
Torturaren 2008ko txostena

Lander Labajo, Aitor Cotano, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Maribel Prieto eta Mikel Saratxoren tortura testigantzak agertzen dira 238 orrialdeko txosten honetan.
TXOSTENAREN SARRERA
2008ko torturari buruzko txosten hau, testigantzen bilketa eta torturatuak izan diren
pertsonek ezarritako salaketen jarraipenean oinarrituriko lan sakona den arren, ez da izango,
ez baitu hori helburutzat, aipatu fenomenoaren kalitate eta kopuruaren islada zehatza
izaterik. Hau ondorengo arrazoiengaitik gertatzen da:
Lehendabizi, erakunde beraren, hau da, Torturaren Aurkako Taldearen esparru eta
lanarengaitik. Izan ere, bere lan eremua “legedi antiterroristaren” babesean buruturiko
atxiloketetan gertaturiko torturaren aurkako borrokan zentratzen baita, ondorioz, txosten
honetan ez dira jasoko polizi indarrek arrazoi sozialegaitik atxiloturiko pertsonen tortura
testigantzarik, ezta salaketarik ere.
Bigarrenik, informazio iturriei dagokienez: Torturatuak izan diren pertsonen
testigantza edo salaketak eskuratzeko zailtasunak. Askotan torturatuak izan diren pertsonek
datuak emateari uko egiten diote -eremu honetan lanean gabiltzan pertsonentzat oso
ulerkorra den jarrera- salaketa tarteratzeak berriz ere “esperientzia” bera igaro edo pairatuko
dutenaren beldurrez edo torturak salatu dituen pertsonarentzat ondorio juridiko kaltegarriak
ekarriko dituenaren beldurrez.
Funtsean kasu guztietan, txosten honetan jasotako gehienak barne, atxilotutako
pertsonak mehatxatuak izan dira salaketa tarteratu edo pairaturikoaren berri ematen badute.
Beste kasu batzuetan, pertsona espetxeratua izan den kasuetan, ezartzen diren
zentsura eta komunikazioetako kontrolek, ezinezko egiten ez dutenean, guztiz zaildu egiten
dute polizia etxeetan gertaturikoaren testigantza zuzena jasotzea.
Torturaren Aurkako Taldeak hogeitabost urte baino gehiago daramatza torturaren
aplikazioak suposatzen duen arazoan lanean. Torturarekin lortu nahi den helburua anitza da,
informazioa eskuratu atxilotutako pertsonaren edo hirugarren baten aurkako erruduntasun
froga modura erabiltzeko, zigor modura erabiltzeko edo beldurtarazteko baliatzea. Tortura,
funtzionario publikoek edo hauek eskaturik burutzen den praktika bat den einean, nortasuna
deuseztatzera zuzendua dago, giza duintasunaren ukapenera.
Torturaren efektuak tortura zuzenean jasaten duen pertsona baino haratago iristen
dira, izan ere, beldurtarazte efektua hedatzen baita gizarte guztira, guztiok bihurtzen
gaituelarik bere biktima. Hori dela eta, tortura osasun psikosozialaren borrokatzat jotzen
dugu.
Gure lanaren eguneroko jardunean egiaztatu ahal izan dugu, torturatuak izan diren
pertsonek edo euren senideek tarteraturiko salaketez gain, Giza Eskubideen defentsan lan
egiten duten erakunde edo elkarteez gain, Nazioarteko Hitzarmenez gain eta nazioarteko
erakunde desberdinek buruturiko ondorio eta gomendioez gain, zoritxarrez, Estatu
espainolean torturak badirauela.
Irakurleak eskuartean irakurketa gogorra du, edukiari dagokionez, baina era berean
polizi etxeetan gertatzen dena eta hainbeste aldiz ezkutatua izaten den errealitatera
gerturatzeko bidea ematen dio.
Liburu honetan inkomunikazioak eta torturak Euskal Herrian utzitako testigantzak
aurkituko dituzu (batzuk 2007koak)
>> berria.info: “Nazioarteko gomendioak eta Garzonen Protokoloa egon arren, oraindik torturatzen dute”, esan du TATek
Torturaren Aurkako Taldeak iazko txostena aurkeztu du gaur Donostian, eta iaz 62 tortura salaketa jarri zirela nabarmendu du.
“Espainiako estatuan torturatzen segitzen dute, tratu txarrak eta torturak eragozteko nazioarteko gomendioak eta Garzonen protokoloa egon arren”, hala salatu du gaur goizean TAT Torturaren Aurkako Taldeak, Donostian eman duen prentsaurrekoan. 2008. urteko txostena aurkeztu dute TATeko kide Aiert Larrartek eta Ane Ituñok, eta iaz izandako tortura testigantzez gain, erabili diren tortura metodoen laburpena, Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuen lanaren azterketa, Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen Protokoloaren balorazioa eta nazioarteko erakundeen ikuspegiaren berri eman dute.
Nazio Batuen Erakundeko kontalari Martin Schaininek tortura eta tratu txarrak eragozteko gomendioak egin dizkio berriki Espainiako Gobernuari. Iaz Espainiara eta Euskal Herrira eginiko bisitetan hartutako informazioan oinarritu du bere txostena. Hain zuzen ere, Schaininek eta NBEko beste ordezkari batzuek eginiko gomendio eta salaketei entzungor egiten dietela nabarmendu dute TATekoek, eta gomendioak gomendio, “oraindik torturatzen” dutela salatu dute gaur.
Garzonek iaz atondutako protokoloari dagokionez, soilik batzuetan ezartzen dutela nabarmendu dute, eta horrek ez dituela torturak desagerrarazi azaldu dute TATeko ordezkariek. Hala, iaz 62 tortura salaketa jarri zirela zehaztu dute.
Bihar Torturaren Aurkako Eguna antolatu dute TATek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, 1981ean Espainiako hiriburuko polizia etxe batean Joxe Arregi Izagirre Zizurkilgo (Gipuzkoa) gaztea torturen ondorioz hil zela gogoratzeko.
>> gara.net: Informe sobre la tortura en 2008. El balance de TAT constata que el Estado español sigue aplicando la tortura
>> gara.net: Tortura gaitz larria da oraindik, baina ez alderdi politikoen agendan agertzeko bezainbat, antza
>> berria.info: Xabier Makazaga TATeko kidea Joxe Arregi eta Steve Biko
>> berria.info: Iaz 62 lagunek salatu zituzten torturak, TATen arabera







































