Basatiki torturatu dituzte

2008.12.13 | atalak: 

Amets, Ibai, Guti, Marimertxe eta Maribel testigantza izugarriak bota dituzte Pedraz epailearen aurrean. AAMk protokoloaren iruzurra salatu du eta bideoak baldin badaude berehala erakusteko deia egin du. Bihar Leioan elkarretaratzea egingo da torturak salatzeko.

Atxilotuak basatiki torturatuak izan dira:

Amets:

- Denbora guztia biluzik eduki dute eta begiak benda batekin estalita.

- Kolpeak aluan listin moduko batekin. Ez daki ziur zer den, ezin zuen ikusi.

- 50 aldiz baino gehiago boltsa jarri aiote buruan arnasarik gabe utziz.

- Une batean konortea galdu zuen, eta botaka ere aritu zen boltsaren ondorioz.

- Etengabeko mehatxuak: Estirilizatuko zutela, bazutela horretarako tresna bat ez zuena markarik uzten. Boltsa, elektrodoak eta baineraren artean aukeratu beharra. Elektrodoen zarata entzun zuen baina ez zizkioten jarri. Bortxatuko zutenaren mehatxuak. Hilko zutela esan zioten, inork ez zekiela atxilotuak zeudenik. Guardia zibilak torturatzen zuela esan zioten, eta frogatuko zuela.

- Epailearen aurrean esa ndu guzti hau, polizia deklarazioak torturapean egin dituela azaldu du eta dena ukatu du.

Javi:

- Poltsa askotan jarri diote buruan arnasarik gabe utziz.

- Kolpe ugari eman dizkiote eskuak zabalik.

- Etengabe mehatxuak.

Ibai:

- Poltsa askotan jarri diote buruan.

- Bidaian eskuak pistolan jarri eta hilko zutela esan zioten.

- Mehatxuak etengabeak.

- Elektrodoak jarrito zizkiotela mehatxu egin diote, makila ipurditik sartuko ziotela. Ipurdian sentitu zuen zerbait baina ez zioten sartu.

Mertxe:

- Kolpeak, asko aurpegian (marka bat zuen masailean)

- Poltsa jarri diote.

- Biluzik zegoela ur hotza bota diote.

Maribel:

- Iletik tirana ibili dute.

- Guardia zibil batek mehatxu egin zion felazio bat egin beharko ziotela.

- Kolpeak eman dizkiote buruan.

- Ihes egiteko esaten zioten, horrela tiro bat botako ziotelako.

- Gauez zutik edukiarazi dute, lo ezin ezinik.

Denei:

- Benda bat izan dute begietan eta ez diete utzi ezer ikusten.

- Denek salatu dituzte torturak epailearen aurrean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik beste behin ere guardia zibilak euskal herritarren aurka erabilitako tortura basatiak salatu beharrean gaude. Rubalcaba eta Zapateroren erabakiz Bizkaian atxilotu dituzten herritarrak basatiki torturatu dituzte. Tortura espainiar gobernuak gerra tresna bezala erabiltzen du Euskal independentisten aurka, PSOE-ren erabakiz.

Giza eskubideen deklarazioaren 60. urteurrena bete den aste berean 5 euskal herritar torturatuak izan dira, erantzuleak eta isiltzen direnak ospakizunetan zebiltzan bitartean.

Bereziki salatu nahi dugu eusko jaurlaritzaren eta Miren Azkarate bere bozeramailearen hipokresĂ­a. Atxiloketa hauek positibotzat jo zituen Azkaratek, jakitun izanik guardia zibilak sistematikoki torturatzen dituela euskal herritarrak. Argi gelditu da beste behin ere Ibarretxek, Azkaratek eta Eusko Jaurlaritzak eskuak oso zikinduak dituztela tortura kasu hauetan guztietan. Modu honetako deklarazioek eta tortura salaketen ondorengo isiltasunak posible egiten du bihar atxilotuko dituzten euskal herritarrak torturatuak izan daitezen.

Honez gainera, “torturak ekiditeko protokoloaren” iruzurra mahai gainean gelditu da beste behin ere. Apaindutako inkomunikazioa ezarri diete atxilotuei, berdin berdin torturatzeko. Ez dugu sinisten atxiloaldia bideo kamaraz grabatua izan denik, eta horrela bada lehenbailen bideo hauek erakusteko deia egiten diogu Pedraz epaileari.

Torturaren aurka presioa antolatzen eta mobilizatzen jarraitzeko deia egiten dugu gure aldetik. Bihar eguardiko ordubatean konzentrazioa burutuko da leioako Boulebarrean tortura kasu hauek salatzeko.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<