
Dispertsioaren aurkako bira
>> Dispertsioak 20 urte bloga: http://dispertsioak20urte.wordpress.com/
>> Dispertsiorik ez! : Dossierra.pdf
>> askatu.org: Sakabanaketaren aurkako bira aurkeztu du Etxeratek
Uribe Kostan apirilaren 15ean izango da bira.
Adi izan: auto karabana, elkarretaratzeak herrietan eta ekitaldia 13:30etan Algortan, Telletxe.
Euskal preso politikoei aplikatzen zaien sakabanaketa politika berezituak 20 urte bete ditu jada. Neurri errepresibo honek oso helburu zehatzak ditu: Euskal Preso politikoak inguru sozialik gabe utzi eta pertsona zein subjektu politiko gisa suntsitu. Horrekin batera, senide eta lagunei zigor gehigarri bat aplikatzen zaie. Astebururo milaka kilometro egin behar izatea, horrek dakarren arrisku eta gastu ekonomikoarekin.
Euren sorlekuetatik urruti egoteaz gain, euskal preso politikoen kontrako jazarpena ez da hor amaitzen. Isolamendua, bakartzea, umilazioak edo jipoiak euren egunerokotasun latzean sartzen baitira. Kasurik ankerrenetan, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak edo kondena betetan duten presoak ere ez dituzte askatzen. Bizi Osorako zigorra ere aplikatzen diete.
Horren eraginak begi bistakoak dira. 21 euskal preso politikok espainiar eta frantziar Estatuetako kartzeletan bizitza galdu dute. Eurekin batera, bisitaren bat egitera zihoazen 16 senide eta lagun ere hil egin ditu sakabanaketa politikak.
Euskal Herriak urteak daramatza sakabanaketa politika salatzen. Atsedenik gabe. Nazioartean ere, Nazio Batuen Elkarteak besteak beste, dispertsioaren krudelkeria eta antzutasuna salatu ditu. 20 urte dira sakabanaketa abiarazi zutenetik eta inoiz baino arrazoi gehiago daude berarekin amaitzeko.
Euskal Preso politikoak etxera! Dispertsiorik ez!!








































