Zigor Goikoetxeari 2 urteko espetxe zigorra sartu diote

2009.06.18 | atalak: 


Zigor Goikoetxea (Algorta)

Zigor Goikoetxearen aurkako sententzia atera da:

Zigor Goikoetxea Algortako euskal preso politikoa apirilaren erdialdean epaitu zuten espainiar Entzutegi Nazionalean PPko Marisa Arrue hautetsia mehatxatzeaz akusatua. Sei eta hamar urteko espetxe zigorrak eskatu zituzten fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Zigor espetxeratua dago espainiar Entzutegi Nazionalean afera honengatik deklaratzera deitua izan zenetik, eta epaiketa ondoren ere espetxeratua jarraitu zuen.

Atzo atera zen bere aurkako epaiketaren ebazpena eta epaileak honako zigorra jarri dio Zigorri:

Bi urteko espetxe zigorra
Getxon bizitzeko debekua
Marisa Arruerengandik 300 metro baino gertuago egoteko debekua.
Marisa Arrueri 6.000 euro ordaintzeko zigorra.

Alfontso Zenon, Zigorren abokatuak gaur Zigorren askatasun eskaera egingo du, epaia bi urte baino gehiagoko ez denez zigorra kalean betetzeko eskatuz.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Ezer baino lehen gogor salatu nahi dugu PPko zinegotzi baten hitza nahikoa izan dela Zigor Goikoetxea bi urteko espetxera zigortzeko. Aurrekari benetan arriskua dela deritzogu, honek espainiar alderdi politikoetako kideei izugarrizko ahalmena ematen baitie. Beraien hitza nahikoa izan daiteke aurrerantzean edozein herritar inolako frogarik gabe espetxeratu eta zigortzeko.

Eskandalu izugarria deritzogu bestalde Zigorri bere herrian bizitzeko debekua ezartzea. Euskal preso politiko ohien aurka ezarri nahi dituzten neurriak jarri zaizkio Zigorri, bere ingurune hurbiletik atera eta kontrolera neurri lotsagarriak ezarriak.

Zigorren baldintzarik gabeko askatasuna eskatzen dugu, eta Zigorrek bere herrian eskubide guztien jabe bizitzeko eskubide duela esan nahi dugu.

Zigor askatu!
Muntaia politiko-judizialik ez!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkin 1 »

  1. Animo Gorri!

    egilea: Jone | 2009.06.18 - 15:22

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<