
Ateramiñe 08 : liburuak eta mahai-jokoa

Gaur goizean Ataramiñek aurtengo liburuak eta mahai-joko bat aurkeztu dute Bilboko Kalderapekon. Iñaki Gonzalo Casal Kitxu eta Alfontso Etxegarai (Plentzia) iheslaria daude Ataramiñe 08 liburuan parte hartu duten presoen artean.
Liburuok eta mahai-jokoa salgai egongo dira Durangoko Azokan.
aurkezpenaren argazkiak: hemen
Orain artean argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa eta osatuena dugu hau. Deportazioan, espetxean eta ihesean aurkitzen diren ia 30 idazlez osaturik, Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa azalean jasaten duen hainbat eta hainbat lagunen testigantza aurkituko dugu liburu honetan. Poesia, bertsoak, ipuinak, kronikak, margoak zein marrazkiak jasotzen ditu. Adierazpen artistiko horien bidez, mundu erreal gordin eta ankerraren ondoan, mundu irreal, oniriko eta amestuak aurkituko ditugu bata besteari kontrajarriz eta osatuz.
Atramiñe 08an parte hartu dute: Naiara Mallabia, Aitor Arantzabal, Alfontso Etxegarai, Ibon Elorrieta, Joseba Artola, German Urizar, Oier Andueza, Amaia Urizar, Idoia Lopez, Zorion Zamakola, Oskar Barreras, Josu Bravo, Oier Goitia, Joxe Karlos Apeztegia, Henry Bengoa, Unai Parot, Sergio Garcia, Ibon Meñika, Agustin Figal, Jon Markel Ormazabal, Asier Kintana, Iñaki Gonzalo, Jokin Uriain, Mikel Albisu Antza, Maritxu Uzkudun, Xabier Aranburu, Iheslaria, Ana Lopez, Asier Aranguren, Fernando Alonso.
Urtzi Zubizarretaren lehen poesia liburu honetan, espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak. Ziega arrotz hutsak, bakartasun ezin saihestuak, borrokarekiko konpromisoa, kidetasunaren garrantzia… Naturatik at dagoen zementuzko mundu irreal horretan, ezer ez da kalearen pare, berdin: kartzela den mundu surrealistako neurriak, gatibuarentzat ikasi beharrekoak izango dira biziraun nahi badu, eta irakurleari transmititzen saiatuko da Urtzi liburu honen bitartez.
Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar. (mahai-jokoa)
Egilea: Zorion Zamakola Ibaibarriaga
Adina: 8 urtetik gorakoentzat.
Jokoaren dinamika: Mahai joko honen helburu nagusiena pedagogikoa izango da: jokalariek, tableroan zehar euskal geografia ikasiz gozatzeko aukera izango dute. Tableroa, txartelak, fitxak eta dadoak baliatuz, Euskal Herriko mendi eta ibai nagusienak ezagutzeko aukera ematen du joko honek. Jokoaren ezaugarri nagusienak: truke sistemak erabili eta ezagutu, naturarekiko harremana landu, Euskal Herriko orografia ezagutu, eta adin guztietako pertsonek (8 urtetik aurrera) elkarrekin jolasteko aukera luzatzen du.
>> ukberri.net: Iñaki Gonzalo eta Alfontso Etxegarai errepresaliatu uribekostarren lanak irakur daitezke Ataramiñe berrian
>> nontzeberri.com: Ataramiñek preso politiko eta iheslarien aurtengo uzta literarioa aurkeztu du
>> branka.biz: Ataramiñe 08 liburuen eta mahai-jokoaren aurkezpena
>> PIZTU! : Alfontso Etxegarai errepresaliatu plentziarraren lana irakur daiteke Ataramiñe berrian
>> gara.net: Ataramiñek bi liburu eta mahai joko bat prestatu ditu Azokara begira
>> berria.info: Ziegako ateari kolpea emanez







































