
Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna Uribe Kostan
Algorta: Mobilizazioa 20:00etan Telletxen.
Berango: Mobilizazioa 20:00etan Gudarien plazan.
Erromo: Mobilizazioa 20:00etan Kolase
Leioa: Mobilizazioa 20:00etan bulebarrean
Plentzia: Mobilizazioa 20:00etan Pirulin.
Sopela: Mobilizazioa 20:00etan frontoi aurrean.
Urduliz: Mobilizazioa 20:00etan BBVan.
OTSAILAK 13, TORTURAREN AURKAKO EGUNA:
1981. urtea zen Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra atxilotu eta 9 egunez basatiki torturatua izan zenean. Komisaldegiko infernua atzean utzi zuen 9 egun inkomunikaturik igaro eta gero, baina Carabanchel espetxeko ospitalean sartu behar izan zuten benetan egoera tamalgarrian. Bere gorputza ubelduraz eta erreduraz josita zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailak 13 hartako bere hitzek ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. Oso latza izan da esan eta heriotzaren marra igaro zuen.
Azken 40 urteotan 7000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufritu dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek.
Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko tresna politiko bezala erabiltzen du tortura espainiar gobernuak, informazioa politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta euskal herritarren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin.
Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia. 2008. urtean 62 euskal herritar torturatu dituzte guardia zibilek eta espainiar poliziek, hauetako 6 ospitalizatuak izan direlarik. Igor Porturen ospitalizazioarekin hasi zen 2008a eta Harkaitz Landaberearen ospitalizazioarekin amaitu da. Tartean beste 60 euskal herritarrek pairatu dute torturaren infernua.
EAEn hauteskunde giroa nagusitu den honetan gogoratu behar dugu nork zer egiten duen torturaren gurpilean. Argi adierazi nahi du Zapatero, Rubalcaba eta Patxi Lopez direla torturaren arduradun politikoak, eta argi adierazi nahi dugu Ibarretxe, Ziarreta eta Madrazo itsu, mutu eta gor egon direla tortura kasu hauen guztien aurrean.
Nafarroako kasuan berriz pasa den urtean izandako gertaera larrien aurrean argi gelditu da UPN, PSN eta CDN alderdiek babes osoa eskaintzen dietela torturatzaileei, torturatzen jarraitu dezaten. Honez gain parlamentuan daude beste taldeek tortura kasu aurrean agertu duten jarrera oso epela izan dela salatu beharrean gaude.
Gure aldetik, data hauetan gogoan izan nahi ditugu Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak, bereziki torturak hil dituenak. 2009. urteko otsailaren 13an oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen inkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei. Ondorioz, torturaren aurkako borroka ez da amaitu.
Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu Otsailaren 13an Euskal Herrian torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzera.
>> askatu.org: Torturaren aurka mobilizazioak datorren ostiralean







































