Apirilak 17 eta 18ko asteburuan komunikazio greba burutuko du Kolektiboak

2009.04.08 | atalak: 



Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euskal gizarteari

Ohar labur honen bidez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak jakinarazi nahi diogu euskal gizarteari, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin bat egiten dugula egun indarrean den politika penitentziarioaren salaketan eta zehazki sakabanaketaren 20. urteurrena dela eta prestatu diren hamaika ekimenetan.

Hortaz, gure aldetik, Apirilaren 18-19ko asteburuan gure ekarpena egingo diogu mobilizazioari, eta Espainian eta Frantzian zehar sakabanaturik gaituzten euskal preso politikook espetxetan KOMUNIKAZIO GREBA burutuko dugula iragartzen dugu, bisitaldiak bertan behera utzi eta gure senide eta lagunekin batera sakabanaketaren kontrako herri salaketan parte hartuz.

Dei egiten diogu halaber euskal gizarteari eta bereziki presoon eskubideen alde ari den orori, burutuko diren ekimenetan parte har dezaten. Sakabanaketa amaitu eta euskal preso politikoon eskubideak errespetatu!!

Euskal presoak Euskal Herrira!

Amnistia, autodeterminazioa!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK)

2009ko Apirilan

>> berria.info: Hurrengo asteburuan komunikazio greba egingo dute EPPK-ko kideek
>> gara.net: El Colectivo de Presos Políticos se moviliza contra la dispersión

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<