euskal Herrira ekartzea eskatzen dugu, dagozkien eskubide guztien jabe ekartzea ere.

Txetxu Fernandezek legediaren ohiko aplikazioarekin espetxe zigorra amaituta beharko luke. Hartara, kalera ateratzea eskatzen dugu.

Anjel Figueroak gaixotasun larria du. Orain etxean dute preso. Kalean libre izatea eskatzen dugu.

Testu honekin batera Getxoko Udalari euskal preso politikoen eskubideen aldarrikapenekin bat egin dezala eskatzen dioten ehunka getxoztarren sinadurak aurkezten ditugu.

Eta honengatik guztiagatik ondoko ADIERAZPENA onartzea proposatzen diogu Getxoko Udaleko Osoko Bilkurari:

OSOKO UDAL BATZAR HONETAN EZTABAIDATU ETA ONARTZEKO ADIERAZPENA

1.- Frantziak eta Espainiak euskal presoei aplikatzen dieten politika penitentziarioa amaitu dadin eskatzen dugu, oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Sakabanaketari behin betirako amaiera ematea eskatzen dugu. Sakabanaketa sustatu dutenek, indargabetu dezaten eskatzen dugu.

2.- Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak berehala eta baldintzarik gabe kaleratzea eskatzen dugu.

3.- Biziarteko espetxe zigorra indargabetu dadin eskatzen dugu: kondena beteta duten presoak berehala eta baldintzarik gabe kaleratuz. Kondizionalean dauden presoak ere berehala kaleratuz. Kaleratuko diren presoei Euskal Herrian libre eta baldintzarik gabe bizitzeko eskubidea errespetatuz.

4.- Isolamendu eta bakartasunaren kontra Euskal Preso Politikoek Euskal Herrian biltzeko eskubidea dute. Dagozkien eskubideen jabe, Euskal Herriratuak izan daitezela eskatzen dugu.

Getxon, 2009ko ekainaren 21ean

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::










etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<