
Olga Sanz eta Txabi Morenoren lagunak “jazarri” ditu Guardia Zibilak

Olga Sanz eta Txabi Moreno Sopelako preso politikoen herrikideek salatu dutenez, Picassent-eko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxera bisitan joan zitzaizkien bi gazte “jazarri” zituen Guardia Zibilak. Azaldu dutenez, “Bilbotik autobusa hartu ostiral arratsaldean, eta Valentziako geltokira heltzean, bertan zain zituzten patrolak. 15 minutuz edo galdeketa zorrotza eta irainak egin zizkieten”. Olga Sanz eta Txabi Moreno preso sopeloztarrak otsailaren 6an atera zituzten Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik, Picassent-era eramateko, Sopelatik 655 kilometrotara. Argazkian, presoen aldeko manifestazioa eskualdean.







































