
Omenaldia egingo zaio Jon Bilbao Morori igandean Astrabuduan

Jon Bilbao Morok 27 urte beteko ditu aste honetan. Horren harira, omenaldia egingo zaio urtarrilaren 18an, igandea, 13:00, Astrabuduan, Josu Murueta enparantzan.
1982ko urtarrilaren 15ean, Astrabuduako bizilaguna den Jon Bilbao Moro atxilotu, 9 egunez inkomunikatu eta torturatu, eta espetxeratu egin zuten. 27 urte luze hauetan zenbatezinak dira ezagutu dituen espetxeak eta zenbatezinak bere etxeko eta lagunek egin dituzten kilometroak. Gaur egun Alacanteko Fontcalent espetxean bahituta dago (2002tik kalean egon behar luke), Erandiotik 750 kilometrotara. Zoritxarreko urtmuga honetan, ebakuntza bat egiteko esperoan dago gainera.
Jonen egoera, Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren adibide bat da. Pasa den hilabetean bizi izan ditugu eskualde honetako 5 lagunen atxiloketa eta torturak, dispertsioa Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren %98ak pairatzen du eta ilegalizazioak, zitazioak, jazarpen poliziala eta kontrolak gure herriko egunerokotasunean daude. Honekin guztiarekin bukatzeko garaia heldu delako, datorren 18an Astrabuduan egongo den ekitaldira joateko deialdia egiten dugu.
>> Jon Bilbao: txosten juridikoa
>> ukberri.net: joan zen urteko omenaldia: Jon Bilbao Moro eta bere senideak omendu dituzte
JON ASKATU!








































Ekitaldia 13:00etan izango da.
egilea: Inigo | 2009.01.14 - 17:13